Ebaluazio Hezitzailea
josemarihu
Created on January 20, 2024
More creations to inspire you
FOOD 1
Presentation
COUNTRIES LESSON 5 GROUP 7/8
Presentation
BLENDED PEDAGOGUE
Presentation
WORLD WILDLIFE DAY
Presentation
FOOD AND NUTRITION
Presentation
2021 TRENDING COLORS
Presentation
HISTORY OF THE CIRCUS
Presentation
Transcript
Jose Mª Huarte está bajolicencia CC BY-NC 4.0
HASI
EBALUAZIO HEZITZAILEA
Errubrika
Atzeraelikadura
Aurkibidea
Ebaluazio irizpidea
Ebaluazioaren izaera
Jardueraren azalpena
Faseak
Ebaluazio erramintak
Ebaluazio irizpidea
5.1 Nolabaiteko zailtasuna duten testu idatzi eta multimodalak zenbait euskarritan sortzea, komunikazio eskarietarako diskurtso-eredurik egokiena aukeratuz, edukiaren koherentziari eutsiz eta landutako zuzentasun gramatikal eta ortografikoko irizpideak errespetatuz, baita testu idatzi bat sortzeko faseak ere.
Testuingurua: Ikasturtean zehar beste lurralde batetik edo atzerritik etorritako umeak matrikulatzen dira gure ikastolan. Gure kultura eta ohiturak ezagut ditzaten, gida turistikoa ekoiztuko dugu gelan.Maila: Lehen Hezkuntzako 6. mailaArloa: Euskara eta LiteraturaKonpetentzia espezifikoa: 5. Testu idatzi eta multimodalak zuzentasun gramatikalez eta ortografikoz sortzea, edukiak zuzen sekuentziatuz eta plangintzarako, idazketarako, berrikuspenerako eta ediziorako oinarrizko estrategiak aplikatuz, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio-eskaera zehatzei erantzuteko.
"Gida turistikoa" izeneko ikas egoera honetan ikasleek azalpen testuak idatzi beharko dituzte gure hiriko eta lurraldeko kultura eta ohiturak adierazteko.
Jardueraren azalpena
Jo
Errubrika
Erkatze zerrendak
Ebaluazio erremintak
Ikaskuntza prozesu osoan zehar burutzen da. Prozesu horretan hainbat ebaluazio-proba burutuz eta ikaskuntzan prozesuan helburu gisa ezarritako konpetentzien betetze-maila kontrolatuz.
Ikasle bakoitzaren ezaugarri eta zirkunstantzia sozialak, aukerak eta mugak kontuan hartuko dira erantzun egokiena emateko.
1. Etengabekoa
- Heteroebaluazioa
- Autoebaluazioa
- Koebaluazioa
Arazoak eta egoera ezberdinei aurre egiteko estrategiak eta trebetasunak lortzera bideratuta.
2. Pertsonalizatua
3. Kooperatiboa
4. Konpetentziala
Ebaluazioaren izaera
Ikas egoerarekin hasi aurretik, ikasleen abiapuntuko maila, aldez aurreko ezagutzak, interesak eta hezkuntza premia bereziak ezagutzeko. Edukiak, metodologiak eta baliabideak taldearen ezaugarrietara eta aniztasunera egokitzen eta planifikatzen laguntzea du.
Ebaluazio hezigarria
Faseak
Hasierakoa
Azken ebaluazioa
Ikasleek funtsezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak zenbateraino eskuratu dituzten egiaztatzeko, bai eta zailtasunak detektatzeko eta hobetzeko atzeraelikadura eta orientazioa emateko ere. Haren eginkizuna hezkuntza-prozesua arautzea eta optimizatzea da.
Hiruhilekoa edo ikasturtea amaitzean egiten da, ikasleek irakasgai edo arlo bakoitzean egindako ikaskuntzaren emaitza orokorra baloratzeko, bai eta azken kalifikazioak jakinarazteko eta promozioari edo titulazioari buruzko erabakiak hartzeko ere. Lortutako maila egiaztatzea eta ziurtatzea da bere eginkizuna.
Ikasleek, ebaluazio prozesuan, aldez aurretik errubriken bidez ezagutu dezakete zer ebaluatuko den eta nola ebaluatuko den.
Errubrika
Ikaslearen ikaskuntzan autoebaluazioa, autokritika, hausnarketa eta erantzukizuna sustatzen ditu.
Ebaluazioaren hiru fasetan erabil daitezke.
Ataza osatzeko prozesuan, gida gisa balio du.
Heteroebaluazio, autoebaluazio eta koebaluaziorako diseinatuta daude.
Errubrikei esker ikasleek ikasi behar dute ze aspektutan hobetu dezaketen.
ATZERAELIKADURA
- Hasieran ikasleei errubrikak erakutsiko dizkiegu, zer ebaluatuko den eta nola ebaluatuko den ezagutzeko eta ulertzeko.
- Jarraian, ikaskuntza helburuak partekatuko ditugu ikasleekin.
- Ikaskuntza prozesuan ebidentziak jasoko ditugu.
- Hauen arabera, ikasle bakoitzari berariazko laguntza eskainiko diogu bere ikaskuntza hobetzeko.