Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
UD_12_Elikadura_eta_Nutrizioa
Iosune
Created on January 13, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Modern Presentation
View
Terrazzo Presentation
View
Colorful Presentation
View
Modular Structure Presentation
View
Chromatic Presentation
View
City Presentation
View
News Presentation
Transcript
UD 12 Elikadura eta nutrizioa
Edukiak
Dietak
Funts-gaiak
Dieta terapeutikoak
Sarrera
Sarrera
Elikadura kanpo ingurunetik mantenugaiak lortzeko prozesua da. Nutrizioa organismoari bizirik irauteko mantenugaiak erabili eta eraldatzeko bidea ematen dien prozesuen multzoa da. Hiru motako beharrak asetzen ditu nutrizioak: behar energetikoak, behar estrukturalak eta behar funtzionalak. Behar energetikoak asetzetzen dituzten mantenugaiak gluzidoak eta lipidoak dira. Mantenugai estruktural garrantzitsuenak proteinak eta gatz mineral batzuk dira. Behar funtzionalak betetzen dituzten mantenugaiak bitaminak eta gatz mineralak dira.
Funts-gaiak
Elikagaiek dituzten mantenugai energetiko, estruktural eta erregulatzaileak dira.
Proteinak
Gluzidoak
Gatz mineralak
Bitaminak
Lipidoak
Dietak
Egunero persona batek hartzen duen elikagai kantitate eta elikagai motari dieta deitzen zaio. Dieta orekatuak mantenugai energetiko, estruktural eta funtzional beharrezkoak eman behar ditu eta proportzio egokian.
Gomendioak
Dietak terapeutikoak
Dieta terapeutikoak prozesu patologikoak arintzeko edo hobetzeko, arazoak prebenitzeko eta azterketa medikoa egin aurretik prestatzeko erabiltzen dira
Zorrotza
Hiperproteikoa
Libragarria
Kolesterol gutxiko dieta
Likidoa
Hipoproteikoa
Gluten gabeko dieta
Biguna
Hiposodikoa
Lehorgarria
Gluzido gutxiko dieta
- Gluzidoak edo karbohidratoak energia-iturri garrantzitsuenak dira.
- Gluzidoak organismoaren lehentasunezko erregaiak dira.
- Lortutako energia berehala erabili daiteke edo gorputzak metatu egin dezake behar duenean erabiltzeko.
- Gluzido sinpleak eta polisakaridoak bereizten dira.
- Gluzido sinpleetan aberatsak diren elikagaiak eztia, gozoak, opilak, mermelada, edari freskagarriak, esnea, esnekiak eta abar dira.
- Polisakaridoetan aberatsak diren elikagaiak pasta, zerealak, ogia, patatak, fruitu lehorrak eta abar dira.
Polisakaridoak
Gluzido sinpleak
- Karbohidratoen kontsumoak ekarpen energetikoaren % 55 izan behar du. Azukre sinpleek ez dute %10 gainditu behar. Barazki, ortuari, fruta, lekale eta zereal osoak egunero jatea gomendatzen da.
- Gantzen ekarpen energetikoa % 30 baino gutxiago izan behar da. Gantzen banaketa; gantz aseek energia osoaren % 7-8. Gantz poliasegabeek % 3-7 Gantz monoasegabeak % 10-15.
- Kolesterola < 300 mg/ egunero.
- Proteinetatik lortzen den energia-ekarpena % 10-15 izatea ezarri da.
- Zuntz dietetikoa eguneko 27-40 g .
- Gatzaren kontsumoa eguneko < 6 g.
Elementu kimiko ez-organikoak dira. Egiturazko funtzioa eta funtzio erregulatzailea betetzen dituzte. Bi talde nagusitan sailkatzen dira: Makromineralak Bakoitzaren beharrizanak 100 mg/egunero baino handiagoa da. Kaltzioa, sodioa, potasioa, kloroa eta abar daude talde honetan. Mikromineralak Bakoitzaren beharrizanak 20 mg/egunero baino txikiagoa da. Burdina, iodoa, fluorra eta abar daude talde honetan.
Diabetikoek jarraitu behar duten dieta da. Kontuan hartu behar direnak:
- Gluzidoak (% 50-60)
- % 5-15 frutak eta esnea. % 10-40 zerealak, tuberkuluak eta lekak.
- Proteinak (%12-15)
- Animali-proteinak eta landere-proteinak
- Lipidoak (%30)
- % 7-8 aseak. % 10-15 monoasegabeak. % 7 poliasegabeak.
- Zuntza igo (30-40 g /egunero).
- Gluzido sinpleak (frutak eta esnea izan ezik) saihestu behar dira. Kolesterola jaitsi behar da (< 300 mg).
- TAG aseak jaitsi behar dira.
- Alkohola saihestu behar da.
- Bitaminen funtzioa erregulatzailea da.
- Elikagaietan eta gizakietan oso kantitate txikietan agertzen badira ere, oso funtzio zehatzak eta ezinbestekoak betetzen dituzte organismoan.
- Bitaminen sailkapena:
Bitamina hidrosolugarriak
Bitamina liposolugarriak
Dieta likidoa argia edo lodia izan daiteke. Dieta likido argia
- Deshidratazioa saihesteko likidoak eta elektrolitoak ematen dira. Bihotzeko infartua izan duen gaixoari, asaldura gastrointestinalak dituen gaixoari eta eriondo dauden gaixoei ematen zaie dieta hau.
- Saldak, zukuak, kafea, tea eta abar ematen dira.
- Esnerik ez da hartu behar.
- 36 ordu baino gutxiagoko iraupena izan behar du.
- Solidoak murtxikatu ezin dituzten gaixoek hartu behar duten dieta da.
- Saldak, zukuak, kafea, tea, esnea, esnekiak, pureak, ahiak eta abar ematen dira.
- Molekula estruktural garrantzitsuenak dira.
- Proteinak aminoazidoz osaturik daude.
- 20 aminoazido ezberdin daude, eta hauen konbinaketekin ekoizten dira proteína guztiak.
- 12 aminoazido gorputzak ekoiz ditzake. 8 aminoazidoak ezin ditu gure gorputzak ekoiztu eta elikagaien bitartez hartu behar dira.
- 8 aminoazido horiek esentzialak dira.
- Talde handia eta heterogeneoa da.
- Lipidoek funtzio energetikoa, estrukturala eta erregulatzailea betetzen dute.
- Funtzio energetikoa gantz-azidoek eta haien eratorriek betetzen dute.
- Gantza ez da zelulen erregai nagusia, baizik eta erreserbakoa. Organismoak gluzidoak erabiltzen ditu lehendabizi eta, glukosa eta glukogenoa bukatzen direnean gantzak erabiltzen dira erregai gisa.
Gantz-azidoak
Kolesterola
Triglizeridoak
Hiperkolesterolemia duten gaixoek jarraitu behar duten dieta da. Gomendioak: -Kolesterola duten elikagaiak saihestu behar dira (< 300 mg/egunero). -Gantzak %25-30. Gantz aseak jaitsi behar dira eta gantz poliasegabeak igo. -Zuntza (pektinak) igo behar da. -Obesitatea badago, aldi berean dieta hipokalorikoa jarraitu behar da. Ariketa fisikoa egin behar da. -TA eta estresa jaitsi behar dira. -Tabakoa eta alkohola saihestu behar dira. -Elikagaia frijituak eerraiak, arkumea, hestebeteak, gurina, txerri-gantza eta abar saihestu behar dira.