Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
MAPA CONCEPTUAL
Katalin Albizu Aramburu
Created on January 28, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Essential Map
View
Akihabara Map
View
Frayer Model
View
Create Your Story in Spanish
View
Microcourse: Key Skills for University
View
Microcourse: Learn Spanish
View
Choice Board Flipcards
Transcript
Katalin Albizu Aranburu - DBH3.C
Asma
Hotzeria arrunta
Goi- arnasbideak
Birikiak
Bronkitisa
Faringitis eta amigdalitisa
Pneumonia
Arnas aparatua
ARNASTRUKEA
Behe-arnasbideak
Tabakoaren ondorioak
Goi arnasbideak
- Farigea edo eztarria.
- Sudurra: Bi zulo ditu, sudur-hobiak sudur-barrunbearekin komunikatzen dituztenak.
Hotzeria arrunta
Goi arnasbideen hantura da, batik bat sudur-hobiena, eta birus-infekzio baten ondorioz gertatzen da.
Pneumonia
Biriketako ehunen hantura da, eta birika-albeoloei eragiten die. Birika-albeoloak zornez eta likidoz betetzen dira. Mikroorganismoek (birus, bakterio edo onddo) eragindako infekzioaren ondorio da.
Birikiak
Birikiak bi organo dira, arolak eta malguak. Barrunbe torazikoan daude, bihotzaren alde batean. Birikiak mintz bikoitz batez daude inguratuta, Pleura. Honi esker, birikiak mugitu egin daitezke, arnasten dugunean. (Pleuraren barnean, pleura-likidoa dago.) Eskuineko birikia hiru lobulutan banatuta dago, eta ezkerrekoa bitan. Birikien barnean, bronkio-zuhaitza dago. Honen bronkioloen amaieran zaku-formako birika-albeoloak daude. Hauek zaku albeolarrak eratzen dituzte. Kalkuluen arabera, birika bakoitzak 150 milioi albeolo ditu gutxi gorabehera.
Birika-aireztapena
Asma
Bronkioen hertsadura da, eta muki-mintzaren hanturak edo bronkioen paretetako giharren uzkurtzeak eragiten du. Kausak besteak beste, alergiak, infekzioak eta substantzia narritagarriak izan daitezke.
Faringitisa eta amigdalitisa
Faringitisa faringearen hantura da, eta amigdalitisa, amigdalen hantura. Hantura hori birus-edo bakterio-infekzio batek eragin ohi dut.
Tabakoaren ondorioak arnas aparatuan
Tabakoak eta tabakoaren keak milaka substantzia dituzte. Substantzia horiek oso toxikoak dira, hala nola brea, karbono monoxidoa eta nikotina. Azken hau droga bat da, eta mendekotasun handia sortzen du. Abstinentzia-sintomak eragiten ditu.Erretzeak gorputzeko ia organo guztiak kaltetzen ditu, eta gaixotasun ugari eragin ditzake: Biriketako minbizia eta BGBK, gaixotasun kardiobaskularrak, iktusa, beste minbizi batzuk, giltzurrunetako gaixotasunak, diabetesa eta abar. Arnas aparatuan, tabakoaren ondorioz, gas-trukea ez da ohi bezain eraginkorra.
- Erretzean sortzen den karbono monoxidoa hemoglobinarekin
- Bronkioetako muki-mintza handitu egiten da, eta muki-mintza handitu egiten da, eta muki gehiago jariatzen du. Ondorioz, zailagoa da airea biriketatik sartzea eta irtetea.
- Denborarekin, bronkioloetako ehuna suntsitu egiten da, eta bronkioloak kolapsatu egiten dira.
Bronkitisa
Bronkioetako muki-mintzaren hantura da, eta birus- edo bakterio-infekzio batek edo substantzia narritagarriek, hala nola tabakoaren keak. eragiten du. Akutua edo kronikoa izan daiteke.
Arnas trukea
Albeoloetan dagoen aireko oxigenoa biriketako odol-kapilarren barnera igarotzen da, eta kapilarretako odolean dagoen karbono dioxidoa albeoloen barnera igarotzen da kapilarren zehar. Gasek albeoloetako odol-hodietako parteak zeharkatzen dituzte, noranzko batean eta bestean, difusio bakunaren bidez. Alde batean eta bestean dagoen kontzentrazio ondorioz. Zirkulazio aparatuak arnas aparatuarekin batera lan egiten du.
Behe-arnasbideak
Trakea. Hodi malgu bat da. C itxurako kartilagoz osatuta. Bbarruan zelula ziliatudun muki-epitelio batzuk dauzka. Hauek jariatzen duten mukiak partikula kaltegarri/mikroorganismoak atxikitzeko da.
Laringea. Hodi labur bat da, zenbait kartilagoz osatua. Ad: Epiglotisa. Honen zurtoina hodiaren ertzarekin lotuta dago. Elikagaiak irenstean, epiglotisa tolestu egiten da eta laringea ixten du; horrela, elikagaiak ezin dira arnasbideetan sartu. Laringean ahots-kordak daude.
Bronkioak. Bi hodi dira, trakean sortzen direnak. Hauek birikietan sartzen dira. Gero eta adar meheagoetan adarkatzen dira bronkio-zuhaitza eratzen. Diametro txikiko bronkioei bronkiolo deritze. Hauen barnealdea muki-mintz batez estalita dago.
Arnas aparatua
Arnas aparatuak oxigenoa hartzen du airetik; izan ere, zelulek oxigenoa behar dute energia sortzeko. Horrez gain, energia lortzeko erreakzio kimikoetan sortzen den karbono dioxidoa kanporatzen du.
- Arnasbide eta birikietan banatzen da aparatua.