Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Ekologia eta ekosistemetan sakondu

Ioritz Gisasola Agir

Created on April 19, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Akihabara Connectors Infographic

Essential Infographic

Practical Infographic

Akihabara Infographic

The Power of Roadmap

Artificial Intelligence in Corporate Environments

Interactive QR Code Generator

Transcript

EKOLOGIA ETA EKOSISTEMAK

(Sakontzen)

Faktore biotikoak eta faktore abiotikoek osatzen dute

Naturalak eta artifizialak izan daitezke

Ekologia arduratzen da ekosistemen azterketa egiteaz

Ekosistemak lurtarrak edo urtarrak izan daitezke

Espezien arteko elkarrekintzak

Sinbiosia

Harrapakaritza

Mutualismoa

Komentsalismoa

Bizkarroikeria

nork jaten du nor?

KATE TROFIKOAK

eta

SARE TROFIKOAK

Ekologia eta ekosistemetan sakonduz © 2024 by Ioritz Gisasola Agirregabiria is licensed under CC BY-NC-SA 4.0

Faktore biotikoak

Ekosistema batean bizia duten alderdiak dira: -Animaliak, onddoak, landareak etab. Alderdi hauek beraien artean elkarrekintza dute eta horrez gain, bizirik ez duten alderdiekin (faktore abiotikoak) elkarrekintza dute.

Faktore abiotikoak

Ekosistema batean bizirik ez duten alderdiak dira:- Ura, haizea, harriak, tenperatura etab.

Ekosistema artifizialak

Gizakiak esku hartu duen inguruak dira, adibidez:

  • Baso landatuak
  • Piszifaktoriak
  • Baratzeak
  • Ur presa

Sinbiosia

Bi organismok elkarrekintza dutenean eta biek mesedea jasaten dutenean elkarrekintza horretatik. Adibidez, nemo arraina eta anemona. Nemo arrainak babestu egiten du anemona eta anemonak baita nemo arraina. Elkarrekintza hau ezbalego beraien artean bizidun hauek ezingo lukete bizirik jarraitu. Adibide gehiago: Likenak (alga+onddoa), mikorrizak (onddo+zuhaitzaren sustraiak)

Harrapakaritza

Bi espezien arteko elkarrekintza non batek bestea akatzen duen janaria lortzeko, bestea, logikoki, hil egiten duen bitartean. Adibidez, lehoia eta bufaloa. Adibide gehiago: Azeria eta untxia; otsoa eta orkatza

Ekologia

Bizidunek beraien artean eta inguru bateko alderdi ez biziarekin dituzten erlazioak aztertzeaz arduratzen da. Ekologista deritzo hontan jarduten duenari

Ekosistema lurtarrak

Tundra, Taiga, Basamortua, Basoa, Sabana, Oihana

Ekosistema urtarrak

Errekak, ozeanoak, lakuak, itsasoka

Alderdi biotikoak

Lurralde batean bizia duten alderdiak dira, hau da, animaliak, landareak, onddoak etab.

Alderdi abiotikoak

Lurralde batean bizirik ez duten alderdiak dira, hau da, harriak. haizea, ura, tenperatura, presio atmosferikoa etab.

Komentsalismoa

Bi espezieren arteko elkarrekintza non espezie batek onura jasaten duen eta besteak ez onurarik ez galerarik. Adibidez, tiburoiak eta arrainak. Arrainek tiburoein ondarrak jaten dituzte eta tiburoiari berdin dio Adibide gehiago: Txoria eta zuhaitza; landare epifitoa eta zuhaitza

KATE TROFIKOA

Elikagaiak jarraitzen duen ordena adierazten du. Lehendabizi produzitzaileak egongo dira, kasu honetan belarra. Belarra da edozein kate trofikoren oinarria, berak sortzen baitu materia organikoa materia ez-organikotik. Ondoren, belar hori belarjaleek jango dute, kasu honetan xaguak. Honen ostean, bigarren mailako kontsumitzaileak (haragijaleak) aurkitzen dira, kate honen kasuan, sugea. Azkenik, superkontsumitzaileak dator. Hauen gainetik inor ezta egongo eta beraien populazioak beraien arteko borroken eta heriotzen bidez kontrolatzen dira. Hemen, zapelatza.

ELKARREKINTZA INTERESPEZIFIKOA

Orain hemen ikusi ditugun 5 elkarrekintza hauek espezie ezberdinen arteko elkarrekintzak dira, hau da, espezie bateko indibiduo batek eta beste espezie bateko beste indibiduo baten arteko elkarrekintza

ELKARREKINTZA INTRAESPEZIFIKOA

elkarrekintza mota honetan espezie berdineko bi indibiduoren artean ematen da elkarrekintza. Konpetentzia (janaria, lekua etab.gatik eta biak irtengo dira galtzen) eta kolaborazioa (lagundu egingo dira babesteko, janaria lortzeko eta onuragarria da bientzat)

Faktore biotikoak

Ekosistema batean bizia duten alderdiak dira: -Animaliak, onddoak, landareak etab. Alderdi hauek beraien artean elkarrekintza dute eta horrez gain, bizirik ez duten alderdiekin (faktore abiotikoak) elkarrekintza dute.

Faktore abiotikoak

Ekosistema batean bizirik ez duten alderdiak dira:- Ura, haizea, harriak, tenperatura etab.

Mutualismoa

Bi espezien arteko elkarrekintza non biek jasaten duten onura baina bizi daitezkeen bata bestea gabe, sinbiosian ez bezala. Adibidez, arrain mota bat eta hipopotamoa. Hipopotamoak ahoa irekitzen du eta arrainei barrura sartzen uzten die hauek ahoa garbitu diezaioten. Bestalde, hipopotamoak ahoa garbi mantentzen du. Adibide gehiago: erle mota bat eta landare mota bat; akazia zuhaitza eta txinurriak

PIRAMIDE TROFIKOAK

Piramidean gora egin ahala animalia kantitatea jeitsi egiten da. Piramidearen beheko aldean produzitzaileak daude. Hauen gainean, belarjaleak eta gero haragijaleak, azken hauek ere nibelka banatuta. Piramidean agertzen ez diren arren, deskonposatzaileak datoz azkenik, materia organiko guzti hau materia inorganiko bihurtzera.

Bizkarroikeria

Bi espezien arteko elkarrekintza non batek mesedea jasotzen duen besteari kaltea eraginda. Bizkarroikerian kaltea sortzen duenak ez du beste espezie, normalean behintza, heriotzara erametn, harrapakaritzan ez bezala. Adibidez, txakurra eta kaparra. Kapparrak odola xurgatu eta jaten dio txakurrari, azken honi kalte bate eraginda. Adibide gehiago: Katua eta zorriak

SARE TROFIKOA

Hainbat kate trofikoz osatutako sarea. Errealitatean honakoa da ematen dena, izan ere, ekosistema batean bizidun denek elkarrekintza dute ia bertako denen artean