Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Aurkezpena

GOENA GARMENDIA JEXU

Created on February 2, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Vaporwave presentation

Animated Sketch Presentation

Memories Presentation

Pechakucha Presentation

Decades Presentation

Color and Shapes Presentation

Historical Presentation

Transcript

Ebaluazio hezitzailea egiteko baliabide digitalak.

"Gure nortasun profila ezagutu" 2 saioko Ikaskuntza egoeran oinarritua.

JEXUX GOENA

Justifikazioa........3,4,5 orrial.

Ebaluazio izaera...6,7 orrial.

Aurkibidea:

Ebaluazio faseak...8 orrial.

Atzeraelikadura.......9 orrial.

JUSTIFIKAZIOA: A- Azken ekoizpena:

1-www.humanmetrics.com/personalidad web gunean Myers-Briggs testa egingo dute eta bakoitzari 16 perfiletatik bat egokituko zaio (adibidez: ESFJ= Konsula).

2-Bakoitzak bere emaitzaren deskribapena irakurri eta bere profilari lotutako indargune eta ahulezien zerrenda aterako du.

3-Interneten profil berdina duen pertsonai famatu bat bilatu ondoren, bere biografia irakurriko dute, eta hausnartu, bere ezaugarriekin identifikatzen diren edo ez.

4-Beraien profil bereko ikaskideekin taldeak osatu, eta taldeko ahulezi eta indargune komunak bilatuko dituzte. Zer egin dezaketen ahuleziak gainditzeko galderari erantzungo diote denean artean.

B-Testuingurua: 8 gaia ekintzailetzari buruz izanez, oso garrantzitsua da norberak bere burua ongi ezagutzea, zer egin nahiko lukeenari buruz ideia garbia izateko, eta bera aurrera eramatea ausardiaz hartzeko. C- Abiapuntua: Ikasle bakoitzak zein kontsideratzen dituen bere ahulezi eta indarguneak. D- Helburuak:

-Norberaren izaera eta trebetasun pertsonalak ezagutzea bilatzen da.

-Emozio eta trebetasun pertsonalak eraginkortasunez kudeatzeko, norberaren ezagutzan sakontzea du helburu saiakera honek.

-Jarrera sortzaileak sustatu eta garatzeko , lagungarria izan daiteke hasieran antzeko pertsonak ezagutu eta eurekin identifikatzea. - Profil berdineko Talde baten garapen asmoa motibagarria izan daiteke norberarenerako.

EBALUAZIO IZAERA: Ebaluazio hezitzailea aurrera eramateko adibide gisa, 4 DBHko ekonomia eta ekintzailetzako lehen konpetentziko bigarren ebaluazio erizpidea erabiliko da: EKO1/2 Emozio eta trebetasun pertsonalak eraginkortasunez kudeatzea, norberaren gaitasunei buruz gogoeta eginez eta jarrera sortzaileak sustatuz eta garatuz. Eb. erizpide hau, Mc Graw Hill liburuan (150-151 orrialdeetan) datorren ikaskuntza egoera baten bidez ebaluatuko da. Ebaluazio hezitzaileak izan behar dituen ezaugarri edo IZAERA kontutan hartuko da: A-Etengabekoa: Jarduera guztiak eta izan duten jarrera baloratuko dira. B-Pertsonalizatua: Eskeintzen diren baliabideak ikasle bakoitzaren beharretara egokituko dira (horrela behar izan ezkero). C-Kooperatiboa: Irakasleak egiten duen balorazioaz gain (heteroebaluazioa: Ikasleei google classroom-ean azalduko zaizkie, proiektuaren azalpen dokumentuan, zenbat balioko duen urrats bakoitzak), ikasleak bere burua eta beste taldekideak (Auto eta koebaluazioa) baloratu ditzazke, gero 2 moduloan azaltzen den eran. Ondorengo helbidean dago, puntuazioak adierazten dituen dokumentua:

https://docs.google.com/document/d/1DVHDHcgzxvr2Xffkxc0ICDKcKmS0Zk58/edit?usp=drive_link&ouid=102815681427467890015&rtpof=true&sd=trueEta, Heteroebaluazioa aurrera eramateko kontrol zerrenda eta auto-koebaluazioak egiteko errubrika eta inprimakiak ondorengo helbidean:

https://docs.google.com/document/d/1vyICqzj6_UTF-LKxXon-91VxBblG2f3WCovmd58bAX0/edit?usp=sharing

D- Konpetentziala: Ebaluazio hezitzailearekin konpetentziak baloratzea bilatzen da. Kasu honetan bigarren ebaluaketa erizpidearekin lehenengo konpetentzia:

Norberaren eta besteen indarrak eta ahuleziak analizatzea eta baloratzea, gaitasunei buruz gogoeta eginez eta behar diren emozioak eta trebetasunak eraginkortasunez kudeatuz, ingurune aldakorretara egokitzeko eta gizartearentzat balioa sortuko duen proiektu ekintzaile pertsonal bakarra diseinatzeko.

EBALUAZIO FASEAK: a) Hasierakoa (diagnosia): Proiektuaren txostena altu irakurri ondoren, eta azalpenak eman ondoren (urrats bakoitzari eta bere puntuazioari buruz), bakoitzak bere ahulezi eta indarguneei buruz ausnartuko du. b) Formatiboa (hezigarria): Urrats bakoitza garatuko dute, bakarka eta taldeka. c) Sumatiboa (zertifikatzailea): Heteroebaluazioa egingo da ( classroom-era igotzen duten txostenaren gain, eta jadanik adieraziriko puntuazioaren gain), eta auto-ko ebaluazioak bigarren moduloan azaltzen diren eran burutuko dira (google forms-eko inprimaki batekin eta han idatzita dagoen erreubrika berdinarekin).

ATZERAELIKADURA:

Atzeraelikadura garrantzitsua da, ez baida nota bat ezartzea bakarrik, baizik eta azaldu egin behar da zertan hobetu behar den (eta dagoeneko zer badakiten egiten). Orduan, talde bakoitzak google docs artxibo partekatu bat duenez, eta bakoitzak bere lan indibidualak ere hemen txertatu behar dituenez (talde lanez gain), idatzizko atzeraelikadura izango da (gero, 3 moduloko bideotutorialean azaltzen dudan eran).

0https://drive.google.com/file/d/1OSTvbEL2HtrPZLyXcIew3bkFkty6uss_/view?usp=sharing