Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Pneumatika
Hodei Samaniego Bouso
Created on March 11, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Geniaflix Presentation
View
Vintage Mosaic Presentation
View
Shadow Presentation
View
Newspaper Presentation
View
Zen Presentation
View
Audio tutorial
View
Pechakucha Presentation
Transcript
pneumatika
hasi
ELEMENTU PNEUMATIKOAK
AURKIBIDEA
MANTENTZE-UNITATEA
KONPRESOREA
ZILINDROA
BALBULAK
ZILINDRO MOTAK
BALBULA BANATZAILEAK
BLOKEO-BALBULAK
EMARI BALBULAK
PRESIO-BALBULAK
BALBULA TENPORIZADOREA
ARIKETAK IZENDATZEKO
BALBULEN IKURRAK
PNEUMATIKA ARIKETAK
Elementu pneumatikoak
Aire konprimatua eta konpresorea
Airea erabilgarria eta baliagarria izan dadin, konprimitu egin behar da presio atmosferikoa baino handiagoa lortzeko. Aire konprimitua lortzeko, konpresore izeneko makina erabiltzen da. (Konparatu puxikan airea konprimitzen den moduarekin).
MANTENTZE UNITATEA
Mantentze-unitatea makina pneumatiko bakoitzean kokatzen da eta honako aparatu hauek ditu:— iragazkia — presio-erreguladorea — manometroa — olioztatzailea Mantentze-unitatea osatzen duten elementu guztiak marraztuz irudika daiteke,eta bai ikur sinplifikatuen bidez ere.
zilindroa
Zilindroetan, aire konprimituaren energia higidura zuzenak sortzeko erabiltzen da. Azalera bati presio-diferentzia bat aplikatuz lortzen da. Alde batetik presio atmosferikoa aplikatzen da, eta bestetik, gain-presioa; horrela, indar erabilgarria sortzen da.
zilindroa
[1] Atzeko eta [9] aurreko tapak. Burdinurtuzkoak izaten dira eta tutu zilindrikoari hariztatuta edo tiranteen bidez lotzen zaizkio. [2] Enbolo-juntura. Plastikozko materiala. Junturarik garrantzitsuena da. [3] Tutu zilindrikoa. Josturarik gabeko altzairu enbutituz egiten da. Marruskadura ahalik txikiena izan dadin, barneko gainazalak oso leuna izan behar du. [4,5]Junturak. Juntura (5) ganbera batetik bestera airea pasa ez dadin. [6] Enboloa. Airearen presioa jasotzen duen zatia da, eta zurtoinari atxekita dago. [7] Zurtoina. Zilindroaren zati higikorra da. [8] Kojinete gidaria. Zurtoinaren gidatze-lana betetzen du. [10] Eraztun garbitzailea. Zilindroaren barrura zikinkeriarik ez sartzeko.
zilindro motak
Efektu bakuneko zilindroak: Efektu bakuneko zilindroek alde batetik bakarrik jasotzen dute presiopeko airea. Zilindro hauek noranzko bakarrea n baino ez dute jarduten lanean. Atzerako mugimendua zilindroak daukan malgukiaren eraginez edo kanpotiko indarren baten eraginez lortzen da.
Efektu bikoitzeko zilindroak: Zilindro horietan aire konprimituak zurtoina noranzko batean nahiz bestean higitzen du. Horretarako, aire konprimituak bi sarrera izaten ditu: bata aurreratzeko eta bestea itzultzeko
Mintza duen zilindroak: Enboloa gomazko, plastikozko edo metalezko mintz batek ordezkatzen du. Zurtoina mintzaren erdigunean kokatuta dago. Ez dago irristatzen den piezarik eta, beraz, sortzen den marruskadura bakarra materialaren zabalkuntzari dagokiona da.
zilindro motak
Talka zilindroak: Zilindro hauek abiadura handia lortzen dutenez, energia zinetikoaren balio handiak lortu nahi direnean, prentsatzeko, errematxatzeko eta abarretarako erabiltzen dira.
Tandem zilindroak: Tandem zilindroa efektu bikoitzeko bi zilindroz osatutako multzoa da. Diseinuari esker eta alde bietan batera presioa sar daitekeenez, ia bikoiztu egiten dute zurtoinaren indarra. Zilindro hauek, indar handia lortu behar den kasu guztietan erabili ohi dira, zilindroaren diametroa edozein neurritakoa izanda ere.
Zurtoin bikoitza duten zilindroak: Gidaketa hobea da lotura puntu gehiago dituelako, gainera oso baliagarria da espekak jartzeko lekurik ez dagoenean. Indar baliagarria berdina da bi norantzetan aplikazio sekzioak berdinak bait dira.
zilindro motak
Kablezko zilindroak: Kablearen bi muturrak pistoiaren bi aldetan tinkatuak eta polea bidez gidatuak daude. Bere lana trakzio erakoa da beti.
Biraketa zilindroak: Zilindro hauek enboloaren higidura zuzena biraketa-higidura bihur dezakete. Berau lortzeko, zurtoinak (kremailera izanik) pinoi bati eragiten dio, horrela biraketa-higidura lortuz.
Zurtoinik gabeko zilindroak: Zurtoinik gabeko efektu bikoitzeko zilindroak honako osagai hauek dauzka: atorra, pistoia eta zilindroan muntatutako kanpoko orga. Pistoia aske mugi daiteke zilindroaren barruan dagozkion seinale pneumatikoen arabera. Pistoia eta kanpoko orga etengabeko imanez hornituta daude. Pistoiak orgarantz egiten duen mugimendua indar berberarekin igortzen da, akoplamendu magnetikoaren bidez. Pistoiak presioa jasotzen duen unean orga pistoiarekin batera mugitzen da.
BALBULAk
Pneumatikan aginte eta seinalizaziorako erabiltzen diren elementuei balbula deitzen zaie.
BALBULa banatzaileak
Balbula banatzaileek aire konprimituak ibili behar duen bidea kontrolatzen dute. Balbula banatzaileak aire konprimituaren pasabidea ireki, itxi edota pasabidearen noranzkoa aldatu ohi dute.
Balbula banatzaile batean honako elementu hauek bereiz daitezke: — Bideak: Balbulak, airea sartzeko, irteteko edo iheserako dituen zuloak dira. — Posizioak: Balbulak barnean bideak elkartzeko izaten dituen era desberdinei posizio deritzegu. - Eragina: Posizio batetik bestera aldaketa burutzen duen balbularen atala da, eta eskuzkoa, mekanikoa, pneumatikoa eta elektrikoa izan daiteke. — Eragintza-sistemak: Posizioa batetik bestera aldatzeko atala da, eta eskuzkoa, elektrikoa eta bestelakoa izan daiteke.
BALBULa banatzaileak
Eskuzkoakin eraginak:
BALBULa banatzaileak
Mekanikoki eraginak:
BALBULa banatzaileak
Pneumatikoki eraginak:
BALBULa banatzaileak
Elektrikoki eraginak:
blokeo-balbulak
Blokeo-balbulek (noranzko bakarrekoek), aire-fluxua noranzko bakarrean pasatzen uzten dute. Balbula-mota hau, besteak beste, balbula hautatzaileetan erabili ohi da, edota, aldi berean estugune-balbulak eta noranzko bakarrekoak diren balbuletan, emaria erregulatzeko balbularekin konbinatuta (emaria erregulatzeko noranzko bakarreko balbulak).
blokeo-balbulak
Noranzko bakarreko balbulak: Noranzko bakarreko balbulek pasabidea erabat blokeatzen dute noranzko batean, eta kontrako noranzkoan airea gutxienezko presioa galduz pasatzen da. Noranzko bakarreko blokeoa lortzeko konoak, bolak, platerak edo mintzak erabili ohi dira.
blokeo-balbulak
Aldiberekotasun balbulak (ETA balbula): Aldiberekotasun-balbulak bi sarrera (E1 eta E2) eta irteera bat (A) ditu. Pasabidea bi sarreretan seinalea jasotzen duenean baino ez da irekitzen. X edo Y sarreran jasotako seinale bakarrak pasabidea blokeatu egiten du, zilindroko gidarian gertatzen den indarren diferentzia dela-eta.
Sarrerako seinaleak aldi berean jasotzen ez badira, iristen den azken seinalea irteerara pasatzen da. Sarrerako seinaleak presio desberdinekoak badira, presio handiena duenak balbula ixten du eta presio txikiena A irteerara pasatzen da. Aldiberekotasun-balbula, batez ere, blokeatzeko aginteetan, kontroleko eginkizunetan edo lotura logikoetan erabili ohi dira.
blokeo-balbulak
Balbula hautatzaileak (EDO balbula): Balbula hauek aireari zulo edo bide bakar batetik irteten uzten diote, beste zulo desberdinetatik saretzen bada ere.
blokeo-balbulak
Ihes azkarreko balbulak: Batzuetan, komeni da zilindroaren airea, hodi edo banatzaileetatik igaro gabe, zuzenean atmosferara irtetea. Hau ihes lasterreko edo purgaketa lasterreko balbulen bitartez egin daiteke.
EMARI balbulak
Bi noranzkoko estugune-balbulaK: Aireak torlojua dagoen bidetik igaro behar du beti nahitaez. Hortaz, zirkulazioa 1tik 2ra edo 2tik 1ra izan, aire emaria torlojuaren bitartez erregulatu ahal izango da beti.
EMARI balbulak
Noranzko bakarreko estugune-balbula: Noranzko bakarreko estugune-balbula aire-emaria noranzko bakarrean murrizten dute eta beste noranzko noranzkoan emaria ez du aldaketarik jasotzen. Bi noranzko estugunea eta itzulera aurkako balbula bat elkartuta lortzen da.
EMARI balbulak
Aire elikadura estutzea: Elikatze-airea estutzea zilindrorantz doan aire-fluxua murriztean datza. Kanporatu behar den airea aske pasa daiteke noranzko bakarreko balbulan zehar.
EMARI balbulak
Ihes airea estutzea: Irteerako airea estutzeari dagokionez, airea aske pasatzen da zilindrorantz eta irteerako hodian pasabidea murriztu egiten da, kanporatu beharreko airearekiko erresistentzia eraginez.
Presio-balbulak
Presio-balbulak presioa erregulatzen duten edo presioaren bidez kontrolatzen diren elementuak dira. Presio-balbulak hiru multzo nagusitan sailkatu ohi dira:
Presioa mugatzeko balbulak: Balbula hauek segurtasun-balbula gisa erabili ohi dira (gainpresio-balbulak), zeren sistemako presioak onar daitekeen gehienezko presioa gaindi ez dezan kontrolatzen baitute.
Sekuentzia balbulak: Aginte-seinalea aldez aurretik zehaztutako presiora iristen denean, kasu horretarako instalatutako 3/2 bideko balbulak erantzuten du. Aginte-seinalea aldez aurretik zehaztutako presioa baino txikiagoa denean, balbula berriro posizio normalean gelditzen da.
Presioa erregulatzeko balbulak: Presioa konstante mantentzeko erabili ohi dira. Sarrerako gutxienezko presioak irteerako presioak baino handiagoa izan behar du.
balbula tenporizadorea
Zenbait elementu konbinatuz gero, beste eginkizun sekuentzial batzuk bete daitezke. Balbula tenporizadore gisa erabiltzeko honako konbinazioa osatuko dugu: aldi berean estugune-balbula eta noranzko bakarrekoa den balbula, metagailua eta bide-balbula. Elementu horiek aktibatzen direnetik denbora batera ematen dute irteera-presioa. Denbora hori, gainera, erregulagarria da.
ikurrak
ikurrak
ikurrak
ikurrak
ikurrak
ariketak izendatzeko
pneumatika ariketak
2010eko EKAINA
a) 0.1, 1.0, 1.1 eta 2.2 osagaiak zehaztu eta izendatu. b) Azaldu instalazioaren oinarrizko funtzionamendua. c) Zurtoina 1.0 zilindroan astiroago sartzeko, zer osagai behar da eta nola konektatu behar da eskema horretara? d) Azken kasu honetan, irudikatu eta azaldu zilindroaren mugimendu-diagrama (espazio/fase).
2010eko EKAINA
a) 0.1, 1.0, 1.1 eta 2.2 osagaiak zehaztu eta izendatu. 0.1: Mantentze-unitatea. 1.0: Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa. 1.1: Aginte eta itzulera pneumatikoa dituen 5/2 banatze-balbula biegonkorra. 2.2: Arraboldun agintea eta malguki bidezko itzulera dituen 3/2 NI (normalean itxita) balbula.
b) Azaldu instalazioaren oinarrizko funtzionamendua. · Pausagunean, zilindroen hurbileko balbulen arrabolak zapaltzen dituzte zurtoinek. · 1.3 balbularen agintea sakatzen denean, 1.1 eta 2.1 banatze-balbulek ezkerraldetik jasotzen dute seinale pneumatikoa, lan-kokagunea aldatzen dute, eta balbulek airea bideratzen dute 1.0 eta 2.0 zilindroen atzeko ganberetara. Zurtoinak batera ateratzen dira, eta beren ibiltarteen hasierako arrabolak (2.2 eta 1.2) zapaltzeari uzten diote. · 1.0 eta 2.0 zilindroen zurtoinek beren ibiltartearen amaierako arrabolak (1.4 eta 1.5) zapaltzen dituztenean, 1.0 zilindroaren banatze-balbulak (1.1) seinale pneumatikoa eskuinaldetik jasotzen du, lan-posizioa aldatzen du eta airea bideratzen du 1.0 zilindroaren aurreko ganbarara. Zurtoina sartu egiten da eta bere ibiltartearen amaierako arrabola (1.4) zapaltzeari uzten dio. · 1.0 zilindroaren zurtoinak bere ibiltartearen hasierako arrabola (2.2) zapaltzen duenean, 2.0 zilindroaren banatze-balbulak (2.1) eskuinaldetik jasotzen du seinalea, lan-posizioa aldatzen du, eta airea bideratzen du 2.0 zilindroaren aurreko ganbarara. · 2.0 zilindroaren zurtoinak atzera jotzen du. · 2.0 zilindroaren zurtoinak bere ibiltartearen hasierako arrabola (1.2) zapaltzenduenean, sekuentzia osoa amaitzen da.
2010eko EKAINA
c) Zurtoina 1.0 zilindroan astiroago sartzeko, zer osagai behar da eta nola konektatu behar da eskema horretara? Zurtoina 1.0 zilindroan astiroago sartzeko noranzko bakarreko erregulazio-balbula bat konektatu behar da, irudian agertzen den bezala. Bertan, zilindroaren atzeko ganbaratik egotzi beharreko airearen emaria dosifikatuz, zurtoinaren sarrerako higidura moteltzen da.
d) Azken kasu honetan, irudikatu eta azaldu zilindroaren mugimendu-diagrama (espazio/fase). Erregulazio-balbula konektatuta dagoela, 1.0 zilindroaren zurtoinaren atzerako higidura moteldu egiten da eta, hori adierazteko, bat beharrean bi fase esleitzen dizkiogu haren beherako arrapalari.
2010eko EKAINA
Hauexek dira osagaiak: - Mantentze-unitate bat. - Efektu bikoitzeko zilindro bat. - 5/2 balbula bat, biegonkorra. Aginte pneumatikoa. - 3/2 N/I lau balbula. Sakagailu bidezko agintea. - Zirkuitua hautatzeko balbula bat. “OR” funtzioa. - Aldiberekotasun-balbula bat. “AND” funtzioa. - Emaria noranzko bakarrean erregulatzeko balbula bi. EGINKIZUNA: a) Irudikatu osagai bakoitza ikur arautua erabiliz. b) Eman 5/2 balbula biegonkorrak gobernatutako efektu bikoitzeko zilindro baten zeharkako agintearen eskema pneumatikoa; jakizu 5/2 balbula biegonkorra sakagailu bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten lau 3/2 balbulek (A, B, C, eta D) agintzen dutela. A eta B balbulak taldekatuta daude. Zurtoina ateratzen da taldeko edozein balbulari (A edo B) eta C balbulari batera eragiten zaienean. Zurtoinak atzera egiten du D balbulari eragiten zaionean. Zilindroaren zurtoina geldiro atera eta sartu behar da. c) Irudikatu eta azaldu zirkuituaren mugimendu diagrama (espazio/fase)
2010eko EKAINA
Hauexek dira osagaiak: - Mantentze-unitate bat: 0.1 - Efektu bikoitzeko zilindro bat: 1.0 - 5/2 balbula bat, biegonkorra. Aginte pneumatikoa: 1.1 - 3/2 N/I lau balbula. Sakagailu bidezko agintea: 1.2/1.3/1.4/1.5 - Zirkuitua hautatzeko balbula bat. “OR” funtzioa:1.01 - Aldiberekotasun-balbula bat. “AND” funtzioa: 1.02 - Emaria noranzko bakarrean erregulatzeko balbula bi:1.03/1.04
2010eko EKAINA
Irudian, A eta C balbulen sakagailuak, aldi berean, aktibatu dira, eta, haiekin batera, “Zil” seinaleak gorako arrapala bat hasi du, zurtoina kanporatzen ari dela adieraziz. Arrapalari bi lauki edo fase eman dizkiogu, zurtoinaren irteerako higidura moteltzeko aukera dagoela adierazteko (1.04 balbularen bidez). Kanporanzko ibiltartea amaituta, “Zil” seinalea goian geratu da, zurtoina kanpoan dagoela adieraziz. Geroago, D balbularen sakagailuari eragin zaio, eta zurtoinaren arrapalak beheranzko bidea hartu du, zurtoina atzera egiten ari dela adieraziz. Honetan ere, arrapalari bi lauki edo fase eman dizkiogu, zurtoinaren sarrerako higidura moteldu daitekeela adierazteko (1.03 balbularen bidez). Barruranzko ibiltartea amaitutakoan, “Zil” seinalea behean geratu da, zurtoina barruan dagoela adieraziz.
2010eko UZTAILA
a) 0.1, 1.0, 1.1 eta 2.2 osagaiak zehaztu eta izendatu. b) Azaldu instalazioaren oinarrizko funtzionamendua. c) Zurtoina 1.0 zilindroan astiroago sartzeko, zer osagai behar da eta zelan konektatuko zaio eskemari? d) Azken kasu honetan, irudikatu eta azaldu zilindroaren mugimendudiagrama (espazio/fase).
2010eko UZTAILA
a) 0.1, 1.0, 1.1 eta 2.2 osagaiak zehaztu eta izendatu. 0.1: Mantentze-unitatea. 1.0: Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa. 1.1: Aginte eta itzulera pneumatikoa dituen 5/2 banatze-balbula biegonkorra. 2.2: Arraboldun agintea eta malguki bidezko itzulera dituen 3/2 NI balbula.
b) Azaldu instalazioaren oinarrizko funtzionamendua. · Pausagunean, zurtoinek zilindroen hurbileko balbulen arrabolak zapaltzen dituzte. · 1.3 balbularen agintea sakatzen denean, 1.1 banatze-balbula pilotatzen da ezkerraldetik. Baskulatu eta presiopeko airea bideratzen du 1.0 zilindroaren atzeko ganbarara. Zurtoinaren kanporanzko ibiltarteari eragiten dio horrek; 2.2 balbularen arrabola ez dago zapalduta ordurako. · 1.0 zilindroaren zurtoinak bere ibiltartearen amaierako arrabola (2.3) zapaltzen duenean, balbula horretako 1-2 konexioa ezartzen da, eta 2.1 banatze-balbula ezkerraldetik pilotatzen da; hala, aldatu egiten da haren haren lan-posizioa. · 2.0 zilindroak presiopeko airea jasotzen du atzeko ganbaran eta, aldi berean, aurreko ganbara kanpoko eguratsarekin konektatzen da: zurtoina irten egiten da, eta ibiltarte hasierako balbularen arrabola (1.2) zapaltzeari uzten dio. · 2.0 zilindroaren zurtoinak ibiltartearen amaierako arrabola (1.4) zapaltzen duenean, 1.1 banatze-balbula eskuinaldetik pilotatzen da eta haren lan-kokagunea aldatzen da. · 1.0 zilindroak presiopeko airea jasotzen du aurreko ganbaran eta, aldi berean, atzekoa kanpo-eguratsarekin konektatzen da. Haren zurtoina sartu egiten da, eta ibiltarte amaierako balbularen arrabola (2.3) zapaltzeari uzten dio. · 1.0 zilindroaren zurtoinak ibiltartearen hasierako arrabola (2.2) zapaltzen duenean, 2.0 zilindroaren banatze-balbula (2.1) eskuinaldetik pilotatzen da; ondorioz, aldatu egiten da haren lan-kokagunea. · 2.0 zilindroak airea jasotzen du aurreko ganbaran, eta, aldi berean, atzekoa kanpoeguratsarekin konektatu egiten da. Zilindroaren zurtoina sartu egiten da. · 2.0 zilindroaren zurtoina barruan dagoenean, 1.2 balbularen arrabola zapaldu, eta sekuentzia osoa amaitzen da.
2010eko UZTAILA
c) zurtoina 1.0 zilindroan astiroago sartzeko, noranzko bakarreko erregulazio-balbula bat konektatu behar da, irudian ageri den bezala. Irudian, zurtoina sarrarazteko, zilindroak atzeko ganbaratik egotzi behar duen airearen emaria kontrolatzen da.
d) Azken kasu honetan, irudikatu eta azaldu zilindroaren mugimendu-diagrama (espazio/fase). Erregulazio-balbula konektatuta dagoela, 1.0 zilindroaren zurtoinaren atzerako higidura moteldu egiten da eta, bat bete beharrean, bi fase edo lauki betetzen ditu haren seinalearen beherako arrapalak.
2010eko UZTAILA
Osagaien ikur arautuak “b” galderako eskema pneumatikoan irudikatzen eta zehazten dira. - Mantentze-unitatea: 0.1 - Efektu bikoitzeko zilindroa: 1.0 - 5/2 balbula bat, biegonkorra, aginte pneumatikoduna: 1.1 - Lau balbula 3/2, N/I (normalean itxita), sakagailuaren bidezko agintedunak: 1.2/1.3/1.4/1.5 - Hautatze-balbula: 1.01 - Aldiberekotasun-balbula: 1.02
2010eko UZTAILA
Zurtoina zilindrotik astiroago ateratzeko eta sartzeko, noranzko bakarreko bi erregulazio-balbula konektatuko ditugu, irudian agertzen den bezala. 1.04 balbulak zurtoinaren irteerako higidura moteltzen du, aurreko ganbaratik egozten den airearen emaria dosifikatuz eta 1.03 balbulak zurtoinaren sarrerako higidura moteltzen du, atzeko ganbaratik egozten den airea dosifikatuz.
2011eko EKAINA
a) 1.0, 1.01, 1.03, 1.1 eta 1.2 osagaiak zehaztea eta izendatzea. b) Instalazioaren oinarrizko funtzionamendua azaltzea. c) Zurtoina zilindrotik astiroago irteteko, zer osagai behar da eta nola konektatuko da eskema horretara? d) Azken kasu honetan, irudikatu eta azaldu zilindroaren mugimendudiagrama (espazio/fase).
2011eko EKAINA
a) 1.0, 1.01, 1.03, 1.1 eta 1.2 osagaiak zehaztea eta izendatzea. 1.0: motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa 1.01: hautatze-balbula 1.03: aldiberekotasun-balbula 1.1: aginte eta itzulera pneumatikoa dituen 5/2 banatze-balbula biegonkorra 1.2: eskuko agintea eta malgukiaren bidezko itzulera dituen 3/2 kontrol-balbula monoegonkorra
b) Instalazioaren oinarrizko funtzionamendua azaltzea. · 0.1 etete-balbularen eskuko agintea sakatutakoan eta 0.2 mantentze-unitatean iragazi eta lubrifikatu ostean, airea instalazioan barrena zabaltzen da. · Zilindroa gobernatzen da aginte eta itzulera pneumatikoa dituen 1.1 banatzebalbularen bitartez. Hauexek dira 1.1 balbularen aginteko kontrol-sarrerara pilotaje pneumatikoari heltzeko aukerak: - 1.2 balbularen eskuko agintea sakatzea. - 1.3 eta 1.4 balbulen eskuko aginteak, aldi berean, sakatzea. - 1.2, 1.3 eta 1.4 balbulen aginteak, aldi berean, sakatzea. · Baldintza hauetako bat, gutxienez, betez gero, banatze-balbulak bere lan-posizioa aldatu eta presiopeko airea bideratuko du zilindroaren atzeko ganbarara; aldi berean, aurreko ganbara kanpoko eguratsarekin konektatuko du. Ondorioz, zilindroaren zurtoina irten egingo da. · 1.1 balbularen itzulerako kontrol-sarrerara pilotaje pneumatikoari heltzeko, 1.5 eta · 1.6 balbulen eskuko aginteak sakatu behar dira, aldi berean. Horrela, banatze-balbulak lan-kokagunea aldatu, eta presiopeko airea bideratuko du zilindroaren aurreko ganbarara eta, aldi berean, atzeko ganbara kanpoko eguratsarekin konektatzen du. Ondorioz, zurtoina sartu egingo da.
2011eko EKAINA
c) Zurtoina 1.0 zilindrotik astiroago irteteko, noranzko bakarreko erregulazio-balbula bat konektatu behar da, irudian agertzen den bezala. Zilindroaren aurreko ganbaratik egotzi beharreko airearen emaria dosifikatuz, moteldu egiten da zurtoinaren irteerako mugimendua..
d) Azken kasu honetan, irudikatu eta azaldu zilindroaren mugimendu-diagrama (espazio/fase). Erregulazio-balbula konektatuta dagoela, 1.0 zilindroaren zurtoinaren atzerako higidura moteldu egiten da eta, bat bete beharrean, bi fase edo lauki betetzen ditu haren seinalearen beherako arrapalak.
2011eko EKAINA
Hauexek dira osagaiak: - Mantentze-unitate bat. - Efektu bikoitzeko zilindro bat. - 5/2 balbula, biegonkorra. Aginte pneumatikoa. - Lau 3/2 N/I balbula. Sakagailuaren bidezko agintea. - Zirkuitua hautatzeko bi balbula. “OR” funtzioa. EGINKIZUNA. a) Osagai bakoitza ikur arautuak erabiliz adieraztea. b) 5/2 balbula biegonkorrak gobernatutako efektu bikoitzeko zilindro baten zeharkako agintearen eskema pneumatikoa ematea. Esan behar da 5/2 balbula biegonkorra bi puntutatik agintzen dela eta aginte pneumatiko zuzena duela. Zurtoina “a” eta “b” sakagailuetariko bati eragiten zaionean ateratzen da, eta atzera egiten du “c” eta “d” sakagailuetariko bati eragiten zaionean. c) Zurtoina zilindrotik astiroago irteteko, zer osagai behar da eta nola konektatuko da eskema horretara? d) Azken kasu honetan, irudikatu eta azaldu zilindroaren mugimendu-diagrama (espazio/fase).
2011eko EKAINA
Osagaien ikur arautuak “b” galderako eskema pneumatikoan irudikatu eta zehazten dira. - Mantentze-unitatea: 0.1 - Efektu bikoitzeko zilindroa: 1.0 - 5/2 balbula bat, biegonkorra, aginte pneumatikoduna: 1.1 - Lau balbula 3/2, NI (normalean itxita), sakagailuaren bidezko agintedunak: 1.2/1.3/1.4/1.5 - Hautatze-balbulak: 1.01 eta 1.02
2011eko EKAINA
Zurtoina zilindrotik astiroago irteteko, eskemari noranzko bakarreko erregulazio-balbula bat erantsiko diogu, irudian agertzen den bezala.
“a” balbularen sakagailua sakatzean, goian jartzen da bere seinalea, eta zilindroaren zurtoinaren seinaleak goranzko arrapalari ekiten dio, zurtoina irteten ari dela erakutsiz. Mugimendu hori zurtoinaren ohiko abiaduran egiten denez, fase bateko iraupena eman diogu. Mugimendu hori bukatutakoan, zurtoina kanpoan geratzen da. “c” balbularen sakagailua sakatzean, goian jartzen da bere seinalea, eta zilindroaren zurtoinaren seinaleak beheranzko arrapalari ekiten dio, zurtoina zilindroan sartzen ari dela erakutsiz. Mugimendu horren abiadura erregulatuta dagoenez, fase biko iraupena eman diogu. Mugimendu hori bukatutakoan, zurtoina barruan geratzen da. “b” balbularen sakagailua sakatzean, goian jartzen da bere seinalea, eta zilindroaren zurtoinaren seinaleak goranzko arrapalari ekiten dio, zurtoina irteten ari dela erakutsiz. Mugimendu hori zurtoinaren ohiko abiaduran egiten denez, fase bateko iraupena eman diogu. Mugimendu hori bukatutakoan, zurtoina kanpoan geratzen da. “d” balbularen sakagailua sakatzean, goian jartzen da bere seinalea, eta zilindroaren zurtoinaren seinaleak beheranzko arrapalari ekiten dio, zurtoina zilindroan sartzen ari dela erakutsiz. Mugimendu horren abiadura erregulatuta dagoenez, fase biko iraupena eman diogu. Mugimendu horren amaieran, zurtoina barruan geratzen da.
2011eko UZTAILA
Hauexek dira osagaiak: - Mantentze-unitate bat. - 3/2 N/I balbula bat. Sakagailuaren bidezko agintea. - Efektu bikoitzeko zilindro bat. - Bi 3/2 balbula. Eskuko agintea. - 5/2 balbula bat, biegonkorra. Aginte pneumatikoa. - Noranzko bakarreko erregulazio-balbula. - Ihes lasterreko balbula bat. EGINKIZUNA. a) Osagai bakoitza adieraztea ikur arautuak erabiliz. b) 5/2 balbula biegonkorrak gobernatutako efektu bikoitzeko zilindro baten zeharkako agintearen eskema pneumatikoa ematea. Esan behar da 5/2 balbula biegonkorra bi puntutatik agintzen dela eta aginte pneumatiko zuzena duela (zurtoina astiro atera behar da, eta azkar sartu). c) Zilindroaren mugimendu-diagrama (espazio/fase) irudikatzea eta azaltzea.
2011eko UZTAILA
Osagaien ikur arautuak. - 3/2 NI balbula bat, sakagailuaren bidezko aginteduna:
Gainerako osagaien ikur arautuak “b” galderako eskema pneumatikoan irudikatzen eta zehazten dira. - Mantentze-unitatea: 0.1 - Efektu bikoitzeko zilindroa: 1.0 - Bi 3/2 balbula, eskuzko agintedunak: 1.2 eta 1.3 - 5/2 balbula bat, biegonkorra, aginte pneumatikoduna: 1.1 - Noranzko bakarreko erregulazio-balbula: 1.02 - Ihes lasterreko balbula bat: 1.01
2011eko UZTAILA
“a” balbularen sakagailua sakatzean, zurtoinaren seinaleak goranzko arrapalari ekiten dio, zurtoina irteten ari dela erakutsiz. Zurtoinaren mugimendua 1.02 balbulak motelduta dagoenez, fase biko iraupena eman diogu. Zurtoina kanpoan geratzen da mugimendu hori amaitutakoan. “b” balbularen sakagailua sakatzean, zurtoinaren seinaleak beheranzko arrapalari ekiten dio, zurtoina sartzen ari dela erakutsiz. Mugimendu hau oso azkar burutzen da, ihes lasterreko balbulak zilindroaren atzeko ganbaratik egozten den airea kanpoko eguratsarekin zuzenean konektatzen duelako, oraingo honetan, banatze-balbulatik igaro gabe. Horregatik, fase erdiko iraupena eman diogu. Zurtoina barruan geratzen da mugimendu hori amaitutakoan.
2012ko EKAINA
Ura daraman kanal baten atea efektu bikoitzeko zilindro batek kontrolatuta dago. Zirkuitu pneumatikoa diseinatzeko asmoz, hauexek dira osagaiak: - Mantentze-unitateak. - Efektu bikoitzeko zilindroak. - 5/2 balbulak, biegonkorrak, presioaren bidezko aginte pneumatiko bikoitza dutenak. - 3/2 N/I (normalki itxiak) balbulak. Sakagailuaren bidezko agintea eta malgukiaren bidezko itzulera. - Aldiberekotasun-balbulak. “AND” funtzioa. - Zirkuitua hautatzeko balbulak. “OR” funtzioa. EGINKIZUNA. Pausoak arrazoituz, a) adierazi osagai bakoitza ikur arautuak erabiliz. b) eman 5/2 balbula biegonkorrak pneumatikoki gobernatuko duen efektu bikoitzeko zilindroaren zeharkako agintearen eskema pneumatikoa. Kanalaren alde bakoitzean sakagailu-balbula bat dago (a eta b balbulak). Kanalaren atea itxiko da a edo b sakagailuari eragiten zaionean (zurtoina zilindrotik ateratzen denean ixten da atea). Kanalaren atea zabaltzen da kanalaren kontrol-kabinan dauden c et d sakagailuei aldi berean eragiten zaienean (zurtoina sartzen denean zabaltzen da atea). c) Zilindroaren zurtoinaren sartze-abiadura murriztu nahi bada, zer osagai behar da eta nola konektatzen da zirkuitura?
2012ko EKAINA
“b” galderako eskema pneumatikoan irudikatzen eta zehazten dira osagaien ikur arautuak: - Mantentze-unitatea: 0.1 - Efektu bikoitzeko zilindroa: 1.0 - 5/2 balbula bat, biegonkorra, aginte pneumatikoduna: 1.1 - Lau balbula 3/2, N/I (normalean itxita), sakagailuaren bidezko agintea eta malgukiaren bidezko itzulera dituztenak: 1.2, 1.3, 1.4 eta 1.5 - Aldiberekotasun-balbula: 1.02 - Hautatze-balbula: 1.01
1.01 hautatze-balbulak, “OR” funtzio logikoa gauzatzen duena, “a” eta “b” balbulek igorri ditzaketen seinale-pneumatikoak kudeatzen ditu honela: “a” balbularen sakagailua, edo “b” balbularena, edo biak batera sakatzen direnean, 1.01 balbulak airea bideratzen du 1.1 banatze-balbularen ezkerreko kontrol-sarrerara, zilindroaren zurtoinaren irteera eraginez, eta kanalaren atea itxiz. “c” eta “d” balbulek igorri ditzaketen seinale-pneumatikoak “AND” funtzio logikoa gauzatzen duen 1.02 aldiberekotasun-balbulak kudeatzen ditu: “c” eta “d” balbulen sakagailuak batera sakatzen direnean (eta horrelaxe baino ez) airea bideratzen du 1.1 banatze-balbularen eskuineko kontrol-sarrerara. Ondorioz, zurtoina sartu eta, aldi berean, atea irekitzen da.
2012ko EKAINA
Zurtoina zilindroan astiroago sartzeko, zirkuituari noranzko bakarreko erregulazio-balbula bat erantsiko diogu, irudian agertzen den bezala. Horrela, zilindroko atzeko ganbaratik kanporatu behar den airearen emaria dosifikatzen eta, aldi berean, zurtoinaren sartze-abiadura moteltzen da.
a) 1.0, 1.01, 1.03, 1.1 eta 1.2 osagaiak zehaztea eta izendatzea. b) Instalazioaren oinarrizko funtzionamendua azaltzea. c) Zurtoina zilindrotik astiroago irteteko, zer osagai behar da eta nola konektatuko da eskema horretara? d) Azken kasu honetan, irudikatu eta azaldu zilindroaren mugimendudiagrama (espazio/fase).
a) 1.0, 1.01, 1.03, 1.1 eta 1.2 osagaiak zehaztea eta izendatzea. b) Instalazioaren oinarrizko funtzionamendua azaltzea. c) Zurtoina zilindrotik astiroago irteteko, zer osagai behar da eta nola konektatuko da eskema horretara? d) Azken kasu honetan, irudikatu eta azaldu zilindroaren mugimendudiagrama (espazio/fase).
a) 1.0, 1.01, 1.03, 1.1 eta 1.2 osagaiak zehaztea eta izendatzea. b) Instalazioaren oinarrizko funtzionamendua azaltzea. c) Zurtoina zilindrotik astiroago irteteko, zer osagai behar da eta nola konektatuko da eskema horretara? d) Azken kasu honetan, irudikatu eta azaldu zilindroaren mugimendudiagrama (espazio/fase).
Honako osagai hauek ematen dira: - Mantentze-unitate bat. - Efektu bikoitzeko zilindro bat. - 5/2 balbula, biegonkorra. Aginte pneumatikoa. - Lau 3/2 NI balbula. Pultsadore bidezko agintea. - Zirkuitua hautatzeko balbula bat. “OR”/EDO funtzioa. Eskatzen da: b) Eman 5/2 balbula biegonkorrak gobernatutako efektu bikoitzeko zilindro baten zeharkako agintearen eskema pneumatikoa ematea, zera jakinda, 5/2 balbula biegonkorra bi puntutatik agintzen dela eta aginte pneumatiko zuzena duela. Zurtoina ateratzen da a eta b pultsadoreetariko bati eragiten zaionean eta atzera egiten du c eta d pultsadoreetariko bati eragiten zaionean. c) Zurtoina zilindroan astiroago irteteko, zeU osagai behar da eta zelan konektatukozaio eskemari?
a) 1.0, 1.01, 1.03, 1.1 eta 1.2 osagaiak zehaztea eta izendatzea. b) Instalazioaren oinarrizko funtzionamendua azaltzea. c) Zurtoina zilindrotik astiroago irteteko, zer osagai behar da eta nola konektatuko da eskema horretara? d) Azken kasu honetan, irudikatu eta azaldu zilindroaren mugimendudiagrama (espazio/fase).