Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
POKEMATHS- Klaseko ariketa osoa
Pokemaths
Created on April 4, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Essential Learning Unit
View
Akihabara Learning Unit
View
Genial learning unit
View
History Learning Unit
View
Primary Unit Plan
View
Vibrant Learning Unit
View
Art learning unit
Transcript
BOLUMENA ETA EDUKIERA
Hasi jolasa
Sortzaileak
Irten
ZURE PERTSONAIA AUKERATU
SORTZAILEAK
LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUKO (HIRUELEDUNEKO) 3. MAILAKO
IKERNE BORREGUERO
EIDER PARDO
GA2
HASIERA
Ongi etorri Pokemon mundura! Nire izena Oak irakaslea da eta zuen laguntza behar dut. Lurralde honetako pokemonei buruzko ikerketa bat burutzen ari naiz, baina oraindik pokemon batzuk falta zaizkit. Eskualde osoan zehar zuen laguntza behar duten 6 pertsona daude. Haien eskaerak betetzea lortzen baduzue, pokemon bat eskuratuko duzue. Aurrera, lagunok!
Jarraitu
Hona hemen jarraituko duzuen mapa. Lagundu beharreko lehenengo pertsona penintsularen hegoaldean dago. Egin klik botoian eta lanera!
MENCÍA
Kaixo, lagunok! Pokemonak harrapatzeko pokeballak erabiltzen dira. Baina guztiak erabili ditut eta dendak oraindik ez dituzte berriz ere hornitu. Beraz, nik sortzen saiatzea erabaki dut! Pokeball hau eredutzat har dezakezue diametroa kalkulatzeko. Zein izango litzateke haren bolumena?
JARRAITU
MENCÍA
Kalkula ezazue pokeball baten bolumena
222,44cm3
268,08cm3
298,68cm3
67,02cm3
MENCÍA
Alaaaa, ze pena! Ez kezkatu, saia gaitezen berriz ere! Animo!
BUELTATU
MENCÍA
Milesker! Tori! Har ezazue Pokemon hau hain jatorrak izateagatik!
JARRAITU
OSO ONDO! Goaz hurrengo pertsona laguntzera. Kasu honetan, mendebaldeko olibondo zelaietan aurkituko duzue. Jarrai dezagun!
DAMIÁN
Laguntza! Lau landare mota ditut ureztatzeko: olibondoak, mahatsondoak, pikondoak eta gereziondoak. Bakoitzarentzat bere fruituaren irudia duen ontzi bat dut, neurri zehatz batzuekin. Ez dut urik xahutu nahi; beraz, zenbat litro ur behar dut ontzi bakoitza topera betetzeko? Olibondo: 50cmko erradioa, 1.8mko altuera Mahatsondo: 45cmko erradioa, 1.5mko altuera Pikondo: 62cmko erradioa, 2mko altuera Gereziondo: 78cmko erradioa, 2.3mko altuera
JARRAITU
DAMIÁN
Irudiari erreparatu eta dagokien izena eman ontziei
Gereziondoa, pikondoa, olibondoa, mahatsondoa
Olibondoa, gereziondoa, mahatsondoa, pikondoa
Pikondoa, gereziondoa, mahatsondoa, olibondoa
Pikondoa, gereziondoa, olibondoa, mahatsondoa
DAMIÁN
Kalkulatu pikondoentzarako ontziaren edukiera
3,44L
2,42L
3,44kL
2,42kL
r = 62cm h = 2m
DAMIÁN
Kalkulatu gereziondoentzarako ontziaren edukiera
4,4L
5,28L
4,4kL
5,28kL
r = 78cm h = 2,3m
DAMIÁN
Kalkulatu mahatsondoentzarako ontziaren edukiera
0,95kL
1,22kL
0,95L
1,22L
r = 45cm h = 1,5m
DAMIÁN
Kalkulatu olibondoentzarako ontziaren edukiera
2,12kL
1,41kL
2,12L
1,41L
r = 50cm h = 1,8m
DAMIÁN
Ez, ez... ontzietako irudi horiek ez dira landare horietakoak. Froga dezagun berriro!
BUELTATU
DAMIÁN
Zuen kalkuluak txarto eginda daude, baina, ez kezkatu! Goazen berriro saiatzera!
BUELTATU
DAMIÁN
Eskerrik asko! Orain ureztatzera... baina, joan aurretik, hartu, lagunak!
JARRAITU
PRIMERAN! Joan gaitezen hurrengo pertsonarengana. Orain, ipar-mendebaldeko lakura joan behar gara. Aurrera!
FUCO
Aupa, gaztetxoak! Atzo arrantzatzen nenbilela, oso gaixorik zegoen arrain bat aurkitu nuen. Berriz ere itsasora bidali baino lehen, arrainontzi honetan sartu nahi dut, ahalik eta hoberen zaintzeko. Ez dakizkit arrainontziaren neurriak, ezta zenbat ur sartu behar dudan barruan ere. Hala ere, 0,5L-ko ur botila bat dut. Urik ez xahutzeko, esan ahal didazue zenbat ur behar izango nuke arrainontzia modurik zehatzenean betetzeko?
JARRAITU
FUCO
Lehenik, zein da arrainontziaren bolumena?
1,06dm3
1,58dm3
1,06cm3
1,58dm3
a = 16cm b = 11cm h = 6cm
FUCO
Ze ur-kantitaterekin beteko nuke hobeto arrainontzia?
1,5L
1L
0,5L
1,5L
Hautatu eta urez betetzen frogatu.
FUCO
Barkatu, gaztetxoak, baina arazoren bat izan dugu eragiketak egitean. Berriro saiatu!
BUELTATU
FUCO
Ez, kantitate hori ez da egokiena arrainontzia betetzeko, ur gutxiegi edo gehiegi baita.
BUELTATU
FUCO
Primeran, gaztetxoak! Ingurumenak eskertuko dizue... eta nik ere bai!
JARRAITU
BIKAIN! Laguntza behar duen laugarren pertsona iparraldeko mendi tontorrean dago gu itxaroten. Joan gaitezen!
GRUSHA
Mesedez, lagundu nazakezue? Jakiak eta materialak mendi tontorrera eraman behar ditut. Horretarako, kutxa handi bat igoko dut polea bat erabiliz. Baina garraiatu beharrekoak kutxa txikietan bananduta daude eta, segurtasun kontuengatik, ez ditut horietatik atera nahi. Beraz, kalkulatu behar dut zenbat kutxa txiki igo dezaket aldi bakoitzean; hau da, zenbat kutxa txiki sar dezaket kutxa handian. Kutxa errealen tamaina polikuboekiko proportzionala denez, polikuboak erabil ditzakezue.
JARRAITU
GRUSHA
Lehenik, hiru polea hauen artean, zein da eraginkorrena?
Bigarrena
Hirugarrena
Lehenengoa
GRUSHA
Zenbat kutxa txiki sartzen dira kutxa handian?
22 kutxa
26 kutxa
24 kutxa
a (kutxa handia) = 9dm a (kutxa txikia) = 3dm
27 kutxa
(Imaginatu polikuboek kutxa txikien tamaina dutela)
GRUSHA
Ez, hori ez da erantzuna... erreparatu poleen ezaugarriei eta saiatu berriro.
BUELTATU
GRUSHA
Ez, horrela ez... Kalkuluren bat txarto egin dugu. Saia gaitezen berriro.
BUELTATU
GRUSHA
Badirudi hotzak ez zaituztela gelditzen... Tori. Sari bat merezi duzue.
JARRAITU
EDERKI! Bosgarren pertsona laguntzera goaz! Ekialdeko hiri elektronikora bagoaz, han aurkituko dugu. Segi aurrera!
e-NIGMA
Kaixo-kaixo, txapeldunak! Laguntza behar dut! Hiriak bateria berria behar du guztia argitu ahal izateko. Elektrizitaterik gabe, ez dago WiFi-rik; eta WiFi-rik gabe... ezin ditut stream-ak egin! Bateria sortu behar dugu! Lehenik, hurrengoen artean material eroalea hautatu behar duzue. Ondoren, bateriak forma berezia duela jakinda, zein izango da bere bolumena? Bateria desmuntatu dezakezue zein gorputz geometriko osatzen duten ikusteko!
JARRAITU
e-NIGMA
Material eroalea hautatu!
PLASTIKOA
EGURRA
METALA
PAPERA
e-NIGMA
Gorputzak identifikatu eta bolumena kalkulatu!
7,24m3
7,24cm3
8,63m3
r = 0,85m Zilindroaren luzeera: 2,67m
8,63cm3
e-NIGMA
Ai, ene! Zer gertatu da?! Material horrek ez du balio! Saiatu berriro!
BUELTATU
e-NIGMA
Joe! Bolumen hori ez da nahikoa bateria sortzeko... Saiatu berriro!
BUELTATU
e-NIGMA
OMG, zer da hau?! Elektrizatuta utzi nauzue! Tori, tori! Har ezazue!
JARRAITU
ZORIONAK guztioi! Bakarrik pertsona bat falta zaigu laguntzeko! Erdialdean dagoen krater handira joan beharra dugu. Eutsi gogor!
CINIO
Aupa, ikasleak! Kraterraren hondo-hondoa hiru forma desberdinetako mineralez beteta dago: prisma hexagonalak, piramide triangeluarrak eta konoak! Mineral horiek beharrezkoak ditut nire ikerketak bideratzeko. Beraz, haien neurriak kontuan izanda, esan ahal didazue zenbatekoa den mineral-forma bakoitzaren bolumena eta zeinetik lor dezakedan bolumen gehien?
JARRAITU
CINIO
Lehenengo mineral mota honen bolumena atera
13,38m3
13,38m2
2,78m
4,81m3
4,81m2
1,36m
a (apotema)= 1,18 m
CINIO
Bigarren mineral mota honen bolumena atera
5,97m3
5,97m2
3,06m
1,99m3
1,99m2
2,12m
h = 1,84 m
CINIO
Hirugarren mineral mota honen bolumena atera
14,06m3
14,06m2
h = 3,98 m r = 2,24m
20,91m3
20,91m2
CINIO
Zein mineral motatik atera dezaket bolumen handiena?
Bigarrena
Hirugarrena
Lehenengoa
CINIO
Kalkuluren batean hanka sartu dugu... Has gaitezen berriro!
BUELTATU
CINIO
Kalkuluren batean hanka sartu dugu... Has gaitezen berriro!
BUELTATU
CINIO
Kalkuluren batean hanka sartu dugu... Has gaitezen berriro!
BUELTATU
CINIO
Mmm... uste dut beste batengatik bolumen handiagoa lor dezakedala.
BUELTATU
CINIO
Primeran! Lan bikaina egin duzuenez, bi Pokemonen artean erabaki dezakezue!
JARRAITU
JARRAITU
IZUGARRI! Zuen lagun berri guztiak oso pozik daude. Gainera, bidean, pokemon pila bat lortu duzue! Joan gaitezen hiri nagusira, azken gauza bat egin behar dugu eta.
POKEDEXA
Zuen pokedexa sortzeko momentua heldu da!
Lortutako pokemon guztien kartak jasoko dituzue, haien argazki eta izenekin. Atzealdean, horiei buruzko deskribapen labur bat idatzi behar duzue eta, ondoren, karta guztiak zuek nahi duzuen eran batuko dituzue, pokedex bat sortuz. Pokedexa egiteko ideiak: koaderno bat, kutxa bat, bilduma bat, galeria bat... Eta, gogoratu, zuen gustora apaindu!
AMAITU
HASIERA
ZORIONAK!!!
Frogak gainditu eta pokedex ederrak sortu dituzue! Espero dugu Pokemon bidaia matematiko hau gozatu izana. Hurrengo abenturara arte!
HASIERA
LAGUNTZA
Pokemon abentura hau 6 froga desberdinez osatuta dago. Frogak matematikako bolumena eta edukiera gaiarekin lotuta daude; beraz, bakoitzean, gai horrekin erlazionatutako buruketak egin behar izango dituzue. Eragiketak paperean edo kalkulagailuz egin daitezke eta, behin emaitza lortuta, galdera bakoitzean agertzen diren lau erantzunetatik zuzena hautatu behar duzue. Ondo egitekotan, pokemon bat lortuko duzue, amaieran pokedex fisiko bat sortzeko. Oker egitekotan, berriz, berriro saiatu behar izango zarete.
JARRAITU
HASIERA
LAGUNTZA
Kontuan izan gai honetan bolumena ETA edukiera lantzen direla; hortaz, ezinbestekoa da bi neurrien arteko baliokidetasuna buruan izatea:
1m3 = 1kL
Bolumen eta edukiaren arteko baliokidetasuna
1dm3 = 1L
1cm3 = 1mL
ATZERA