Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
HISTORIA IKASTEKO LEHEN URRATSAK
IRAKASLE Iñaki Larra
Created on March 18, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Essential Learning Unit
View
Akihabara Learning Unit
View
Genial learning unit
View
History Learning Unit
View
Primary Unit Plan
View
Vibrant Learning Unit
View
Art learning unit
Transcript
HISTORIA
Historiaren ikasketarako lehen urratsak
Aurkibidea
Historiaren aroak
Zer da historia?
Denbora historiko nola nerutzen den
Historiaurrearen ikerketa
Denbora Historikoa nola adierazten den
Zergatik ikasi historia
Zer da Historia?
Historia gizateriak iraganean bizi izandako gertaerak ikertzen dituen zientzia da.
itzuli
Denbora historikoa nola neurtzen da
Objektu edo gertaera historiko bat une jakin batean kokatzeko, KRONOLOGIA erabiltzen dugu. Gertaera historikoak ordenatzeaz arduratzen den zientzia da KRONOLOGIA.
Denboraren historikoa nola nuertzen da
Bi kronologia mota daude:
- Kronologia erlatiboa: objektu bat beste bat baino zaharragoa den adierazten digu. Adibidez: Estratigrafia da kronologia erlatiboren adibide bat. Arkeologiak erabiltzen du. Geruza sakonenetan arrasto zaharrenak daudela suposatzen da.
- Kronologia absolutuak fosil edo aztarna arkeologiko baten adin zehatza adierazten du. Horretarako teknika ezberdinak daude: karbono-14, termoluniszentzia ...
itzuli
Denbora historikoa nola adierazten den
Gertaera historikoak datatzeko, zenbait alderdi hartu behar dira kontuan:
Denbora historikoa nola adierazten den
a) Denbora -unitateak: Urtea da denbora historikoaren oinarrizko unitatea. b) Egutegia zehaztea: Mendebaldeko kulturan Kristo aurretik (K.a.) beherantz ordenatzen dira. Eta ondorenekoak (K.o. edo Kristo ondorengoak), gorantz. c) Nola adierazten dira: Urteak zenbaki arabiarretan adierazten dira. Mendeak eta milurtekoak, zenbaki erromatarretan adierazten dira. Datorren orriko ariketak egin, praktikatzeko.
Denbora historikoa nola adierazten den
itzuli
Historiaren aroak
Historia aroetan banatzen da.
Historiaren aroak
- Historiaurrea: Gizakia sortu zenetik idazkera asmatu (K.a. 3000 urtea gutxi gora behera) arteko garaia da.
- Aitzinaroa: Idazmena sortu zenetik, Erromatar inperioaren amaiera (476. urte) arteko garaia da.
- Erdi Aroa: 476. urtetik Amerikaren aurkikuntza (1492. urtea) bitarteko garaia da.
- Aro Modernoa: 1492. urtetik Iraultza Frantsesa (1789. urtea) bitarteko garaia da.
- Aro Garaikidea: 1789 tik gaur arteko bitarteko garaia da.
itzuli
Histoaurrearen ikerketa
Historiaurrearen aztertzaileek ezin dituzte idatzizko dokumentuak oinarritzat hartu iragana azaltzeko; beraz, beste zientzia batzuetara jo behar dute.
Historiaurrearen ikerketa
- Paleontologiak fosilak ikertzen ditu, iraganean bizi ziren izakien hezur-hondakinak edo aztarnak. Hondakin horiek, sedimentuen azpian gelditu ziren eta fosil bilakatu.
- Arkeologiak aintzinako objektuak, tresnak eta monumentuak ikertzen ditu.
itzuli