Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Harrera plana - CEIP Lamiako HLHI

CEIP LAMIAKO HLHI Zuzendaritza taldea

Created on March 5, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Animated Chalkboard Presentation

Genial Storytale Presentation

Blackboard Presentation

Psychedelic Presentation

Chalkboard Presentation

Witchcraft Presentation

Sketchbook Presentation

Transcript

ceip lamiako hlhi

eskolako harrera plana

labur.eus/lamiakoeskola

Hasi

aurkibidea

6- Antolaketa orokorra

1- Datu orokorrak

7 - Bizikidetza

2- Organigrama

8 - Proiektuak

3- Egutegia

4- Ordutegia

9 - Estrategia digitala

10 - Komunikazioa

5- Ikastetxeko dokumentuak

1. datu orokorrak

CEIP LAMIAKO HLHI Leioako Lamiako auzoan kokatuta dago, konkretuki Langileria kalean 106 zenbakian. Lau solairuko eraikin batean dago non gure eskolak bigarren eta hirugarren solairuaren erdia okupatzen duen. Hirugarren solairuko beste erdia CEPA Leioak okupatzen du. Helbidea: Langileria 106, Leioa 48940 Telefonoa: 94 463 34 48 / 688 778 043 Posta elektronikoa: 014332aa@lamiako.net / zuzendaritza@lamiako.net Google sitea: labur.eus/lamiakoeskola Instragram: lamiako_eskolaFacebook: Lamiako eskola

2. organigrama

3. egutegia

4. ordutegia

5. Ikastetxeko dokumentuak

Proiektu DIGITALA

AJA - ROF

HIZKUNTZA Plana

ELKARBIZITZA Plana

TUTORETZA Plana

IRAKURKETA Plana

LARRIALDIETAN JARDUTEKO Plana

IUP - PAC

6. antolaketa orokorra

SARRERAK ETA IRTEERAK

PATIOKO ORDUTEGIA ETA ZAINTZA

HUTSEGITEAK

ORDEZKAPENAK

7. bizikidetza

Jokabide desegokiak zuzentzeko prozedura

8. proiektuak

NOLEGA

BIDELAGUNA

AGENDA 2030

BIZIKIDETZA ETA HEZKIDETZA

9. estrategia digitala

Estrategia digitalaren oinarriak:

1. EAEko Eraldaketa Digitalerako Plana

2. Ikastetxeko Proiektu Digitala

Gure ikastetxean...

PLATAFORMA DIGITALAK

BALIABIDE DIGITALAK

IRTEERA PROFILA

INFORMAZIOAREN KUDEAKETA

10. komunikazioa

IRAKASLEEKIKO KOMUNIKAZIOA

KOORDINAZIO BILERAK

IKASLEEKIKO KOMUNIKAZIOA

FAMILIAREKIKO KOMUNIKAZIOA

PLATAFORMA DIGITALAK

1. ZERBITZARI PROPIOA (Nire PCaren bidez sartzen da: Orokorra (O), (N) eta (M) karpetak.) Gure kasuan zerbitzaria gela isolatu eta giltzaz itxita dagoen ordenagailu bat da, eta sarean estekatuta dauden zentroko gainerako gailuen eskaerei erantzuten die. Horiei guztiei hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie, hala nola fitxategiak biltegiratzea eta banatzea, datu baseak kudeatzea, webguneak ostatatzea, mezu elektronikoak bidaltzea eta jasotzea, etab. Zerbitzari horrek hardware eta software espezializatua du, eta Eusko Jaularitzako Hezkuntza Sailak eskaintzen lan-karga intentsiboak maneiatzeko eta erabilgarritasun eta fidagarritasun handia mantentzeko. 2. GOOGLE WORKSPACE (lamiako.net domeinuko kontuekin sartzea) Google workspace hodeiko espazio bat da, lankidetza, komunikazioa eta talde-lanaren kudeaketa errazteko diseinatutako tresna eta aplikazio ugari biltzen dituena. Horien artean, Google Drive zentrorako oinarrizko tresnetako bat da, biltegiratze eta lankidetza gune bat eskaintzen duela linean, fitxategi ugari gorde ahal izateko eta edozein gailutatik eskuragarri eta automoatikoki sinkronizatuta edukitzeko.

INFORMAZIOAREN KUDEAKETA

Ikastetxearen barne informazioa bi kanalen bidez eskaintzen eta biltzen da: 1. Nire PC - OROKORRA karpeta 2. Google Workspace - Google Drive - CEIP LAMIAKO HLHI karpeta partekatua Bi kanalek informazio bera dute, baina Google Driveren kasuan, informazio hori kudeatzeko baimen batzuk mugatuta daude. OROKORRA karpetan sartzea eta kudeatzea librea da. Informazioa honako karpeta hauetan sailkatuta dago: 1. Informazio orokorra2. Planak/proiektuak/protokoloak3. Eskolako eta batzordeetako dokumentuak4. Pedagogika5. Baliabideak/materialak

0. Argazkiak-bideoak

baliabide digitalak

BALIABIDE DIGITALAK SORTZEA ETA BILTEGIRATZEA

BALIABIDE DIGITALAK DISPOSITIBOAK

WEBGUNE ESTRATEGIKOAK

Sortutako baliabide digitalak Google Drive partekatuaren karpetan gordeko dira.

Monitoreak, arbel digitalak edo proiektagailuak daude gela guztietan. Ikastetxeak ere beste gailu digital batzuk ditu: sei tableta, lau argi-pantaila, hiru kamera eta hezkuntza robota.Chromebook-ak erabiltzen dira 4., 5. eta 6. mailetan.

Webgune estrategikoen eta baliabide digitalen zerrenda bat dago irakasle guztientzat, Google Chromeren web nabigatzaileak partekatutako karpeta batean, LAMIAKO ESKOLA izeneko markatzaileen barran.

KONPETENTZIA digitala - IRTEERA PROFILA

HAUR HEZKUNTZA

1.-2. zikloa

LEHEN HEZKUNTZA

1. zikloa

2. zikloa

3. zikloa

Aquí puedes poner un título destacado

Lo que lees: la interactividad y la animación pueden hacer que el contenido más aburrido se convierta en algo divertido. En Genially utilizamos AI (Awesome Interactivity) en todos nuestros diseños, para que subas de nivel con interactividad y conviertas tu contenido en algo que aporta valor y engancha.

Ordezkoa eskolara etortzen den lehenengo egunean zuzendaritzako kide batek harrera egiten dio eta oinarrizko informazioa ematen zaio erregistro fitxa bete ondoren. Karpeta gorria ere non dagoen eta zertarako erabiltzen den azaltzen zaio. Planifkatuta badago norberaren falta lana prestatuta utzi behar da. Eskolako profesionalaren falta planifikatuta badago, langileak lana aldez aurretik prest utzi beharko du.

Aquí puedes poner un título destacado

Lo que lees: la interactividad y la animación pueden hacer que el contenido más aburrido se convierta en algo divertido. En Genially utilizamos AI (Awesome Interactivity) en todos nuestros diseños, para que subas de nivel con interactividad y conviertas tu contenido en algo que aporta valor y engancha.

Aquí puedes poner un título destacado

Lo que lees: la interactividad y la animación pueden hacer que el contenido más aburrido se convierta en algo divertido. En Genially utilizamos AI (Awesome Interactivity) en todos nuestros diseños, para que subas de nivel con interactividad y conviertas tu contenido en algo que aporta valor y engancha.

Sarreretan ikasleak ate nagusitik sartu eta eskuineko frontoian kokatuko dira. Talde bakoitzak dagokion ilara egingo du. Lehen orduan eskola duen irakaslea arduratuko da taldea puntualtasunez igotzeaz, umeen bila frontoira jaitsi beharko da. Ordenaren arabera igoko da, goiko ikasturteetatik hasita, txikienetaraino (2 eta 3 urtekoak azkenak). Irteeretan gurasoei azalduko zaie beheko patioan kokatu behar direla eta jaisten diren heinean ikasle bakoitza bere gurasoarekin doala ziurtatuko gara. LH4koen gelatik aurrera, baimena baldin badute, ikasleak bakarrik etxera joan daitezke. Azkenengo saioa tokatzen zaion irakasleak umeak jaitsi behar ditu eta autobuseko umeak autobuserarte eramatea eta autobuseko zaintzailea heldu arte itxarotea dagokio.

Patioa 11:00etatik 11:30tara da. Beheko patioa lau gunetan banatuta dago: komuna daukan frontoia, beste frontoia, kolunpioak dauzkan patioa eta futbol zelaia. Euria egitekotan patioa frontoietan izango da. Geletara bueltatzeko, patioan lau ilarak egingo dira, gelaka, eta ordu horretan dagokion irakaslearekin igoko dira ikasgelaraino komunetik pasatu gabe. Patio zaintzak ordutegiak egiten direnean bakoitzari dagozkion patio zaintzak esango zaizkio eta koadroa antolatzen denean irakasle gelan ipiniko da. Ikasleen artean sortzen diren gatazkei adi egon beharko da, ahalik eta azkarren jarduteko.

Gure arteko komunikazioa: Bileretan, emailez eta whatsapp-ez daukagun difusio talde baten bidez egiten da (688 778 043 eskolako zenbakia eduki behar dugu telefonoan gordeta). Irakasleen gelan irakasle bakoitzarentzako kutxatilategi daude dokumentazioa edo materialak uzteko. Adi egon behar da, zerbait berria uzten bada ere, eta eguneratuta eduki behar da.

IKASLEENA: Tutoreak ikasleen hutsegiteak apuntatu behar ditu APLIKATIBOAN. %20 baino gehiagokoak badira, zuzendaritzan aurkeztu behar dira. IRAKASLEENA: Ahal izanez gero, aldez aurretik abisatuko da eta lana prestatuta utziko da. Bai agiriak, bai alta eta eta baja parteak zuzendaritzan utziko dira lehenengo egunetik. Agirietan sartze eta ateratze orduak agertu behar dira. Ezin badira zuzendaritzan utzi, emailez/telefonoz bidaliko dira.

Familiekiko idatzitako komunikazioa, batez ere, posta elektronikoaren bidez egiten da, bai beren posta elektronikoko kontuekin, bai seme-alabei emandako ikastetxeko kontuekin (lamiako.net). Argazkiak edo bideoak partekatzen direnean 0. Argazkiak - bideoak karpeta partekatuaren bidez egiten da beti, google drive bidez. Familiekin bilerak (asteazkenak – guraso eguna): DERRIGORREZKOAK - Familia guztiekin (HH eta LH): 1. Ikasturte hasierako bilera orokorra: Gelako funtzionamendua, helburu orokorrak, ebaluazioaren sistema... azaltzeko. 2. Lehenengo ebaluazioko banakako bilera: Ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko. 3. Ikasturte amaierako banakako bilera: Ikasle bakoitzaren azken ebaluazioa egiteko. DERRIGORREZKOAK - PT eta JPP daukaten familiekin (HH eta LH) -: 1. Ikasturte hasierako bilera orokorra: Gelako funtzionamendua, helburu orokorrak, ebaluazioaren sistema... azaltzeko. 2. Lehenengo ebaluazioko banakako bilera: Ikaslearen jarraipena egiteko. 3. Bigarren ebaluazioko banakako bilera: Ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko 4. Ikasturte amaierako banakako bilera: Ikasle bakoitzaren azken ebaluazioa egiteko. Kurtso amaierako bilerak egiteko BI egun ezarriko dira ekainean denontzat (HH eta LH), ikaslerik ez dagoenean ( klaustroan zehaztuko dira).

BILERA OROKORRAK/KLAUSTROAK: Astelehenetan eta asteartetan izango dira. Klaustroa denean, gai ordena helaraziko da. Bilera hauek irakasleen gelan egingo dira. EBALUAZIO BILERAK: Hiruhilabetean behin egingo dira, guztion artean klaustro batean datak finkatu eta gero. OOG-AK: Ikasturtean zehar hiru egin behar dira, partaideei aldez aurretik emailez abisatuko zaie, data eta gai ordena bidaliko da.

Ikastetxeko ikasle bakoitzak google workspace kontu bat du gure domeinuan (lamiako.net) ikastetxean sartzean ematen zaiona eta eskolako zeregin guztietarako erabiltzen dena, analogiko guztiari lotuta.