Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
ULERMENA LANTZEN
saaroa.guzman
Created on March 23, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
ULERMENA LANTZEN
Egilea: Saroa Guzmán
ARGIBIDEAK
Jarduera honen bidez, ulermena landuko dugu. Horretarako, hurrengo urratsak jarraitu behar dira: 1- Testua irakurri edo entzun. 2- Testuan bereizita dauden hitzetan klik egin haien esanahia ondo ulertzeko. 3- Testuaren pertsonaiak aztertu. 4- Galderak erantzun.
ERREGE ETA ZAPATARIA
Orain dela urte asko, bazen zapatari bat, oso behargina, egun eta gaua zapatak josi eta josi aritzen zena. Gustura ibiltzen zen lanean, kantuka. Zapatariaren etxea erregearen jauregitik hurbil zegoenez, erregea kokoteraino zegoen zapatariaren kantak entzuteaz. Egun batean, erregeak esan zio zapatariari: - Zapatari, zapatari. Langile trebea zara, baina kantari txarra. Tori diru hau eta zoaz hemendik urrun, nire belarrien mesederako. Zapatariak alde egin zuen, jauregitik urrun, lanik egin gabe bizitzeko asmoz. Bere izaera ez zen ohitzen bere bizimodu berrira. Aberatsa zenez, uste zuen hurbiltzen zion edonor izan zitekeela lapurra. Beldur bizi zen. Orduan, erabaki zuen erregearengana joatea, dirua itzultzea eta bere arazoa azaltzea. Hori egin zuen. Erregeak ulertu zion eta zintzoa izategatik, lantegi berri bat erosi zion, jauregitik urrun.
behargina
josi eta josi
zapatari
kantuka
jauregitik
Aberatsa
lapurra
lantegi
zintzoa
PERTSONAIAK
ZAPATARIA
ERREGEA
GALDERAK
1. GALDERA
2. GALDERA
Nolakoa zen zapataria?
Zapataria ________ zen.
3. GALDERA
ZER EGIN ZUEN ZAPATARIAK HASIERAKO BIZIMODUA BERRESKURATZEKO?
Beste zapatari batengana joan.
Erregearengana joan.
Erreginarengana joan.
4. GALDERA
Zuk nagusitan zer lanbide aukeratuko zenuke?
Koadernoan idatzi erantzuna.
ZORIONAK EGINDAKO LANAGATIK!