Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Write a subtitle here

TEKNOLOGIA DIGITALAREN ARAUDIA

Zergatik araudia?

Erabilera

Ondorioak

Azken bi hamarkadetan, teknologia digitalek erabat aldatu dute pertsonok komunikatzeko, sortzeko, partekatzeko eta ikasteko dugun modua.

Teknologia digitala

Zergatik araudia?

Erabilera

Ondorioak

Azken bi hamarkadetan, teknologia digitalek erabat aldatu dute pertsonok komunikatzeko, sortzeko, partekatzeko eta ikasteko dugun modua.

Teknologia digitala

Alderdi negatiboak.Erabilera desegokia

Alderdi positiboak.Erabilera egokia

Go to page

  • Lan taldea partekatuta egiteko aukera. Lan kooperatiboa sustatzeko.
  • Informazio iturri paregabea: arlo ezberdinen buruzko informazioa, albisteak, kirolak, artea…
  • Komunikazioa: Hezkuntza komunitateko kideen artean erlazionatzeko.
  • Entretenimendua: Jolasetan aritzeko, sare sozialetan egoteko, argazkiak ateratzeko, musika entzuteko, liburuak irakurtzeko…
  • Segurtasuna: Larrialdi egoeratan, aire zabaleko jarduerak…
  • ...
  • Gailu digitalak ez dira berez kaltegarriak, haren erabilera neurrigabea eta biltegiratzen duen edukia dira arazo iturri.
  • Ziberbullyinga: txat eta sare sozialak jazarpenerako tresna. Ikerketen arabera bi ziberbullying-kasutatik bat smartphone bidez egiten da.
  • Gutxieneko adina 16 urtean jartzea aholkatzen dute adituek.
  • ...
  • Pertsonen arteko aurrez aurreko harremanak lehenesten ditugu.
  • Diskriminazio, bazterkeria, jazarpen egoerak eta irudiaren erabilera desegokiak ekidin nahi ditugu.
BERAZ, internetera sarbidea, deiak egin eta jaso, mezuak idatzi eta jaso eta irudiak-argazkiak egitea ahalbidetzen duten gailu pertsonalen inguruan, ondorengo araudia onartu du.

zumaienan

BATXI
DBH
LH
HH
HH

Haur Hezkuntzan bi gailu digital erabiltzen dira soilik: ordenagailua eta proiektagailua.- Ordenagailua, irakasleok erabiliko dugu. - Proiektagailua, ikasleekin kalitatezko ikus-entzunezko bat ikusteko.

Araudia betetzen ez bada: Horrelako gailuak ekarri eta erabiliz gero familiari jakinaraziko zaio araudia bete dezan.

Ikastetxearen eremuan , barruan nahiz kanpoaldean, eta irteeretan ezin da inongo gailu elektronikorik (telefono mugikor edo erloju adimentsuak) erabili ordutegi lektiboan, hau da 9:00etatik 16:30etara. Horrelako gailurik ekarriz gero motxilan egongo da itzalita.

  • LH1-2-3: ikasleek ez dute erabiliko gailu digitalik.
  • LH4- LH5: eskolan bakarrik erabiliko dute, jakintzagaiak hala eskatzen badu soilik. Ez dute ordenagailua etxera eramango.
  • LH6: Jakintzagaiak hala eskatzen duenean soilik erabiliko dute. Etxera eramateko baimena izango dute
MUGIKORRA/ERLOJUA ADIMENTSUA
ORDENAGAILUA
LH
  • Ikastetxearen eremu osoan, kanpoan nahiz barruan, ordutegi lektiboan, ezin dira telefono mugikor edo erloju adimentsuak erabili.
  • Ikastetxera ekarriz gero, ezin dira soinean eraman, bakoitzak duen gordegailuan utziko du itzalita. Ez da onartuko poltsikoan eramatea.
  • Guztiz debekatuta: grabazioak egitea/argazkiak ateratzea ikastetxearen eremuan, irakasle baten ardurapean izan ezik.
Irteeretan: DBH 1-2: Mugikorra debekatuta. DBH 3-4: Mugikorra eraman dezakete erabilera egokia eginez gero.

MUGIKORRA

ORDENAGAILUA
  • Ordenagailua SOILIK irakasleak esandakoan erabiliko da eta berak proposatutakoa egiteko.
  • Mahai gainean ezin dira eduki ordenagailuak irakasleak baimena eman arte. Beraz, klase aldaketetan ezin dira erabili.
DBH

201/2008, ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretua aplikatuko da familiari jakinaraziz: JOKABIDE DESEGOKIA (30. artikulua) f) Ikastetxeko Gobernu Organoak bere eskumenen eremuan debekatutako ekipoak, materialak, edo aparatuak ikastetxera eramatea g) Ikastetxeko ekipamendua (elektronikoa, mekanikoa, telefonikoa, informatikoa edo edozein motatakoa) baimenik gabe edo baimendutakoak ez diren helburuetarako erabiltzea. BIZIKIDETZAREN AURKAKO JOKABIDEAK (31. artikulua) f) Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak hartutako baliozko erabakiak nahita ez betetzea. BIZIKIDETZARI KALTE LARRIA ERAGITEN DIOTEN JOKABIDEAK (32. artikulua) n) Ikasturte berean gehienez ere hiru aldiz egitea aurreko artikuluan adierazitako bizikidetzaren aurkako edozein jokabide.

Araudia ez bada betetzen:
DBH
  • Ikasleek debekatuta dute klase-orduetan ikasgelatan mugikorrak, smartwhatchak, aurikularrak eta antzeko gailuak erabiltzea, ez bada irakaslearen baimenarekin.
  • Atsedenalditan aukera dute mugikorrak, smartwatchak, edota aurikularrak erabiltzeko; beti ere erabilera egokia bada eta grabaketarik ez burutzeko arauarekin. Dena dela, atsedenaldiak ez diren uneetan ezingo dute halako gailurik erabili baimenik gabe.
  • DBH, LH edota HHko eremuetan ezin izango dituzte erabili; Batxilergoko eremuan soilik.

BATXI

Klase orduetan, mugikorra edo gailu elektronikoaren erabilpena desegokia izan bada:

  • 201/2008, ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretua aplikatuko da familiari jakinaraziz.

Araudia ez bada betetzen:

BATXI

  • Ikasle bakoitzak egoera onean dagoen ordenagailu pertsonala egunero ekarri behar du etxetik kargatuta.
  • Klase orduetan ikasleak ezingo dira irten beste gela batera kargagailua edo aurikularrak eskatzera.
  • Ikastetxeko korreoa, Clasrooma, Hangoust… komunikatzeko erabilgarria diren aplikazio guztiak ikas helburuetarako soilik erabiliko da. Beste erabileraren bat somatuz gero araudia aplikatuko da.
Ordenagailua Ikasle guztientzat kontuan hartzeko(1x1 proiektua)
  • Hezkuntza saila: "Internet familian, erabilera segururako jarraibideak"
  • Berrian, Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal psikoterapeutak, nerabeen buru osasunaren egoera kaskarra eta sare sozialen erabilera okerra lotuaz.
  • Izarkom internet zerbitzuak ematen dituen kooperatibak orain gutxi ateratako gida.
  • Mikel Cerezo: ''Sare sozialak adikzioa sortzeko pentsatuta eta prestatuta daude''
  • Orainprebentzioa- TEKNIA

Esteka interesgarriak