Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Reuse this genially

UD_14_Arnas-aparatua

Iosune

Created on January 13, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Smart Presentation

Practical Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Visual Presentation

Relaxing Presentation

Transcript

UD 14 Arnas-aparatua

Edukiak

Sarrera

Arnas-aparatua arnasketan parte hartzen duten organoen multzoa da, arnasbideez eta gas-trukea egiten duten organoez osatua. Hauek dira arnas aparatuaren funtzioak: aireko oxigenoa hartzea, oxigenoa odolera eramatea eta odoleko karbono dioxidoa atmosferara kanporatzea.

Edukiak

Osagaiak

Arnasbideak:
  • Sudur-hobiak
  • Faringea
  • laringea
  • Trakea
  • Bronkioak

Birikak

Arnas-bideak

Sudur-hobiak

Faringea

Laringea

Trakea

Bronkioak

Laringea

Lepoan dago, hestegorriaren aurrealdean. Bederatzi kartilagoz osatua dago. Laringeak hiru zati ditu:

  • Goiko zatiari epiglotis esaten zaio.
  • Laringearen erdiko zatiari glotis esaten zaio.
  • Laringearen beheko zatiari hipoglotis deritzo.

Trakea

  • Trakeak laringea eta bronkioak komunikatzen ditu.
  • Bularraldean dago, hestegorriaren aurrealdetik jaisten da eta bi bronkiotan adarkatzen da.
  • Trakearen horma C forma duten kartilagozko eraztunez osatua dago. Alde irekia atzean dago eta muskulu leunaz estalia.
  • Trakearen barnealdean, mukosak mukia jariatzen duten zelulak ditu, eta zelulak ziliodunak dira.
  • Hemen harrapatua geratzen dira airearekin sartzen diren ezpurutasunak eta mikroorganismoak, gero zilioen bitartez gorantz bultzatzeko.

Bronkioak

  • Trakea bi adarretan banatzen da: eskuineko bronkioa eta ezkerreko bronkioa. Bakoitza bere aldeko birikarantz joaten da. Bronkioak trakearen antzeko egitura duten hodi hutsak dira.
  • Bronkioak adarkatu egiten dira biriketara ailegatzerakoan; adarkadura horiek bronkioloak dira.
  • Zuhaitz bronkiala berriro banatzen da, gero eta adar gehiago eta txikiagoak sortuz. Adarrak banatzen diren heinean, kartilago eta muki-guruin gutxiago daude eta muskulu leun gehiago.
  • Bronkioloek milimetro bateko diametroa hartzen dutenean albeolo-hodiak daude.
  • Albeolo-hodi bakoitza albeolo-zakuan amaitzen da.
  • Horiek dira arnas aparatuaren zati funtzionala, bertan gasen trukea gertatzen baita.
  • Albeoloak kapilarrekin oso estuki erlazionatuak daude; albeoloen epitelioa oso mehea da eta bertan gertatzen da gasen trukea odolarekin.

Bronkioak

Birikak

  • Toraxean ezkerreko pleura-espazioa, eskuineko pleura espazioa eta mediastinoa bereizten dira. Mediastinoa torax-barrunbearen erdikaldean kokatuta dago, birika-barrunbeen artean.
  • Birikak pleura-barrunbean kokatuta daude.
  • Birika bakoitza mintz bikoitz batek (Pleura) estaltzen du. Kanpoko mintzari pleura parietala deitzen zaio eta barneko mintzari birika-pleura.
  • Bi mintz horien artean pleura-barrunbea dago.
  • Barrunbe hori pleura-likidoz beteta dago, eta arnasketa-mugimenduak egiten laguntzen du.

Birikak

  • Eskuin aldeko birikak hiru lobulu ditu: goikoa, erdikoa eta behekoa. Aldiz, ezkerreko birikak bi lobulu besterik ez ditu: goikoa eta behekoa.
  • Mediastino-azaleran birika-hiloa dago.
  • Birika-hilotik odol-hodiak, linfa-hodiak, bronkioak eta nerbio-zuntzak pasatzen dira.
  • Lobuluak, aldi berean, segmentuetan banatzen dira.
  • Segmentu bakoitza unitate anatomiko eta funtzionala da. Eskuineko birikan 10 segmentu daude, eta ezkerreko birikan 8-10 segmentu.

Aireztapena

Etengabeko prozesua da eta biriken funtzioa da albeoloetako airea berritzea. Bi mugimendu ezberdin daude: arnasgora eta arnasbehera. Birika-mugimendua diafragmak eta saihetsarteko muskuluek egiten dute; mugimenduen ondorioz, biriketako bolumena aldatzen da.

Arnasgora
Arnasbehera

Gasen garraioa

  • Oxigenoa hemoglobinarekin konbinatuta garraiatzen da (% 97).
  • Karbono dioxidoa hemoglobinari lotuta (%23), odol-plasman disolbatuta (%7)
  • Ioi bikarbonato moduan (%70) garraiatzen da. Ioi bikarbonatoa dioxido karbonoa urarekin konbinatzearen ondorioz sortzen da.

Arnas-bolumenak

Oinarrizko aireztapenaren bolumena (VC)

Arnasa hartzeko erreserba-bolumena (VRI)

Arnasa botatzeko erreserba-bolumena (VRE)

Hondar-bolumena (VR)

Arnas-edukierak

Arnas hartzeko edukiera (CI=VC+VRI)

Hondar-edukiera funtzionala (CRF= VR+VRE)

Birika-edukiera osoa (CT=VC+VRI+VRE+VR)

Edukiera bitala (CV=VC+VRE+VRI)

Patologiak

Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK)

Neumotoraxa

Pleurako isuriak

Bronkitis akutua

Neumonia

Asma bronkiala

Oxigenoterapia

  • Hipoxia prebenitzeko erabiltzen den teknika terapeutikoa da.
  • Hipoxian ehunetako oxigeno-kontzentrazioa gutxituta egoten da.
  • Hipoxia hipoxemiagatik gerta daiteke.
  • Hipoxemian PaO2 < 60 mmHg eta SatO2 < %90 izaten dira.
  • Hipoxia hipoxemikoaren arrazoiak EPOC, asma, neumonia, tuberkulosia, biriketako enbolia, neumotoraxa, nerbio-sistema zentraleko lesioak eta altuerako gaitza izaten dira.
  • Hipoxia hipoxemia gabearen arrazoiak: anemian, shock egoeran, bihotzeko infartuan, hipobolemian, bihotz-gutxiegitasunean eta intoxikazioak.

Oxigenoterapia

Gaixo bati oxigenoa emateko gasometria arteriala egiten zaio. Gasometria arteriala arteria-odolean dauden arnasketa-gasak neurtzean datza. Horiek milimetro merkuriotan (mmHg) adierazten dira. Gasometria arterialak ematen dituen datuak:

  • Oxigenoaren presio partziala (PO2): arteria-odoleko balio arruntak 90-100 mmHg bitartekoak dira. Zifra horiek baino txikiagoa agertuz gero, hipoxemia dagoela adieraziko dute.
  • Karbono dioxidoaren presio partziala (PCO2): odoleko balio arruntak 35-45 mm Hg bitartekoak dira. 45 mm Hg baino balio handiagoak badaude hiperkapnia dago.
  • PH-a, bikarbonatoa, oxigenoaren asetasuna eta base gehiegi edukitzea.

Oxigenoa emateko elementuak

Oxigeno-iturria
Presio-erreguladorea
Fluxometroa
Hezegailua
Oxigenoa emateko sistemak

Oxigenoa emateko sistemak

Sudurreko betaurrekoak
Aurpegi-maskarak

Aurpegi-maskara motak

Aurpegi-maskara sinplea

Erreserba-poltsa duen maskara

Venturi maskara

  • Prozesu pasiboa da, muskuluak ez baitira uzkurtzen.
  • Diafragmak erlaxatzean gora egiten du, saihetsarteko muskuluak beren lekura bueltatzen dira eta kaxa torazikoaren bolumena murrizten da.
  • Barruan dagoen presioa kanpokoa baino handiagoa denez, airea kanporatu egiten da.
  • Bronkioen argia estutu egiten da.
  • Gaixotasuna aldatuz doa denbora-tarte txikietan barrena: aldakortasun horrek bereizten ditu asma eta bronkitis kronikoa.
  • Asmaren kasuan, jariakin gehiago dagoelako edo bronkio-paretaren muskuluek espasmoa nozitzen dutelako murrizten da argia.
  • Bularreko estutasuna arnasestua eta eztul lehorra izaten dira sintomak.
  • Tratamendua bronkio-zabaltzaileak ematea eta behar izanez gero oxigenoa ematea izaten da.
Oxigeno zentrala
Oxigeno-botilak
Motxilak
Oxigeno likidoa
Oxigeno-konzentratzailea
Oxigeno-konzentratzaile portatila
  • Biriken hantura akutua da eta likidoa ateratzen da birika-albeoloetara, gune jakin batean pilatuz.
  • Neumonia gehienak birusek edo bakterioek eragiten dituzte.
  • Hotzikara bortitzak, sukar handia eta handitzen doan arnasestua izaten dira.
  • Tratamendua antibiotikoak hartzea, hidratatzea eta likidoa ondo drainatzea izaten da.
Oxigeno zentrala
Oxigeno-botilak
Motxilak
Oxigeno likidoa
Oxigeno-konzentratzailea
Oxigeno-konzentratzaile portatila

Digestio-aparatuak eta arnas aparatuak partekatutako zatia da; elikagaiak eta airea hortik pasatzen dira. Faringea eremu hauekin guztiekin dago komunikatua: sudur-hodiekin, erdiko belarriarekin, ahoarekin, laringearekin eta hestegorriarekin.

Nasofaringea
Ofaringea
Hipofaringea
  • Prozesu aktiboa da, energia gastatzen du.
  • Diafragmak behera egiten du eta saihetsarteko muskuluak gorantz mugitzen dira.
  • Horren ondorioz, kaxa torazikoaren bolumena handitu egiten da.
  • Bolumena handitzen denean, barruan dagoen presioa txikiagoa da; beraz, airea presio handiko lekuetatik baxuenetara mugitzen da, hau da, barrura sartzen da presio atmosferikoaren eraginez.

Bronkitis kronikoaBronkioen pareta loditu egiten da, eta hodiaren argia murriztu, horrek oztopo handia jartzen dio airea igarotzeari. Adinak, hirian bizitzeak eta erretzailea izateak eragiten dute. -Biriketako enfisema Biriketako albeoloen hantura da. Horrek atrofia eta birikek elastikotasuna galtzea eragiten ditu. Birikak denbora guztian zabalduta geratzen dira, eta arnasa botatzean uzkurtzen ez direnez, airea barruan geratzen da. Sintomak arnasestua, eztula goizetan, espektorazioa eta ariketa fisikoa ezin egina izaten dira.

  • Pleura-barrunbean airea edo gasa egotea da, pleura-barrunbetik gertu dagoen albeolo bat hausten delako.
  • Barrunbea airez betetzen denez, aire horrek birikak estutu eta kolapsatzen ditu.
  • Birikek ez dute gaitasunik arnasketa-mugimenduetan zabaldu eta estutzeko.
  • Neumotoraxa bat-batean agertzen da, toraxeko mina, arnasestu handia eta eztula eraginez.

Sudurrean airea berotu eta hezetu egiten da, eta hauts-partikulak kentzen ditu. Sudur-hodiak ahoaren gainean kokatuta dauden bi barrunbe dira eta sudur-trenkadak banatzen ditu. Sudur-hodiak sudur-zuloetatik kanpoaldera irekitzen dira, eta barnealdetik farinfera doaz. Sudur-mukosa izeneko ehunak sudur-zuloak eta sudur-hodiak estaltzen ditu. Sudur-mukosa odol-hodi ugariz zeharkatua dago eta guruin muki-jariatzaile ugari ditu. Muki hori bakterizida da. Epitelioaren zilioek airea iragazten dute, hauts-partikulak sartzea eragotziz. Sudur-hodien goialdean, mukosak kolore horixka du eta usaimen-mukosa edo pituitario hori deritzo.

  • Ospitaletan maiz erabiltzen den metodoa da.
  • Plastikozko hodia edo goma da, zeina gaixoaren masailetan jartzen den.
  • Bi hoditxo ditu.
  • Hoditxoak sudur-zuloetan jartzen dira.
  • Sudurreko betaurrekoak gaixoaren buruaren inguruan jartzen dira zerrenda elastikoaren bidez.
  • Hipoxemia arina-ertaina dagoenean erabiltzen dira.
  • Gaixoari eztula egiten, jaten eta hitz egiten uzten dio.
Zaintzak
  • Era askotako aurpegi-maskarak daude.
  • Plastiko leunez eginiko maskara da eta gaixoaren aurpegian jartzen da, ahoa eta sudurra estaltzen dituela.
  • Buruaren inguruan dagoen goma baten bidez eusten eta egokitzen da.
  • Alboetan zuloak ditu gaixoak arnasa egindako airea ateratzeko eta kanpoko airea inhalatzeko.
  • Tratamendua eraginkorra izan dadin, maskara une oro jarrita eduki beharko da.
  • Ospitaletan asko erabiltzen den metodoa da terapeutikoki oso eraginkorra da gainera.
Zaintzak
  • Malgua eta gardena da.
  • Ahoa eta sudurra inguratzen ditu.
  • Alboetan zuloak ditu CO2 kanporatzeko eta airea sartzeko.
  • 6-10 litro/minutuko fluxuekin % 50-60-ko oxigeno-kontzentrazioa ematen du.
  • Hipoxemia arina-ertaina dagoenean eta EPOC duten gaixoekin erabiltzen da.
  • 5 litro/minutuko baino fluxu baxuarekin CO2-aren atxikipena egon daiteke
  • Malgua eta gardena da.
  • Ahoa eta sudurra inguratzen ditu.
  • Alboetan zuloak ditu CO2 kanporatzeko eta airea sartzeko.
  • 6-10 litro/minutuko fluxuekin % 50-60-ko oxigeno-kontzentrazioa ematen du.
  • Hipoxemia arina-ertaina dagoenean eta EPOC duten gaixoekin erabiltzen da.
  • 5 litro/minutuko baino fluxu baxuarekin CO2-aren atxikipena egon daiteke
  • Oxigeno-iturria eta maskararen artean erreserba-poltsa du.
  • Poltsa oxigenoarekin beteta egon behar da.
  • Hipoxemia ertaina-larria dagoenean, bihotz-gutxiegitasuna, biriketako edema, intoxikazioak eta abar daudenean erabiltzen da.
"Mascarilla con reservorio de no reinhalación"
"Mascarilla con reservorio reinhalación parcial"