Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Decálogo Movilidad (EUS)

info

Created on March 25, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Discover Your AI Assistant

Vision Board

SWOT Challenge: Classify Key Factors

Explainer Video: Keys to Effective Communication

Explainer Video: AI for Companies

Corporate CV

Flow Presentation

Transcript

Mugitu, baina kerik gabe!

Mugikortasun arduratsuaren dekalogoa

Joan-etorrietan, ahal duzunean, mugi zaitez oinez edo ohiko bizikletan. Horrela zure gorputza eta ingurumena zainduko dituzu.

Ezin baduzu, erabili ezazu garraio publiko kolektiboa. Ibilgailu pribatua baino askoz jasangarriagoa da, beraz, erabiliz sortzen dugun kutsadura atmosferikoa eta akustikoa txikiagoa da.

tresnarekin garraio publikorako zure aukerarik onena diseinatu dezakezu. Erabiltzeko oso erraza da eta aukera desberdinen ordutegiak, ibilbide eskuragarriak eta bidaia-denbora ezagutzeko aukera eskainiko dizu.

Bizkaitik Mugitu

Ibilgailu pribatua behar izanez gero, ibilgailu elektrikoaren (bizikletak, autoak...) erabilera da aukerarik onena, erregai fosilak behar dituzten ibilgailuek baino CO2 eta berotegi-efektuko beste gas gutxiago isurtzen baitituzte (zeharbidez).

Autoa hartzea derrigorrezkoa den kasuetan eraginkortasunez gidatu: neurriko abiaduran eta biraketa baxuetan. Horrela ingurumenari laguntzeaz gain, bide-segurtasuna handiagoa izango da.

Autoa partekatu laneko eta aisialdiko joan-etorrietan. Dirua aurreztuko duzu eta atmosferak eskertuko dizu.

Ibilgailua ondo mantentzea zure segurtasunerako, poltsikorako eta ingurumenerako garrantzitsua da.

Errespetatu bide publikoen gainerako erabiltzaileak. Ez jarri arriskuan haien bizitza, ezta zurea ere.

Zabaldu ezazu mugikortasun ohitura jasangarri hauei buruzko informazioa zure lagunekin, lankideekin...

Hiri-mugikortasun jasangarria lortzeko, joan-etorrien piramideari buelta eman behar diogu. Hona hemen izan beharko luketen ordena: lehenengo oinezkoak, gero txirrindulariak, garraio publikoa, salgaien hiri-banatzaileak, ibilgailu partekatuak eta, azkenik, ibilgailu partikularrak.

10

Gogoratu!

Era arduratsuan mugitzea funtsezkoa da energiaren erabilera eraginkorra lortzeko eta klima-aldaketa geldiarazten laguntzeko.

Kw/h-ren balioa gasolina edo gasolio litroa baino 8 aldiz merkeagoa izan daiteke. (Datu-iturria: IDAE)

Kargagune elektrikorik hurbilena aurkitzeko hainbat plataforma daude. Hona hemen batzuk:

Geoportal

Bilbao Mugikortasun elektrikoa

Carwow

Electromaps

Egoera txarreko ibilgailuak egoera onekoak baino 20 aldiz gehiago kutsa dezake.

Gainera, lehenak batez beste % 10 gehiago kontsumitzen du. Ba al zenekien gurpiletan 0,3 bar-ko presio-falta izateak % 3 handitu dezakeela erregaiaren kontsumoa?

Neurriko abiaduran gidatzen baduzu, atmosferara CO2 gutxiago isuriko duzu eta erregaiaren kontsumoa baxuagoa izango da.

Minutuko bira baxuekin gidatzeak erregaiaren kontsumoa murrizten du eta autoa egoera onean mantentzen laguntzen dizu.

Horrela mugitzen garen pertsonak gero eta gehiago bagara, nabarmenagoa izango da ezbehar-tasaren jaitsiera, ingurumenaren hobekuntza eta energia aurrezpena. Guztion elkarlanarekin mugikortasun-eredu iraunkorragoaren alde gero eta pertsona gehiago batzea lortuko dugu.

Trafikoa murrizten eta inguru osasuntsuagoa eta atseginagoa mantentzenlagunduko duzu.

Hona hemen zure joan-etorrietan autoa partekatzeko aukera gehiago eskaintzen dituzten beste tresna batzuk:

Ukanauto (Uribe Kosta)

Ibilkari

Auzokar (Areatza)

EuskoCarSharing

Espazio publiko gutxiago okupatzen du eta trafikoa murrizten du; baita zarata, gas kutsakorren emisioa eta in itinere lan-istripuaren arriskua ere.

Hiribusa erabiliz gero pertsonako isurtzen den batazbesteko CO2a 50 g/km ingurukoa da eta ibilgailu partikularrean bidaiatuz gero, ordea, 120 g/km ingurukoa. (Datu-iturria: IDAE)

Dirua aurrezteko era bat ere bada eta herritar gehienentzat eskuragarri dago.

Gidatu arreta eta pazientzia handiz. Errespetatu zirkulazio-arauak, abiaduramugak eta espazio eta bide publikoen okupazioa (autoen, bizikleten eta motorren aparkalekuak).

Moveuskadi atarian ere planifikatu dezakezu zure bidaia.

Jarduera fisikoak inmunitate-sistema indartzen, bizkarreko mina prebenitzen, artikulazioak babesten eta bihotzekoa izateko arriskua erdira murrizten laguntzen du.

Horrela ez duzu berotegi-efektua eragiten duen gasik isuriko

Aldundiak eta udal batzuek bizikleten mailegurako zerbitzuak eskaintzen dituzte, hala nola:

Bizkaibizi

Bilbaobizi

Gozatu zure inguruaz segurtasunez, Bizkaiko Bizikleta Sarea erabiliz.