Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
UD_11_Digestio-aparatua
Iosune
Created on January 14, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Corporate Christmas Presentation
View
Snow Presentation
View
Winter Presentation
View
Hanukkah Presentation
View
Vintage Photo Album
View
Nature Presentation
View
Halloween Presentation
Transcript
UD 11 Digestio-aparatua
Edukiak
Sudur-urdailetako zundaketa
Zunda nasogastrikoak
Nutrizio enterala
Patologiak
Nutrizio parenterala
Digestioa
Ondesteko zunda
Anatomia
Enemak
Funtzioak
Kolostomiak
Funtzioak
- Elikagaiak irentsi, mastekatu eta elikagai horiek digestio-hodian zehar garraiatzen dira.
- Digestioak elikagaien konposizio kimikoa eta fisikoa aldatzen ditu, ondorioz, substantzia kimiko sinpleagoak sortzen dira.
- Substantzi kimiko sinpleak hesteetako mukosan xurgatu eta organismo guztira banatzen dira.
- Sortzen diren hondakinak (gorozkiak) kanporatu egiten ditu.
Anatomia
- Digestio-hodia
- Alboko guruinak
Digestio-hodia
Ahoa
Faringea
Esofagoa
Urdaila
Heste meharra
Heste lodia
Alboko guruinak
Listu-guruinak
Urdaileko guruinak
Hesteetako guruinak
Gibela
Area
Digestioa
Prozesu honen bidez elikagaien konposizio kimikoa eta fisikoa aldatzen da eta elikagaiak substantzia kimiko sinpleagoetan bihurtzen dira. Molekula sinpleak organismoak xurgatu eta erabili egiten ditu. Digestioak bi zati ditu: Digestio mekanikoa Elikagaiak partikula txikiagoetan eraldatzen dira baina haien konposizioa aldatu gabe. Digestio kimikoa Elikagaiak molekula sinpleetan eraldatzen dira eta substantzien konposizioa aldatu egiten da. Ahoko digestioa, urdaileko digestioa, heste meharreko digestioa eta heste lodiko digestioa bereizten dira.
Digestioa
Digestioa ahoan hasten da. Ahoan, listuaren eraginez, gluzidoak digeritzen hasten dira. Urdailean, urin gastrikoaren eraginez, proteinen digestioa hasten da eta kimoa deitzen den likido azidoa sortuko da. Digestio-prozesua heste meharrean bukatzen da heste-urina, are-urina eta behazunaren eraginez. Heste-meharrean molekula sinpleak daude eta horiek xurgatu egiten dira. Mantenugairik ez duen likidoa heste lodira iristen da, eta bertan ura xurgatzen da gorozkiak sortuz.
Patologiak
Ultzera
Gastritisa
Zirrosia
Zunda nasogastrikoak
Zundak helburu terapeutikoetarako edo diagnostikoak egiteko, substantziak sartu edo ateratzeko, barrunbe edo hodien barnean sartzen diren hodi hutsak dira. Material eta diametro ezberdinetakoak daude. Diametroa neurtzeko French (Fr) edo Cherriere (Ch) unitateak erabiltzen dira. 1 Fr=1 Ch=0,3 mm. Zunda nasogastrikoak sudur-hobitik urdaleraino sartzen diren zundak dira. Elikagaiak eta botikak sartzeko, eduki gastrikoa xurgatzeko, distentsio abdominala arintzeko eta urdaila garbitzeko erabiltzen dira.
Zunda nasogastrikoak
Foucher-en zunda
Levin-en zunda
Sengstaken-blakemore-ren
Salem-en zunda
Elikadura enterala emateko zunda
Sudur-urdeiletako zundaketa
Sudurretik urdailera iristen den zunda jartzea da. Elikagaiak emateko, urdaileko edukia kanporatzeko, urdaila garbitzeko eta urdaileko jariapena neurtzeko egin daiteke. Zunda urdailera iritsi den egiaztatzeko moduak ondorengoak dira: -Urdaileko edukiaren pH-a neurtzea. Urdaileko edukiaren pH < 5 izaten da. -Fonendoskopioa epigastrioan jarri eta 50 cc-ko xiringarekin 10-25 cc aire sartu. -X izpien bidezko erradiografia egiten da zunda dagokion lekuan dagoela frogatzeko. Proba fidagarriena da.
Nutrizio enterala
Elikagaiak zundaren bidez ematea da. Nutrizio enteralaren bidez elikagaiak emateko digestio-sistema funtzionala izan behar da. Emateko erraza izaten da eta gaixoak ondo onartzen du. Nutrizio enterala disfagia, desnutrizioa, nutrizio behar bereziak, koman, sedatuta edo konorte gabe dauden gaixoei ematen zaie.
Nutrizio enterala emateko zundak
Sudur-urdailetako zundak
Sudur-duodenoetako zundak
Nutrizio enterala
Konplikazioak:
- Sudurrean ultzera agertzea
- Zunda kanporatzea edo zunda buxatzea
- Sabeleko distentsioa, goragaleak eta goitikak eragitea.
- Beherakoa.
- Idorreria edo deshidratazioa
- Elikagaiak bronkioetara igarotzea.
Elikagai-prestakinak
Nutrizio enterala emateko moduak
Modu ez jarraitua
Modu jarraitua
Gastrostomiaren bidez
Sendagaiak
- Botikak ez dira nahastu behar elikagai-prestakinarekin beraien ezaugarriak alda daitezkeelako.
- Botikak ahal den guztietan egoera likidoan eman behar dira.
- Solidoak badira, eta ez badago kontrajarpenik txikitu egingo dira hauts fina lortu arte, ondoren gaixoari emateko uretan disolbatuko dira.
- Botika emateko ura (30 ml) sartuko diogu zundatik, ondoren botika, eta bukatzeko ura (30 ml) zunda garbitzeko.
- Botika bat baino gehiago eman behar badira, botika batetik bestera ura (5 ml) sartu behar da.
- NE jarraitua badu, infusioa eten egingo dugu 15 minutu lehenago, eta botika eman aurretik eta ondoren zunda garbitu behar da urarekin (10 ml).
Nutrizio parenterala
- Elikagaiak benaren bidez ematen dira.
- Nutrizio parenterala emateko zain barneko kateter zentrala jarrita eduki behar du gaixoak.
- Proteinak, gluzidoak, gantzak, bitaminak, elektrolitoak eta ura ematen dira.
- Desnutrizioa dagoenean eta digestio-aparatua funtzionala ez den kasuetan erabiltzen da.
- Nutrizio parenterala ematen denean ager daitezkeen konplikazioak:
- Nutrizio parenterala ematen denean soluzioa modu jarraituan eta uniformean eman behar da, 24 ordutan. NP emateko ponpa peristaltikoa erabili behar da. Asepsia ondo zaindu behar da.
Ondesteko zunda
- Uzkitik ondestean sartzen den zunda da.
- Material gogorrez eginda egoten da eta 30 cm-ko luzera du.
- Baloirik gabeko zunda eta presio baxuko baloia duten zundak bereizten dira.
- Baloidun zundak enema opakua eta koman
- Ondesteko zunda ez da 30 minutu baino gehiago jarrita eduki behar.
- Ondesteko zundaketaren helburuak ondorengoak dira: gorozkiak eta gasak kanporatzea, garbiketa-enema bat ematea eta enema opakua ematea.
Enemak
- Ipurdi bidez heste lodiaren barnera sartzen diren disoluzioak dira.
- Hesteak garbitzeko, diagnostikoak egiteko eta terapia jartzeko eman daitezke.
- Libratzeko enemak eta atxikitzeko enemak bereizten dira.
- Zenbait enema-ekipok ondestean sartzen den mutur berezia dute. Beste ekipo batzuek ez dute mutur berezirik eta ondesteko zunda jarri beharra egoten da.
- Enema-disoluzioa giro-tenperaturan eman behar da.
Atxikitzeko enemak
Libratzeko enemak
Kolostomiakak
Kolon mutur bat kanporatu eta larruazalari josten zaion teknika kirurgikoa da, ondorioz sabelean uzki artifizial bat sortzen da.
Sailkapena
Poltsak
Kolostomia
- Karai-plaka kendu behar den ala ez balioetsi behar da, oso maiz kentzen bada larruazalari erasan dakioke.
- Karai-plka eta larruazala ondo badaude karai-paka bera zenbait egunez utzi eta poltsa soilik aldatu behar da.
- Kolostomia-poltsa aldatzea ez da otorduen aurretik eta bisitaldiaren aurretik egin behar.
- Gaixoak ostomiaz gain beste sendaketa batzuk behar baditu estomaren sendaketa azkenerako uzten da.
- Gorozki likidoen eta larruazalaren arteko kontaktuak ahalik eta txikiena izan behar du.
- Gorozkien eta gasen kanporatzea erregulatzeko irrigazioak egin daitezke.
- Irrigazioekin sortutako usain txarrak eta soinuak saihesten dira eta pertsonaren segurtasuna areagotzen da.
- Beheranzko kolostomietan eta sigmoidostomietan erabiltzen den teknika da.
- Ohikoena da.
- Mulgua da.
- Mutur distalaren alboetan zenbait zulo ditu eta erdian zulo bat.
- Mutur proximala kolore ezberdinetako izaten da diametroaren arabera.
- Urin gastrikoaren laginak hartzeko, urdaileko edukia drainatzeko eta urdail-garbiketak egiteko erabiltzen da.
- Urdaileko mukosaren lesioa saihesteko aldizkako presio baxuarekin konektatzen da.
- Gastrostomia urdaila kanpoaldearekin komunkatzen duen teknika da.
- Abdomenean estoma bat egiten da eta PEG zunda jartzen zaio gaixoari.
- Gastrostomia egiteko digestio-aparatua funtzionala izan behar da.
- Epe luzeko NE eman behar denean (> 6-8 aste), digestio-aparatuko goiko ataleetan buxadura dagoenean, disfagia dagoenean eta politraumatismoen kasuetan erabiltzen da.
- Gaixoarentzat erosoagoa izaten da eta bronkoxurgapena izateko arriskua gutxitu egiten du.
Ahotik edo sudurretik urdaileraino sar daiteke. Hestegorriko eta urdaileko baloei ezker konpresioa egitea ahalbideratzen du odoljarioa dagoen eremuan. Odoletan dauden eremuak hestegorri distalean, kardian eta urdail-hondoan aurki daitezke. Hiru bide ditu: -Bide gastriko zentrala: zundaren bide nagusia da. Substantziak emateko edo eduki gastrikoa drainatzeko balio du. -Hestegorriko baloiaren bidea: baloia puzteko bidea da. Hestegorriko barizeak estutzeko erabiltzen da. -Urdaileko baloiaren bidea: urdaileko baloia puzteko erabiltzen da.
- Urdailaren azpian dagoen guruin mistoa da.
- Alde batetik guruin endokrinoa da eta intsulina eta glukagoia hormonak jariatzen ditu.
- Bestetik guruin exokrinoa da eta pankreako urina jariatzen du.
- Pankreako urina funtsezkoa da digestioa egiteko eta elikagaien digestioa amaitzen du. Pankreako urina duodenora iristen da Vater-en anpoilan barrena.
- Digestio-hodiaren hasierako zatia da eta hortzak eta mihia ditu.
- Hortz-haginek elikagaiak mastekatzen dituzte.
- Mihiak elikagaiak irensten eta mastekatzen parte hartzen du.
- Ahoko, faringeko edo esofagoko asaldurak daudenean erabiltzen dira.
- Epe laburreko NE emateko balio dute (6-8 aste).
- Gutxienez 90 cm-ko luzera izan behar dute.
- Poliuretanozkoak, meheak, malguak, erradiopakuak eta gidatuak edo gida gabekoak izan daitezke.
- Gaixoarentzat ez dira izaten erosoak.
- Helduekin 8-16 Fr kalibrekoak erabiltzen dira.
- Nutrizio enterala emateko elikagai-prestakinak behar dira.
- Medikuak esaten du nolako elikagai-prestakin eman, zenbat eta maiztasuna.
- Elikagai-prestakinak ahiak, prestakin komertzialak edo liofilizatuta dagoen hautsa izan daitezke.
- Elikagai-prestakinekin ondorengo puntuak kontuan hartu behar ditugu:
- 7-8 metro inguruko hodi bat da.
- Piloroan hasi eta balbula ileozekalean (heste lodian) amaitzen da.
- Heste meharrean 3 zati bereizten dira: duodenoa, jejunoa eta ileona.
Duodenoa
Jejunoa eta ileona
- Sabeleko barrunbean dago, ezkerreko eta goiko aldean.
- Urdaila barrutik mukosak estaltzen du eta urdaileko guruinak ditu. Urdaileko guruinek urin gastrikoa jariatzen dute.
- Elikadura-boloa urdailera heltzen denean mugimendu peristaltikoak hasten dira eta horiei esker elikagaiak urin gastrikoekin nahasten dira. Urdaila hestegorriarekin kardia izeneko zulo baten bidez lotzen da eta heste meharrarekin piloro izeneko beste zulo baten bidez.
- Urdailaren azken zati horretan muskuluzko esfinter bat dago: piloroaren esfinterra.
- Malgua, erresistentea eta gaixoari ahalik eta gutxien molestatzen dion zunda izan behar da.
- Material bigunez egindako zundak erabiltzen dira (poliuretanoa, PVC eta silikona).
- Tamaina eta luzera ezberdinetako zundak daude.
- Helduen kasuan 8-14 Fr eta haurren kasuan 5-6 Fr kalibrekoak erabiltzen dira.
- Gehienak erradiopakuak dira eta erradiografiaren bidez ikus daitezke.
- Zunda malguak izaten direnez zurruntasuna emateko altzairuzko edo plastikozko gida izan dezakete.
- Gidak zunda sartzen laguntzen du eta sartu ondoren kendu egiten da.
Kokapena
Iraupena
- Diafragmaren azpian eta urdailaren eskuinean dago.
- Behazuna ekoizten du eta behazuna behazun-xixkuan gordetzen da.
- Digestioan behazuna duodenora ateratzen da Vater-en anpoilan zehar.
- Digestioan behazunak gantzak emultsionatzen ditu.
- Urdaileko asalduretan erabiltzen dira NE epe laburrean emateko (6-8 aste).
- Gutxienez 100 cm-ko luzera izan behar dute.
- Silikona edo poliuretanozkoak, erradiopakuak, lastatuak eta gidatuak izaten dira.
- Bronkoxurgapena gutxitu egiten dute.
- Helduekin 8-14 Fr kalibrekoak erabiltzen dira.
- Urdail-peristaltismoa gutxituta dagoenean, koman edo konorte gabe dauden gaixoekin eta bronkioetara elikagaiak pasatzeko arriskua duten gaixoekin erabiltzea komenigarria da.
- Jartzea zaila izaten da.
Faringetik urdailera doan hodia da eta janaria garraiatzen du urdailera.
- Urdail-mukosaren hantura da.
- Gastritis akutua azkar agertzen da kanpoko faktoreek eraginda (alkohola, estresa, intoxikazioak eta abar).
- Gastritis kronikoa pixkanaka-pixkanaka eta arrazoi jakin bat egon gabe agertzen da.
- Gastritis gehienek ez dute sintomarik ematen, soilik bihotzerrea eta mina.
- Tratamendua elikagai bigunak eta erraz digeritzen direnak jatea da, kopuru txikietan eta sarritan.
- Digestio-aparatua funtzionala izan behar da.
- Zunda nasogastrikoarekin ematen da.
- Bolus teknikaren bidez eta grabitatearen bidez eman daiteke.
Bolus teknika
Grabitatearen bidez
- Gibelaren gaixotasun kronikoa eta itzulezina da.
- Hepatozitoak hil egiten dira eta zuntzezko noduluak eratzen dira, gibel-arkitektura aldatuz.
- Etiologia alkohola, B eta C hepatitisa izaten dira.
- Sintomak eta konplikazioak hipertentsio portala (honen ondorioz barize esofagikoak), hemorroideak, aszitisa (peritoneo-barrunbean likidoak metatzea), ikterizia, giltzurrun-gutxiegitasuna, gibel-entzefalopatia, odoljarioa digestio-aparatuan, eta gibeleko minbizia izaten dira.
- Tratamendua alkoholaren kontsumoa kentzea da.
- Urdaileko mukosan urdaileko guruinak daude.
- Guruin horiek jariatzen duten urin gastrikoa likido oso azidoa da.
- NE infusio-ponparen bidez edo grabitatearen bidez eman daiteke.
- 12-16 edo 24 ordutan eman daiteke.
- Digestio eta xurgapen-prozesuak aldatuta daudenean erabiltzen da.
- Zunda nasoduodenalaren eta gastrostomiaren bidez ematen da.
- Nutriponpa erabiltzen da fluxua zehatz-mehatz erregulatzeko.
- Nutriponpa gailu elektronikoa da eta infusio-abiadura automatikoki erregulatzen du.
- Alarma-sistemak ditu.
- Nutriponparekin erabiltzen diren emateko sistemak daude.
Next
- Zauri txiki bat da.
- Ultzera esofagikoa, ultzera gastrikoa eta ultzera duodenala daude.
- Faktore eragileak Helicobacter pylori bakteria, AINES botikak, estresa, adina, sexua, urdaileko azido gastrikoaren gehiegizko jariaketa eta faktore hereditarioak izaten dira.
- Konplikazioak odoljarioak, zulaketa eta buxadurak izaten dira.
- Tratamenduari dagokionez jatordu asko egitea gomendatzen da. Janari arinak jan eta ordu finko batzuetan.
- Elikagai fuerteak, beroegi edo hotzegiak eta espezie gehiegikoak baztertu egin behar dira.
- Ahoaren jarraian dagoen muskulu eta mintzezko hodia da.
- Faringearen funtzioak elikadura-boloa hestegorrira eta airea laringera garraiatzea dira.
- Heste lodiaren funtzio nagusia ura xurgatzea da.
- Heste lodian heste-flora dago.
- Bakterio horiek K bitamina ekoizten dute eta horrek odola gatzatzen parte hartzen du.
- Heste meharra eta lodia balbula ileozekalak bereizten ditu.
- Heste lodiak ondorengo atalak ditu:
Heste-itsua
Kolona
Ondestea
- Kalibre lodikoa eta argi bakarrekoa da.
- Mutur distalean zulo bakarra du.
- Intoxikazio kasuetan urdail-garbiketak egiteko erabiltzen da.
- Listua jariatzen dute.
- Listua likido gardena da eta amilasa du.
- Amilasak karbohidratoak digeritzen ditu.
- Eginkariak kentzen laguntzeko ematen dira.
- Libratzeko enemen helburuak ondorengoak dira: idorreria arintzea, azterketa erradiologikoa edo endoskopia egin aurretik heste lodia garbitzea, gorozkiak egitea erditzearen aurretik eta atxikitze-enema jarri aurretik gorozkiak kanporatzea.
Gatz-enema
Xaboi-ura duen enema
Enema komertziala
- Kolostomia duen pertsonari poltsa aldatu eta estomaren sendaketa egin behar zaizkio.
- Poltsak usainak eragozteko iragazki bat (ikatz aktibatua) izan dezake.
- Poltsa aukeratzeko estomaren kokapena eta kanporatzen diren gorozkien gogortasuna hartzen dira kontuan.
- Eskuineko kolostomia nahiz ileostomia dutenetan poltsa irekiak erabiltzea aholkatzen da.
- Ezkerreko kolostomia dutenetan iragazkia duten bi piezako poltsa itxiak erabiltzea aholkatzen da, gorozkiak nahiko gogorrak izaten baitira.
- Pieza bakarreko poltsak egunero aldatzea aholkatzen da.
- Bi piezakoak zenbait egunez erabil daitezke.
- Erradiopakua eta gardena da.
- Bi argi ditu, erdiko argiak zunda bezala jarduten du.
- Argi urdinak (Pigtaila) airea kanporatzen du xurgagailuarekin konektatzen denean, ondorioz urdailaren barneko presioa handitzea saihesten du.
- Pigtaila gaixoaren urdaila baino gorago kokatuta egon behar da. Pigtailean errefluxuaren kontrako balbula jartzen da.
- Balbulak eduki gastrikoa pigtailean sartzea saihesten du.
- Eduki gastrikoa drainatu behar denean erabiltzen da.