Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

UGALKETA FUNTZIOA

Leire Otermin

Created on February 19, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Vaporwave presentation

Animated Sketch Presentation

Memories Presentation

Pechakucha Presentation

Decades Presentation

Color and Shapes Presentation

Historical Presentation

Transcript

UGAL FUNTZIOA

Osasuntsu hazi, luzaro bizi!

Ugal funtzioa

  • Ugalketa prozesu biologiko bat da, non organismo batetik banako bizi berriak sortzen diren.
  • Biziaren oinarrizko prozesua da, organismo oro ugalketaren emaitza baita.
  • Ugalketa-metodo ezagunak bi taldetan banatzen dira: sexualak eta asexualak.

UGALKETA SEXUALA

  • Ugalketa sexuala ohikoena da animalien artean.
  • Bi izaki bizidun behar dira norbanako berria sortzeko.
  • Zelula sexual espezializatuen edo gametoen bitartez egiten da.
  • Gametoak banaketa meiotikoaren bidez sortzen dira, eta horiek elkartzen direnean, zigotoa eratzen da.
  • Gametoak haploideak dira eta zigotoa, berriz, diploidea.

UGALKETA ZELULAK

OBULUA
ESPERMATOZOIDEA
  • Zelula haploidea da, arren ugalketa zelula edo gametoa dena.
  • Espermatozoideak barrabilen barnean eratzen dira espermatogenesi bidez.
  • Emakumezko, animalia eme eta landare loredunen ugalketa-zelula haploide edo gametoa da.
  • Obulutegian sortzen dira obogenesi izeneko prozesuaren bidez.

gametoak, non eta nola sortzen ditugu?

ZATIKETA ZELULARRA

MITOSIA
MEIOSIA
  • Zelula banaketa honetan genetikoki berdinak diren zelulak sortzen dira eta kromosoma kopurua mantentzen da.
  • Zelula zatiketa honetan zelula diploide (2n) batetik zelula haploideak (n) sortzen dira.

espermatogenesia

OBOgenesia

ERNALKETA

  • Zelula sexualen fusio-prozesua da ernalketa.
  • Obulua ernaldua izan dadin, honek tronparen batean edota uteroan egon behar du (4 egun hilabetean).
  • Gizonen kasuan, eiakulazioan 500 bat milioi espermatozoide isurtzen dira. Hauek oztopo ugari gainditu behar dituzte. Gutxi batzuk baino ez dira iristen obulura eta hauetatik bakarra sartzen da.
  • Ondoren obuluak mintz bat jariatzen du beste zelula espermatikoei bidea ixteko.
  • Ernalketa gertatu da, espermatozoidearen eta obuluaren nukleoak elkartu egiten dira.
  • Zatitzen hasiko da.

enbriogenesia

inplantazioa
8 blastomero
morula
ZIgotoa
blastula
gastrulazioa

gastrulazioa

Gastrulazioan, zelulak mugitzen eta berrantolatzen hasten dira, hiru geruza ezberdinen eratu arte:

  • Ektodermoa: geruza hau kanpoaldean aurkitzen da eta azala, nerbio-sistema eta zentzumen-organoak bezalako egiturak sortuko ditu.
  • Mesodermoa: ektodermoaren eta endodermoaren artean eratzen da eta muskulu-eskeletikoa, zirkulazio- eta iraitz-aparatua eta ugaltze-aparatua bezalako egiturak sortuko ditu.
  • Endodermoa: barrualdean aurkitzen da eta digestio-hodiaren estalkia, gibela, pankrea eta arnas-guruinak bezalako egiturak sortuko ditu.

organogenesia

ESKERRIK ASKO!

inplantazioa

Blastula hori umetokiaren paretetara itsasten da inplantazio izeneko prozesuaren bitartez, zeina normalean 6-7. egunen bueltan gertatzen den. Ondoren blastozitoak aldaketa morfologikoak jasango ditu, gastrulazio prozesuari hasiera emanez.

zigotoa

Gameto ar eta emeen (n biak) arteko ernalketaren ondorioz sortutako zelula (2n) da. Zigotoaren genoma gameto bakoitzeko DNAren konbinazio bat da, nahiz eta bere zitoplasma eta organuluak amarengandik jasotozen diren beti. Zigotoak ondoren segmentazio deritzon prozesua hasiko du, hainbat zatiketa mitotiko jasanez.

8 blastomero

Hasierako zigotoaren etengabeko zatiketa mitotikoen ondorioz, ernalketa gertatu eta 48 ordutara iada 8 blastomero izango ditugu. Zeinak zatitzen jarraitzeaz gain konpaktatzen hasiko diren, hurrengo fasera pasatu ahal izateko.

gastrulazioa

Gastrulazioa enbrioiaren garapenaren hirugarren astean hasten da. Gastrulazioak gorputzaren oinarrizko egitura ezartzen du, hau da, garatzen ari den organismoaren ehun eta organo guztien eraketa ahalbidetzen du.

morula

16-32 zelula bitarteko masa konpaktuari morula deritzo. Gizakiongan morula ernalketa gertatu eta 3-4 egunetara umetokian sartzen da, eta likidoa hartzen hasten da.

Blastula

Morulara sartutako likidoak sortutako presio hidroestatikoaren eraginez, morularen barnean kabitate bat sortuko da likidoz betea geratuko dena eta zelulak periferiarantz bultzatuko dituena, blastozelea. Periferiako zelulak asko konpaktatuko dira, trofoblasto deritzon kanpo geruza bat osatuz. Periferiara bidaiatutako zelula batzuk polo batean metatuko dira, enbrioblasto deritzon zelula-masa osatuz.