Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Latin esapideak
nahiaalviz
Created on April 9, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Akihabara Connectors Infographic
View
Essential Infographic
View
Practical Infographic
View
Akihabara Infographic
View
The Power of Roadmap
View
Artificial Intelligence in Corporate Environments
View
Interactive QR Code Generator
Transcript
Zuzenbide erromatarra
Esapide juridikoak
EXCUSATIO NON PETITA, ACCUSATION MANIFESTA
Eskatu gabeko aitzakiak, erruduntasuna adierazten dute.
IN DUBIO PRO REO
zalantzarik izanez gero, beti errudunaren alde.
AD IMPOSSIBILIA NEMO TENETUR
Inor ez dago behartuta ezinezkoa egitera
DURA LEX, SED LEX
Legea gogorra da baina legea da.
EXCUSATIO NON PETITA, ACCUSATION MANIFESTA: Itzulpen literala: eskatu gabeko aitzakiak, erruduntasuna adierazten dute. Azalpena: esapide honek hutsegite batengatik zuritzen den orok, inork eskatu gabe, hutsegitearen egile bilakatzen duela esan nahi du. Garai bateko erabilera: antzinako Erroman norbait hutsegite baten errudun bilakatzeko erabiltzen zen. Gaur egungo erabilera: garai bateko erabilera berdina du, hau da, norbait hutsegite baten egile bilakatzea. Egoera baten azalpena: arkatza nork lapurtu duen eztabaidatzen ari zarete lagunen artean eta inork inor salatu baino lehen taldeko baten honako hau esaten du “nik ez dut arkatza lapurtu”. Hori dela eta guk “excusatio non petita, accusation manifesta” esan genezake.
DURA LEX,SED LEX
Itzulpen literala: legea gogorra da baina legea da. Azalpena: legeak aplikatzea nahitaezkoa da eta pertsona guztien aurka ezarri behar dira salbuespenik gabe. Zuzenbide-estatuen funtsezko printzipioa da. Garai bateko erabilera: antzinako Erroman Estatuko legediaren mugak eta malgutasunik eza gogorarazteko erabiltzen zen. Gaur egungo erabilera: herritar batek legea errespetatzeko duen lehentasuna eta betebeharra adierazteko balio du, une jakin batean kaltegarria izan badaiteke ere. Horrela, legea guztiontzat berdina denez, gizartearentzat onuragarria dela bermatzeko bide bihurtzen da. Egoera baten azalpena: gelan mobilarekin egotea debekatuta dagoen arren, irakasleak Mikel mobilarekin harrapatu du eta kendu egin dio. Mikel kexatu egin da injustizia bat iruditu zaiolako mobila kentzea baina irakasleak esan dio dura lex, sed lex.
Azalpena: Zuzenbide-printzipio honen arabera, inori ezin zaio ardurarik eskatu ezin badu bete objektiboki, derrigortasun bat betegarria izan behar da. Hizketaldi arruntetan, onartutako konpromiso bat ez betetzea justifikatzeko erabiltzen da, ez betetze horretara ezinbesteak bultzatzen duenean. Garai bateko erabilera: Justinianoren Digestuan (jurisprudentzia erromatarraren bilduma batean) agertzen da eta zuzenbidean eta gizartean ezinezkoak diren gauzak ezin direla inpostatu esateko erabiltzen zen. Gaur egungo erabilera: Munduko sistema legal gehienek jarraitu duten printzipioa da eta garai bateko erabilera bera du, hau da, ezinezkoak diren gauzak ez egitea legeztatzeko edo onartzeko erabiltzen da. Hori dela eta, arduraren bat duen pertsonak ezusteko bat izaten badu, bere esku ez dagoena, eta ardura horri aurre egitea ezinezko bilakatzen duena, aurretik hartutako konpromezutik askatzen du, ardurarik izan gabe. Egoera baten azalpena: Demagun pertsona batek lasterketa batean parte hartzeko promesa egiten diela bere lagunei, baina, ustekabean, lasterketaren bezperan, istripu bat izan eta anka hausten du. Ondorioz, ezingo du lasterketan parte hartu, baina bere lagunei, aurretik promes egin dien horiei, ad impossibilia nemo tenetur esan ahalko die, ardura oro gainetik kenduz..
Azalpena: printzipio juridiko bat da eta zalantzarik izanez gero eta froga nahikorik ez dagoenean delitu bat egin izanaren akusatuari mesede egingo zaiola esan nahi du. Espainiako ordenamendu juridikoaren arabera, "pertsona oro errugabea da kontrakoa frogatu arte". Horrek esan nahi du pertsona batek delitu batean duen erruduntasunari buruzko zalantzak badaude, epaileek errugabe deklaratu beharko dutela, ez errudun.Errugabetasun-presuntzioan oinarritzen da.Erabilera: garai batean baita gaur egun ere erabilera berdina du esapide juridiko honek. Testuinguru juridikoan erabiltzen da, zigor alorrean, akusatuaren aurka proba nahikoa ez daudenean eta ondorioz epaileak akusatua zigortu gabe, aske uzten du. Egoera baten azalpena: epaiketa batean Ainarak Maiteri kalean lapurtu izana leporatzen dio. Ainarak lapurreta gertatu zeneko bideo bat jartzen du froga gisa. Bertan, emakume bat Ainara lapurtzen ikusten da, baina nekez identifika daiteke Maite denik. Antzekotasuna eduki arren, epaileak ezin du egaiztatu Maite dela. Beraz, in dubio pro reo delakoa aplikatuz, epaileak kargu gabe uzten du Maite.
ZUZENBIDE ERROMATARRA
Erromatarrentzat zuzenbidea eta etika gauza bera ziren. Zuzenbide erromatarra Erromako herriak bere historian zehar prestatutako zuzenbidea da. Hasieran, ohiturazko zuzenbidea zen eta ez zegoen idatzita. Ondorioz, zaila zen legezkoa eta legearen kontrakoa bereiztea eta justizia batzuentzat onuragarri zen. Errepublikarekin plebeioek patrizioei idatzizko kodea eskatu zieten eta K.a. 450. urtean idatzizko lehenengo kodea sortu zuten: Taulen kodea. Orduan hasi zen zuzenbide erromatarra. Erromatar zuzenbidearen lehenengo berrikuntzetako bat zuzenbide publikoa eta zuzenbide pribatua bereiztea izan zen. Zuzenbide publikoari Estatuaren, hiriaren eta probintzien antolakuntza zegokion. Izaera soziala eta politikoa zituen. Zuzenbide pribatuak gizabanakoak zituen xede. Zuzenbide etikoa eta ekonomikoa zen, eta personen arteko portaerekin zerikusia zuten gai guztiak hartzen zituen, hala nola adulterioa, herentziekin lotutako gaiak… LEGEAK: Testu bat lege izateko, batzarretan onartu behar zen. Geroago, senatuaren erabakiek ere izan zuten legeen indarra. Gainerakoak magistratuek hartutako erabakiak, esaterako dekretuak edo ediktuak ziren, baina ez ziren legeak. Bozkatzeko prozedura: Magistratuak lege-proiektua proposatu eta Senatuari aurkezten zion, eztabaidatzeko. Gero, batzarrean bozkatzea aurreikusita zegoen eguna baino hiru aste lehenago, argitaratu egiten zen proiektua. Epe hori iraganda,herriak lege-proiektuaren edukia eztabaidatzeko bilkura egiten zuen. Bozketa bidez onartuta, legea berehala hasten zen indarrean, eta argitaratu egiten zen, guztiek beraren edukiaren berri izan zezaten. Argitaratutako arauk derrigorrez bete behar ziren, eta portaera personalak zehaztuta zituen bizikidetza-eremu publikoa eratzen zuten; ekintza partikularren eremua persona bakoitzaren kode etiko edo moralaren menpe geratzen zen. Zuzenbide erromatarrean, magistratuaren eta epailearen arteko bereizketa zen justiziaren antolakuntzaren printzipio nagusia. Magistratuak epai prozesua antolatu eta ezarri behar ziren arau juridikoak adierazten zituen. Epaileak egitateak eta frogak aztertu eta epaia ematen zuen. Epailea herritarren ordezkaria zen, eta herritarrak, ahots publikoa. XII Taulek sortutako «lege-ekintzen» prozedura erabiltzen zen: auzilariek eta epaileak euren asmoak azaldu ondoren, abokatuen alegazioak eta frogen azterketa zetozen. Epaia-diru kantitate bat ordaindu beharra, normalean eman eta gero, bete egin behar zen, eta akusatuak uko eginez gero, manus injectio zeritzon prozedurari ekiten zitzaion. Kasu horretan, bi irtenbide zeuden: lagun batek zordunaren alde hartu ahal zuen esku, salaketa bidegabea zela esanez; akusatuak lagunduko zion inor ez bazuen, hartzekodunak bere etxera eraman eta hirurogei egunez eduki zezakeen bertan. Epe horretan zorra ordaindu ezean, hartzekodunak hil edo saldu egin zezakeen zorduna, esklabu gisa, Erromatik kanpo. Zigor izugarria zen, eta laster leunagoa zen beste batek ordeztu zuen: hartzekodunak zorduna etxera eraman eta zorraren balioa kitatu arte jartzen zuen berarentzat lanean. Pretoreak justiziaren jardun egokia jagoteko eta horren ekintza bideratzeko ardura zuen. Jurisprudentzia zuzenbidearen zientzia zen, eta herritarrek legeen edukia ezagutzeko interesa erakutsi zutenean sortu zen. Zuzenbideko adituak legelariak ziren, eta epaileak eta pretoreek horiengana jotzen zuten legeen inguruko zerbait kontsultatu behar zutenean. Zuzenbidea oso ondo ezagutzen zutenez, beraien erantzunek legeen indarra zuten. Umeek eskolan legeak ikasteko liburuak idazten zituzten legelariek. Zuzenbidean, zer den ona eta zer den txarra, eta bakoitzari zer dagokion eta zer ez, argi bereiztea da arazo nagusia. Lege-kodea sortzean, justiziaren definizio zehatza aurkitzea da helburu funtsezkoena.