Want to make interactive content? It’s easy in Genially!

Over 30 million people build interactive content in Genially.

Check out what others have designed:

Transcript

Ohitura osasuntsuak

Interneten ohitura osasuntsuak bilatzen ikasten

Ohitura osasuntsuak (interneten ohitura osasuntsuak bilatzen ikasten) © 2024 by Alain Pujana Castresana is licensed under Attribution-NonCommercial 4.0 International

Lorpen adierazleak

Ikasleen maila

Fake News

Ebaluazioa

Taldekatzea

Helburua

Jardueraren deskribapena

Helburua:Ohitura osasuntsurako ekintza desberdinak zeintzuk diren interneten bilatuz, interneten edozein gairi buruz orokorrean eta ohitura osasuntsuen kasuan espezifikoki nola informazioa bilatu daitekeen eta zein informazioz fidatu daitezkeen ikastea.

Ebaluazioa:Ebaluazioa egiteko Classroomen aurkezpena igo beharko da eta ondoren aurkezpena aurkeztu eta defendatu kideen eta irakaslearen aurrean. Oraindik ez da aurrera eramateko aukera egon, baina egin ostean, klase guztiaren artean feedback bat emango da egin denaren inguruan. Feedbacka irakaslea, kideek eta aurkezpena egin dutenenak ere egingo dituzte, modu honetan hurrengo baterako hobetu ahal izateko eta gaiari buruz guztion artean gehiago ikasteko.

Fake News:“Fake News” zer den ikasteko eta identifikatzen ikasteko jarduera desberdinak egingo dira, hauek haien lanerako fidagarria den informazioa desberdintzen ikasteko balioko du: - Berri eta artikulu desberdinak erakutsiko zaizkie eta bikoteetan pentsatuko dute agertzen diren 10 proposamenetatik zein 5 diren egiazkoak eta zein gezurra, asmatzen saiatu behar dira. Horretarako benetazko berriak eta “El mundo Today” (humorerako berri faltsuen orrialdea) erabiliko dira, saiatuz ikasleei dudak sortzea. - Ikasiko dute “Fake News” zer den eta nola identifikatu. Horretarako baliabide desberdinak erabiliko dira. “is4k”, “INCIBE”-ko eta Europar Batasunak partekatutako dokumentuak erabiliz erakutsiko zaie zer den “Fake News”, nola identifikatu eta desinformazioaren eragina zein den. Honen bidez ikasiko dute zein informaziotaz fidatu daitezkeen eta zeinetaz ez. - Bikoteka 2 berri aukeratu beharko dituzte, bat benetazkoa eta bestea gezurra, orduan klaseko kideei irakurri eta hauek asmatzen saiatu beharko dira. Asmatzen duten txanda bakoitzeko puntu bat, orduan ea nork dauzkan klasean puntu gehien.

Taldekatzea:Binaka lan egingo dute (klasean bakoitiak badira hirukote bat egongo da ere).

Lorpen adierazleak:- Ohitura osasuntsuko gutxienezko 3 ekintza ezagutzen ditu.- Bere bizitzarako ohitura osasuntsuen eragina eta hauen falta dakarren ondorioak ezagutzen ditu.- Aurkitutako informazioz fidatu daiteken pistetako batzuk identifikatzen ditu.- Bilatzaile desberdinak erabiltzen ikasi du.- Informazioa fidagarriagoa den identifikatzeko pista desberdinak ezagutzen ditu.

Ikasleen maila:DBH 2-ko ikasleekin egingo da

Jardueraren deskribapenaBikoteka ikasleek “Power Point" edo “Google Aurkezpenak” bidez Classroomen igo beharko dute “Ohitura osasuntsuak” deitutako aurkezpena gutxienez 3 ohitura osasuntsu agertzen direnak. Bertan agertu beharra dago ohitura horien eta ohitura horien faltaren ondorioak. Aurkezpena prestatu ondoren, kideen aurrean aurkeztu beharko dute. Lan hori lantzeko, aurretik beste jarduera ugari egingo dira. Hauek izango dira lan egiteko erabiliko diren jarduerak:1. Kalitatezko konfiantzazko informazioa aurkitzeko bilatzaile zientifikoak ezagutzeko jarduera: - “eldiario.es”-eko artikulua irakurriko da identifikatzeko zein bilatzaile erabili dezaketen beste batzuen artean eta zertarako diren aproposak azaltzen dena. Adibidez “Google Scholar”, “Microsoft Academic Search”, YouTube Education”, “Education Resources Information Center (ERIC)”, “Dialnet”, “PDF SB” eta beste bilatzaile batzuk artikuluan (https://www.eldiario.es/edcreativo/mejores-buscadores-academicos-encontrar-contenidos-calidad-fuentes-confianza_1_10778730.html) agertzen direnak. - Bilaketak eraginkorrak izateko infografia honekin irakatsiko zaie ikasleei, https://drive.google.com/file/d/1_aW7PtR_vNFu2GYW5VcYlUmWgKI_KrJ8/view.2. “Fake News”-ari buruzko jarduerak, zer diren ikasi, identifikatzen ikasteko eta zein informazio fidagarriago edo ez fidagarria den desberdintzen ikasteko:- Ikasleak bikoteka egongo dira eta irakasleak 10 berrietako izenburuak emango dizkie bikote bakoitzari. Ematen zaizkien 5 berri egia izango dira eta beste 5ak gezurra izango dira. Berri hauek dudak sortzeko modukoak izango dira, ideia da ikasleak sailtasunak izan ditzaten identifikatzea zein egia den eta zein gezurra. “El mundo today”, humorezko berrien web orrialde bat da, bertan ematen diren berriak asmatuak direlarik, beraz gezurra. Orduan, hauek benetazko berriekin nahastuko dira. - “is4k”, “INCIBE” eta Europar Batasuneko dokumentuak erabiliz, ikasleei “Fake News” zer diren eta nola identifikatzeko informazioa ematen du. Beraz ikasleek, irakaslearekin batera dokumentu hauek aztertuko dituzte. Hauetan baita ere azaltzen da zein den informazio eta desinformazioaren eragina. Honekin ikasleekin interakzioaren bitartez dinamiko eginez, haien ikuspuntua eta iritzia eskatuko zaie gai bakoitzaren inguruan eta adibideren bat ezagutzen duten galdetuz. - Zein informazio fidagarri eta ez fidagarria den ikasita, oraingoan haien txanda da. Hauek bikoteka bi berri bilatu beharko dituzte, bat bilatzaile zientifikoak erabiliz eta bestea gezurra den berri bat. Behin badaukatenean apuntatuta, bikote bakoitzari orri bana emango zaio eta klasean dauden beste bikoteek esaten dituzten berrien artean, zein egiazkoa den apuntatu beharko dute. Behin hori eginda, talde bakoitza arbelean apuntatuko du zein egiazko erantzuna zen, ondorioz taldea bakoitza asmatzen dituenak apuntatuko ditu eta ikusiko dute nor izan den gehien asmatu duen bikotea. 3. Aurkezpena prestatzea ohitura osasuntsuei buruz: - Ikasleek gutxienezko 6 orriko aurkezpena sortu beharko dute. Bertan aurkezpena (bikotearen izen, abizenak, gela, gaia eta argazki bat agertu behar dira), aurkibidea, sarrera (zeri buruz hitzegingo den azaltzen dena), 3 ekintza ohitura osasuntsuak izateko garatuta, hauen izan eta ez izatearen ondorioak eta bibliografia edo webgrafia agertu behar da. - Aurkitutako informazioa ohitura osasuntsu bakoitza gutxienez bi artikulutan agertu beharko da fidagarriago izateko eta aipatu beharko dute zergaitik den fidagaria emandako informazioa aurkezpenean. - Aurkezpena egiteko “Power Point” edo “Google aurkezpenak” erabiliko da eta hauxe Classroomera igoko da. - Aurkezpena igota, ikasleek klasean aurkeztu beharko dute eta haien kideen galderei erantzun aurkezpenaren ondoren, baita irakasleak egindako galderei (irakaslea aukera dauka fidagarritasunari buruzko galderak egiteko edo zein bilatzailetan aurkitu dutenari buruz adibidez).