Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Euskal emakume antzezleak Getaria

Orokieta Herri Eskol

Created on February 22, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Euskal emakume

antzezleak

2024ko

Martxoaren 8a

Euskal emakume

Erronka

antzezleak

Azken urteotan emakume bertsolariak, ilustratzaileak, idazleak eta musikariak ezagutzeko aukera izan dugu. Aurten euskal emakume antzezleak izango dira gure proiektuaren ardatz.

martxoaren 1etik martxoaren 8ra bitartean euskal emakume antzezleak ezagutzera eta gure proiektuan parte hartzera animatu nahi zaituztegu familiako kide guztiak.

Nola parte hartu?

Euskal emakume

Erronka

antzezleak

15 emakume antzezle ezagutzeko aukera izango dugu proiektu honekin.

1- Antzezleen fitxak aztertu.2- Bakoitzari dagozkion datuak osatu. 3- Parte hartze orria bete eta kutxan sartu.

Parte hartze orrian, antzezle bakoitzaren argazkia eta jaiotze urtea asmatu beharko dituzue.

Euskal emakume

antzezleak

Eskolako sarreran ere fitxak ikusgai egongo dira.Parte hartze orriak eskolan izango dituzue.

Martxoaren 8an asmatzaile guztien artean zozketa egingo dugu.

Animatu eta parte hartu!

Euskal emakume

antzezleak

Irudia: euskarazko wikipedia

Irudia: euskarazko wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Irudia: euskarazko wikipedia

Irudia: euskarazko wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Irudia: EITB

Irudia: euskarazko wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Irudia: euskarazko wikipedia

Irudia: euskarazko wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Irudia: euskarazko wikipedia

Irudia: euskarazko wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Irudia: El Diario Vasco

Irudia: euskarazko wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Irudia: euskarazko wikipedia

Irudia: EAB

Euskal emakume

antzezleak

Irudia: La vanguardia

Irudia: EAB

Euskal emakume

antzezleak

Itziar Ituño Martinez (Basauri)

Interpretazioa ikasi zuen Basauriko Antzerki Eskolan, eta soziologia ikasketak ere egin zituen. Lan ugari egindakoa da antzerkian, telebistan zein zineman. Nabarmentzekoak dira zineman egindako "Loreak", "Errementari " edo "Irati" fimak, baita telebistan "Goenkalen" egindako lana ere. Azken urteotan "Paperezko etxea" eta "Intimitatea" telesailetan egindako lanek nazioarte mailan ospea eman diote.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Aitziber Garmendia Mendizabal(Zaldibia)

Aktore eta umorista zaldibiarra zuzenbidean lizentziaduna da, baina ETBrako egindako lanek famatu dute batik bat, telesailetan eta umore saioetan. Zineman "Sukalde kontuak" eta "Mugaldekoak" filemetan aritu zen; "Barre librea" eta "Sorginen laratzan" lan egin du telebistan, eta antzerkian ere lan oparoa egin du, "Erlauntza" eta "Ez naiz inoiz Dublinen izan", askoren artean.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Anabel Arraiza Artieda(Lakuntza)

Euskal aktorea, kazetaria eta musikaria da. "Triki Ta Ke" taldean 2001an abeslari aritu ondoren, Euskal Telebistan, Nafar Telebistan eta Hamaika Telebistan aritu izan da. Zineman, telebistan eta antzerkian lan egin izan du. Telebistan "Goenkalen" eta "Sorginen Laratzan" ibili zen, eta "Loreak", "Ione, igo zerura" eta "Denboraren gibelean" filmetan parte hartu zuen, besteak beste.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Nawja Nimri Urrutikoetxea (Donostia)

Ama euskaldun eta aita jordaniarreko aktorea. Haurtzaroa Bilbon igaro zuen, eta euskara ikasi zuen. Gaur egun Mdrilen bizi da. Zineman eta telebistan lan asko egin ditu. Ezagunenak, "Asfaltoa", "Ireki begiak" eta "Baita euria ere" filmak, eta "Paperezko etxea" eta "30 txanpon" telesailak dira, besteak beste.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Edurne Azkarate Sobrino (Oion)

Aktore eta aurkezle arabarra. Euskal Telebistan hainbat saio aurkeztu ditu eta gaur egun antzerkian egiten du lan. Lehen film luzean parte hartu zuen 2021. urtean, "Irati" filmean, izena ematen zion pertsonaiaren paperean. Honetaz gain, telebistako "Aulki jokoa" saioan lan egin du eta hainbat antzezlanetan parte hartu du, besteak beste, "eRRe". "Aldarri bat bertsoz" eta "Zeozertan dabil baina ez dakit zertan" lanetan.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Maika Etxekopar (Gotaine-Irabarne)

Musikari, kantari eta antzerkilaria. "Amaren Alabak" taldeko kide, "Gartxot" pelikulako Xuneren ahotsa, "Ederlezi" pastoraleko muntatzaile eta parte-hartzaile, Le Petit Théâtre de Pain, Bonbon noir et crotte de bique, eta Huts Teatroa konpainietako partaide da. Azken hilabeteetan, "Etxekoak" antzezlanarekin dabil Euskal Herrian barna.

Iturria: Euskarazko Wikipedia eta Argia

Euskal emakume

antzezleak

Ainere Tolosa Arregi (Zizurkil)

Euskal aktorea eta irakaslea da. Izen bereko liburuan oinarritutako "Kutsidazu bidea, Ixabel " antzezlanean protagonistaren rola jokatu zuen. Antzezlan hori mugarri bat izan zen euskarazko antzerkigintzan, ia bi urtez iraun baitzuen, eta emanaldiak 180 izatera heldu zirelako. Telebistan eta zineman hainbat lan egin ditu, adbidez, "Wazemank" eta "Brinkola" telebistan, eta "Agur, Etxebeste" eta "Arriya" zineman.

Iturria: Euskarazko Wikipediae eta https://www.izaromusic.com/eu/bio/

Euskal emakume

antzezleak

Kontxu Odriozola Lesaka (Azpeitia)

Euskal aktorea izan zen. Telebistan "Bai Horixe!" euskara ikasteko saioan eta "Goenkale" telesailetan antzezteaz gain, antzerkian eta zineman ere lan askotan parte hartu zuen. Dudarik gabe, Goenkaleko Maria Luisa Galardi pertsonaia izan da jendartean ospe handien eman zion rola. 2008an Euskal Aktoreen Batasunak bere saria eman zion. Zineman ere aritu zen eta hainbat filmetan hartu zuen parte.

Iturria: Euskarazko Wikipedia eta badok.eus

Euskal emakume

antzezleak

Nerea Elizalde Zamakona (Bilbo)

Bizkaitar aktorea eta folk eta pop abeslaria da. , Anima Eskolan ikasi zuen 2007tik 2016 urtera bitartean, eta Arte dramatikoko goi ikasketak egin zituen.Telebistan eta antzerkian aritu da azken urteotan. "Goazen" telesailean parte hartu du hainbat urtez eta "Uda-gau bateko ametsa", "Ekaitza" eta "Chejov eta Becquer-en bakarrizketak" antzezlanak egin ditu.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

10

Patricia Lopez Arnaiz (Gasteiz)

Arabar aktorea da, telebistan eta zineman aritutakoa. Ane filmean duen paper protagonistagatik Emakumezkoen interpretazio onenarentzako Goya, Forqué eta Feroz sariak jaso zituen. Hainbat antzezlan egiteaz gain, zineman aritu da batez ere. Besteak beste, 20.ooo erle espezie, Hil kanpaiak, Ane, Amaren eskuak eta 80 egunean filmetan hartu du parte.

Iturria: Euskarazko Wikipedia eta badok.eus

Euskal emakume

antzezleak

11

Elena Irureta Azanza (Zumaia)

Euskal aktorea da. Argazkilaritza ikasketak amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatikoko Eskolan diplomatu zen. Euskal Herrian gehienbat telebistan egindako lanei esker ezaguna bada ere, "Bi eta bat", "Jaun ta Jabe" eta "Martin", besteak beste, lan ugari egin ditu antzerkian eta batez ere zineman. 2023an Euskal Zine Bilerak Begirada saria eman dio ikus-entzunezkoen alorrean egindako ekarpenengatik.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

Iraia Elias Muniain (Zarautz)

12

Euskal aktorea da. Antzerkian eta zineman lan ugari egin izan ditu. "Amama" filmean egindako papera zela eta Goya sarietarako hautagai izendatu zuten 2015ean. "Oreina" filmean eta "Hondar ahoak" eta "Intimitatea" telesailetan parte hartu du. Metrokoadroka sormen laborategiko kidea eta Ttak teatroaren sortzailea ere bada. Azken aldian Kamikaz kolektiboarekin hainbat antzezlan taularatu ditu.

Euskal emakume

antzezleak

Ainhoa Garai Pujana (Arrasate)

13

Euskal aktorea da. Telebistan eta antzerkian aritutakoa. "Goenkale" telesailean egin zen ezagun Maialenen paperean 2001etik 2005era bitartean. Antzerkian ere egin du bere ibilbidea "Baginaren bakarrizketak" edota "Pottola" bezalako obra arrakastatsuekin. Egun Iturzaeta Herri Eskolako irakaslea da.

Euskal emakume

antzezleak

14

Itziar Aizpuru Sustaeta (Getaria)

Euskal aktorea da. Gaztetan Gure Txeru antzerki-taldea sortu zuen Getarian eta 1960ko hamarkadan lau antzezlanetan parte hartu zuen. 1999an telebistan hasi zen lanean, "Goenkale" telesailean, 60 urte zituela. Gerora beste zenbait telesail eta film laburretan agertu da, besteak beste "Martin" (2003-2009), "Hospital Central" (2002-2012), "Eskamak kentzen" (2016)2010ean lehen papera izan zuen zineman, "80 egunean filmean". Lan horrek ospea ekarri zion, eta Emakumezkoen Antzezpen Onenaren Saria eskuratu zuen Toulouseko Cinespaña jaialdian. 2014ko "Loreak" filmeko protagonistetako bat izan zen eta nazioartean egin zen ezagun. Film horregatik ere hainbat sari irabazi zituen,

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

15

Ane Gabarain Gaztelumendi(Donostia)

Aktore gipuzkoarra da. Sarritan telebistan lan egin badu ere, zinema eta antzerkia ere jorratu ditu. Euskal Herrian batez ere "Bi eta bat", "Jaun ta Jabe" eta "Mi querido Klikowsky" telesailengatik da famatua. Hainbat filmetan ere hartu du parte; Alex Iglesiasen "La Comunidad" eta "800 balas" filmetan esaterako. Bere azken filma "20.000 especies de abejas" izan da eta film horregatik emakume aktore onenaren Goya saria jaso zuen Valladoliden.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Euskal emakume

antzezleak

16

Itziar Atienza Molina(Galdakao)

Madrilen jaio zen, baina txiki-txikitan etorri zen Euskal Herrira bizitzera eta Galdakaokotzat du bere burua. Zuzenbidea ikasi zuen, baina 30 urterekin txikitatik zuen antzerkirako zaletasunari helduz, Gasteizko antzerki eskolan izena eman zuen. Vaya Semanita telebista saioan zortzi denboraldiz lan egin zuen eta bertan lortu zuen ospea. Antzerkian, telebistan eta zineman ere lan ugari egin du. “Txarriboda”, “Erlauntza”, “Ocho apellidos vascos” edota “El silencio de la ciudad blanca” filmetan hartu du parte esate baterako.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Euskal emakume

Kokatu antzezle bakoitza bere jaiotze datan

antzezleak

1945

1939

1955

Euskal emakume

Kokatu antzezle bakoitza bere jaiotze datan

antzezleak

1963

1972

1979

19 77

19 74

1975

Euskal emakume

Kokatu antzezle bakoitza bere jaiotze datan

antzezleak

1981

1987

1980

1993

1998

1983

1982

Parte hartze fitxa

Euskal emakume

antzezleak

Izen - abizenak: Gela:

Fitxa Argazkia Jaiotze urtea

Fitxa Argazkia Jaiotze urtea

Fitxa Argazkia Jaiotze urtea

12

13

14

10

15

11

16