Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Reuse this genially

Literatura: Bidaiak

OIHANA CABELLO

Created on March 13, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Modern Presentation

Terrazzo Presentation

Colorful Presentation

Modular Structure Presentation

Chromatic Presentation

City Presentation

News Presentation

Transcript

1. Batxilergoa 23-24

Literatura:

Bidaiak

Bidaiak literaturan © 2024 by Ainara Apraiz Oliden is licensed under Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International

Aurkibidea

Zuek bete beharreko diapositibak

1. Euskal lurraldeak eta bidaia literarioak

6. diapositiba

7. diapositiba

2. Bidaia tragikoen kontakizun zaharrak bertsotan

8. diapositiba

14. diapositiba

15. diapositiba

17. diapositiba

18. diapositiba

1. Euskal lurraldeak eta bidaia literarioak 1.1. Aberriarekiko lotura erromantikoa

Hasteko... Lehenengo eta behin: zer da aberria edo sorterria? Bilatu informazioa eta azaldu idatziz zure hitzekin. Eta orain kokatuko gara... XIX. mendean zein mugimendu kultural gailendu zen? Aipatu eta eman bere ezaugarri nagusiak. Zein gertaerek izan zuten eragin zuzena horretan ere? Horrek zer ekarri zuen? Eta zein eragin izan zuen euskal literaturan? Azaldu zure hitzekin, testua osatuz.

+ info

Garai honetako idazle ospetsua dugu Iparragirre. Zergatik? Nor izan zen? Eta zer egin zuen? Eman bere izena, bere biografia txikia egin eta bere lan ospetsuen izenak eman. (Lotu informazioa aurreko teoriarekin). Sartu hemen Iparragirreren biografia txikia, zuen hitzekin (bere izena, bizitza, lanak...).

+ info

+ info

1.2. Topiko literarioak: espazio eta izaera tradizional idealizatuak

Beraz, garai honetan industria garatu zen, eta horrek ekarri zuen jendea hirira joatea bizitzera edo lan egitera. Hau da, nekazaritza guneetan edo kostako herri txikietan bizi zirenak, herria edo jaioterria utzi eta hirietara joan behar izan ziren industria alorrean eskulana betetzera. Hori dela eta, hiriko paisaiak eta bizimoduak gero eta leku handiagoa hartu zuten. Baina paisaia berri hori betiko paisaiari kontrajartzen zitzaionez, hau da, berria vs tradizionala, horrek gune tradizionalarekiko 'nostalgia' sortu zuen gizartean, edo beste modu batean esanda, faltan botatzea eta goraipatzea. Literaturan ere zenbait topiko erabili eta gailendu ziren hori islatzeko. Baina zeintzuk izan ziren topiko erabilienak, aberriarekiko maitasuna adierazteko? Aipatu eta azaldu. Topiko horien emaitza ere dugu kostunbrismoa edo ohiturazko estetika. Zer da ohitura-eleberria? Azaldu. Eta euskal literaturan zer idazle dugu ohitura-eleberrian? Esan nor zen, bere ezaugarri nagusiak eta zeintzuk izan ziren bere lanak. Bereiztu bere bi lan ezagunenak.

+ info

Locus amenus

Zer da locus amenus Txomin Agirreren Garoa eleberrian? Adibideak eman.

Beatus ille

Zer da beatus ille Txomin Agirreren Garoa eleberrian? Adibideak eman.

Bi topiko horien emaitza ere dugu kostunbrismoa edo ohiturazko estetika, euskal literaturan eragina izan zuena. Eta hortik sortu zen ohitura-eleberria. Baina zer da ohitura-eleberria? Azaldu. Eta euskal literaturan idazle ospetsua dugu ohitura-eleberrian: Txomin Agirre. Egin bere biografia txikia: esan nor zen, bere ezaugarri nagusiak eman, zeintzuk izan ziren bere lanak (bereiztu bere bi lan ezagunenak: paisaiak, lanak...), eta nolako pertsonaiak agertzen zaizkigun bertan.

ARIKETAK

+ info

Eta XVIII-XIX. mendeetan...

Txertatu erantzun bakoitzean irudi egokiren bat

Nolakoa izan daiteke bortxazko bidaia bat?

Nolakoa izan daiteke plazerezko bidaia bat?

1.3. Plazerezko eta bortxazko bidaiak

Bidaiatzen dugunean, nondik abiatzen gara normalean? Etxetik, herritik, sorterria. Eta etxea, herria edo sorterria, leku ezagunak dira, leku erosoak... Hau da, sorterrian bizi izan gara, eta hazi ere bai. Hantxe eraiki da geure nortasuna, geure identitatea. Baina bidaiatzean, beste leku batera goaz, eta beste hori ezagutuko dugu: beste lurralde bat, beste paisaia bat, beste kultura bat, beste hizkuntza bat, beste pertsona batzuk... [Gehiago!!!]

+ info

1.3. Plazerezko eta bortxazko bidaiak

Baina bidaiatzea beti da positibo? Bada gaur egun plazerarekin eta turismoarekin lotzen ditugu bidaiak normalean. Baina bidaiak bortxazkoak edo nahitaezkoak ere izan daitezke, eta horregatik, kasu horietan, bidaia horiek kontatzean, narrazioak kutsu nostalgikoa eta malenkoniatsua izango du. Bestalde, bidaia turistikoak ere ez dira beti gorabeheratsuak izaten, eta askotan urrutira joan gabe ere bidaia aberasgarriak egiten dira. Beraz, turismoa egitea eta bidaiatzea bereiztea dakar horrek, zenbait kasutan. Baina bereizten ditugu? Saiatu azaltzen (horretarako ere informazioa bila dezakezue).

+ info

2. Bidaia tragikoen kontakizun zaharrak bertsotan 2.1. Euskal baladen iraganeko kondairak

info

2. Bidaia tragikoen kontakizun zaharrak 2.1. Euskal baladen iraganeko kondairak

Euskal baladak ahozko literaturaren barruan sartzen dira. Baina ahozkoak zirenez, askotan galdu izan dira (ez ditugu jaso) eta horregatik ez dakigu noizkoak diren ere. [KONTUZ!!!]Baina euskal baladen lehenengo testigantzak XVI. mendekoak dira. Baina horiek dira ditugun testigantzak, eta baliteke lehenago ere ahozko poemak edo kantuak sortu izana, nahiz eta horien testigantzarik edo frogarik ez izan. Beraz, euskal kulturan eta euskal literaturan jaso ditugun baladak, gutxienez, XVI. mendekoak dira. Eta zer dira baladak? Azaldu eta bere ezaugarriak eman.

Euskal baladak

Atharratzeko gazteluko kantua

Bereterretxen kantoria

Egun bereko alarguntsa

Baladak aztertuz...

Aurreko diapositiban dituzun hiru baladetatik bat aukeratu eta kantatzen denari buruzko hausnarketa egin. Baina zeurea egin, eta ez Internetek edo Chat GPTk esaten dizuna!

GAKOAK

Baladak aztertuz...

Orain, gaur egungo balada bat aukeratuko duzu (bidaia bat kontatzen duena, bidaiatzearekin zerikusia duena, sorterriarekin, aberriarekin...) eta egin zeure hausnarketa propioa (baina zeurea, ez Internetek edo Chat GPTk esaten dizuna). Desberdintasunik al dago XIX. mendeko eta gaur egungo baladekin? Azaldu.

GAKOAK

2. Bidaia tragikoen kontakizun zaharrak bertsotan 2.2. Emigratzearen penak eta pozak

Euskal herritarrak, historian zehar, kanpora joan izan dira edo emigratu behar izan dute. Horretarako arrazoiak askotarikoak izan dira: egoera ekonomikoa edo pokitikoa (lana, gerrak...)... Gure historian ezagunak diren bi leku daude: Ternua eta Nevada.Ternua Kanadako ekialdean dagoen uhartea da, eta hango ekonomia arrantzan eta arrantzatik eratorritako industrian oinarritzen da gehienbat. EUSKALDUNAK ERE IZAN ZIREN TERNUAN.

ARIKETA

Informazioa bilatu eta erantzun

02

03

01

Islandian ere euskaldunok geure aztarna edo arrastoa utzi genuen: euskoislandiera edo algokin-euskara (pidgina)

Eta zertara joan ziren Nevadara?

Zertara joan ziren euskaldunak Ternuara?

2. Bidaia tragikoen egungo kontakizunak 2.2. Emigratzearen penak eta pozak

Zuotako gehienok Miñan liburua irakurrita duzue, ezta? Bada, laburpentxoa egin, zuon hitzekin. Nor da Ibrahima Balde? Eta nor da Amets Arzallus? Zer harreman dago bien artean?

ERANTZUNAK IDATZI

Ikusi bideo hauek :

Bideoak ikusi ondoren, hausnarketa egin:Idatzi zein diren Ibrahimaren eta Yusen kasuan emigratzearen penak eta pozak.

'Miñan'

Yus Nacer (Ur Handitan)

Primeran!

Lan ona!!!Orain, zuen portfolioak irakaslearekin partekatu behar dituzue:

  • ainara.apraiz@zaraobe.net
  • Classroom

ZUK ZEUK IKASI

Txomin Agirreren Garoa eta Kresala lanetan kostunbrismoa isaltzen da. Euskal ohiturek garrantzia hartzen dute narrazioan. Gakoa: Bilatu Interneten zer den kostunbrismoa, eta nola islatu zen kulturan eta literaturan.

  • ARIKETA: 210 eta 211 orrialdeetan dauden testuak irakurri, argazkiei erreparatu eta egin 4, 5 eta 6. ariketak.

BALADAK

  • Errefuxiatuarena (Izaro eta Mikel Urdangarin)
  • Maite dut (Urtz)
  • Nire lurrari (Ken Zazpi)
  • Urepel (Gatibu)
  • Itzulera (Zetak)
  • Amaren besoetan (Sorotan Bele)
  • ...

GAKOAK

  • Gaia identifikatu
  • Pertsonaiak identifikatu
  • Zein da haien arteko harremana?
  • Leku-izenik (toponimoa) aipatzen da?
  • Zein lekuri egiten dio erreferentzia kantuak?
  • Gogoan izan: locus amenus, beatus ille, erromantizismoa, industrializazioa.....

Zuk zeuk ikasi

Nor izan zen Jose María Iparragirre? Bere bizitzari buruz zer dakizu?Nola lotzen duzu bere bizitza, bere obrak eta garai hartako gizartea? Gakoa: Literaturak eta garai hartako gizarteak lotura zuzena dute.

  • Bisitatu: https://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Maria_Iparragirre