Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
II - ERABAKITA!
Donostia Eskola
Created on March 5, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Smart Presentation
View
Practical Presentation
View
Essential Presentation
View
Akihabara Presentation
View
Pastel Color Presentation
View
Winter Presentation
View
Hanukkah Presentation
Transcript
erabakita!
Instrumentuen ezaugarri nagusiak ikasi eta gure irakasleekin zer instrumentua joko duzun erabaki!
Aurrera
Aurrera
Eskusoinua edo akordeoia
Haize instrumentua da. Hauspo itxi batek, diapasoi batek eta zurezko bi kutxa harmonikok eratzen dute. Akordeoiaren eskuinak "diapasoi" bat du, eta teklak pianoarenak bezalakoak edo botoi itxurakoak izan daitezke. Baxuak eta akonpainamendu akordeak jotzeko botoiak ditu ezker eskuak.
Gehiago ikusi
PIANOA
Hari kolpekatuko tekla instrumentua da. Pianoa tekladun intrumentu handia da hari egitura batean kokatzen diren eta mailu moduko batzuek jotzen dituzten hariak dituena.
Gehiago ikusi
teklatua
Teklatu elektronikoa elektronikoki funtzionatzen duen teklatu instrumentu bat da. Teklatu elektronikoek soinu desberdin asko erreproduzitu ditzake. Hauek beste instrumentu batzuek sortzen dituztenen antzekoak izan daitezke (biolina, tronpeta, gitarra...) edo erabat desberdinak (zaratak, soinu bereziak...). Teklatu elektronikoek aurrez grabatutako soinuak sortzeaz gain, hainbat funtzio desberdin izan ditzakete: Soinuak eraldatu berriak sortuz, akordeak eta akonpainamenduak egiteko errekurtsoak, teklatua bi zatitan zatitu (split) eta abar...
Gehiago ikusi
ZEHARKAKO TXIRULA
Haize egurrezko instrumentua da.Tutuaren alde bat itxita dago eta zulo bat dauka (alaka). Zulo honetatik putzean soinua sortzen da. Hodian zehar, zuloak daude. Batzuk behatzekin ixten dira eta besteak giltzen laguntzaz.
Gehiago ikusi
FLAUTA EZTIA
Haize egurrezko instrumentua da.Flauta eztia tutu zilindrikoaren forma duen haize egurrezko instrumentua da. Zortzi zulo dauzka, zazpi aurrekaldean eta bat atzekaldean. Gehienek hiru zati dituzte: burua edo goiko zatia, gorputza edo erdiko zatia eta oina edo beheko zatia.
Gehiago ikusi
KLARINETEA
Haize egurrezko instrumentua da. Mihi bakunekoa. Egurrezko hodi zilindriko batez osatua dago. Hodi horretan zehar, zuloak daude: batzuk behatzekin ixten direnak eta besteak giltzen laguntzaz. Klarinetea jo ahal izateko kanaberazko mihiari loturiko ahoko batetik putz egin behar da. Sorturiko dar-darren odorioz soinua sortzen da.
Gehiago ikusi
OBOEA
Haize egurrezko instrumentua da. Mihi bikoitzekoa. Tutu konikoa du eta zuloak behatzekin eta giltzekin estaltzen dira nota ezberdinak lortzeko. Bi kaina txikik osatzen dute oboearen ahokoa. Putz egitean dar-dar egiten dute soinua eraginez.
Gehiago ikusi
SAXOFOIA
Haize egurrezko instrumentua da.Mihi bakunekoa. Metalezko tutu koniko bat da. Tutuan zehar dauden zuloak palanka eta giltzen bidez estaltzen dira behatzekin nota ezberdinak lortzeko. Soinua lortzeko ahoko batetik putz egin behar da, klarinetearen antzera, dar-dar egiten duen kaina bat baitu.
Gehiago ikusi
FAGOTA
Haize egurrezko instrumentua da. Mihi bikoitzekoa. Zurezko tutu koniko luzea du, erdialdean tolestuta dagoena. Tudel batean sartuta dituen bi mihik sortzen dute soinua putz egitean. Zuloak ditu eta behatzekin eta giltzekin estaltzen dira nota ezberdinak lortzeko.
Gehiago ikusi
TRONPETA
Haize metal familiko instrumentu txikiena da. Metalez egindako tutu zilindriko bat da, gutxi gora behera 180 zm-koa. Hau dela eta, haize familiko instrumentu guztien artetik soinu altuenak ateratzen dituena da. Ezpainak metalezko ahoko batean dar-darra eraginez putz egiten den bitartean soinua lortzen da. Nota ezberdinak lortzen dira tronpetaren luzera aldatzen dituzten hiru pistoiei esker.
Gehiago ikusi
tronboia
Haize metal familiko instrumentua da. Metalezko tutu bat da. Tutuaren parte handiena zilindrikoa da. Alde batetik kanpai batean bukatzen da eta bestetik bara izena duen tutu mugikor bat dauka soinuak grabeagoak edo agudoagoak lortzeko. Ezpainak metalezko ahoko batean dar-darra eraginez putz egiten den bitartean soinua lortzen da.
Gehiago ikusi
tronpa
Haize metal familiko instrumentua da. Metalez egindako kono formako hodi estu eta luze batez osatua dago: 2,8-3,6 m bitartean. Kono biribilkatu eta kanpai formako pabilioi ireki batean amaitzen da. Ezpainak metalezko ahoko batean dar-darra eraginez putz egiten den bitartean soinua lortzen da.
Gehiago ikusi
tuba
Haize metal familiko instrumentua da.Metalezko instrumentuen artean hadiena da eta bere soinuak grabeenak dira. Metalez egindako kono formako hodi estu eta luze batez osatua dago: 7 m aldean. Kono biribilkatu eta kanpai formako pabilioi ireki batean amaitzen da. Ezpainak metalezko ahoko batean dar-darra eraginez putz egiten den bitartean soinua lortzen da.
Gehiago ikusi
biolina
Hari igurtziko arku instrumentua da. Soinua ekoizteko, arkua instrumentuaren lau harien kontra igurzten da. Harien bibrazioa zubiaren bidez transmititzen da taula harmonikora eta arimaren bidez erresonantzia kaxara. Hari instrumentuetan txikiena eta soinu altuenak ekoizten dituena da.
Gehiago ikusi
biola
Harizko eta arkuzko instrumentua da, erresonantzia kaxa batez osatua; kaxa hori estutu egiten da erdialdean, bi aldeetatik. Bi zulo ditu, "f" baten antzeko itxura dutenak, eta gider bat ere badu, lau harikoa. Sokak bostun bitartez daude afinatuta, eta koskarik ez izatea dute bereizgarri. Soinua sortzeko, instrumentuak dituen lau harien gainean igurzten da arkua, zaldi ilezko zuntz tenkatuz egina. Biolina baino handiagoa da biola, baina biolontxeloa baino txikiagoa.
Gehiago ikusi
kontrabaxua
Hari igurtzizko arku instrumentua da. 4-5 hari ditu dardartzen direnak arku batekin igurtzen direnean edo behatzekin zimikatzen. Altuera ezberdineko soinuak haria jotzen ari denean behatzekin diapasoiaren kontra presioa egiten lortzen dira. Oso handia denez, oso altua den aulki baten gainean edo zutik jotzen da. Bere familiaren artean, alegia biolina, biola, eta biolontxeloa, kontrabaxua handiena da.
Gehiago ikusi
biolontxeloa
Biolontxeloa hari igurtziko arku nstrumentua da. Soinua ekoizteko, arkua, zaldi ilezko zuntz tenkatuzko sorta batekin egina, instrumentuaren lau harien kontra igurzten da. Biolinaren antzeko forma du, baina handiagoa da, eta behean hagatxo batez lurrean bermatuz jotzen da, musikaria eserita dagoela. Biola baino haundiagoa da, baina kontrabaxua baino txikiagoa da.
Gehiago ikusi
gitarra klasikoa
Gitarra hari pultsatuko familiko instrumentua da. Hatzez jotzen da eta soinu zulo bakar bat du. Hariak jotzean bibratzen du eta airea mugiarazten du soinua sortzen. Soinu hori erresonatzia kaxan sartzen da, errebotatu egiten da eta handituta ateratzen da. Hiru atal ditu: erresonantzia kaxa, giderra (diapasoia eta sei hariak sakatzen den lekua) eta burua (sokak afinatzen ditugun lekua).
Gehiago ikusi
gitarra elektrikoa
Hari pultsatuko instrumentua da. Gitarra klasikoak bezala, sei hari ditu eta diapasoi bat, koskaz banatua. Hariak metalezkoak dira eta haien soinua elektrikoki anplifikatzen da. Hariak, eskuarki, ziaz pultsatzen edo zarrastatzen dira, baina eskuineko hatzak erabiliz ere jo daiteke. Ezkerreko eskuko hatzek kosken kontra estutzen dituzte hariak, soinu desberdinak lortzeko.
Gehiago ikusi
baxu elektrikoa
Hari pultsatuko instrumentua da. Baxu elektrikoa gitarra elektrikoaren antzekoa da itxurari eta egiturari dagokienez, baina gorputz handiagoa du, gider luzeagoa (86,4 cm) eta lau soka ditu, lodiagoak eta tonuan jarrita, baxuaren aurrekari den kontrabaxuan bezala. Anplifikadore baten bidez entzuten da. Uhala, kablea eta afinagailua ere behar dira.
Gehiago ikusi
txistua
Haize egurrezko instrumentua da. Ezkerreko eskuaz jotzen den hiru zuloko txirula da, danbolinaz laguntzen dena. (esku bakarrez jotzen den danborra).Soinua sortzeko putz egin eta hatzak mugitu behar dira, danbolina ziriaz eragiten dugun bitartean.
Gehiago ikusi
ALBOKA
Haize instrumentua da. Bi behi adarrez osatuta dago: batean putz egiteko eta bestea ohiartzunerako. Bi adarren artean bi kainabera zulatuta uztarri batean ezarrita, altuera ezberdineko soinuak egiteko. Adarraren barruan bi kaina-pita daude putz egiterakoan soinua sortzen dituztenak.
Gehiago ikusi
BATERIA
Perkusio instrumentu bat da. Danbor eta txindata motako zenbait perkusio instrumentuz osatutako multzoa, musikari bakar batek jotzen duena. Bi eskuekin eta bi oinekin jotzen da. Erantsi dakizkioke zintzarriak, panderoak eta beste elementu batzuk ere.
Gehiago ikusi
PERKUSIOA
Perkusioko intrumentuak familia zabal eta askotarikoa osatzen dute: orkestra sinfonikoetako tresnetatik hasi (tinbalak, xilofonoa, marinba, dunbala, atabala, bateria...) eta jatorri herrikoi eta etnikoko tresnetara arte (djembe afrikarra, konga eta bongo kubatarrak edo surdo, repenique… brasildarrak). Tresna horiek guztiek badute ezaugarri komun bat: "jo” egin behar dira soinua ateratzeko. Nola baketaz edo makila, hala eskuez.
Gehiago ikusi
TXALAPARTA
Perkusio zehazturiko instrumentu bat da. Makilaz kolpatzen diren oholez osatutako euskal musika instrumentua.Oholak euskarri baten gainean ezartzen dira, tartean gai isolatzaile bat dagoela. Makilak kono enbor formakoak dira, eta horien oinarriaz kolpatzen da ohola, goitik behera, makila bertikalki hartuta. Bi musikariren artean jotzen da.
Gehiago ikusi
triki eta panderoa
Trikiti haizezko musika tresna polifoniko bat da. Panderoa, zehaztugabeko perkusiozkoa. Trikitixa terminoak hainbat gauza adierazten ditu: dantza mota bat, musika estilo bat, trikitixa edo akordeoi diatoniko eta panderoaz osatutako bikote instrumentala. Dena den, gaur egun eta orokorrean tresnari, akordeoi diatonikoari, deitzen zaio trikitixa. Hauspoaz elkartutako bi kaxa ditu: melodi kaxa eta baxuen kaxa.
Gehiago ikusi
KANTUA
4. Soinua eztarritik, sudurretik eta ahotik igarotzen da. Horrek erresonantzia ematen dio soinuari.
Eztarria
Sudurra
Ahoa
3. Ahots-kordek itxita egon behar dute, airea haien artetik igarotzean bibrazio bat sortzeko. Horrela, airea soinu bihurtzen da.
Irekita
Itxita
2. Fase honetan, funtsezkoak dira diafragmaren, barrunbe torazikoaren, muskulatura abdominalaren eta bizkarreko muskulaturaren eginkizuna.
Diafragma
Ahotsaren bidezko musika jarduera kantua da. Mekanismo honetan, airea laringetik igarotzean, ahots kordak hurbildu egiten dira eta bibrazio bat sortzen dute. Ahotsa bibrazio horrek sortutako soinua da. Kantuan hedaduraren arabera bereizi ohi diren mota hauek: emakumezkoenak: sopranoa, mezzosopranoa eta kontraltoa dira; gizonezkoenak: tenorra, baritonoa eta baxua.
1. Biriketatik datorren aire korronte bat sortu eta bronkioetatik eta trakeatik igotzen da.
Trakea
Birikak
Gehiago ikusi
Eskerrik asko!
Kredituak >>
- Bajo electrico: By Th. Ott - Norberak egina, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=1522947
- AKORDEOIA/ACORDEÓN: De Arent, Infrogmation - nl:Afbeelding:KlavierAccordeon.jpg Own picture, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=260899
- ACORDEON BOTONES: By Necz0r - Henry Doktorski, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=4891015
- Teklatua/Teclado: De Masterkeyboard.jpg: André Karwath aka Akaderivative work: Steven De Oliveira - Este archivo deriva de: Masterkeyboard.jpg:, CC BY-SA 2.5, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=23360436
- Alboka: De Irristaka - en:Alboka, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=1218558
- Mecanismo piston de trompeta: De Artlejandra - Trabajo propio, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=58881536
- Partes del violin: De Flotis - Trabajo propio, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=27533927
- Txalaparta: https://www.tirikitrauki.com/espanol/tienda/otros-instrumentos/percusion/txalaparta-2
- Trikitixa: CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=1362738
