Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
1. ATAZA - EBALUAZIO HEZITZAILEA
OSCAR RODRIGUEZ PEDR
Created on January 21, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
January School Calendar
View
Genial Calendar 2026
View
School Calendar 2026
View
January Higher Education Academic Calendar
View
School Year Calendar January
View
Academic Calendar January
View
Comic Flipcards
Transcript
B1
EBALUAZIO HEZITZAILEA
H.H.-KO IKASLEENTZAT IPUINAK SORTZEN
1. ATAZA
Ebaluazio Hezitzailea by Oscar Rodriguez is licensed under CC BY-NC 4.0
Aurkibidea
Dekretua
Curriculumean oinarritzen 77/2023 Dekretua
Kontuan hartzeko
Ebaluazio irizpidea
Justifikazioa
+ info
+ info
+ info
+ info
Tresna eta erreminta digitalak
Ebaluazioaren faseak
Feedback
Ebaluazioa
+ info
+ info
+ info
+ info
Kontuan hartzeko (1)
2. Zeintzuk izango dira inplikaturiko arloak?Euskara eta Literatura arloa
1. Nori zuzenduta egongo da? LHko 3. zikloari (LH 5. maila)
3. Zer ebaluatu nahi izango dut?Azken produkzioa: Ipuinak sortzea talde kooperatiboetan.- Zuzentasun ortografikoa. - Informazioaren koherentzia eta egitura. - Erabilitako hiztegia.
Ikasleek ikaskuntza-prozesuaren amaieran ikasi dutena neurtzeko.
SUMATIBOA
Ikaskuntza prozesuaren garapen eta eboluzioaren berri ematea, erabakiak hartzeko eta prozesua ikasleen beharretara egokitzeko (hezigarria).
FORMATIBOA
Aurrezagutzak neurtzeko (diagnosia).
HASIERAKO FASEA
(prozesu osoan zehar)
(amaieran)
EBALUAZIOAREN FASEAK
6. artikulua
Oinarrizko Hezkuntzaren printzipio pedagogikoak
9.– Hizkuntza, informaziorako eta ezagutzaren eraikuntzarako atea izanik, ikasteko prozesuaren erdigunean dago. Hizkuntzen ikaskuntzari konpetentzia-ikuspegi globalizatu batetik heltzen zaio, arreta hizkuntzen ikaskuntza integratuan eta hizkuntzen eta jakintzen ikaskuntza integratuan jartzen duten ikuspegi metodologikoen bidez. 13.– Ebaluazioa globala, jarraitua eta hezigarria da Lehen Hezkuntzan, eta jarraitua, hezigarria eta integratzailea Bigarren Hezkuntzan. Halaber, ebaluazioa kolaboratiboa eta parte hartzekoa da. Hori dela eta, ikastetxeek eta irakasle-talde ebaluatzaileek bitarteko eta estrategia egokiak jarri behar dituzte ikasleak eta ikasle adingabeen gurasoak edo legezko tutoreak ebaluazioari lotutako prozesuetan integra daitezen eta horietan aktiboki kolaboratu eta parte har dezaten.
Kontuan hartzeko (2)
Nola jokatuko dugu ikasgelan?
- Atzeraelikadura positiboa bermatuz, ondo egindakoa baloratuz eta hobetzeko proposamenenak eginez.
- Ikasleari aurrera egiten laguntzeko eta metakognizioa eta autorregulazioa garatu ditzan.
- Hezigarria izanda, ikasleek beren aurrerapena kontrolatu ahal izateko eta informazio hori beren probetxurako eta praktikarako erabili ahal izateko. Baita Konpetentziala ere.
JUSTIFIKAZIOA
AZKEN EKOPIZPENA: Ipuinak sortu eta H.H.-ko ikasleei kontatuko dizkiete. TESTUINGURUA: Kultura astea ospatzen dugu urtero gure eskolan maiatzaren inguruan. Aurten ere, kultura astea ospatuko dugu eta ekintza kooperatibo bezala, guk sortutako ipuinak Haur Hezkuntzako ikasleei kontatzera joango gara. ABIAPUNTUA: Txikitan, etxekoek zein irakasleek, ipuinak kontatu zizkiguten. Zuek ere Ipuin Kontalari bihurtzeko gai izango zinatekete?
Tresna eta erreminta digitalak
KAHOOT: Kahoot bat egingo dut, ikasleen aurrezagutzak zeintzuk diren jakiteko. Bertan testu desberdinei buruzko galderak eta batez ere ipuinei buruzko galderak agertuko dira. HETEROEBALUAZIOA egiteko erabiliko dut (irakasleak ikaslea baloratzeko) CORUBRICS: Errubrikak egiteko erabiliko dut, autoebaluazioa zein ko-ebaluazioa egiteko. KO-EBALUAZIOA (taldekideen artean egindakoa baloratzeko): Talde lanean zelan aritu diren eta euren autoerregulazioa sustatzeko. AUTOEBALUAZIOA (ikasleak berak bere burua baloratzeko): Bakoitzak beren ikaskuntza prozesuaz jabetzea eta horretaz arduratzea sustatzeko. CANVA: Canvaren bitartez aurkezpen bat prestatuko diet eta gero ikasleek erabili ahal izango dute ipuinaren produkzioa egiteko .
KONPETENTZIAK
Funtzezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak
FUNTZEZKO KONPETENTZIAK a) Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia d) Konpetentzia digitala e) Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK 5. Testu idatzi eta multimodalak zuzentasun gramatikalez eta ortografikoz sortzea, edukiak zuzen sekuentziatuz eta plangintzarako, idazketarako, berrikuspenerako eta ediziorako oinarrizko estrategiak aplikatuz, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio-eskaera zehatzei erantzuteko. Konpetentzia espezifiko hau irteera-profilaren deskriptore hauekin lotzen da: HKK1, HKK3, HKK4, HKK5, KE2, STEM4, KD2, KD3, KPSII4, KPSII5, HK2.
7. artikulua
Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak
b) Nork bere burua erregulatzeko, ikasteko eta bakarka nahiz taldean lan egiteko ohiturak garatzea eta finkatzea, ikasketak eraginkortasunez egiteko beharrezkoa den baldintza gisa eta norbera garatzeko bitarteko gisa. e) Informazio-iturriak erabiltzeko oinarrizko trebetasunak garatzea, ezagutza berriak zentzu kritikoz lortze aldera. Oinarrizko konpetentzia teknologikoak garatzea eta haien funtzionamenduari eta erabilerari buruzko gogoeta etikoan aurrera egitea. h) Euskaraz eta gaztelaniaz zuzentasunez ulertzea eta adieraztea, ahoz eta idatziz, eta testu eta mezu konplexuak sortzeko gai izatea.
EBALUAZIOA
ETENGABEKOA: Ikas-egoera honek irauten duen bitartean, den dena baloratuko dugu. Gelako lana, inplikazio maila, edukien barneraketa, ekoizpenak... Hau egin ahal izateko errubrikak eta check list-a erabiliko ditugu.
PERTSONALIZATUA: IDUaren printzipioak jarraituko ditugu eta eskainiko diren baliabideak formatu desberdinetan egongo dira. Aldi berea, ikasleek erabaki dezakete zein formatutan eta zein modutan egin ahal duten ipuinaren ekoizpena. Zailtasunak dituztenei egokitzapen batzuk egingo zaizkie.
KONPETENTZIALA: Ikaleak talde kooperatiboan arituko dira. Hasierako faseko jarduera bereziki banaka zer dakiten jakin nahi dugu eta garapen eta amaiera faseetako jarduerak talde txikietan (talde kooperatiboan) burutuko dituzte.
EBALUAZIO IRIZPIDEA
EUSKARA ETA LITERATURA
5.1. Nolabaiteko zailtasuna duten testu idatzi eta multimodalak zenbait euskarritan sortzea, komunikazio eskarietarako diskurtso-eredurik egokiena aukeratuz, edukiaren koherentziari eutsiz eta landutako zuzentasun gramatikal eta ortografikoko irizpideak errespetatuz, baita testu idatzi bat sortzeko faseak ere.
Atzeraelikadura
Proiektu honetarako erabiliko dudan atzeraeIikadura eraginkorra, ikasleen behaketa aktiboan, haien produkkzioen berrikuspenean, haien parte-hartzearen ebaluazioan eta haien aurrerapenaren jarraipenean oinarrituko da.Paradigma konstruktibista jarraituko dut, eta espezifikoa, egokia eta proiektuaren ebaluazio-irizpideekin lerrokatuta izango da, ikasten eta trebetasunak garatzen eraginkorragoa izan dadin. Proiektuaren hasieratik erakutsiko dizkiet ikasleei ebaluazio-irizpideak zeintzuk diren eta beti izango dute errubrika eskura, paperez zein Classroomen. Hasierako fasean, haien aurrezagutzak naraino heltzen diren jakiteko, Kahootek emango digu atzeraelikadura. Garapen fasean, Canvan egindako lana baloratzeko, Vocaroo-ren bitartez nik egindako iruzkinak jasoko dituzte. Gainera, Google Docsen egin beharreko lanean, idatzizko iruzkinak jasoko dituzte. Amaierako fasean, autoebaluazioa eta ko-ebaluazioa egin eta gero, haiekin batera, hobekuntza proposamenak egingo ditut. Proiektu osoan zehar mezu positiboak, informazio laburra, zehatza eta argia emango diet ikasleei.