Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Aurkezpena
gorane m
Created on February 24, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Visual Presentation
View
Terrazzo Presentation
View
Colorful Presentation
View
Modular Structure Presentation
View
Chromatic Presentation
View
City Presentation
View
News Presentation
Transcript
AUTO ETA KO-EBALUAZIOA
EMAITZEN DIANA
Ebaluazio honetan kolorea landu dugunez, ikasitakoa aplikatzeko zeregin bat antolatu dugu. ZEREGINA: Ikasleei musika talde baten diska diseinatzeko eskatuko diegu.
Horretarako, hau izango da AGERTOKIA
Aurkzpen hau CC BY-NC-SA 4.0 lizentziapean dago© 2 Egilea : G
AGERTOKIA
NAGUSIKI LANDU NAHI DIREN KONPETENTZIAK: PLA1 Zenbait adierazpen plastiko, ikusizko eta ikus-entzunezko hartze aktiboaren bidez eta hainbat tresnaren erabileraren bitartez ezagutzea eta baloratzea, genero-isuririk gabe, jakin-mina, sentsibilitatea eta errespetua erakutsiz, pentsamendu kritikoa garatzeko eta ondarea kontserbatu beharra ulertzeko. PLA3 Hizkuntza plastiko, ikusizko eta ikus-entzunezkoekin esperimentatzea eta proposamen pertsonalak sortzea, ikerketaren eta praktikaren bitartez, ideiak, sentimenduak eta emozioak modu sortzailean adierazteko eta komunikatzeko, eta hobetzeko gaitasuna, autoestimua eta autokritika jarrera irekiarekin garatzeko. KONPETENTZIA HAUEK EBALUATZEKO IRIZPIDEAK: PLA1/1 1.1. Hainbat iturritatik produkzio plastiko, ikusizko eta ikus-entzunezko artistikoei buruz bildutako informazioa hautatzea, bereizgarri dituzten elementu nagusiak analizatuz eta pentsamendu kritikoa garatuz, jakin-mina, sentsibilitatea eta erres- petua erakutsiz. PLA1/2 1.2. Zenbait produkzio plastiko, ikusizko eta ikus-entzunezkoren inguruko testuingurua ezagutzea, baita horren funtzioa eta xedea ere, ahoz eta/edo idatziz deskribatuz, hiztegi espezifikoa erabiliz, interesa eta errespetua erakutsiz. PLA3/3 3.3. Proiektu artistiko indibidual bat sormenez egitea, norberaren mezuak sortzeko modu kontzientean eta materialak, euskarriak eta tresnak maneiatzeko ekimena erakutsiz, iraunkortasun-irizpideekin.
EB. HEZIGARRIA: AUTOEBALUAZIOA, KOEBALUAZIOA ETA HETEROEBALUAZIOA Ikasleek Plastika ikasgaian egindako sorkuntza ebaluatzeko autoebaluazioa, ko-ebaluazioa eta hetero-ebaluazioa egitea proposatu dut, ebaluazio-irizpideetan oinarritutako galdetegi baten bitartez. Modu honetan, ikasleek ikasketa helburuak zein diren ulertu egindako lana kritikoki aztertzen ikasten dute.
Galdetegi honetan baloratuko duguna hauxe izango da, eta 3 mailatan sailkatu beharko dugu: Hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua.
IKUSI galdetegian baloratuko duguna
ATZERAELIKADURA: EMAITZEN DIANA Emaitzak diana bitartez azalduz, modu grafikoan ikus dezakete non kokatuta dauden eta zer duten hobetzeko, lanean jarraitzeko norabidea har dezaten.