Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Euskera - DUA Inicial

Garbiñe Bernal Goicoechea

Created on March 20, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Hasierako mailako plantilla

IKASKUNTZARAKO diseinu unibertsala

ZURE TXANDA, ZER DERITZOZU?

HASI

IRAKASGAIA/MODULUA:eUSKARA-dbh4

EGILEA:gARBIÑE BERNAL

Licencia de Creative Commons PACK DUA BÁSICO by Aula Desigual is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional License. Creado a partir de la obra en https://view.genial.ly/5c332137b47b536e4b39be9a/interactive-content-pack-dua-basico-aula-desigual.

Jardueraren azalpena

Jarduera

Atzera

Hasiera

ZURE TXANDA!

Zer ikasiko dugu?

Begira ezazu arretaz zure ingurura. Ziur badagoela zer hobetu… auzoan, herrian, kalean, Gaztegunean, polikiroldegian, parkean, ikastetxean… Instalakuntzen egoera, funtzionamendua, jendearen jokabidea, aldatu edo hobetu beharreko, zer edo zer… Norberak bere desadostasuna, egonezina, kezka adierazteko bidea egunkari edo aldizkariren batera idaztea litzateke, iritzi zutabe bat, alegia.Egunkari zein aldizkariek izaten dute atal bat irakurleei gordetetzen diena, eurak euren iritziak plazaratu ahal izateko.Hori horrela, ikasleak irakurle horietako baten azalean jarriko dira eta herriko aldizkarirako iritzi zutabe bat idatziko dute “Zure txanda” atalerako.

+ INFO

Aurkezpen-audioa

+INFO botoia sakatuz, iritzi artikuluak zuzen idazteko oinarrizko 4 pausuak eskuragai izango dituzu. Garrantzitsua da pausuak adierazitako ordenean jarraitzea.

Aurkezpen-bideoa

Ikusizko laburpena

Hurrengoa

Jardueraren azalpena

Jarduera

Atzera

Hasiera

Egin klik ikono bakoitzean informazioa eskuratzeko. Orrialde honetara itzultzeko, egin klik orrialde bakoitzean, goiko ezkerraldean, aurkituko duzun jarduera-ikurrean.

Iritzi artikulua testu-tipo bat da non egileak bere iritzi bat edo iritzi batzuk agerrarazi nahi dituen. Argudio-testu mota bat dela ere esan daiteke. Egileak bere iritzia plazaratuko du, ez beti tesi bat defendatzeko asmoz. Irakurlearen iritzia aldatzea izango litzateke helburu nagusietako bat. EzaugarriakKazetaritzan ohikoa den testu-tipoa da. Hedabideetan ohikoa. Prentsa idatzitik irrati-telebistara igaro dira iritzi artikuluak, hasieran idatzizkoa izan den genero honek, ahozko formatua hartzeko behar zuen bidea egin du. Horrela, irratiko esatari batek bere iritzia bakarrizketa batean plazara dezake.Duela gutxi gertaturiko berri batean oinarriturik emandako iritzia izan daiteke agertzen den iritzia, baina ez halabeharrez: gizartean ondo erroturik dauden jokabideak ere izan daitezke iritzi emailearen gaia, egunerokotasunetik hurbil zein urrun.Iritzi-emailearen xedea, hartzailearen iritziarekin bat egitea izan ohi da batzuen ustez. Idazlearen xedea hartzailearen iritzia aldatzea dela diote beste batzuek.Testu-tipo honetan ohikoak diren esapideak: ene ustez, nik uste, ene uste apalean, uste dut, nik dakidala, oso oker ez banago, badirudi, batzuek diote, esaten da, bolo-bolo dabil, aukeran nik nahiago, ez dago zalantzarik, bada garaia, nago...

AUDIOA

BIDEOA

IRAKURKETA ERRAZA

KOOPERATIBOA

FUNTZIO EXEKUTIBOAK

ERRUBRIKA

Jatorrizko informazioa

Pon aquí el nombre de la actividad. Te llevará a la página de descripción

Audioa

Jarduera

Atzera

Hasiera

Informazioa

Bideoa

Jarduera

Atzera

Hasiera

Bideo honetan iritzi testuak nola idatzi ikasiko duzu.

Bideo informatiboa

Iritzi artikulu bat idazterakoan egin behar dudana hau da:

Irakurketa erraza

Jarduera

Atzera

Hasiera

Iritzi artikulua testu-tipo bat da non egileak bere iritzi bat edo iritzi batzuk agerrarazi nahi dituen. Argudio-testu mota bat dela ere esan daiteke. Egileak bere iritzia plazaratuko du, ez beti tesi bat defendatzeko asmoz. Irakurlearen iritzia aldatzea izango litzateke helburu nagusietako bat. Ezaugarriak Kazetaritzan ohikoa den testu-tipoa da. Hedabideetan ohikoa. Prentsa idatzitik irrati-telebistara igaro dira iritzi artikuluak, hasieran idatzizkoa izan den genero honek, ahozko formatua hartzeko behar zuen bidea egin du. Horrela, irratiko esatari batek bere iritzia bakarrizketa batean plazara dezake. Duela gutxi gertaturiko berri batean oinarriturik emandako iritzia izan daiteke agertzen den iritzia, baina ez halabeharrez: gizartean ondo erroturik dauden jokabideak ere izan daitezke iritzi emailearen gaia, egunerokotasunetik hurbil zein urrun. Iritzi-emailearen xedea, hartzailearen iritziarekin bat egitea izan ohi da batzuen ustez.

Kooperatiboa

Jarduera

Atzera

Hasiera

Proiektu hau gauzatzerakoan lan egiteko modu ezberdinak erabiliko ditugu, guztietan gure parte-hartze aktiboa beharrezkoa izango duzue, eta zuen ahalegin handiena erabakiorra izango da emaitza ahalik eta errealenak lortu ahal izateko. Horretarako:1.- Lehen fasean, guztiok ELKARREKIN lan egingo dugu. Zer dakigun, zer entzun dugun gaiaz, aurretik gai honekin erlazioa duen lanen bat egin dugun... azaleratuko dugu.2.- Bigarren fasean, BIKOTEKA lan egingo dugu, taldeak osatuz. Talde bakoitzak iritzi zutabe bat izango du eta bertan tesia, argudioak eta egitura identifikatu beharko ditugu.3.- Hirugarren fasean, BANAKA lan egingo dugu. Emandako gaiarekin iritzi zutabe bat idatziko dugu.4.- Laugarren fasean, ELKARREKIN lan egingo dugu. Sortutako iritzi artikuluak elkartrukatuko ditugu eta elkarri zuzenduko dizkiogu, proposamen eraikitzaileak eginez.5.- Bostgarren fasean, TALDE HANDIAN lan egingo dugu, irakaslearen laguntzaz, sortutako testuak baloratuz, ohiko akatsekin biltegi bat eginez eta guztiekin ikastetxerako egunkari digital bat sortuz.--

Funtzio exekutiboak

Jarduera

Atzera

Hasiera

Egin klik irudian Berria egunkariko iritzi zutabeak irakurtzeko:

Egin klik irudian IVAPeko Estilo-liburua dauden adibide eta baliabideak ikusteko.

Egin klik irudian Berria egunkariko Estilo liburuan dauden adibide eta baliabideak ikusteko.

Errubrika

Jarduera

Atzera

Hasiera

Errubrika honekin ebaluatuko dira zuen iritzi artikuluak: