Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Reuse this genially

ARNAS LANA (Williamsen kasua)

Gaizka Montaño Baeza

Created on February 16, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Fill in Blanks

Countdown

Stopwatch

Unpixelator

Break the Piñata

Bingo

Create a Secret Code

Transcript

Diagnostikoa
Gaixotasunak
Asma
Pneumonia
Infekzioak
Birika aireztapena
Gas trukea
Gaizka Montaño, Uxue Barja, Mikel Garbaio

Infekzioak

Birusak eta bakterioa eragiten dute arnas bideetako infekzioa. Sudurrean, sinu paranasalean, faringea eta laringean gertatu ahal da. Antibiotikoekin tratatzen dira tratamenduak.

Birika aireztapena

Diafragma eta sahietsarteko muskuluak eragiten du birika aireztapena. Birika aireztapena bi mugimendu ditu: Arnas gora: muskulua uzkuertzen da,kutxa torazikoa handitzen da, birikak hedatzen dira eta, airea sartzen da. Arnas behera:muskulua erlaxatzen da, kutxa torazikoa txikitzen da, birika konprimitzen dira eta airea ateratzen da Birika, mugimendu bakoitzean airea biriki barrura sartzen da eta birika betetzen du, eta muskuluak lasaitu eta gasak birikietatik ateratzen da.

Albeoloak

Albeoloak biriken zati bat dira; zehazki, bronkio-adarkaduraren bukaeran dagoen zakutxoetako bakoitza. Albeoloetan, gas-trukea gertatzen da: arnasten dugun airearen oxigenoa (O²) odolera igarotzen da, globulu gorriej gorputzeko zelula guztietara eramateko; eta, bestalde, odolaren karbono dioxidoa (CO²) albeoloetara iristen da, eta gero sudurretik edo ahotik kanpora botatzen dugu.

Brokioloak

Bronkiolok bronkioen jarraipena dira. Bronkioak adarkatzen direnean azaltzen den hoditxoetako bakoitza dira. Bronkioen amaieran dauden adarkadurak dira, biriken albeoloetan bukatzen direnak.

Trakea

Trakeak 12cm inguruko luzera duen hodia da, laringearen oinarritik bi bronkioen artekoadarkaduraraino iristen dena, eraztun itxurako 15-20 kartilago zati ditu. Horregatik, nahiko malgua da, ez da gogorra; eta arnasa hartzen dugunean luzatu eta zabaldu egiten da. Eraztun horiek eusten dute trakea, kolapstadu ez dadin, horrek heriotza eragin dezakeelako.

Laringe

Laringea lepoaren aurreko aldean kokatutako hodi bat da, faringearen aurrean dago eta faringea trakearekin lotzen du. Kanpotik kartilagoak ditu sendotzeko.

Laringeak hizketaren soinua sortzen du. Ahots-kordak (mintzezko bi tolesdura) elkarrekin mugitzen dira, haien artetik airea igarotzen da bibratu eta soinua sortzen dutena. Laringeak zure arnasbideak babesten ditu irensten duzunean.

Diagnostikoa

Mantxa zuri hau airea bronkioetan sartzen ez denean edo infekzio, tumore edo beste gaixotasun batek biriketako albeoloei edo aire-poltsei eragiten dienean agertzen dira. Biriki zurien sindromea deitzen zaio, biriketako erradiografian ikusten diren orban zuriengatik. Gaixotasun hau daukala dakigu bere sintomengandik, arnasteko arazoak ditu eta nekatuta sentitzen da.

Asma

Asma adin guztietako pertsonei eragiten dien gaixotasun kronikoa da. Arnasbideak inguratzen dituzten muskuluen hanturak eta konstrikzioak eragiten du hori, eta horrek birika aireztapena zailtzen du. Asma ingurumen-faktoreen eraginpean egoteagatik sortzen da, hala nola lizuna, hezetasuna, hautsaren akaroak eta bigarren eskuko tabako-kea. Asma bronkioak ixtea eragiten du, bronkioak ez ixteko bronkio dilatatzaile asko hartu ahal duzu adibidez: - Ventolin - Albuterol - Metaprotenol

Ahoa

Elikagaiak irensten dituen gorputz-zuloa da. Aurpegian kokatzen da eta digestio aparatuaren lehen zatia da. Ahoa edo aho-barrunbea izeneko faringearen aurreko espazio batean irekitzen da.

Hortzei esker, aurpegi-adierazpen desberdinak egiteko, hitzak osatu, jan, eta edateko aukera dugu. Ahoa ere ezinbestekoa da hitz egiteko. Ezpainekin eta mihiarekin batera, hortzek hitzak osatzen laguntzen dute, ahotik aire-fluxua kontrolatuz.

Listuak elikagaien hondakinak eta bakterioak garbitzen parte hartzen du, azidoen eta baseen efektu kaltegarriak babesten ditu.

Faringea

Faringea gorputzaren atal bat da, jaten eta arnasa hartzen laguntzen diguna. Ahoa esofago edo hestegorriarekin eta sudurra laringearekin komunikatzen duen barrunbe edo igarobidea da.

Digestio-aparatuaren funtzionamenduari begira, faringeak elikadura-boloa garraiatzeko balio du. Aldiz, arnas-aparatuari begira, faringeak airea sudurretik eta ahotik laringera eramaten du.

Ahoa eta sudurra faringearekin lotuta egotea oso onuragarria da gizakiontzat, ahotik edo sudurretik har dezakegulako arnasa. Gainera, normalean elikagaiak jan ezin dituzten pertsonei ere laguntzen die. Medikuek urdaileraino iristen den zunda edo hodi bat jar dezakete, sudurraren bidez pertsonak modu normalean elikatu ezin direnean, adibidez, ebakuntza kirurgiko baten ostean.

Pneumonia

Bakterioek eta birusek eragiten dute pneumonia. Aire-poltsak fluido edo pusez bete daitezke, flema edo eztula, sukarra, hotzikarak eta arnasteko zailtasunak eraginez. Pneumoniaren tratamendua antibiotikoekin bakarrik behar da.

Birikiak

Birikak arnas- aparatuko organoetako batzuk dira, arnasteko erabiltzen ditugunak. Birikei esker, arnasa hartzean, bizi ahal izateko behar dugun oxigenoa jasotzen dugu airetik; arnasa botatzean, berriz, karbono dioxidoa askatzen dugu. Gasen truke hori (oxigenoa eta karbono dioxidoa gasak baitira) albeoloetan gertatzen da; hau da, biriken barruan dauden atal txiki-txikietan.

Zelulek oxigenoa behar dute energia sortzeko; lan horretan, zelulek karbono-dioxidoa ekoizten dute. Birikak dira oxigeno eta karbono-dioxidoaren truke horretaz arduratzen diren organoak. Gainera, bihotza babesteko ere balio dute.

Arnastutako oxigeno hori odolera joaten da, gero gorputz osora zabaltzeko. Eta arnasketa egitean kanporatzen duguna odolak dakarren karbono-dioxidoa da. Birikak bularraren barruan ditugu, bihotzaren bi aldeetan. Bi dira, itxuraz antzekoak, baina ez berdinak; izan ere, eskuinaldekoa pixka bat handiagoa da ezkerraldekoa baino, ezkerraldekoak bihotzari lekua utzi behar diolako.

Brokioak

Bronkioa arnas aparatuaren zati bat da, eta, zehazki, trakean jaio eta biriketan adarkatzen diren bi hodietako bakoitza, birikietaraino airea (oxigenoa) bideratzen duena. Bronkioak trakea adarkatzen denean sortzen diren bi hodi dira. Haien pareta ere kartilagozko eraztunek sendotzen dute, kolapsatu ez dadin. Bronkio bakoitza biriki batean sartzen dira eta bertan zuhaitz erara zabatzen dira gero eta meheagoak diren hodien bidez.

Sudur Hodiak

Sudur hobiak sudur zulo mehe batek bereizitako bi hezur barrunbe dira, kanpoaldearekin komunikatuta daude eta ahoaren gainean kokatzen dira. Sudur-arnasketa gertatzen denean airea sudur-hodietatik sartzen da, hau da, bi zuloetatik, biloz estalita eta moco jariatzen duten zelulekin. Ileek mokoak eta harrapatutako partikulak sudurretik edo eztarriaren atzealderantz mugitzen laguntzen dute.

Gas trukea

Karbono dioxiodoa, odoletik birikietara ateratzen da eta bota egite da. Gas trukean parte hartzen duten atalak dira, birikietakpo milioika albeoloak eta hoiek biltzen dituzten kapilarrak. Gas trukea aireztapen eta perfusioaren arteko aklopamenduari esker gertatzen da.