Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

1. ZEREGINA

Aitziber Amutxastegi

Aurrera!

SARRERA

Maila arloa: lh2- euskara eta literatura Kompetentzia: ahozko testuak eta testu multimodalak koherentziaz, argitasunez eta erregistro egokiz sortzea,ideiak, sentimenduak eta kontzeptuak adierazteko; ezagutza eraikitzea; lotura pertsonalakezartzea; eta askotariko ahozko elkarrekintzetan autonomiaz eta jarrera kooperatibo eta enpatikozparte hartzea. Ebaluazio irizpidea: 3.1. Bere interes eta esperientziei lotutako ahozko testu eta testu multimodal koherenteak plangintza lagundu bidez sortzea, hitzezkoak ez diren oinarrizko baliabideak erabiliz.

JARDUERA

Zeregina: animali ezberdinen deskribapenak sortuko ditugu. Lehenengo bakarka informazioa lortu eta talde txikietan bateratu ondoren, gelakideei aurkeztu eta bilduma bat osatuko dugu guztiekin. Taldekatzea: bakarka eta talde txikietan.

EBALUAZIOA

1. Izaera: etengabekoa, pertsonalizatua eta Kooperatiboa izango da. Autoebaluazioa eta kohebaluazioa egingo dugu. 2. Faseak: Hasierakoa: lanean hasi baino lehen ikasleek animaliei buruz duten aurre ezagutzak ikusteko jolas bat egingo dugu. Formatiboa: ikasleak lanean daudela burutuko dugu eta hiztegi berriaren eta esaldien osaketaren inguruko jarraipena egingo dugu. Sumatiboa: bilduma gramatikalki zuzena eta hiztegi desberdina erabiltzen duen ikusiko dugu. Amaitzean ikasleek errubrika bat osatuko dute haien lanaren hausnarketa egiteko. 3. Atzeraelikadura: taldeka bilduma egiten hasi baino lehen, bakoitzak egindako deskribapenak partekatu eta bateratuko dituzte. Indarguneak eta hobetzeko proposamenak egingo ditugu irakasle eta ikasleek.