Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

B1-IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA

Imanol Yarza

Created on February 26, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Smart Presentation

Practical Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Visual Presentation

Relaxing Presentation

Transcript

NIRE PORTFOLIO DIGITALA

sartu

B1 IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA IMANOL YARZA

Sarrera

Aurkibidea

Irakaslearen konpetentzia digitala

Aurkezpena

Aurkezpena

Sarrera

Aurkibidea

Oraingo honetan ere, B1-IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA ubidean, ikasleekin praktikan jartzeko baliabide berriak ikasiko ditudan ilusioz ekiten diot lanari. Hurrengo ataletan partekatuko ditudan lan eta proposamenak erabilgarriak izatea espero dut.

Kaixo, Imanol Yarza naiz, Lh6. mailako irakaslea naiz eta besteak beste Ingurunea eta Euskara arloak irakasten aritu naiz azken urtetan. Ikastaro honi dagokionez, nire espektatiba nagusia datozen garai berriek eskatzen dituzten premiei egoki erantzuteko prestatzea eta eguneratzea da. Iaz A2 ikastaroa egin nuen, eta ezagutzen ez nituen hainbat baliabide berri ezagutu nituen hala nola, Canva, Screencastify, Vocaroo edota Genial.ly bera.

Sarrera

AURKIBIDEA

Aurkibidea

FAQ Ohiko galderak
Classroom-aren bideo-tourra
Classroom-eko foro eta txatak
Hausnarketa partekatua
Domina

Aurkibidea

1.ZEREGINA: Foroak erabiltzen ikasteko jarraibideak

Sarrera

Urte batzuk daramatzagu ikastolan Classroom-a erabiltzen. Gehienetan Blink jarduerak, irakasleek prestatutako jarduerak edota bestelako lanak igo izan ditugu ikasgeletara. Oraingoan berriz, foroa erabiliko dugu estreinekoz. Euskarako arloan, ARGIXORGIN liburua irakurtzen dugu gelan denek batera eta foroa erabiliz istorioak planteatzen dizkigun hainbat gairen inguruan hausnartzeko, foroa egokia izan daitekela iruditu zait. Baliabide hau gelan erabiliko dudan lehen aldia izango dela kontuan hartuta eta ondo funtzionatu dezan eta eraginkorra izan dadin txosten bat prestatu dugu ikasleentzat.

Aurkibidea

2.ZEREGINA: Google Classroom FAQ zerrenda eredua

Sarrera

Badira urte batzuk ikastolan, LH etapan, Google Classroom plataforma erabiltzen hasi ginela. LH6.mailako ikasleek ezaguna dute eta nahiko ongi moldatzen dira baina oraindik ere maiz errepikatzen dira gelan galdera berak, eta horregatik sortu dugu FAQ (Frecuently Asked Questions) dokumentu hau. Galderak gaiaren arabera antolatu ditugu eta IDU aholkuei jarraituz, erantzun laburrak jarri ditugu ulermena errazteko asmoz. Galderak sortzen diren moduan dokumentua berritzen eta osatzen joango gara ahalik eta eguneratuen egon dadin.

Aurkibidea

3. ZEREGINA: Google Classroom-en Ohiko galderen FAQ erantzunen Bideo-Tourra

Sarrera

Aurreko zereginean zerrendatutako ohiko galderak erantzuteko asmoz, HH eta LH-ko irakasleen artean bideo-tour bateratu bat egitea erabaki dugu. Gure artean banatuta, irakasle bakoitzak ohiko galdera bati erantzuten dion azalpen-bideo labur bat egingo dugu eta ondoren, bideo guztiak elkartuz denon artean azalpen-bideo orokor bat lortuko dugu. Bideoa grabatu aurretik gidoi bat prestatu dugu, bideoan zer azalduko dugun argi izateko eta bideoa ahalik eta zehatzena izan dadin.

Play

4.ZEREGINA: Hausnarketa partekatua

Sarrera

Aurkibidea

Zeregin honetan Santo Tomas Lizeoko 1.deialdiko irakasleok, B1 irakaskuntza-ikaskuntza ikastaroaren inguruko hausnarketa partekatua egin dugu. Ondoko irudian klikatuta aipatutako hausnarketaren inguruko dokumentua ikusteko aukera izango duzu.

DOMINA

Sarrera

Aurkibidea