Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Zumaia BHI_Txikipedian nabigatuz

digitalizazio batzor

Created on March 6, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Timeline Diagram

Timeline Diagram 3

Timeline Diagram 4

Timeline Diagram 2

Triangle Diagram 3

Color Shapes SWOT

Lean Business Canvas

Transcript

PROPOSAMEN DIDAKTIKOA (baliabide digitala)

Esteka

Maila

Batxi 1

Txikipedian nabigatuz itsasoko espezieak ezagutzen

Izenburua

19 saio

Arloa/k

Biologia Geologia, Marrazketa artistikoa, Latina

Saio kopurua

Txikipedian nabigatuz © 2024 by Zumaia BHI is licensed under CC BY-NC-SA 4.0

Batxilergoa

Lizentzia

Etapa

deskribapena

ebaluazioa

erronka/azken produktua

proposamen didaktikoa

Artikulu guztiekin web ataria + erakusketa

Ebaluazio hezitzailea; 3 fasetan emango da; hasierakoa, garapen fasea eta sumatiboa.Autoebaluzio eta koebaluazioa jarduerak izango ditu.

Ikasleek Txikipedian Kantauri itsasoan aurki daitezkeen espezie ezberdinen artikuluak idaztea.

jarduerAK

Jarduerak hiru fasetan bereizten dira. Ikasleek banaka, bikotaka eta taldean egingo dute lana. Metakognizioa sustatuko da, zer ikasi dugu?

konpetentziak

metodologia

Hiru ikasgai ezberdinen konpetentzia espezifikoak landuko dira.

Ikasleak dira ikaskuntzaren erdigunean. IDU printzipioak zehazten dira.

Baliabide digitala-Proposamen didaktikoa © 2023 by DUK is licensed under CC BY-NC 4.0

KONPETENTZIAK Funtsezkoak; Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia, Konpetentzia digitala, Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa, Herritartasunerako konpetentzia, Kontzientzia eta adierazpide kulturaletarako konpetentzia eta Matematikarako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia. Espezifikoak: Biologia eta Geologia:

  • Iturri fidagarriak aurkitzea eta erabiltzea, informazioa identifikatuz, hautatuz eta antolatuz, kritikoki ebaluatuz eta haren egiazkotasuna kontrastatuz, biologia-, geologia- eta ingurumen-zientziekin lotutako galderak modu autonomoan ebazteko.
  • Informazio eta datu zientifikoak interpretatzea eta transmititzea eta horiei buruz zehaztasunez argudiatzea, hainbat formatu erabiliz, biologia-, geologia- eta ingurumenzientzietako prozesuak, metodoak, esperimentuak edo emaitzak analizatzeko.
  • Ikerketa-proiektuak diseinatzea, planifikatzea eta garatzea, metodologia zientifikoen urratsei jarraituz, eskura dauden baliabideak modu errealistan kontuan hartuz eta kolaborazio-bideak bilatuz, biologia-, geologia- eta ingurumen-zientziekin lotutako alderdiak aztertzeko.
  • Ikerketa diziplinarteko eta taldeko lan gisa ulertzea, emakumearen lana aztertuz eta baloratuz, zientziak gizarteari egiten dion ekarpena argudiatzeko.
  • Problemak ebazteko estrategiak bilatzea eta erabiltzea, aurkitutako soluzioak eta erantzunak kritikoki analizatuz eta, beharrezkoa balitz, prozedura birformulatuz, biologia-, geologia- eta ingurumen-zientziekin lotutako fenomenoak azaltzeko.
  • Ingurumenaren kontserbazioarekin, iraunkortasunarekin eta osasunarekin lotutako ekimenak diseinatzea, sustatzea eta gauzatzea, biologia-, geologia- eta ingurumenzientzien funtsak oinarri hartuz, ohitura iraunkor eta osasungarriak sustatzeko.
Marrazketa artistikoa:
  • Marrazketa ezagutza, komunikazio eta adierazpen tresna moduan ulertzea, sortzen duen esanahien aniztasuna kultura eta arte aberastasunaren iturri lez baloratuz eta jakinmina, errespetua eta irizpide propioa erakutsiz, hainbat proposamen plastikotan irudikapen-aniztasuna balioesteko eta haren kontserbazioa sustatzeko.
  • Marrazketa eta honen tresnak eta hizkuntzak erabiltzea, errealitatea aztertuz, interpretatuz eta ulertuz, honen irudikapen grafiko objektiboa eta adierazkorra bultzatzeko, sentsibilitatea, irudimena eta sormena sustatzeko, eta hazkunde pertsonala eta artistikoa bultzatzeko.
  • Ekoizpen grafiko adierazkorrak eta sortzaileak egitea, hizkuntza grafikoaren elementuek eta haien antolamenduak estilo pertsonal baten definizioan duten garrantzia baloratuz, eta lanean ahalegina eta jarraitutasuna erakutsiz, beren ekoizpenen komunikazio eta adierazpen ezaugarrietan aurrera egiteko, eta trazu eta keinu pertsonala lortzeko.
Latina: Latinezko formanteak bereiztea eta denboran zehar gertatu diren aldaketak azaltzea, irakaskuntzako hizkuntzetakoekin eta ikasleen errepertorio indibidualeko beste hizkuntza batzuetakoekin konparatuz, lexiko ezagunaren esanahi etimologikoa eta lexiko berriaren edo espezializatuaren esanahiak ondorioztatzeko.

Hasiera

Hasiera

JARDUERAKHasierako fasea:

  • Aurre ezagutzak mobilizatzeko Scape Rooma; bideoak ikusi, albisteak irakurri… hausnarketa saioa.
Garapen fasea:
  • Arrain espezieen argazkietatik eta arrain horien deskribapenetik abiatuta ilustrazio zientifikoak egin. Banaka egingo dute lana. MARRAZKETA ARTISTIKOA
  • Arrain espezieen izen zientifikoak aztertu. LATINA
  • TXIKIPEDIA: Ikasleak binaka antolatuko dira. Eta rolak txandakatuko dituzte. Batek idatziko du artikulua (edizio lana), eta bien artean adostu idatzi beharrekoa.
    • Bikote bakoitzak hiru espezie aukeratu eta informazio iturri egokiak aukeratzea artikuluak idazteko. BIOLOGIA ETA GEOLOGIA
    • Artikulu entziklopedikoen idazkera, aztertzea. Zeintzuk dira ezaugarriak? Txikipedia/Wikipedia proiektuen filosofia ezagutzea. BIOLOGIA ETA GEOLOGIA
    • Txikipediarako artikuluak sortzea BIOLOGIA ETA GEOLOGIA Txikipedian marrazkien irudiak eta arrainen izen zientifikoaren etimologia txertatzea BIOLOGIA ETA GEOLOGIA
Amaierakoa:
  • Artikuluak argitaratzea BIOLOGIA ETA GEOLOGIA
  • Aquariumera bisita Erakusketa + aurkezpena

Hasiera