Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

EBALUAZIO HEZITZAILEA

Eneritz

Created on February 7, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Advent Calendar

Tree of Wishes

Witchcraft vertical Infographic

Halloween Horizontal Infographic

Halloween Infographic

Halloween List 3D

Magic and Sorcery List

Transcript

EBALUAZIOAREN FASEAK

EBALUAZIO MOTA

EBALUAZIOAREN IZAERA

EBALUAZIO HEZITZAILEA

EBALUAZIO IRIZPIDEA

ATZERAELIKADURA

EBALUAZIO TRESNAK

EBALUAZIO HEZITZAILEA by ENERITZ OTEGUI ARAGUZO is licensed under CC BY-SA 4.0

Ebaluazio mota

KUANTITATIBOA: Ebaluazio kuantitatiboaren helburua izate, objektu edo gertaerei buruzko ebidentziak jasotzea da. Orkorrean ebidentzia horiek numerikoak dira. Hemen garrantzitsuena da ebaluazio-prozesuan ahalik eta objektibotasunik handiena lortzea: emaitzak baliagarriak eta fidagarriak izan behar dira eta datuak jasotzeko prozesua oso kontrolatua. KUALITATIBOA: Ebaluazio kualitatiboaren helburua izaki, objektu edo gertaeren ezaugarriak edo jokaerak deskribatzea da, gertatzen direneko testuinguruan aztertuta.. Ikuspegi kualitatiboaren arabera, objektibotasunaren kontzeptua erlatibizatu beharra dago, horrela, jokaera edo emaitzak epaitzea helburu duen ebaluazioaren erredukzionismoa gaindituz, eta ikas-prozesuetan arreta jarriz.

Ebaluazio tresnak

Lortzen den ikaskuntzari buruzko informazioa jasotzeko ebidentziak edo baliabideak dira. Diseinatzen ditugun jarduera edo atazek ikasleen lorpen maila ebaluatzeko balioko dute, ebaluazio irizpideei dagokionez. Erabiliko ditugun tresna batzuk hauek izango dira: - Ikasleen aurrerapena eta lorpenak erakusten dituen portfolioa - Behaketa - Proba - Galdetegi digitalak

Ebaluazio irizpidea

Ebaluazio hezitzaile hau aurrera eramateko landuko dudan gaia Gizakiaren historia eta bertan azaltzen diren etapa ezberdinak izango da. Horretarako abiapuntua jarraian datorren ebaluazio irizpidea izango da.

7.1.Historiaren etapak identifikatzea, gizakiok, Antzinarora arte, bizi izandako aldaketak deskribatuz, gizarteen bizimoduak alderatuz eta kausalitatea, aldiberekotasun eta jarraitutasun nozioak identifikatuz.

Ebaluazioaren faseak

HASIERAKO FASEA: Ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak ezagutzea garrantzitsua da, ebaluazioarekin hasi baina lehenago. Zeintzuk izango diren erabiliko diren ebaluazio tresnak ezagutaraztea eta erabiliko diren errubrikak. TARTEKOA EDO FORMATIBOA: Ebaluatuko den prozesua une jakin batean, ebaluatzeko unean, errubrikak edo beste ebaluazio tresna batzuk erabiliko dira. AMAIERAKO EBALUAZIOA: Ekoizpena bukatu eta gero, amaierako ebaluazioa egingo da.

Atzeraelikadura

Funtsezko alderdia da ebaluazio hezitzailean. Atzeraelikadura ikasleari eta/edo irakasleei helburu bat lortzeko ikaslearen jardunari buruz ematen zaien informazioa da, ahalegina eta jarduera ikaskuntzaren hobekuntzarekin lerrokatuz.Ikaskuntza-jarduerari berari, prozesuari edo ikaskuntzaren kudeaketari edo ikaslearen autoerregulazioari, edo norberari buruzkoa egin daiteke, Irakasle batengandik edo irakasteko rola bere gain hartzen duen norbaitengandik etor daiteke, baita bere ikaskideengandik ere. Oso garrantzitsua da ikasleen lorpenak nabarmentzea. Atzeraelikadura egokia izateko, ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak argiak izan behar dira eta ikasleekin partekatuak. Horrela ikasleen motibazioa eta autoestima bultzatuko dugu. ikasleen funtsezko konpetentziak garatzen ere lagunduko digu.

Ebaluazioaren izaera

Ebaluazioa etengabea, konpetentziala, pertsonalizatua eta kooperatiboa izango da. Berdinen arteko ebaluazioa edo koebaluazioa ere egingo dugu. Ikasleei tresna ezberdinak emango dizkiegu koebaluazioa behar bezala aurrera eramateko. Norberaren jardunak bestearengan duen eragina erregulatzea izango da helburua. Hausnarketa prozesuak partekatuak izango dira. Autoebaluazioa ere erabiliko dugu. Ikasleak ikaskuntza prozesuan izandako lorpenak ebaluatuko ditu. Autonomia indartzen duen ebaluazio mota bat da eta horrekin batera autonomia indartzen duena.