Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Arnas aparatua

Irene Blazquez Martinez

Created on February 16, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Interactive Image with Information

Interactive Human Body Image

Interactive Artwork Image

Interactive Product Image

Essential Square Interactive Image

Akihabara Vertical Interactive Image

Interactive Nature Image

Transcript

ARNAS APARATUA
Gaixotasunak: - Infekzioak - Asma -Pneumonia
Birika aireztapena:
Gas-trukeak:
Diagnostikoa:

Irene Blazquez, Grace Barrigah eta Cessia Rodrigez

Arnas bideetako infekzioak

Infekzio hauen eragile gehienak birusak dira, rinobirusa, koronabirusa, gripe birusa, parainfluenzabirusa, pneumobirusa eta adenobirusa generoak, batez ere. Infekzio batzuk bakterioek ere eragin ahal dituzte (Streptococcus).

Zer organotan gerta daiteke? -Sudurra -Ahoa -Laringea -Sudur-hobiak -Faringea

Infekzio hauek tratatzeko mikroorganismo eragileen araberakoa da. Nahiz eta kasu askotan atsedena eta hidratazio ona nahikoa izan, infekzioa oso larria bada eta bakterio batek eragindakoa antibiotikoak hartu ahal dira.

Arnas aparatuaren atalak

AHOA:

Ahoa, elikagaiak gorputzean sartzeko barrunbea da. Ehun bigunak, mukosak eta mingaina, eta ehun gogorrak, hortzak eta maisalezurreko hezurrak, ditu.Digestio hodiaren hasiera da, hortzak eta listu guruinek elikagaiak deskonposatzen laguntzen dute geroago hauek digeritzeko eta amigladek infekzioen aurka babesten dute organismoa.

Arnas aparatuaren atalak

LARINGEA:

Larigea hodi labur bat da kartilagoz osatuta dagoena sendotzeko. Lepoan dago, trakearen irekiduraren gainea, han elikagaiak eta likidoak trakean sar ez daitezen lagutzen du eta faringea trakearekin lotzen du. Arnasa hartzeko,irensteko eta hitz egiteko balio du. Organo fonatzailea da, hitz egiteko aukera ematen digun organoetako bat,ahots kordak dituelako. Haien artetik airea igarotzean bibratu eta soinua egiten dute.

Birika aireztapena

Birika aireztapena arnasketa prozesuaren etapa bat da airea birikietara sartu eta atera ahal izateko. Airea birikietara saru eta ateratzen da birika aireztapeneko mugimenduak eginez: arnasgora eta arnasbehera. Mugimendu hauek diafragma eta sahiets-en artean dauden muskuluek eragiten dute. Hauek uzkurtzean edo erlaxatzean kutxa toraxikoaren bolumena aldatzen dutelako.

Arnasgora: birikietara airea sartzea ahalbidetzen duen prozesu aktiboa da. Arnasgoran muskuluak uzkurtzean kutxa toraxikoa handitu egiten da eta, beraz, biriak hedatu eta airea sartu egiten da.Arnasbehera: birikietatik airea ateratzea ahalbidetzen duen prozesu pasibo da. Arnasbeheran muskuluak erlaxatzean kutxa toraxikoa txikitu egiten da eta, orduan, birikiak konprimitu eta airea atera egiten da.

Arnasgora Arnasbehera

Asma

Asma arnas aparatuaren gaixotasuna da, nahiz eta, ez ezagutu asma kausatu ahal duten gauza guztiak faktore genetikoak eta ingurumenekoak asma agertzearekin lotu dira. Familia hurbileko batek asma badu errezagoa da gaixotaun hori edukitzea. Ingurumeneko gauzen eraginean egotea hezetasuna, tabakoaren kea edo airearen kutsadura adibidez ere asma kausatu ahal dute. Horretaz aparte, hainbat eragile daude ere asma sortzen dutenak, hala nola, polena, ariketa fisikoa …

Asma birikietako arnasbideen hanturak eragiten du. Asma eraso bat daukagunean bronkioen estalkia hantu egiten da eta, beraz, hauek eztutu egiten dira. Bronkioak estutzean haietatik igaro ahal den aire kopurua murrizten da. Honek arnasa hartzeko zailtasunak eragiten ditu, hala nola, arnasa gutxitzea, bularreko estutasuna eta eztula. Asma tratatzeko inhalagailuak erabili behar dira eta eraso larri bat daukagunean kortikoideak hartu behar dira. Batzuetan izan daiteke asma kausatzen dizun eragilea sahiestearekin nahikoa izatea.

Asma gabe Asmarekin

Arnas aparatuaren atalak

BRONKIOAK:

Bronkioak trakea adarkatzen joan ahala sortutako bi hodi dira. Haien paretan kartilagoak, muskulu geruza elastikoak eta mukosazkoak daude. Bronkio bakoitza birika batean sartzen da eta hauek zuhaitz forman adarkatzean hodi estuagoak eta pareta meheagoak dituzte. Arnasketa prozesuaren bidez lortutako airea birikietara eramateko konduktua da, beraz, bere funtzioa biriketara airea eramatea da.

Bronkioak

Arnas aparatuaren atalak:

BIRIKAK:

Birikak Kolore gris arrosako organo harroak dira, bularrean daude, kutxa toraxikoaren barruan, saihetsek inguratuta. Hutsak dira eta pleurak izeneko mintz bikoitzak estaltzen ditu, barruan pleura likidoa duena. Honek birikek kaxa torazikoaren zuzenean kolpatzea sahiesten du. Bi ditugu eta lobulietan banatuta daude. Eskuinekoa hiru lobulu ditu eta ezkerrekoa, aldiz, bi lobulu ditu. Azken hori txikiagoa da bihotzari lekua usteko. Birikien barruan bronkio zuhaitza eta albeoloak daude. Bi funtzio nagusi dituzte; bata, gorputzerantz doan airearen oxigenoa lortzea da eta bestea gorputzetik karbano dioxidoa kentzea da.

Pneumonia

Pneumonia arnas aparatuaren infekzio bat da, eta hantura eragiten du albeoloetan eta biriketan. Infekzio hau germen askok eragin dezakete baina ohikoenak aireko bakterioak eta birusak dira.

Arnasbideetatik hurbil dauden muskuluek eta bestelako ehunek guztiz irekita edukitzeko gaitasuna galtzen dituzte. Hori dela eta, arnasbideak erraz ixten dira. Gainera, pneumonia biriketako albeoloak likidoz zornez betezea eragiten du, horrek eztula flemarekin, sukarra , hotzikarrak eta arnasa hartzeko zailtasuna eragiten du.

Pneumonia tratatzeko, antibiotikoak har daitezke, bakterio-pneumonia tratazeko, edo eztula lasaitzeko botikak. Beste kasu batzuetan, medikuek bira-peunomiaren kontrako medikamentuak errezeta ditzake.

Diagnostikoa

Birikietako mantxak opakutasunak dira, bularreko toraxean egindako erradiografietan ikusten dira. Hauek gaixotasun ezberdinen ondorioz ager daitezke baina biriketako infekzioak dira birikietako opakutasunen kausa ohikoena. Hala ere, beste gaixotasun batzuk eragin ahal dituzte.

Opakutasu hauek agertzen dira airea bronkioetatik sartzen ez denean. Infekzio, tumore edo beste gaixotasun batek albeoloetan daudenean baita ere agertu daitezke opakutasunak.

Opakutasunak tratatzeko garrantzitsuena da lehenik eta behin medikuarekin kontsulta bat izatea ezin delako tratamendu zuzen bat egin diagnostiko on bat egin ez bada.

Arnas aparatuaren atalak

FARINGEA:

Faringea lepoan kokatzen den hodi bat da. Digestio aparatuaren zein arnas aparatuaren parte da bertatik airea eta janaria igarotzen delako eta ahoa, esofagoaren eta laringearen arteko pasagunean delako. Airea larigera pasatzen da zuzenean baina bertan epiglotisa izeneko tolesdura bat dago, honi esker irenstean laringea ixten du elikagaiak arnasbideetara igarotzea sahiesteko.

Faringea

Hemen ikusten da nola tolesten den epiglotisa irentean

Arnas aparatuaren atalak

ALBEOLOAK:

Albeoloak airez betetako barrunbe txiki-txikiak dira, bronkioloen muturretan (biriketako aire-hodien adar txikiak) daudenak. Zaku forma eta pareta oso finak dituzte. Gizaki heldu baten bi birikek 500 milioi albeolo baino gehiago dituzte. Hauek kapilarez inguratuta daude, airearen eta odolaren artean oxigenoa eta karbono dioxidoa elkartrukatzeko. Beraz albeoloetan arnasketan eragiten duten gas trukeak ematen dira.

Albeoloak

Arnas aparatuaren atalak

SUDUR - HOBIAK:

Arnas aparatuaren lehen atala osatzen dute. Ahoaren gainean dauden bi barrunbe dira, sudur tabike mehe batek bereizten dituenak eta sudur zuloen bidez komunikatzen direnak kanpoaldearekin. Airea gorputzean sartzeko ataria da eta, gainera, usaimenaren parte da.Pituitario izeneko mukosa bat dute, bi atal dituena. Lehenengoa pituitario gorria da, bere funtzioak airea berotzea, muskiari esker airea hezetzea eta iletxoei esker hautsa eta mikroorganismoak iragaztea da. Bigarrena pituitario horia da, bertan usaimenaz arduratzen diren zelula sentsorialak daude.

Pituitario gorria

Pituitario horia

Arnas aparatuaren atalak

BRONKIOLOAK:

Bronkioloak

Bronkioloak biriketako arnasbide txikienetakoak dira, haien diametroa txikitu ahala kartilagoa ere galtzen dute. Haien kopurua 60.000 bronkiolo ingurukoa dela kalkulatu da (30.000 birika bakoitzean). Arnastutako airea hodi txiki batzuetatik igarotzen da bronkioloetatik aire-zaku elastikoetara (albeoloak).

Gas - trukeak

Gas-trukea arnasketa prozesuaren beste etapa bat da, airea eta odolaren artean O2 eta CO2 trukatuz gertatzen dena. Gas-trukea albeoloetan ematen da. Difusio pasiboz izeneko mekanismoari esker gertatzen da, hau da, gasak kontzentrazio altua duen gunetik kontzentrazio baxua duen beste gunera garraiatzen dira bakarrik. O2 hemoglobina izeneko proteinari, globulu gorrietan dagoena, lotuta garraiatzen da.

Gas-trukearen pausoak:1. Albeoloa inguratzen duen kapilarretik datorren odola karbono dioxido (CO2) askorekin heltzen da albeolora. 2. Albeoloetan gasak trukatzen dira kapilarretako odolaren eta albeoloen barruko airearen artean: - CO2 kapilarreko odoletik albeoloko airera garraiatzen da. - O2, aldiz, albeoloko airetik kapilarreko odolera garraiatzen da. 3. Albeoloa inguratzen duen kapilarretik ateratako odola oxigeno (O2) askorekin doa gorputzerantz.

1 2 3

Arnas aparatuaren atalak

TRAKEA:

"C" itxurako kartilagozko eraztunak

Trakea laringean hasten den hodi malgua da, toraxeraino zabaltzen dena eta bi bronkio izeneko adarretan banatzen da. “C” itxura duten kartilagozko eraztunak ditu gainazalean trakea indartzeko eta guztira 12 cm inguruko luzera du. Trakean mukia jariatzen da, arnasbideak garbi mantentzeko. Bere zeregin nagusia airea arnasketan zehar garraiatzea da.

Bronkioak