Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

1. IKAS-EGOER

Asier Miguel Garcia

Created on January 17, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Animated Chalkboard Presentation

Genial Storytale Presentation

Blackboard Presentation

Psychedelic Presentation

Chalkboard Presentation

Witchcraft Presentation

Sketchbook Presentation

Transcript

NOR DAGO ARRISKUAN?

NATURA, GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA
ASIER MIGUEL GARCIA

MARKO LEGALA

Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP): ikastetxe baten nortasuna, balioak, helburuak, bai antolamendu- eta funtzio-egiturak definitzen duen dokumentua.

157/2022 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Lehen Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena.

IKASTETXEA

3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena (LOMLOE)

Aurreko guztia urteko programazioan islatuko da eta honen ikas-egoeretan. Irakasleak diseinatutako jarduerak dira, aniztasuna kontuan izanda sortutakoak.

LEGEDIA

IKASGELAN

77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia erkidegoan ezartzeko

Ikasle baten garapena edo aurrerapenak espero direnak ez badira, indartze neurriak proposatuko dira eta beharrezkoak diren kasuetan egokitzapenak egin beharko zaizkie.

118/1998 Dekretua, ekainaren 23koa, HPBak dituzten ikasleei hezkuntza-erantzuna ematea antolatzen duena, eskola ulerkor eta integratzailearen esparruan

IKASLEAK

NOR DAGO ARRISKUAN?

2. maila. Natura, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutza. 12 saio.

MAILA

ANIMALIEN GAIA JORRATUKO DA

IKASGAIA

SAIO KOPURUA

TESTUINGURUA

Animalia, landareak eta gizakiak izaki bizidunen taldeko kide gara. Gure ezaugarriak sakon ezagutzeak, bizitza errespetatzera eta zaintzera eramango gaitu. Haurrei izaki bizidunak, eta kasu honetan, animaliak irakastea garrantzitsua da naturarekiko eta bizitzarekiko ikuspegi sentikorragoa garatzea eragiten duelako. Eduki hau ikasteak, mundu hobe batera bultzatzeaz gain, pertsona hobeak egingo gaitu munduarentzat eta gainerako izaki bizidunentzat.

ERRONKA

Tutoretza orduan, taldeka aritu dira mahai-jokoetan jolasten, eta jokoetariko bat “Nor naiz?” jokoa izan da. Jolasten hasteko, taldekide bakoitzak karta bat hartu eta kopetan jarri behar du aurretik ikusi gabe. Karta horretan pertsona baten marrazkia, marrazki bizidun ospetsu bat, animalia edo objektu bat ager daiteke. Baiezko eta ezezko galderen bitartez, kopetan duten karta asmatzen saiatu behar dira. Ikasle baten kartan elefante baten irudia ageri da. Ikasle horrek animalia amaren sabeletik jaiotzen den galdetzean, ez dute erantzuten jakin. Jolasekin amaitzean, irakasleak, ikasleen zalantzak ikustean, honako galdera hauek planteatzen ditu gelan: Ba al dakizue esaten zergatik animaliak izaki bizidunak diren? Ba al dakizue bibiparoen eta obiparoaren arteko aldea? Zer dira animali ornodunak eta ornogabeak?

EKOIZPENA

Lapbooka

garapen iraunkorreko helburuak

ARGUDIAKETA KURRIKULARRA

ZERTARAKO?

Ikasleak norberaren testuingurutik inguru unibertsalera bizitzeko ondo prestatuak egon daitezen.

Funtsezko konpetentziak

Konpetentzietan oinarritutakoa da.

IKAS-EGOERA

Konpetentzia espezifikoak

FUNTSEZKO KONPETENTZIAK

Funtsezko konpetentziak ikasleek arrakastaz aurrera egin ahal izateko eta beren bizitzan zehar erronka eta desafio nagusiei aurre egin ahal izateko ezinbestekotzat jotzen diren jardunak dira. Irteera profilarekin estu lotuta daude, zeren irteera profila ikasle guztiek Oinarrizko Hezkuntza amaitzean erdietsi behar duten konpetentzien garapen-maila da. Aurretik aipatu denez, Oinarrizko Hezkuntzan zehar irteera-profila osatzen duten funtsezko konpetentzia guztiak garatzen joango dira. Kurtso hasieran, zehaztuko da zein funtsezko konpetentzia ebaluatuko den ikasgai bakoitzean. Natura, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutza arloan honako hauek ebaluatuko dira:

  • Konpetentzia digitala.
  • Herritartasunerako konpetentzia.

ZELAN EBALUATUKO DIRA FUNTSEZKO KONPETENTZIAK?

KONPETENTZIA DIGITALA

HERRITARTASUNERAKO KONPETENTZIA

KONPETENTZIAK ESPEZIFIKOAK

Ikasleek arlo eta jakintzagai bakoitzaren oinarrizko jakintzak behar diren jardueretan edo egoeretan jokatu ahal izateko beharko dituzten jardunei egiten die erreferentzia. Natura, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutza arloan hiru konpetentzia espezifiko ebaluatuko ditugu. Lehen hiruhilekoan, lehen konpetentzia espezifikoa ebaluatuko da. Bigarrenean, lehenengo konpetentziarekin batera bigarren bat ere ebaluatuko da eta azken hiruhilekoan, aurreko biekin batera hirugarren bat ebaluatuko da.

Natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko elementu edo sistemen ezaugarriak identifikatzea eta aztertzea, eta horien antolamendua eta propietateak deskribatzea, eta haien arteko harremanak ezartzea, kultura- eta natura-ondarearen balioa ezagutzeko eta hura kontserbatzeko eta hobetzeko ekintzei ekiteko, erabilera arduratsu eta iraunkor baten bidez.

DESKRIPTORE OPERATIBOAK

ZERTARAKO?

Funtsezko konpetentziak garatu diren edo ez neurtzeko eta konpetentzia horren garapen maila noraino garatu den errazago jakiteko.

Animalien ezaugarriak eta sailkapena identifikatzea, IKTen bidez informazioa eta ezagutzak bilatzeko eta partekatzeko estrategiak eta tresnak erabilita, Lurran existitzen den fauna bereizteko.

Helburuak ezartzea eta lortzea modu kooperatiboan, ikaskideen iritziak eta erritmoak errespetatuz, elkarrekin bizitzen eta lana aurrera eramaten ikasteko.

HELBURU didaktikoak

Ikasleen beharra asetzeko sortu dira eta ikas-egoeraren amaieran erdiestea espero diren lorpenak dira.

Konpetentzia espezifikoak nahiko orokorrak direnez, gehiago zehazten dira helburu didaktikoen bitartez.

ZERTARAKO?

ZERGATIK?

OINARRIZKO JAKINTZAK

ZER DIRA?

Helburu didaktikoen lehenengo osagaiak dira, hau da, helburuen “Zer ikasi?” atala eta gaitasunak eskuratzeko eta eguneroko arazo-egoera konpontzeko baliabide bat dira. Oinarrizko jakintzak, helburuak eta konpetentziak garatzeko estrategiak dira, beraz ebaluazioaren xedea ez da inoiz izango edukien lorpena ezartzea, baizik eta, hauen erabilera estrategikoa konpetentziak lortzeko.

ebaluazio adierazleak

Konpetentzia espezifikoak bezala ebaluazio irizpideak oso orokorrak dira, beraz sortu ditugun helburu didaktikoak neurtzeko ebaluazio adierazleak zheaztu dira. Helburu bakoitzak hiru ebaluazio adierazle izango ditu, helburuaren hiru osagaiak neurtu ahal iateko, ZER lortuko duen, jorratuko den edukia, NOLA lortuko duen, erabiliko den metodologia eta ZERTARAKO lortu behar duen, transferentzia.

1. Helburu didaktikoarekin lotutako adierazleak:

  • Animalien ezaugarriak eta sailkapena identifikatzen ditu.
  • Teknologia berriak arduraz erabiltzen ditu eta ikerketarako hainbat material erabiltzen du.
  • Lurreko fauna bereizten du.

2. Helburu didaktikoarekin lotutako adierazleak:

  • Helburuak ezartzen ditu eta helburuak modu kooperatiboan lortzen ditu.
  • Ikaskideen iritziak eta erritmoak errespetatzen ditu.
  • Taldeko kideekin elkarbizi eta lana aurrera ateratzen du.

METODOLOGIA

Helburua gela talde misto eta heterogeneoetan antolatzea, ikasleek elkarrekin lan egitea eta elkarrekin koordinatuta ikastea da, irakasleek proposatu eta gidatutako jarduerak, zereginak eta arazoak ebazteko.

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Ikasle-bikoteak osatzean datza, harreman asimetrikoekin eta helburu komun, ezagun eta partekatuarekin (edukien irakaskuntza eta ikaskuntza). Metodologia horietan, ikasleek bikote edo talde txikietan lan egiten dute, elkarri irakaskuntza-laguntza esplizitua emateko.

Gure ikasleari “kontalari” rolak asko lagunduko du bere antolakuntzan, mugen identifikazioan eta horien hausnarketan, autonomian eta segurtasun arloan ere.

berdinen arteko tutoretza

Hezkuntza-ebaluazioa etengabeko prozesu pertsonalizatua da irakaskuntza- ikaskuntza sistemaren barruan. Gure irakasle-lana da gure ikasleek gaitasunak garatzea eta eskuratzea, eguneroko bizitzako hainbat esparru eta egoeratan aurre egiteko gai izan daitezen. Horregatik gaitasunak ebaluatzen dira.

EBALUAZIOA

ZER DA?

UNEAREN ETA XEDEAREN ARABERA

NOLA?

HASIERAKOA

AMAIERAKOA

JARRAIA

Sortutako ebaluazio-sistema baten bidez, globala, jarraia, hezitzailea eta sistematikoa dena. Horrela, ikasleen indarguneak eta ahulguneak identifikatzeko gai izango gara, eta azken horiek indartu ahal izango ditugu.

ERAGILEAK

  • Autoebaluazioa
  • Koebaluazioa
  • Heteroebaluazioa

HEZITZAILEA

JARRAIA

GLOBALA

SISTEMATIKOA

EBALUAZIO TRESNAK

3. BEHAKETA TAULA

2. KONTROL ORRIA

1. DIANA

EBALUAZIO TRESNAK

5. ERRUBRIKA

4. METAKOGNIZIO ESKAILERA

Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU)

ANIZTASUNAREN TRATAERA

Hezkuntza-eredu bat hartuko dugu oinarritzat, ikaskuntza-oztopoak ezabatzen eta/edo minimizatzen dituena, hainbat hezkuntza-ibilbide, ikaskuntza-estilo, trebetasun eta hezkuntza-premia dituzten ikasleei erantzuna emateko gai diren elementu alternatiboak txertatzen duena

ZER DA INKLUSIOA?

Hezkuntza inklusiboa, haur guztiek kalitatezko hezkuntza, aukera berdintasunekoa, guztiontzako bidezkoa eta ekitatekoa izatea bermatzen duena da, bakoitzaren behar desberdinak asetzen dituena, bakoitzaren egoera bereziaren arabera, ikasle guztientzako bikaintasun maila lortzen saiatzen duena.

IKASGELA

sekuentziazioa

Garapen-FaseaGF
Hasierako FaseaHF
Amaierako Fasea AF
Azken ekoizpena
Aurrezagutzak eta erronka
Teoria eta praktika

hf - gf - am

  1. Komunikazio gunean erronka aurkeztuko zaie.
  2. Aurrezagutzak aktibatzeko, pentsatzeko gunera joango dira argazki batzuk bilatzen, bakoitzak bat hartuko du eta argazkia aztertu beharko dute.
  3. Brainstorming teknikaren bidez ideiak komunikatu eta arbelean jasoko dira.
  4. Guztion artean, ideiak mapa mental batean bilduko dira.
  5. Amaitzeko, azken ekoizpena zein izango den azalduko zaie.

hf - gf - am

  1. Gaiari sarrera emateko “ANIMALIA ORNODUNAK ETA ORNOGABEAK” bideoa ikusiko da.
  1. Ondoren, azalpen txiki bat emango zaie animalien ezaugarriei eta sailkapenari buruz.
  2. Talde txikian jolas bat egin beharko dute, non animali ezberdinak agertzen diren argazkiak animalien ezaugarriekin erlazionatu beharko dituzten.
  3. Bukatzeko, guztion artean, landutako hiztegia arbelean bilduko dugu.

hf - gf - am

  1. Talde txikian aurreko saioan bildutako oinarrizko hitzen argazkiak jasoko dituzte, bai marrazkia, bai seinu hizkuntzan zeinatzeko modua.
  2. Horrekin, giltzari bat sortuko dute.

hf - gf - am

  1. Liburuaren laguntzaz animalien inguruko istorio bat irakurriko dute.
  2. Ondoren galdera batzuk erantzun beharko dituzte.
  3. Talde txikian arkatzak erdira teknika erabiliz, fitxa bat bete beharko dute animalien ezaugarriekin eta sailkapenarekin eskema bat osatuz.

hf - gf - am

  1. 1, 2 eta 4 metodologiak erabiliz desagertzeko arriskuan dauden animaliak eta zergatiak ikertuko dituzte.
  2. Horiei erantzuna emateko praktikan jarri daitezkeen neurriekin araudia sortuko dute.

hf - gf - am

  1. IKTak erabiliz animali bati buruz ikertu behar dute.
  2. Ikusizko horma-irudi bat sortu beharko dute non mapa kontzeptual bat islatu beharko dute, 4 bandatako mapa kontzeptualaren metodologia erabiliz.
  3. Murala amaitu eta ikaskideen aurrean erakutsi eta komunikatuko da.

hf - gf - am

  1. Fitxa bat beteko dute taldekideen rolekin, eginbeharrekin, materialekin.
  2. Ideiekin eta saioetan bildutako informazio guztiarekin Lapbooka sortzen hasiko dira.
  3. Bukatzean pasabideko orma batean jarriko dira eta erakusketa bat antolatuko da talde bakoitzak bere ekoizpena komunikatu dezan.

hf - gf - am

transferentzia

  1. Irakasleak animali ezberdinen figurak aurkeztuko dizkie ikasleei.
  2. Animaliak modu sinple batean deskribatu ahal dira, hau da, kanpotik ikusten denarekin bakarrik deskribat daitezke, baina behin gai hau landuta ezagutzen dituzten sailkapenen arabera (elikadura, jaiotzeko modua, mugitzeko modua eta lokomozio aparatuaren arabera) animalia deskribatu beharko dute.

bibliografia

  • 157/2022 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Lehen Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena.
  • 118/1998 Dekretua, ekainaren 23koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena.
  • 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 340, 2020ko abenduaren 30ekoa, 122868-122953. (LOMLOE)
  • 77/2023 DEKRETUA, maiatzaren 30koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.
  • Duran, D. eta Martínez Rodríguez, I. (2004). Berdinen arteko tutoretza. Hezkuntza berrikuntza, 75, 63-68.
  • Garamendi, B. (2013). Hezkuntza, hizkuntza politika eta cultura saileko hezkuntza berriztapeneko zuzendariaren argibideak, hezkuntza laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleek errazago ikasteko eta ikasle horien hezkuntza eta gizarte inklusioa errazago gauzatzeko metodologiak erabiltzeari buruzkoa. Gazteiz.
  • Hezkuntza eta lanbide heziketako ministerioa (2023). Etorkizuneko gela. Hezkuntza- teknologien eta irakasleen prestakuntzaren institutu nazionala.
  • Ikastetxea. (2023). Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua. [Barne-dokumentua. Argitaratu gabe].
  • Skinner, B. F., & Ardilla, R. (1975). Sobre el conductismo (pp. 158-159). Fontanella.