Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Hezk. Gida
Itsaso
Created on February 9, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Animated Chalkboard Presentation
View
Genial Storytale Presentation
View
Higher Education Presentation
View
Blackboard Presentation
View
Psychedelic Presentation
View
Relaxing Presentation
View
Nature Presentation
Transcript
2025/2026
Hezkuntza Gida
hasi
Aurkibidea
Egutegia
Eskola Txikiak
Irakaslegoa
Ikasturteko erronkak eta asmoak
Gurasoak
Irteerak eta ekintzak
Festak eta jaialdiak
Proiektuak
Zerbitzuak
Ebaluazioa
Ikasturteko erronkak eta asmoak
Hazia erein, landatu, zabaldu
Aurten ere, Loratzen proiektu metodologikoari jarraipena emango diogu. Iaz abiatu genuen bide honek haur bakoitzaren erritmoa eta indarguneak errespetatuz ikaskuntza esanguratsua sustatzen du. Helburua da ikasleek motibazioa, sormena eta parte-hartzea garatzea, ikaskuntza prozesua bizipen eta esperientzia positiboen bidez eraikiz. Familia eta eskola elkarrekin goaz bide honetan. Zuen laguntza eta konfiantza ezinbestekoak dira haurrek ilusioz eta segurtasunez loratzeko. Guztion artean, ingurune atsegin eta hezitzaile bat sortzen jarraituko dugu, non haur bakoitzak bere ahalmena askatu eta benetan loratu ahal izango duen.
Eskola Txikien birdefinizoa
Adin aniztasuna aberastasun iturri
Herri txikitikmundu zabalera begira
Gertukotik abiatzen dira gure eskoletan ikaste prozesuak, gertutik urrutira, herri txikitik mundu zabalera.
Eskola Txikietan, aniztasuna erabat aberasgarria dela pentsatzen dugu. Horregatik, ikasleen aniztasunak indartzen saiatzen gara, norbanakoak izan ditzakeen gaitasunak besteenen parean jarriz.
Info
Info
9:00-12:30 Eskola ordua 12:30-14:30 Bazkalordua 14:30-16:00 Eskola ordua
Irakaslegoa
Zuzendaritza taldea
Itsaso Noval- zuzendaria Oihana Ezeiza- ikasketa burua Amaia Zarauz- idazkaria
Espezialistak
Ane Barrenetxea- Heziketa Fisikoa Izaskun Elizegi - matematika Laua Pascual- ingelesa Oihana Ezeiza- musika
Tutoreak
Almike Torres- 3 eta 4 urte Amaia Zarauz- 5 urte eta LH 1 Amaia Telletxea LH 2,3 eta 4 Oihana Ezeiza - LH 5 eta 6
HPB
Leire Etxeberria- aholkularia Nerea Iraola - hezitzailea
Eskolak organo ezberdinetaz osatuta dago, alde batetik eskolako Ordezkaritza Eskola Kontseilua, Behatokia eta azkenik, Jangela Batzordea
Eskolako Organoak
Eskola Kontseilua
Info
Inf o
Inf o
Behatokia
Info
Jangela batzordea
Zerbitzuak
Jangela
Goiz Txokoa
Eskola Kirola
Eskolako proiektuak
Zertan ari gara?
Eleaniztasun erantz
Eremuak
Baratza
Mugimendu autonomoa
Baso Eskola
STEAM
Elkarbizitza positiboa
Elkarbizitzaz hitz egiten dugunean, pertsonon oinarrizko alderdi bati buruz ari gara: gure burua ezagutzea, eta aldi berean, besteekin eta ingurunearekin harreman osasuntsuak izatea. Elkarrekin bizitzea ez da soilik espazioa partekatzea; ikasteko, sentitzeko eta hazteko aukera ere bada. Horrek esan nahi du bestearen begietatik ikusten ikastea, desberdintasunak ulertzea eta errespetatzea, eta elkarri entzuten eta laguntzen jakitea. Elkarbizitzak balio hauek guztiak biltzen ditu: errespetua, elkartasuna, tolerantzia, inklusioa eta duintasuna. Horiei esker, haurrek autoestimua sendotu eta gizartean bizitzeko behar dituzten trebetasunak garatzen dituzte. Guztion artean —familia, eskola eta komunitatea— eraikitzen dugun bide hori da benetako elkarbizitza.
Agenda 30
Horretarako, udaleko Ingurumen teknikaria eta Tolosaldeako Ingurumen Zentroarekin lankidetzan aritzen gara. Ikasleek gai ezberdinak lantzen dituzte, eta ikasturtean zehar Udal Foroa antolatzen da, non alkatea gonbidatzen den. Bertan, ikasleek ingurumenaren alde hartutako konpromisoak azaltzen dituzte eta udalari proposamenak aurkezten dizkiote, komunitatean aldaketak bultzatzeko.
Eskolako 2030 Agenda programak ikasleen parte-hartzean oinarritutako hezkuntza-proiektua da, ingurumenaren jasangarritasuna eta kalitatezko hezkuntza sustatzeko. Ikasturtean zehar, ikasleek udalerriaren ingurumeneko gaietan parte hartzen dute, errealitatean eragina izan dezaten.
Zer egin dezaket seme-alabek irakur dezaten?
- Lagundu, ez behartu.
- Irakurtzeko leku lasaia eta giro egokia prestatu.
- Adi egon eta zalantzak argitzen lagundu.
- Informazio- eta kontsulta-lan egokiak aukeratu.
- Askotariko informazio-iturriak erabiltzeko aukera eman etxean.
- Interneten lagundu eta elkarrekin nabigatu.
- Haiekin joan liburu dendetara, liburu azoketara, erakusketetara...
- Liburutegiko bazkide egin.
- Irakurtzea ohitura bihurtu.
- Liburuak aukeratzeko askatasuna eman; libururik ez debekatu.
- Haien adinerako egokiak diren liburuak eskaini.
- Haiekin irakurri.
- Irakurritako liburuen inguruan hitz egin.
Info
Harremanak gurasoekin
Bilerak
Ebaluazioa
Eskola bileraGela bilerak
Ikasturtean zehar 3 ebaluazio egingo dira. Abenduan eta ekainean ebaluazio bilerak egingo dira.
1. hiruhilekoan
Festak eta jaialdiak
2. hiruhilekoan
3. hiruhilekoan
Irteerak eta ekintzak
Aurreikusitako ekintzak eta irteerak dira, ikasturtean zehar gehiago ateratzen joango dira
Osasun oharrak
- Ikasleren batek sukarra edota gaixotasun kutsakorra izanez gero, ezin da eskolara etorri.
- Ikasleei ez diegu botikarik emango. Ezinbestekoa bada, medikuaren eta espezialistaren agiri idatzia behar beharrezkoa izango da.
- Ikasleren batek istripu bat izanez gero, honela jokatuko dugu:
- Zauria arina bada, eskolan artatuko dugu.
- Zauria larria bada, zuekin harremanetan jartzen saiatuko gara eman behar diren oausoak zehaztearren. Zuekin hitz egitea lortzen ez badugu, behar den lekura eramango dugu eta tutorearen bidez jakinaraziko zaizue.
Eskolako informazio eta komunikazio bideak
Helbide elektronikoa: 012001aa@hezkuntza.netTelefonoa: 943 69 29 49 Web: https://adunalhi.hezkuntza.net/ Bloga: http://adunakoherrieskola.blogspot.com Twitter: @adunakoeskola Instagram: @adunakoeskola Berritsu Irratia: FM 98.2
ESKERRIK ASKO
Herri txikitik mundu zabalera begira
Gertukotik abiatzen dira gure eskoletan ikaste prozesuak, gertutik urrutira, herri txikitik mundu zabalera. Inguruarekiko interakzioan bizi garenez, garrantzitsua da, haurren garapen prozesuari norabide hau ematea, gertuko horretan esperimentatzeko aukera emanez, manipulaziorako eta interakziorako bideak zabalduz, pausoz pauso, etorkizunean mundu zabalean mugitzeko eta aurrera egiteko beharrezkoak izango dituzten gaitasunak garatuz.
Adin aniztasuna aberastasun iturri
Beharrezkoa da ume guztiak ezberdinak direla kontuan hartzea eta, aldi berean, baita biziko dituzten ikaste prozesu guztiak ere ezberdinak izango direla ulertzea ere. Horregatik, umeen aniztasun horri egoera ezberdinak eskaintzen dizkiogu, egoera didaktiko ugari eta ezberdinak, umeak gaitasun ezberdinak garatzen joan daitezen. Ume guztiek ikasiko dutela, eta euren garapenean aurrera egingo dutela bermatuz, betiere. Adin aniztasuna da Eskola Txikiok elkartzen gaituen talde proiektuaren oinarri nagusia. Adin ezberdinetako ikasleak elkartzeak interakzioa aberastu egiten du; pentsaera, estrategi, bizipen jarrera anitzagoak sorrarazten ditu; ikasleen arteko harremanak errealagoak egiten ditu, kooperazioa indartzeko eta konpetitibitatea ahultzeko bideak zabaltzen ditu, elkarrengandik eta elkarrekin ikasteko ditugun aukerak areagotzen ditu… Azken finean, inklusiorako bideak zabaltzen ditu.
Jangela zerbitzua
Ostatuan ia etxean bezala prestatutako menu orekatu eta osasuntsua jateko aukera daukate eskolako ikasleek. Hiruhilean behin ikasleek, jangelako batzarrean, aukeratzen dute hiruhilekoko azken eguneko menua. 48h lehenago zuzendaritzari jakinarazi behar zaio jangelan gelditu behar EZ bada, kasu horretan, menu erdia kobratuko da. Izen emate berriak onartuko dira, jankideen kopuruaren arabera. Hauek ere 48h lehenago jakinarazi behar da.
Goiz Txokoa
Zenbait familiatan laneko beharrak edo bestelakoak direla eta, eskola ordua baino lehenago eskolara etortzen diren ikasleetaz arduratzen eta zaintzen duen zerbitzua da. Ordutegia: 8:00- 9:00 Guraso Elkartea arduratzen da zerbitzu honetaz . Arduraduna: Arantza Aburuza
Eskola Kirola
Adunako Herri Eskolak aisialdiko eskola kirolan egin du apustua. Lehen Hezkuntzako ikasleak bi taldeetan antolatuta, kirol minoritarioaz jolasteko eta gozatzeko aukera dute. Egunak LH1- 2: asteazkenetan 17:15- 18:15 LH 3-6: asteazkenetan 18:15-19:15 Guraso Elkartea aduratzen da ekintza hau aurrera eramateaz. Arduraduna: Nerea Aburuza