Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

ARO MODERNOA

Olatz Perez

Created on April 9, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Math Lesson Plan

Primary Unit Plan 2

Animated Chalkboard Learning Unit

Business Learning Unit

Corporate Signature Learning Unit

Code Training Unit

History Unit plan

Transcript

ARO MODERNOA

Hasi

HISTORIAURREA

2-3 miloi urte K.a - 4.000 k.a

NEOLITIKOA

METAL AROA

PALEOLITIKOA

  • Metalarekin lanean hasi ziren (kobrea, brontzea eta burdina).
  • Harrizko lanabesak hasi ziren erabiltzen.
  • Nekazaritzan eta abeltzaintzan lanean hasi ziren.
  • Gurpila sortu zuten.
  • Tximinoak gizaki primitibo bihurtu ziren.
  • Gizakia sua erabiltzen hasi ziren.
  • Kobazuloetan bizi ziren.

ANTZINAROA

4.000 K.a (Idazketaren sorreratik) - V. mendea
3 zibilizazio garrantzitsuak:

ERROMATARRA

EGIPZIARRA

GREKOA

  • Brontze Aroan sortu zen.
  • Olinpiadak sortu zituzten.
  • Apolo jainko garrantzitsuena.
  • Troiako gerra.
  • Faraoiak.
  • Esfingeak.
  • Emakumeek bertako gizonekin berdintasunean bizitzea lortu zuten.
  • Kontariek diote Romulo eta Remo Erroma sortu zutela.
  • Segoviako Akueduktoa.

ERDI AROA

Erromatar inperioaren erorialdia (476) - 1492. urte arte (Amerikaren aurkikuntza arte)

Gizarte mailakatua (Feudalismoa): - Erregeak (Gazteluetan zein jauregietan bizi ziren). - Kleroa eta nobleak. - Artisauak eta merkatariak. - Esklabuak. Gerra asko zegoen.

ARO MODERNOA

1492. urtetik (Amerikaren aurkikuntza) - 1789. urte arte (Frantziako Iraultza)

Erdi arotik aro modernora gertatu ziren aldaketak:

Aldaketa kulturakak
Aldaketa nabigazioan
Aldaketa politikoak
Aldaketa sozialak

ALDAKETA KULTURALAK

- 1449: Johannes Gutenbergek INPRENTA asmatu zuen (liburuak egiteko metodo mekanikoa) - Inprentari esker, jende gehiagok eros zitzakeen liburuak. - Jakintsuek edo humanistek Erroma eta Greziari buruzko liburu asko irakurri ahal izan zituzten. - Antzinatasunarekiko interesaren Errenazimenduari esker, aurrerapen zientifiko eta kulturalak egin ziren

ALDAKETA NABIGAZIOAN

- Portulanoen mapak, astrolabioa eta iparrorratza bezalako asmakizunek segurtasun handiagoz nabigatzea ahalbidetu zuten. - Ontzi berriak bizkorragoak ziren belei esker, eta itsasontzietan janari gehiago sartzen zen (janaria eta ura). - Aurrerapen horien ondorioz (asmakizunak eta itsasontziak), bidaiak luzeagoak izan ziren, urrutiko herrialdeekin merkataritza egon zen eta ibilbide berriak (itsasoko bideak) eta kontinenteak aurkitu ziren

ALDAKETA POLITIKOAK

- Monarkia autoritarioak agertzen dira: Lurralde-botere handia (lur asko) eta botere politikoa lortu zuten armada oso handiak eta funtzionario asko (langileak) zituztelako. Urre asko behar zuten beren boterea mantentzeko, eta, beraz, merkataritza eta aurkikuntzak (beste lur batzuetakoak) sustatu (lagundu) zituzten.

ALDAKETA SOZIALAK

- Gizarteak estamentu pribilegiatuetan (nobleak eta kleroak) eta ez-pribilegiatuetan (eskaleak, artisauak, nekazariak eta burgesak) banatuta jarraitzen zuen. - Baina Aro Modernoan; Nobleek boterea galdu zuten, orain monarkia autoritarioak zuelako. Burges batzuek noble batzuek baino aberastasun (diru) handiagoak izan zituzten.

ARO MODERNOAREN ETAPAK

- Aro Modernoa aurkikuntza handien, merkataritza-garapenaren eta kultura-distiraren (aberastasuna) garaia izan zen. - Garaia honela banatzen da:

XVIII. MENDEA ILUSTRAZIOA

XVII. MENDEA BARROKOA

XVI. MENDEA ERRENAZIMENDUA

- Monarkia absolutoa. - Herrialdeak modernizateko erreformak egiten dira. - Argiaren garai ere deitzen zaio.

- Krisi garaia. - Garapen kulturalaren krisia.

- Grezia eta Erromarekiko interesa berriro pizten da. - Monarkia autoritarioak sortzen dira.

Orain... zuek artistak!

Errenazimenduko artistak zarete, garai horretako obra bat egin behar duzue. Animo!

Orain... zuek artistak!

Barrokoko artistak zarete, garai horretako obra bat egin behar duzue. Animo!

ERREGE KATOLIKOAK

nortzuk izan ziren errege katolikoak?

- Gaztelako Isabel I.a eta Aragoiko Fernando II .a 1469an ezkondu ziren eta bi lurraldeetako koroak batu zituzten. - Errege Katolikoek penintsulako erresumak batu zituzten. - Gaztelak eta Aragoik hainbat lege, txanpon eta erakunde izan zituzten.

ZERGAITIK EZ ZIREN JADA ERDI AROKO ERREGEAK ?

- Errege Katolikoak lehen monarkia autoritario handia izan ziren, zeren: nobleei boterea kendu zieten, lurraldeak kontrolatzen zituen administrazio (gobernu) propio bat sortu zuten eta armada modernizatu zuen. - Errege Katolikoek Granada hartzearekin (konkista) amaitu zuten Errekonkista. - Beste herrialde batzuekiko harremanak zabaldu zituzten, seme-alabak Europako oinordekoekin (etorkizuneko erregeekin) ezkonduz.

ERREGE KATOLIKOAK

1. Isabel eta Fernandoren ezkontzak Gaztela eta Aragoiko koroak batu zituen 1469an.

2. Gaztelak 1492an konkistatu zuten Granada. Juduak kanporatu zituzten. Penintsula erabat katolikoa zen.

3. Gaztela eta Aragoi Mediterraneotik hedatu ziren (lurrak konkistatu zituzten.

4. Gaztelak kanariak konkistatu zituen. 1492an Amerika konkistatu zen.

5. Gaztelak Nafarroako erresuma gehitu zien beste lurraldei 1512an.

6. Erregeek Europako beste errege batzuekin ezkondu zituzten seme-alabak.

NOLA AURKITU ZEN AMERIKA?

Nola aurkitu zen Amerika?

  • Nabigazioan izandako aurrerapenen ondorioz, Portugalgo eta Gaztelako itsasgizonek bide berriak (itsasoko bideak) bilatu zituzten merkataritzarako.
  • Kristobal Kolonek Ozeano Atlantikoa zeharkatuz iritsi nahi zuen Indietara (Asian).
  • Gaztelako Isabel erreginak itsasontziak, tripulazioa (marinelak) eta materialak eman zituen.
  • 1492ko urriaren 12an Colon Mundu Berri batera iritsi zen: Amerikara.
  • Colon 3 aldiz itzuli zen Ameriketara eta beti pentsatu izan zuen Indian zegoela, horregatik deitu zien indiarrak han bizi zirenei.
  • Amerikan bizi zirenak maiak, aztekak eta inkak ziren.

XVI.mendeko MONARKIA HISPANIKOA

  • NONDIK DATOZ AUSTRIARRAK?

- Karlos Habsburgokoa Errege-erregina Katolikoen eta Austriako etxeko enperadorearen biloba zen. - Amarengandik (Juana I.a) Gaztela eta Aragoiko koroen lurraldeak eta aitarengandik (Felipe I.a) Europa erdialdeko lurraldeak heredatu zituen. - Alemaniako enperadore aukeratu zuten 1519an.

XVI.mendeko MONARKIA HISPANIKOA

  • KARLOS I

- Errege izan zen bitartean, Karlos I.ak matxinadak jasan zituen Gaztela eta Aragoin, atzerritarra zelako (Austrian hazi zen) eta zerga asko eskatzen zituelako (dirua). - Karlos I.ak katolizismoa defendatu zuen eta horregatik borrokatu zuen kristau protestanteen aurka Alemanian eta turkiar musulmanen aurka.

XVI.mendeko MONARKIA HISPANIKOA

  • KONKISTAK ETA ESPLORAZIOAK

XVI. mendea, monarkiaren zerbitzura zeuden nabigatzaileak: munduari lehen itzulia eman zioten, Amerikan lurraldeak konkistatu zituzten, hiriak sortu zituzten, erlijio katolikoa eta gaztelania inposatu (behartu)zituzten. -Kolonizatzaileak: Ameriketara eraman zituzten: zaldiak, ganadua eta zerealak. Penintsulara ekarri zituzten: urrea, zilarra eta artoa, tomatea, patata edo kakaoa bezalako elikagaiak. - Urrea eta zilarrak aberats egin zituen noble eta burges batzuk - Biztanle gehienek (pertsonek) nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egiten jarraitzen zuten.

XVII.mendeko KRISIA

XVII. mendean Monarkia Hispanikoak krisi ekonomiko, politiko eta sozial handia izan zuen. - Baina arteak (Barrokoa) garai honetan distira handia izan zuen (aberastasuna)

  • ZER ERAGIN ZUEN KRISIAK?

- XVII. mendean zehar, Monarkia Hispanikoak bere inperioaren zati bat galdu zuen, garai hartan zegoen inperiorik handiena. - Krisi demografikoa (biztanle gutxiago) eta nekazaritzakoa (elikagaiekin arazoak): uzta txarrak, gerrak, izurria (gaixotasuna) eta Ameriketarako emigrazioa. - Krisi ekonomikoa: Amerikarekiko merkataritza ez zen nahikoa monarkiaren gastuak ordaintzeko.

XVII.mendeko KRISIA

  • ERREGEA ETA BERE BALIODUNAK

- XVII. mendeko erregeak ez ziren arduratu Inperioaz, eta baliodunak (beren konfiantzako nobleak) goberna zitzaten utzi zuten, hala nola: Lermako dukea, FelipeIII.aren balekoa. Olivaresko konde-dukea, Felipe IV.a erregearen balekoa. - Egoera horren ondorioz, krisiak okerrera egin zuen. Monarkiak Hogeita Hamar Urteko Gerran Portugal, Holanda eta Europako domeinua (agintzen zutenak izatea) galdu zituen.

  • KARLOS II

-Karlos II .a izan zen Austriako etxeko azken erregea. - Tronura 4 urterekin iritsi zen eta oso errege ahula izan zen (nortasun gutxikoa). - Ez zuen seme-alabarik izan (seme-alabak). - Hil zenean, ondorengoen arteko gerra piztu zen (errege izan nahi zuten pertsonak).

URREZKO MENDETIK ARGIEN GARAIRA

  • BORBOIEN HELTZEA

Karlos II .ak Borboi etxeko Felipe V.a izendatu zuen bere oinordeko (errege izango zena) - Borboi etxeak agintzen zuen Frantzian. - Ingalaterrak eta Alemaniak ez zuten nahi bi herrialdeek bat egitea eta beste errege bat proposatu zuten. - Espainian ondorengotza-gerra hasi zen (oinordeko batenak beste oinordeko batenen aurka). - Utrechteko Ituna (gerra amaitzen da): 1. Felipe V.a Espainiako errege bihurtu zen. 2. Felipe V.ak Europa eta Menorcako lurraldeak eman dizkio Austriari. 3. Felipe V.a Gibraltar Ingalaterrari ematen dio.

  • gerra ostean

Aragoik ez zuen Felipe V.aren alde egin: foruak kendu zizkion (pribilegioak), eta legeak eta zergak Gaztelako berberak izan ziren. Felipe V.ak botere absolutua izan zuen Estatuaren zentralizazioaren bidez (botere guztia erregeak zuen, eta erregeak bakarrik).

URREZKO MENDETIK ARGIEN GARAIRA

  • herrialdearen modernizazioa

- Borboiek erreformak egin zituzten Espainia modernizatzeko. - Ideia ilustratuak erabili zituzten (Ilustrazioa), kultura, zientzia eta aurrerapena (gehiago transmiti zitezen) zabaltzea defendatzen zutenak. - Absolutismo gehi erreforma sistema honi despotismo ilustratua.

URREZKO MENDETIK ARGIEN GARAIRA

  • DESPOTISMO ILUSTRATUA

-Botere guztia erregeen esku zegoen. - Borboien dinastian lau erregek gobernatu zuten:

Filipe V (1700-1746)
Karlos III (1759-1788)
Karlos IV (1788-1808)
Filipe VI (1746-1759)

XVIII. mendea edo Argien mendea

  • XVIII. mendeari Argien Mendea deitu zitzaion.
  • Uste zen ezagutzak pertsonak eta garapena argitzen (laguntzen) zituela.
  • Pentsalari ilustratuek Grezia eta Erromako ezagutza zientifikoa eta jakintza (ezagutzak) baloratzen zituzten (gustatzen zitzaien).
  • Ideia horiei esker, erregeek hiriak edertu nahi izan zituzten (politagoak jarri), Antzinarokoak ziruditen eraikinen bidez, eta kultura gehiago egon zedin lagundu zuten.
  • Karlos III .ak Madrilen eraiki zituen: arte eta lanbide, museo edo lorategietako errege-akademiak.

Noiz amaitzen da Aro Modernoa?

FRANTZIAKO IRAULTZA

Borroka horretan, herritar xumeak (burgesia eta herri xehea) aristokraten pribilegioen aurka borrokatu ziren izan ere, herritarrak haserre bizian zeuden, elikagaien prezioak asko garestitzen ari zirelako, zergak etengabe igotzen zirelako eta haiek bakarrik ordaindu behar izaten zituztelako.

Frantziak garai honetan ezagutu zituen aldaketa politiko eta sozial sakonek eragin handia izan zuten Europa osoan eta Ameriketako kolonietan.

Iraultza horren ondorioz, Luis XVI.a bota egin zuten Erregetzatik, eta monarkia absolutua desagertu egin zen.

1789tik 1799ra Frantzian gertatutako gatazka gogor bat izan zen.

Haren ondorioz, Frantziako Errepublika sortu zen, gaur egun oraindik irauten duen egitura politiko nazionala.