Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

24-25_Batxi2

Premia arduraduna 2022_2023

Created on March 6, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Aukerazko ikasgaien azalpenak

bAtxi 2

MUSIKAREN ANALISIA

FISIKA ETA KIMIKA

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

ANATOMIA APLIKATUA

LITERATURA UNIBERTSALA

MARRAZKETA TEKNIKOA

TEKNOLOGIA ETA INGENIARITZA

ELEKTRONIKA

MUSIKAREN HEZKUNTZA ETA PRAKTIKA

mUNDU GARAIKIDEKO HISTORIA

GIZARTE ANTROPOLOGIA

AHOZKO KOMUNIKAZIOA INGELESEZ

EKONOMIA

ALEMANA

EKONOMIA, EKINTZAILETZA ETA ENPRESA JARDUERA

KULTURA ZIENTIFIKOA

LABORATEGI TEKNIKAK

BIOLOGIA, GEOLOGIA ETA INGURUMEN ZIENTZIAK

ARTE ESZENIKOAK

IKUS ENTZUNEZKO KULTURA

ENPRESA ETA NEGOZIO EREDUEN DISEINUA

Ikasgai honetan, enpresaren mundura hurbilduko gara. Enpresa mota desberdinak bereiziko dira eta enpresaren funtzionamendurako oinarrizkoak diren arloak landuko dira: ekoizpena, hornidura, inbertsio eta finantzaketa, marketina, giza baliabideak eta administrazioa.

Horrela, produktu bat ekoiztea errentagarria den ala ez aztertuko da, finantzaketa lortzeko iturriak zeintzuk diren, inbertsio bat egitea komenigarria den ala ez, eta produktua saltzeko zeintzuk marketing estrategia erabili daitezkeen.

hasiera

ARTEAREN HISTORIA

Artea zer den eta historian zehar nola aldatu den ikusiko dugu. Artearen Historiaren helburua da arte-kreazioak ulertu, aztertu, interpretatu, sistematizatu eta balioestea, hain zuzen ere, espazio eta denbora-tarte zehatz batean, zerbait komunikatzeko helburuarekin egindako kreazio originalak diren neurrian. Ekintza artistikoa erabat ulertzeko, ikuspegi historikoa eta artistikoa uztartuko ditugu, artelana osatzen duten osagaien nahiz artelana inguratzen duten egoera historikoen irakurketa egin ahal izateko. USE-ko azterketa ereduak gaia eta iruzkina ditu. Bideo eta irudiak ikusiko ditugu eta aurkezpenak egin ere.

hasiera

GEOGRAFIA

Ikasgai honen nondik norakoak USE frogak zehazten ditu. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Espaina ardatz artuta, lau arlo handitan egituratuta dugu ikasgaia: lurraldea antolatzeko moduak; inguru fisikoa (erliebea, klima); jarduera ekonomikoak; biztanleria, hiri sistema eta eskualdeen arteko kontrasteak. Ezagutza teorikoarekin batera, ikasgai honek badu zati praktikoa (mapak osatu eta aztertu, irudiak aztertu, gaiarekin lotutako albisteak aztertu…) ere.

hasiera

kimika

Aurreko ikasturtean landutako kontzeptuak sakonago aztertuko ditugu, eta, horrela, ikasleek ikasgelan ikasitako kontzeptu horien eta egungo gizartean erabakiak hartzeko jakin behar ditugunen arteko erlazioa ikusiko dute. Beraz, errealitatea ulertzeko eta deskribatzeko aukera ematen diguten gaitasunak lantzen dira. Gainera, kontzeptu teoriko horiek industrian nola txertatzen diren eta haien garapen industrialak ekonomian eta gizartean zer-nolako garrantzia duen ikusiko dute.

Landuko diren edukinak:oreka, disolbagarritasuna, pH-a,redox eta termokimika alde batetik. Gai horiek guztiz experimentalak dira eta buruketen zein laborategiko praktiken bidez jorratuko ditugu.eredu atomikoak, loturak eta organikoa beste aldetik. Gai hauek era teorikoan landuko dira.

hasiera

ADMINISTRAZIO KUDEAKETA OINARRIAK

Ikasgai honetan ekintzailetza bultzatzen da, horretarako negozio ideia batetik abiatuz ikasleek taldeka enpresa bat martxan jartzeko eman beharreko pausoak jarraituko dituzte.

Aldi berean enpresaren funtzionamendurako beharrezko dokumentazioa osatuko dute: nominak, fakturak ... eta kontabilitateari buruzko oinarrizko ezagutzak barneratuko dituzte".

hasiera

PSIKOLOGIA

Psikologia XIX. mende amaieran sortu zen zientzia dugu eta bereziki gizakion prozesu mentalak eta jokabideak ikertzen ditu. Psikologiaren helburua izan da gizakia nola pentsatzen duen eta nola jokatzen duen ulertzea, eta hori dela eta ikasgai honek psikologiak eskaintzen dituen alor eta ikergaiak ikasleei gerturatzea bilatuko luke. Horretarako, ikasgaiak psikologiaren ikuspegi historikoa eskaintzen du, horren ondoren gizakion jokabidean eragiten duten faktore biologikoak, sozialak zein prozesu mental desberdinen funtzionamendua ulertzen saiatzeko (memoria, pertzepzioa, etab.). Gai hauek guztiak talde lan zein klaseko eztabaida edota bestelako baliabideen bidez lantzea bilatzen da, ikasleentzako ahalik eta modu erakargarrienean eta parte hartzailenean erakusteko.

hasiera

ARTE ESZENIKOAK

Arte Eszenikoak ikasgaian antzerkiaren garai desberdinetatik ibilbide historikoa egingo dugu: antzerki klasikotik antzerki modernoraino. Horretarako, testuinguru historiko eta etapa guztietako autore adierazgarrien lanez baliatuko gara. Gainera, ikasgaiaren barruan ikasleak klase praktiko ugariz gozatu ahal izango du, non bere gidoiak egin eta antzezlan desberdinetan parte hartzeko aukera izango du.

hasiera

FISIKA

Ikasgai honen programa eta edukia 1. Batxilergoko Fisika eta Kimika irakasgaiari dagokion Fisikako gai-zerrendari buruz eskuratutako ezagutzetan sakontzera bideratuta dago, bai eta unibertsitatera sartzeko eta goi-mailako ikasketen jarraipena egiteko gai-zerrendako ezagutzak zabaltzea ere.

Lehenengo blokea uhin eta uhin-fenomenoei buruzkoa da. Soinua, argia eta uhin elektromagnetikoak tratatzen dira, optika barne. Bigarren gai multzo handia jarduera zientifikoari buruzkoa da, eta bertan, zinematikari, dinamikari eta energiari buruzko alderdi konbinatuak lantzen dira, grabitate, elektrika eta magnetika interakzioen arteko ulermena errazteko.

Hirugarren multzoaren helburua XX. mendeko aurrerapen fisiko nagusiak ezagutzea da. Ikasgaiak aurrerapen horiek ikuspegi teoriko eta sinplifikatu batetik jorratzen ditu.

hasiera

Helburuak: Teoria eta printzipio nagusiak zein azken aurkikuntza zientifikoak ezagutzea eta balioestea ikuspegi kritikotik aztertzeko, zientziaren etengabeko eboluzioa gizakiarengan zein planeta osoarengan duen eragina azpimarratuz.

BIOLOGIA

Edukiak: Arlo hauek lantzen dira, biokimika , zitologia, genetika, mikrobiologia eta immunologia .

Metodologia:Gaitegi zabala izatea, egutegia laburra eta ikasle batzuek selektibitaterako Prestatu beharrak metodologia aldetik mugak ezartzen ditu.Praktikotasuna oso mugatuta gelditzen delarikEbaluazioa: Azterketen bidez.

hasiera

MARRAZKETA TEKNIKOA

Nola egingo dugu lan?Marrazketa Teknikoa I ikasgaiaren funtzionamendu berdintsua izango du. Modu praktikoan ikasten jarraituko dugu. Irakasleak gai bakoitzaren hasieran azalpen labur batzuk emango ditu eta jarraian, horiek praktikan jarriko dira, kasu desberdinak landuz. Dakizuen moduan, eskuaira, kartaboia eta konpasa izango dira gure lan-tresnak.

Zer landuko dugu?Aurreko ikasturtean Marrazketa Teknikoaren oinarriak ezarri eta barneratu genituen. Bigarren mailan Hautaprobetarako prestatuko gara. Azken urteotako azterketa ereduekin lan egingo dugu eta horien laguntzaz, ikuspegi espaziala garatzen jarraituko dugu.

Hauek dira landuko ditugun alderdietako batzuk: Bi bista emanda 3D pieza eta hirugarren bista atera. Kotak irakurrita pieza industrial konplexuagoak marraztu.- Eraispenak eta plano aldaketak egin gainazalen benetako neurriak ezagutzeko.- Pieza industrialen planoak, ebaketak eta akotazioa landu.- Perspektiba isometrikoan sakondu.

Zein ikasleri bideratua dago?Bereziki ingenieritzetara, arkitekturara edota Lanbide Heziketako goi mailako ziklo teknologiko eta industrialetara joateko asmoa duten ikasleei bideratua dago.

hasiera

JARDUERA FISIKOA, AISIA ETA OSASUNA

Hautazko ikasgai honen bidez, ekintza motorren bitartez, erronkak ebazteko talde gisa lan egiten eta ohitura osasungarriak hartzen ikasiko dugu. Landuko ditugun oinarrizko jakintzak honako hauek izango dira:

1.- Oinarrizko kontzeptuak: jarduera fisikoa, ariketa fisikoa, aisia, osasuna eta bizi-kalitatea.2.- Jarduera fisikoa eta osasuna; onura positiboak eta arriskuak. 3.- Lehen sorospenak eta lesioak sendatzeko jarraibideak. 4.- Barnezagupenezko jarduerak: -Gorputz jarrera. -Arnasketa eta bisualizazioa. -Erlaxazio teknikak. -Masajea eta reflexiologia. 5.- Elikatzeko ohitura egokiak. 6.- Giza-gorputzaren anatomia eta fisiologia. 7.- Gaitasun fisikoak eta gorputz egokitzapenak.8.-. Ludomotrizitatea eta bere eremuak: -Egoera sikomotoreak. -Egoera soziomotoreak. -Jarduera artistiko espresiboak. 9.- Saio eta sekuentzia didaktikoen prestaketa. 10.- Materialen berziklapena. 11.- Jarduera fisikoak eta ingurumen inpaktua.

hasiera

GIZA FISIOLOGIA ETA ANATOMIA

Irakasgai honetan, lehen mailan anatomiako irakasgaian hasitako bideari jarraipena ematen zaio. Giza gorputzaren egiturak, aparatoak eta organoak aztertzen jarraitzen dira eta aldi berean edukiekin lotutako praktikak egiten dira (disekzioak, mikroskopia, laborategi tekniken lanketa...). Irakasgaiak 2. batxilergoko biologian ematen diren edukiekin lotura izango dute batez ere zitologia eta immunologia eremuetan. Aurreko kurtsoarekin alderatuz, azken ebaluaketan osasunarekin lotutako proiektu bat (dokumentala, aurkezpena, pelikula moduan) burutuko da lan taldean. Ebaluatzeko orduan taldeko lanek pisu haundia izango dute.

hasiera

ALEMANA

Aurreko urtean ikasitakoa abiapuntutzat hartuta, ildo beretik jarraituko dugu, esaldiak osatzetik testu errazak idaztera pasatuz, ahozkoari garrantzi handiagoa eskainiz eta aldi berean proiektuak lantzen jarraituko dugu. Maila aurreratuan dauden ikasleek ere lan-eredu bera izango dute, beti ere hiztegi aberatsagoa eta testu nahiz material konplexuagoa landuz eta sortuz.

hasiera

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

HELBURUAK: - Ikaskuntzarako ingurune pertsonala kudeatu eta aberasten jarraitzeko, ezagutza modu pertsonalizatuan sortzeko eta etengabeko ikaskuntza bermatzeko tresnak aztertu eta inplementatzen jarraitzea. - Pentsamendu konputazionalean jarraitzea hobetzen, maila handituz eta erronka politagoak aurrera ateraz. - Sareko informazioaren hedapena, modu seguruan, pribatutasunari eutsiz eta jarrera kritikoarekin ibiltzeko estrategiak lantzen jarraitzea.

IKASIKO DENA: - Mundu digitalizatu honetako erronkak, arriskuak eta aukerak (hala nola errealitate areagotua,inteligentzia artifiziala, ingurune birtualak, …) detektatu eta ongi erabiltzen ikastea. - Web orrien diseinu, programaketa eta argitaratzea, HTML, JavaScript eta Prestashopekin, aurretik pentsamendu konputazionala, sareak eta irudi edizioari buruz ikasia uztartuz.

LANA EGITEKO MODUA: Ikerketa eta garapen proiektuen bidez jarraituko da ikaskuntza, batzutan banaka eta beste batzuetan taldeka. Jakinda hurrengo etapetan erabiliena den elearning plataforma Moodle dela, IKT ikasgaia ere bertan egongo da oinarrituta, lanak, materialak, kalifikazioak, foroak, etab. bertatik jaso eta entregatzen ikasiz.

hasiera

MEKANIKA

Mekanika irakasgaiak nagusiki matematikarako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritza konpetentziarekin erlazionatutako alderdiak garatzen ditu.

Hori dela eta, makina- erramintarekin lotura duten Goi mailako zikloak eta Zientzietako zein Ingeniaritzako karrera bat ikasteko asmoa duten ikasleei irakasgaia gomendatzen diegu; izan ere, karrera horietako guztietan lehenengo urtean ematen den Fisikaren edo Oinarrizko Fisikaren ikasgaian, gai- zerrendako zati garrantzitsu bat Mekanika da eta horren edukiak ez dira jorratzen 2.batxiko Fisika ikasgaian. Beraz, Fisikaren osagarri den irakasgaia izango litzateke, etorkizunean nolabaiteko lasaitasuna ekarriko lukeena.

Lantzen diren edukiak: Zinematika: puntu materialarena eta solido zurrunarena.  Dinamika: puntuarena eta solido zurrunarena. Lana, energia eta potentzia  Estatika: oreka-baldintzak.  Materialen erresistentzia: Hookeren legea ,trakzioa, konpresioa Edukiak aurrera eramaten saiatuko gara banaka eta taldeka, bai buruketako kalkuluak egiten, bai praktikak burutzen edo ikerketa-lanak egitean.

hasiera

ORDENAGAILUZ LAGUNDUTAKO MARRAZKETA ETA DISEINUA

Nola egingo dugu lan? Ikasgai praktikoa da. Gure lan-tresna nagusia ordenagailua izango da eta programa desberdinak erabiltzen ikasiko dugu.

Zer landuko dugu? CAD sistemak erabiliz, pieza industrialen edota bestelako objektuen diseinu tridimentsionalak egingo ditugu. Hiru dimentsiotan marraztuko dugu eta hortik plano akotatuak ateratzen ikasiko dugu. Lehenengo, pieza sinpleak diseinatzen hasiko gara, software-aren oinarrizko aginduak ikasiz. Denbora aurrera joan ahala, piezen konplexutasuna areagotuko da, zuloak, zulo hariztatuak, ertzen borobilketak, alakak, artekak… txertatzen joango gara.

CAD sistemez gain, diseinu grafikoaren munduan erabiltzen diren zenbait programaren funtzionamendua ikasiko dugu. Zein ikasleri bideratua dago? Bereziki ingenieritzetara, arkitekturara edota Lanbide Heziketako goi mailako ziklo teknologiko eta industrialetara joateko asmoa duten ikasleei bideratua dago.

hasiera

TEKNOLOGIA ETA INGENIERITZA

Gure inguruneko izaera industriala kontuan hartuta, ikasgaiaren helburuetako bat, ikasleei ikasketa teknikoetan jarraitzeko aukera ematea da, hau da Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloetarako zein Unibertsitateko Ingenieritzetarako.

Ikasgaiaren gaitegiak, ikasgai hauek egiteko oinarri sendoa eskaintzen du. Emango diren edukiak:Energiak Sistema mekanikoak: mugimendua transmititzeko eta transformatzeko mekanismoak. Sistema elektriko eta elektronikoak: korronte zuzeneko zirkuituak eta makina elektrikoak. Automatizazioa: Testu programazioko hizkuntza C++ , robotika. Materialak eta fabrikazio prozedurak.

hasiera

Helburuak:1. Ikerketa zientifikoaren berezko estrategia dokumentalak zein esperimentalak erabiltzea. 2. Gure planetan gertatzen diren erlazioez jabetzea. 3. Lurraren eta Ingurumenaren Zientzien ezagutzak sistema naturaletako egoera problematiko errealetan aplikatzea. 4. Zientzien hizkuntza zehaztasunez ulertzea eta erabiltzea. 5. Baliabide naturalak (eta haien aplikazioak) erabiltzeko aukerak ebaluatzea eta baliabide horien mugak ezagutzea. 6. Lurraren eta Ingurumenaren Zientziek pertsonen prestakuntza integralean duten kultura-dimentsioa aintzat hartzea eta zientzia horien ekarpenek gizartean eta ingurumenean duten eragina baloratzea.

LUR ETA INGURUMEN ZIENTZIAK

Metodologia:gertuko gaietatik abiatuz informazio zientifikoa bilatu, interpretatu eta adierazi beharko dute hainbat formatutan. Ikerketa txikiak ere egingo dira.

Oinarrizko jakintzak: ● Geologia eta ingurumen zientzietan esperimentazioa ● Plaken tektonika eta barne-geodinamika ● Kanpo-prozesu geologikoaak ● Mineralak eta harriak ● Atmosfera eta hidrosfera ● Baliabideak eta horien kudeaketa jasangarria

hasiera

MUSIKAREN ANALISIA ii

Estilo desberdinetako musika -lanak edo konposizioak ezagutzeko eta aztertzeko elementuak landuko ditugu: melodia, harmonia, generoak, estiloak, testurak... Gustoko kantuen harmonizazioak eta moldaketak egingo ditugu, egun seinalatutetan emanaldi txikiak egiteko (Euskararen eguna, Martxoak 8...) Gelan ditugun musika tresnen oinarriak ezagutuko ditugu (pianoa, batería, gitarra eta ukeleleak gehienbat) Emanaldietako behar den materiala ezagutu eta erabiltzen ikasiko dugu: mikroak, bozgorailuak, kableak, soinu mahaiak... Musikoterapiaren oinarrizko ezagutzak landuko ditugu Musika eta irudia: musika zinemagintzan. Musescore, Flat, Soundtrap eta Audacity programen erabilera landuko partiturak sortzeko eta grabazioak egiteko eta bide batez, sareak eskaintzen dituen musika baliabide desberdinak ezagutuko ditugu musika era kolaboratiboan lantzeko

hasiera