Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

9. Bizitzaren jatorria eta eboluzioa

IRAKASLEA GURUZNE AZ

Created on April 8, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Animated Chalkboard Presentation

Genial Storytale Presentation

Blackboard Presentation

Psychedelic Presentation

Chalkboard Presentation

Witchcraft Presentation

Sketchbook Presentation

Transcript

DBH4

biziaren jatorria eta eboluzioa

Guruzne Azpiroz

AURKIBIDEA

1. Biziaren jatorria

2. Biodibertsitatearen jatorria

3. Lamarck eta hartutako karaktereen herentzia

4. Darwin eta Wallace. Hautespen naturala

5. Aldakortasunaren oinarri genetikoak

6. Eboluzio-mekanismo arruntenak

7. Eboluzioaren teoriaren aldeko frogak

8. Moldaera eta espeziazioa

10. Hominizazioa

11. Giza eboluzioa

biziaren jatorria

berezko sorreraren arazoa

Izaki bizidunak berez sortzen zirela pentsatzen zuten antzinaroan.Ideia hau gezurtatzeko lehen alegina 1668. urtean Francesco Redi mediku toskanarrak egin zuen. XIX. mendean Louis Pasteur frantziar kimikariak lortu zuen egiaztatzea ez zirela berez sortzen.

biziaren jatorriari buruzko teoria modernoak

Lurra orain dela 4.500 milioi urte sortu zen eta lurreko biziari buruzko frogarik antzinakoenak duela 3.800 milioi urteko aztarna kimikoak dira.Bi teoria nagusi daude: Panspermia Abiogenesia edo sintesi prebiotikoa

biziaren jatorriari buruzko teoria modernoak

AbiogenesiaJatorrizko zopa edo saldaren teoria Iturri hidrotermalaren teoria

Tximinia hidrotermalak

FUMAROLAK

Lehen izaki bizidunak

LIFE ON EARTH

Erantzun Jarduerak (173.o) 3. Zergatik irakinarazi zuen Pasteurrek matrazeetako salda? Azaldu 4. Zergatik ez zuen balio izan Rediren esperimentuak eta bai ordea, Pasteurrenak, berezko sorreraren ideia gezurtatzeko? 6. Zer da eboluzio kimikoa?

biodibertsitatearen jatorria

BIODIBERTSITATEAREN JATORRIA

Joera ideologiko nagusi: Kreazionismoa eta fixismoa: Izaki bizidun guztiak jainkoak sortuak eta aldaketarik jasan ez. Katastrofismoa: Katastrofe handien mende. Desagertutako espezie horien aztarnak ziren fosilak. Eboluzionismoa: Espezie konplexuagoak sinleagoetatik datoz.

Erantzun Jarduerak (174.o) 7. Zer desberdintasun dago fixismoaren eta eboluzionismoaren artean? 8. Azaldu katastrofismoa zer den eta zer konpondu nahi zuen. 9. Definitu eboluzio kontzeptua zure hitzekin.

lamarck eta hartutako karaktereen herentzia

Lamarck eta hartutako karaktereen herentzia

Lehen teoria koherentea 1809. urtean proposatu zuen Lamarckek. Ornogabeak ikertzen eta sailkatzen pasa zuen bizitzaren zatirik handiena. "Gaur egungo espezieak desagertutakoak baino konplexuagoak dira."

hartutako karaktereen herentzia

ingurunearen garrantzia

erabiltzearen eta ez erabiltzearen legea

Erantzun Jarduerak (175.o) 10. Animalia zulakari askok, hala nola satorrek, ez dute begirik edota oso begi txikiak dituzte. Nola azalduko luke Lamarck-ek? 11. Zer funtzio ematen zion Lamarck-ek ingurumenari berak defendatutako teorian. 12. Gaur egun zergatik ez da onartzen Lamarck-en teoria? 13. Zergatik zioen hau Lamarck-ek: "Erabilerak baldintzatzen du forma, ez alderantziz?" Arrazoitu haren teoriak erabilita.

DARWIN ETA WALLACE

Biziaren sorrera frogatzen

OPARIN eta MILLER

DARWIN ETA WALLACE

Charles Darwin (1809-1882) eta Alfred R. Wallace (1823-1913), munduko hainbat tokitako fauna eta flora ikertu zuten. Biak naturalistak ziren eta bakoitzak bere aldetik ondorio berberetara heldu ziren.

  • Espezie guztiak, gizakiak barne, beste espezie batzuetatik eratorriak dira (arbaso komun 1)
  • Espezieak aldatu egiten dira denboran zehar (eboluzioa): jarraitua, geldoa eta pixkanakakoa. GRADUALISMOA
  • Meskanismo nagusia HAUTESPEN NATURALA: Ingurumeneko baldintzen aldaketa eta izaki bizidunen hauetara moldatzeko gaitasuna.

hautespen naturala

Hiru oinarri ditu:

  • ALDAKORTASUN HEREDAGARRIA
  • ALDAKETADUN ONDORENGOTZA
  • UGALKETA DIFERENTZIALA

hautespen naturala

Hiru oinarri ditu:

  • ALDAKORTASUN HEREDAGARRIA: Populazio bat osatzen duten banakoen artean badira desberdintasunak eta ezaugarri horiek ondorengoei transmititzeko aukera egon behar du. Aniztasuna ezinbesteko.

hautespen naturala

Hiru oinarri ditu:

  • ALDAKETADUN ONDORENGOTZA: Ondorengoak ez dira beren gurasoen erreplika berdin-berdinak.

hautespen naturala

Hiru oinarri ditu:

  • UGALKETA DIFERENTZIALA: Izaki bizidunek bizirauteko eta ondorengotza izateko ahalegin guztiak egiten dituzte. Ezaugarri onuragarrienak dituztenak probabilitate handiagoa ugaltzeko eta ezaugarri horiek transmititzeko.

sexu-hautespena eta eboluzio partekatua

Darwinek bere teoria garatzeko lanean jarraitu zuen eta beste mekanismo hauek erantsi zizkion teoriari:

  • SEXU-HAUTESPENA
  • BILAKAERA PARTEKATUA

sexu-hautespena eta eboluzio partekatua

Darwinek bere teoria garatzeko lanean jarraitu zuen eta beste mekanismo hauek erantsi zizkion teoriari:

  • Sexu-hautespena: Forma, kolore eta jarrera mota asko daude. Beti ez dira onuragarriak biziraupenerako. Bikotekideak erakartzeko baliabideak ere eragina dute ugalketa prozesuan (borrokak, koloreak,...)

sexu-hautespena eta eboluzio partekatua

Darwinek bere teoria garatzeko lanean jarraitu zuen eta beste mekanismo hauek erantsi zizkion teoriari:

  • Bilakaera partekatua: Espezie batzuk beste batzuei estuki lotuta bizi dira elkarri eraginez. Eboluzio batera egin ohi dute (harrapari eta harrapakin arteko harremana).

Orkidea-espezie batzuetan intsektu mota jakin bakar batek polinizatu dezake.

sexu-hautespena eta eboluzio partekatua

Darwinek bere teoria garatzeko lanean jarraitu zuen eta beste mekanismo hauek erantsi zizkion teoriari:

  • Bilakaera partekatua: Espezie batzuk beste batzuei estuki lotuta bizi dira elkarri eraginez. Eboluzio batera egin ohi dute (harrapari eta harrapakin arteko harremana).

Orkidea-espezie batzuetan intsektu mota jakin bakar batek polinizatu dezake.

Erantzun Jarduerak (177.o) 14. Adierazi Darwinista batek nola azalduko lituzkeen gertaera hauek: a) Ipar poloak hartz zuriak, baso atlantikoan hartz arreak. b) Orein batzu adar handiak garatzea. 15. Zein dira Lamarck eta Darwinen teorien arteko desberdintasun nagusiak?

ALDAKORTASUNAREN OINARRI GENETIKOA

Mutazioak, aldaera heredagarriaren iturri

Mutazioak material genetikoaren aldaketak dira. Mutazioen ondorioz sortzen dira geneen aldaerak. Aldaera horiek gametoetan gertatzen direnean, aldaerak ondorengoei transmititzen zaizkie.Gehinetan AUSAZ gertatzen dira. Maiztasuna areagotzen duten faktoreak: erradiazioa, substantzia kimikoen eragina... Darwinen teoriaren arabera, mutazioak dira populazio baten aldakortasunaren iturri nagusia. DNAko aldaketak pixkanaka, geldo eta etenik gabe gertatzen dira.

Mutazio motak
  • Onuragarriak
  • Kaltegarriak
  • Neutroak

Sexu bidezko ugalketa, aldaketadun ondorengotzaren iturri

Sexu bidezko ugalketaren bidez banako berriak sorten dira, desberdinak beraien artean eta desberdinak beraien gurasoekiko. Prozesu horrek ez du aldaera genetiko berririk sortzen, baina geneen konbinazio berriak sortzen ditu (genotipo berriak).Oinarrizko hiru prozesu hauetan sortzen da aldakortasun hori: ELKARGURUTZAKETA: 1. PROFASEAN gertatu ohi da. Kromosoma homologoen artean trukaketa. BEREIZKETA: 1. ANAFASEAN. Kromosoma homologoen artean gertatzen da. Zelula haploide bakoitza, guraso bakoitzaren kromosoma nahasketa. ERNALKETA: Sortutako zigotoak gurasoenak ez bezalako gene-konbinazioak.

Erantzun Jarduerak (178.o) 17. Zer garrantzi dute mutazioek espezieen eboluzioan? 18. Zer gertatzen da mutazio kaltegarriekin? Eta neutroekin? 19. Mitosiak zergatik ez du errazten ondorengoek aldaketak izatea? 20. Zer erantzungo zenuke norbaitek aldakortasuna ausazkoa izan ohi dela esango balizu? Arrazoitu zure erantzuna

ALDAKORTASUNAREN OINARRI GENETIKOA

eboluzio-mekanismo arruntenak

Genetikaren ikuspegitik, populazio baten gene multzoean aldaerak sortzen direnean gertatzen dira eboluzio-aldaketak.

  • Aleloen proportzioa handitzea edo gutxitzea.
  • Alelo berriak bereganatzea, bai lehendik zirenean mutazioetatik bai beste populazio batzuetako banakoengandik.
HAUTESPEN NATURALA: Karaktere onuragarriak dituzten banakoen proportzioa handitzean, hauek probabilitate handiagoa dute ezaugarri horiek transmititzeko.JITO GENETIKOA: Jatorrizko populazioaren eta populazio berriaren arteko alaloen proportzio ezberdinak. Fundatzaile-efektua (talde txiki bat bereiztean) edo Botila-lepoak (heriotza tasa handi batetik bizirauten dutenak). FLUXU GENIKOA: Banako batzuk populazio batetik beste batera aldatzearen ondorioz jatorrizko eta harrerazko populazioen artean gene-proportzio aldaketak.

eboluzioaren teoriaren aldeko frogak

eboluzioaren teoriaren aldeko frogak

Hauek dira eboluzio biologikoa egiaztatzen duten frogak:FROGA ANATOMIKOAK: Gorputz atalen ikerketa konparatzailea. Egitura eta funtzioa kontutan hartuta organoen eboluzioa aztertzen da.

  • Aztarna-organoak: erabilera ez dutenak (arbasoak erabiltzen zituen)
  • Organo homologoak: Egitura berbera baina forma eta funtzio ezberdinak.
  • Organo analogoak: Egitura ezberdina, baina forma eta funtzio berdintsuak.
FROGA BIOGEOGRAFIKOAK: Espezieen banaketa geografikoa ikertzen du. Uhartedietan, gertuko espezieak baina ezberdintasun handiekin. Elkarrengandik oso urrun, ezaugarri antzekoak dituzten espezie desberdinak.

eboluzioaren teoriaren aldeko frogak

Hauek dira eboluzio biologikoa egiaztatzen duten frogak:FROGA PALEONTOLOGIKOAK: Fosil-erregistroa. Kasu askotan ez da osoa. Osoa denean filogenia deritzo. Eta bi talde handien bitarteko fosilari, trantsizio-fosil esaten zaio.FROGA BIOKIMIKOAK: Proteinak eta azido nukleikoak erabili ohi dira nagusiki, DNA gehienbat.

Erantzun Jarduerak 179.o 21. Azaldu populazio batean eboluzio-aldaketak zergatik gertatzen diren hain justu aldagai genetikoen proportzioak aldatzen direnean. 181.o 22. Begiratu batean, arrainen zer ezaugarri ditu Tiktaalik deritzonak? Eta tetrapodoenak? 23. Kopiatu grafikoa. Ipini espezie bakoitza zure ustez dagokion tokian. 24. Zertan lagundu du genetikaren garapenak eboluzioaren teoria berresten, zure ustez? 25. Demagun hiru espezie berri aurkitu ditugula eta hirurek organo bat berdina dutela konturatu garela. Zer ondorio atera dezakegu?

moldaera eta espeziazioa

moldaera eta espeziazioa

Banako bati bizirauteko eta arrakastaz ugaltzeko probabilitatea handitzen dion edozein ezaugarriri moldaera deritzo. Moldaera gertatzeko nahikoa izan daiteke gene baten nukleotido bakar batean mutazio xume bat gertatzea.ESPEZIAZIOA Espezieak sortzeko eboluzio-prozesuari espeziazioa deritzo. Espeziazioaren kasu nagusia ugaltze-isolamendua da. Espezie bereko bi populazio isolaturik geratzen direnean, ingurune baldintza desberdinetan eta esperientzia desberdinen mende, bakoitzak bere aldetik eboluzionatuko du.

moldaera eta espeziazioa

UGALTZE-ISOLAMENDUAZenbait faktorek ugalketa eragotz dezakete:

  • Estalketa ezinezkoa izatea:
    • Ugaltzeko-sasoiagatiko isolamendua.
    • Jokabideagatiko isolamendua.
    • Isolamendu ekologikoa.
    • Isolamendu mekanikoa.
  • Ernalketa ezinezkoa izatea: Gametoen arteko bateraezintasunak zigotoa osatzea eragotzi.
  • Hibridoak ugaltzeko probabilitatea murriztea. Hibridoek ondorengotza ugalkorra izateko probabilitate gutxi edo batere ez.

moldaera eta espeziazioa

ESPEZIE-DESAGERPENAK ETA MOLDAERAZKO ERRADIAZIOAFosil erregistroari esker egiaztatu ahal izan da eboluioz biologikoaren historian zehar espezieen bost desagerpen masibo gertatu direla. Zergatia ziurra izan ez arren, egiaztatuta dagoena da gertakari haien ondotik espeziazio azkarreko kasu garrantzitsuak izan zirela. Espezie askoren desagerpena --> txoko ekologikoak hutsik --> Espezie batzuk ugaritu EBOLUZIOAREN ABIADURA AZKARTU = MOLDAERAZKO ERRADIAZIOA

Erantzun Jarduerak 183.o 27. Mandoa animalia antzua da, zaldia eta astemea gurutzatuta sortua. Zaldiak eta astoak espezie bereko animaliatzat har al daitezke? 28. Australiako faunan eta floran espezie endemiko (lurralde horretan soilik bizi dena) asko dago. Nola azalduko zenuke kontinente horretan horrenbesteko endemismoa egotea? 29. Bilatu phantera generoko espezieen inguruko hibridazioei buruzko informazioa.

HOMINIZAZIOA

10

HOMINIZAZIOA

Gizaki modernoaren ezaugarriak prozesu luze baten ondorio dira. Prozesu horrek Afrikako ekialdean izandako klima-aldaketa batekin du zerikusia. Ingurune berri hartan bizirautea lortu zuten primate populazioaren lorpenen artean aurkitzen da bipedismoa.

Abantailak eta desbantailak

Bipedismoa

Bizkarrezurra

Oinak

Burezurra

Eskuak

HOMINIZAZIOA

HOMINIZAZIOA

11

GIZA EBOLUZIOA

GIZA EBOLUZIOA

Ardipithecus

Australopithecus

Homo Erectus

Homo Sapiens

Gaur egun, hankabiko hominidoen generorik zaharrenetakoa.

Genero honetatik (Au. Afarensis) sortu zen seguru asko Homo generoa.

Hankabiko hominidoa. Afrikatik irten eta ia Asia osoan zabaldu zen.

Gizaki anatomikoki modernoa. Hankabiko beste hominido batzuk ordezkatu.

Eskerrik asko!

GAREZURRA

Gero eta jarrera zutituagoa hartzen den neurrian, foramen magnum deritzona, burezurreko oinarrirantz mugitzen da.

BIZKARREZURRA

S forma hartu du jarrera tenteari hobeto eusteko eta grabitate-zentroa gerrialdera eta pisua oinen gainera eramateko.Beheko gorputz-adarrak goikoak baino luzeagoak dira, azken horiek galdu egin baitute lokomozio-funtzioa.

¿Tienes una idea?

Usa este espacio para añadir una interactividad genial. Incluye texto, imágenes, vídeos, tablas, PDFs… ¡incluso preguntas interactivas! Tip premium: Obten información de cómo interacciona tu audiencia:

  • Visita las preferencias de Analytics;
  • Activa el seguimiento de usuarios;
  • ¡Que fluya la comunicación!

OINAK

Ez dira horren malguak. Oinazpiak arku handia du eta behatz lodia zabala da, eta gainerako behatzekiko paraleloan dago, ez baita jadanik adarrei heltzeko erabiltzen, oinez ibiltzeko baizik.

ABANTAILAK

DESABANTAILAK

Eguzki-erradiazioak ez dio horrenbeste eragiten zutikako gorputzari.Landareriaren gainetik zer dagoen ikus dezaket (zuhaitzak, harrapariak)Eskuak aske ditu, objetuak garraiatzeko erabili (janaria, umeak, harriak)Lau hankan baino azkarrago ibiltzen da eta energia gutxiago kontsumitu.

Tentsio handiak sortu hezurduraren egituran, bereziki bizkarrezurrean eta beheko gorputz-adarren giltzaduretan.Pelbisean gertatzen diren aldaketek bereziki emakumezkoengan eragiten dute, batez ere pelbisaren kanala estutu egiten delako.

ESKUAK

Eskuak objetuak erabiltzeko eta garraiatzeko espezializatu dira. Horretarako handituko da hatz lodiaren tamaina, heltzeko gaitasuna izateko eta zehaztasun handiko zereginak egiteko.