Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

EUSKARAKO ERREPORTAJEA

Sarai

Created on February 19, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Body Parts

Choice Board Flipcards

January School Calendar

Genial Calendar 2026

School Calendar 2026

January Higher Education Academic Calendar

School Year Calendar January

Transcript

Aitana E, Sofía eta Sarai
Gela: DBH 4.A

JANTOKIAREN ATSEDENA

Ekintza Kriminal eta Satanikoak

Erreportaje honetan, 2018-2019 urteen artean Gasteizko Santa María Marianistas eskolako lehen hezkuntzako bosgarren mailan gertatutakoa aztertuko dugu, non hainbat gertakari kezkagarri egon ziren, ihesaldietatik erritualetara. Monitoreen arteko antolaketa arazoak eta ikasle batzuen portaera desegokiak gaur argitara aterako dira, ikastetxeko ikasle batzuen artean hainbeste denbora ezkutuan egon daramatenak.

Santa María Marianistas, Vitoria-Gasteiz

JANTOKIAREN ATSEDENA

Lehenik eta behin, eskola honetan jantokiak nola funtzionatzen duen informazioa behar dugu, Marianistas Gasteiz ikastetxearen ordutegia goizez eta arratsaldez izaten direlako, era horrek familia asko haurrak bertan jatera uztera eramaten dituelako. Zerbitzu honen plangintza oso sinplea da: janaria txandaka doa, hau da, haurrak taldetan banatu eta ordu ezberdinetan jaten dute.

JANTOKIAREN ATSEDENA

Hala ere, denek partekatzen duten zerbait dago, eta hori janaria amaitzeko behar duten denbora maximoa da – ordu bat. Kalkuluak eginez konturatu ginen neska-mutilen %90ek janaria bukatzeko ordua maximoa baino lehen amaitzea lortzen zutela, eta horrek denbora gehiago ematen zien jangelako bigarren zatirako: denbora librea.

JANTOKIAREN ATSEDENA

Halaber, ikastetxe honetan bere instalazioetan jateko geratzea erabakitzen duten ikasleek bi orduko atsedenaldia dute, eta bertan nahi duten guztia egin dezakete eraikinera sartu edo gailu elektronikoekin jolastea ez ezik. Arau hau bakarrik hautsi ahal da liburutegira irakurtzera/ikastera edo eskolaz kanpoko jardueraren bat badaukate. Baina, haurrak zaintzeaz arduratzen diren monitore batzuekin hitz egin ondoren, neskato batzuk korridoreetan arauak hausten ari ziren ustea iritsi zitzaigun.
Aitana E, Sofía eta Sarai
Gela: DBH 4.A

JANTOKIAREN ATSEDENA

Jantokia

Ikasle hauek, gehienbat neskak irakasle batzuen ustez, “Slime” (kola eta detergentearekin egiten den nahasketa uniformea) sortzen eta erritualak egiten pasatzen zuten denbora… are gehiago, eskolatik ihes egiten zuten, izugarri arriskutsua zena bai haientzat, gerta zitekeenagatik, bai eskolarentzat, lege-ondorioak jasango zituena.
Aitana E, Sofía eta Sarai
Gela: DBH 4.A

JANTOKIAREN ATSEDENA

Orain, neska talde honek bere denbora librean egiten zuenaz hitz egingo dugu. Horietako baten arabera, jarduera ezagunena "Slime" zen, garai hartan modan zegoena. Konplize horren arabera, gertakariak beheko solairuko komunean eta "desgaituen" komunean egiten ziren, han sartu ezinagatik ere. Irakasleei informazio hori eman ondoren, harrituta geratu ziren, eta galdera bakarra izan zuten: Nola?

Beheko solairuko komuna

JANTOKIAREN ATSEDENA

Ba, neskak bere etxeetatik materialak ekarri, plastikozko poltsa batean gorde, eta handik gutxira jantokian zegoen arrapala batean uzten zituztelakoan daude monitoreak. "Slime"-a amaitzean, takiletan utzi omen zuten, irakasleek ez susmatzeko. "Izugarria zen, hain zikinak uzten zituzten bainuak, non orduak ematen bainituen hori garbitzen, baina inor ez zen saiatu arduradunak aurkitzen. Beharbada, aurkitu bagenitu, hori egiteari ekingo zioketen eta ez nukeen izango sorbaldako minik gaur egun". - onartu zigun garbitzaile batek.

Aitana E, Sofía eta Sarai
Gela: DBH 4.A

JANTOKIAREN ATSEDENA

Bestalde, beste jarduera batzuk ere egiten zituzten, hala nola, ikastetxeko komunetan espirituak inbokatzea (batez ere ispiluak zeudelako eta erritual askok eskatzen zituztelako).

Hauek funtzionatu zutelako zurrumurrua iritzi zaigu, ikastolaren ikasle batzuek itzalak ikusi zituztela esaten dutelako, adibide moduan, Ainara Arrieta: "Inbokazioaren egunetik gauza paranormalak gertatzen hasi zitzaizkidan, ezin izan dut handik lo egin. Beharbada ez nituzke honelako arazoak izango tontoa egin izan ez ezean" - esaten zigun.

JANTOKIAREN ATSEDENA

Gainera, neska hauek bere bizitzak eta ikastetxearen izen ona ere arriskuan jartzen zituzten, ezer inoiz gertatu arren, eraikinaren ondoan dagoen txutxe-dendara ihes egiten zutelako, "Koty" izena duena. Zorionez, egun batean harrapatu zituzten, eta ezin izan zuten eskapadarik berriro egin.

Ainara Arrieta, 2018-2019 artean gertatutakoaren biktima

Aitana E, Sofía eta Sarai
Gela: DBH 4.A

JANTOKIAREN ATSEDENA

Laburbilduz, monitoreen zaintza eskasak eta ikasleen portaera txarrak ingurune arriskutsu bat sortu zuten, non ikasleak ez zeuden seguru. Gainera, espirituen deiak eta ikastolan erritoak egiteak hezkuntzarekiko kontrol eta errespetu falta erakusten du. Hau ikusi ondoren, ikastolako irakasleek arazo horiei aurre egiteko eta eskola-ikaskuntzarako ingurune seguru eta egokia bermatzeko aldaketak egitera ekin diote, horrelako zerbait berriro gerta ez dadin.
Egin Clic bideoa ikusteko