Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Get started free
QUIZ KPOP
MASSIRÉ MARIAME DIENG
Created on March 18, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Christmas Spirit Test
View
Corporate Icebreaker
View
Retro Bits Quiz
View
Genial Wheel Quiz
View
Sailboat quiz
View
Sailboat Quiz Mobile
View
Bomb Quiz
Transcript
EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAk
HASI
01
SUNPRINUA
Sunprinua aerofonoen familiako mihi-bikoitzeko soinu-tresna da. Mihi-bikoitzeko soinu tresnarik sinpleena. 2 zulo ditu. Landare edo zuhaitz adarrekin egiten da. Kukurutxo luze eta estu baten itxura du. Honako landare hauek erabiltzen dira: lizarra, elorria, intxaurrondoa, sahatsurkia, gaztainondoa, urritza,...
JARRAITU
TXANBELA
Mingain bikoitzeko musika tresna aerofonoa da. Gaur egun, txanbela ia galdua dago. Antzina Zuberoan jotzen zen. Garai batean, Euskal Herriko musika, musika “atonala” eta “ametrikoa” zen kasu gehienetan eta gaur egun ditugun eskema eta arau musikalekin halako musika entzundakoan gaizki eta desafinatzen ari direla uste dute hau ezagutzen ez dutenak. Eta txanbela jotzen entzuten denean desafinatuta dagoela ematen du.
JARRAITU
02
DULTZAINA
Dultzaina haize instrumentu tradizionala da. da -20 cm-ko luzera izan dezakeen arren-, kono-formakoa eta kanabera bikoitzarekin jotzen duena. Oboe familiakoa da; izan ere, batzuetan oboe landatarra deitzen zaio.
JARRAITU
MOSU- KITARRA= TROMPA
Mundu osoan zabaldua zegoen idiofono txiki hau. Toki batzuetan burdinezkoa zen eta beste toki batzuetan kainabera banbuzkoa. Soinu txiki eta sinple hau Euskal Herrian asko jotzen omen zen XIX. mendera arte. Burdinezkoak, giltza zahar baten itxura du, erdian bibratzen duen altzairuzko mingain bat duelarik.
JARRAITU
03
TOBERA
Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko hodia da. Idiofonoen familiakoa da. Bi jolek, metalezko bi burni ziri eskuetan dituztelarik kolpatuz jotzen dena.
JARRAITU
TXIRULA
Hiru zuloko “flauta zuzenen” taldekoa da, txistua bezala. Aerofonoen familiakoa da. Gaur egun Euskal Herriko Ipar Ekialdean, Zuberoan jotzen da. Txistua baino laburragoa da eta doinu agudoagoa dauka, lau tonu t´erdi altuagoa. Txistulariek danbolina erabiltzen dute lagungarri eta xirulariek aldiz danburria edo ttunttuna.
JARRAITU
04
TXISTUA
Hiru zulodun “flauta zuzena”, aerofonoen familiakoa. Gaur egun, Euskal Herriko instrumentu ezagunenetarikoa da. Aurrean 2 zulo eta atzean bakarra duen zurezko nahiz metalezko hodi batez eta aho batez osatua, 43 zm- takoa gutxi - gorabehera.
JARRAITU
ALBOKA
Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua den esatea oso zaila da, baina badakigu artzain kulturan duela jatorria eta aerofonoa dela. Jotzaileari “albokari” edo “albokerue” deitzen zaio. Alboka jotzerakoan, haizea botatzeko teknika berezia erabiltzen da.
JARRAITU
05
TRIKITIXA=AKORDEOI DIATONIKOA=SOINU TXIKIA= INFERNUKO HAUSPOA
Euskal soinu tresna herrikoienen artean berriena. XIX. mendearen bukaeran indarrez sartu zen. Aerofonoa da eta pandero baten laguntzaz jotzen da. Akordeoia baino txikiagoa da. Airea sartu edo irten, botoi berak, nota desberdinak ematen ditu. Goian aipatu bezala,” infernuko auspoa” izenez ere ezaguna da.
JARRAITU
TXALAPARTA
Txalaparta idiofonoen familiako instrumentua da. Makila laburrez jotzen diren bi edo hiru oholez osatua. Normalean bi pertsonek jotzen dute, horizontalki jarriak dauden bi edo hiru ohol jotzen dituzte bakoitzak dituen bi makilekin, goitik behera eta makilak bertikalki hartuaz. Batek oinarrizko erritmoa jarri eta besteak erritmoarekin jolas egiten du. Batek, “ttakun” edo “ttukutun” deitzen dena egiten du, honek ematen ditu abiadura eta oinarri erritmikoa.
JARRAITU
TTUN TTUNA EDO DANBURIA
Ttun ttuna kordofonoen familiakoa da. Zurezko erresonantzi kaxa luzeska bat da. Bere gainean ongi tinkaturik sei soka ditu, makil batekin jotzen direnak, eta bere hotsak, txirulak ematen duen doinuaren lagungarritzat; pedal erritmikoaren funtzioa betetzen du.
JARRAITU
PANDEROA
Euskal Herrian oso ezaguna dugu eta haren erabilpena oso zabalduta dago, sarritan trikitiarekin batera.Lehenengo aipamen idatziak XVI. mendekoak dira, Aita Donostiak jasotakoak.
JARRAITU