Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Reuse this genially

UD_10_Nerbio-sistema

Iosune

Created on January 13, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Happy Holidays Mobile Card

Christmas Magic: Discover Your Character!

Christmas Spirit Test

Branching Scenario: Save Christmas

Correct Concepts

Microcourse: Artificial Intelligence in Education

Puzzle Game

Transcript

UD 10 Nerbio-sistemaren anatomia, fisiologia eta patologia

Edukiak

Entzefaloa
Bizkarrezur-muina
N.S.Z
Neurona
N.S.P
Sailkapena
Nerbio-sistemaren sailkapen funtzionala
Sarrera

Sarrera

Gizakiak ingurunearekin dituen harremanak eta gorputzeko zatien jardueren koordinazioa zuzentzen dituen sistema da. Nerbio-sistema irizpide anatomikoei edo funtzionalei jarraituz sailka daiteke.

Sailkapena

Neurona

Nerbio-sistemako unitate funtzionala neurona da.Neuronak bulkada sistema zehar eroaten eta prozesatzen du, eta organismoko gainerako organoekin eta ehunekin konektatzen du. Axoiek nerbio-bulkada neuronaren gorputz zelularretik kanporantz garraiatzen dute, eta dendritek zelularen kanpo aldetik neuronaren barrualderantz.

Nerbio-sistema zentrala

Barneko eta kanpoko ingurunetik jasotako estimuluak hartu, estimulu horiek ezagutu eta organo efektoreei (guruinak eta muskuluak) emateko erantzuna prestatzen du. Garezurreko eta bizkarrezurreko hezurrek eta meninge izeneko mintz batzuek babesten dute. Nerbio-sistema zentralaren osagaiak:

  • Entzefaloa
  • Bizkarrezurmuina

Entzefaloa

Entzefaloa

  • Garezur-gangaren barnean dagoen nerbio-sistema zentralaren zatia da.
  • Entzefaloan bentrikulu izeneko barneko zenbait barrunbe bereizten dira.
  • Horietatik likido zefalorrakideoa (IZR) igarotzen da.
  • Likidoa gardena eta koloregabea da, eta entzefaloaren eta bizkar-muinaren indargetzaile eta babesle gisa aritzen da.

Garuna

Enborra

Zerebeloa

Dientzefaloa

Bizkarrezur-muina

  • Erraboilaren jarraipena da, pareta lodiko eta argi fineko hodi bat, kordoi baten antza daukana.
  • Hatz txikiaren lodiera du eta kolore zurikoa da.
  • Bizkarrezurraren barnean dago eta meningeek biltzen dute.
  • Goitik behera bizkarrezur-erraboiletik bigarren gerri-ornoraino doa, eta nerbio-harizpi batean du bukaera.

Nerbio-sistema periferikoa

Nerbio kranial eta nerbio espinal edo errakideo guztiek osatzen dute.

Nerbio kranialak
Nerbio espinalak

Nerbio-sistemaren sailkapen funtzionala

Nerbio-sistema boluntario
Nerbio-sistema autonomoa
  • Nerbio espinal edo errakideoak bizkarrezur-muinetik ateratzen dira, ornoen artean dauden zuloetatik.
  • Hogeita hamaika bikote dira eta guztiak mistoak.
  • Sentimen-bulkadak zentzumenetatik nerbio-zentroetaraino eramaten dituzte (bereziki, garunera), eta bulkada motoreak nerbio-zentroetatik guruinetaraino, muskuluetaraino eta abar.

Next

  • Garun-hemisferio bakoitza bost lobulutan banatzen da; frontala, parietala, tenporala, okzipitala eta intsularra.
  • Sistema linbikoak agresibitatea, beldurra, plazerra, jangura eta portaera sexuala kontrolatzen ditu.
  • Sistema linbikoan talamoak, amigdalak, hipokanpoak eta hipotalamoak parte hartzen dute.
  • Nerbio kranialak entzefalotik ateratzen diren 12 nerbio-pare dira.
  • Buru eta lepo osoan zehar zabaltzen dira.
  • Nerbio kranialak sentsitiboak, motoreak edo mistoak izan daitezke.
  • Motoreak edo eferenteak barrutik kanpo alderantz doazenak dira.
  • Sentsitiboek edo aferenteek sentsazioak periferiatik garunera bidaltzen dituzte.
  • Zerebeloaren gainean kokatuta dago.
  • Talamoak eta hipotalamoak osatzen dute.
Talamoa
Hipotalamoa
  • Entzefaloko organorik handiena da.
  • Bi zatiz osatuta dago: eskuineko eta ezkerreko burmuin-hemisferioz.
  • Bi hemisferio horiek elkarren artean beheko aldetik lotuta daude, gorputz kailukararen bitartez.
  • Hemisferioetako kanpoko geruzak edo garun-azalak tolestura asko ditu eta gai grisez osatua dago.
  • Garun-hemisferioen barneko zatian gai zuria eta oinarrizko gongoilak daude.
  • Oinarrizko gongoilek borondatezko mugimenduak kontrolatzen dituzte.

Protuberantzia edo zubiak eta bizkarrezur-erraboilak osatzen dute.

Zubia
Bizkarrezur-erraboila

Borondatetik kanpo geratzen diren ondorengo jarduera automatikoak kontrolatzen ditu:

  • Muskulu lisoa erregulatzen du.
  • Guruinen jariaketa erregulatzen du.
  • Metabolismoa kontrolatu eta erregulatzen du.
  • Loa, gosea, egarria, eta abar kontrolatzen ditu.
Nerbio-sistema autonomoak koordinatuta jarduten duten nerbio-sistema sinpatikoa eta nerbio-sistema parasinpatikoa azpisistemak ditu.

N.S. Parasinpatikoa
N.S.Sinpatikoa

Sailkapena

Sinapsia

  • Zerebeloa garunaren azpian dago.
  • Zerebeloaren funtziorik garrantzitsuena mugimenduak koordinatzea da, borondatezkoak eta erreflexuak.
  • Horretaz gain, orekaren zuzenketan parte hartzen du eta ikasitako mugimendu askoren kontrolean ere bai.
  • Meningeak entzefaloa eta bizkar-muina biltzen duten hiru geruza babesle dira.
  • Barrurago dagoenetik kanpora dagoenera honela sailkatuta daude: piamaterra, araknoidea eta duramaterra.
  • Piematerra eta araknoidearen artean araknoide azpiko gunea dago eta bertan likido zelfalorrakideoa dago.
  • Mintz horiek kolpeak moteldu egiten dituzte.