Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

ERRAMINTAK EBALUAZIOA

vicentechuse

Created on February 6, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Math Lesson Plan

Primary Unit Plan 2

Animated Chalkboard Learning Unit

Business Learning Unit

Corporate Signature Learning Unit

Code Training Unit

History Unit plan

Transcript

Ebaluaziorako erramintak

Hasi

Marta Gorrotxategi Chusé Miguel Vicente

EBALUATZEA

Menu

EBALUAZIO IRIZPIDEAK
zer jakin behar dute egiten?

oinarrizko jakintzak

LORPEN ADIERAZLEAK
nola errezten diegu konpetentzien garapena?
ATAZAK, JARDUERAK, ESPAZIOAK
nola erakusten dute konpetentzien garapen maila?
EBALUAZIO TRESNAK
HAURREN EKOIZPENAK: Ikaskuntza prozesuaren ebidentziak
zein garapen mailatan?
EBALUAZIO ERREMINTAK

ERRUBRIKA ANALITIKOAK

Errubrika zeregin edo proiektu baten kalitate-maila desberdinak deskribatzen dituen dokumentua da, ikasleei prozesuan zehar egiten duten lanari buruzko informazio-feedbacka eta azken lanei buruzko ebaluazio xehea ematen diena.
Erraminta bereziki egokia da konpetentziak ebaluatzeko; izan ere, konpetentzia bat osatzen duten zeregin konplexuak disekzionatzeko aukera ematen baitu. Ikasleei eman behar zaie zeregina hasi aurretik, eta bi elementu izan behar ditu: zutabe bertikal bat, ataza horren ebaluazio-irizpideak jasotzen dituena, eta zutabe horizontal bat, irizpide horien jardun-mailekin.

Ikasleari bere jarduera monitorizatzeko aukera ematen diote, ikaskuntzen aurrean erantzukizuna hartzen lagunduz.

Ebaluatzeko irizpideak finkatu eta ezagutarazten dituzte, lortu nahi diren ikaskuntza-emaitzekin lotuta daudelarik.

Ikasleei feedbacka emateko erabil daitezke, prestakuntza-ebaluazio jarraituaren esparruan

Ebaluazioaren gardentasuna areagotzen dute, ebaluatzaileen artean ebaluazioaren subjektibotasuna murriztuz.

adibidea

KONTROL ZERRENDAK

Ikaslearengan behatu daitezkeen ezaugarri, gauzatze eta jarduerei buruzko item batzuk dituen ebaluazio-erraminta bat da.
Ezkerreko zutabean, ikasleengan ebaluatu edo behatu nahi ditugun item edo ekintzak agertzen dira, eta beste zutabeetan, berriz, horien betetze-maila adierazten da. Ebaluazio-errubrikan ez bezala, kontrol-zerrendan ez dira zehazten behatutako ekintzen lorpen-mailak, betetzen den ala ez adieraztera mugatzen da, besterik gabe; edo maiztasun-maila (beti, ia beti, batzuetan, inoiz ez)

Erabiltzeko errezak dira

Ikasleek beren jarduna gidatzeko balio ahal dute

Behaketa sistematizatu eta gidatzen dute

Autoebaluazioa eta koebaluaziorako erabil daitezke

adibidea

AUTOEBALUAZIORAKO ERREMINTAK

Autoebaluazioa ebaluazio hezigarriaren funtsa da, ikasleak berak bere ekoizpenei eta ikaskuntza-prozesua baloratzen baititu. Momentu ezberdinetan erabil daiteke: HASIERAKO FASEAN: aurrezagutzak neurtzeko GARAPEN FASEAN: aurrerapenak antzemateko eta doikuntzak egiteko BUKAERAKO FASEAN: ikasitakoa baloratzeko

Ikasleak prozesuan inplikatzen dituzte, beren erantzunkizuna eta konpromisoa areagotuz.

Autonomia eta konfiantza garatzen dituzte ikasleengan.

Ikasleen eta irakasleen arteko interakzioa eta komunikazioa sustatzen dituzte.

Ikasleei beren indarguneak, ahuleziak , hobetzekoak eta aurrerapenak identifikatzeko aukera ematen diete.

ZERRENDA

DIANA

GALDETEGIA

KPSI

Bestelakoak

Menu

"Atazak, tresnak eta erremintak"

Erramintak, drive karpeta

ESKERRIK ASKO!

Aurkezpena bukatu