Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
DEFINIZIOA
Mikel Goñi
Created on January 12, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
TXIKITASUNA, ELKARLANA
ESKOLA HERRITARRA
ADIN ANIZTASUNA
ESKOLA TXIKIAK DIRA LANDA EREMUKO HERRI ETA AUZO TXIKIETAKO ESKOLA PUBLIKO ETA EUSKALDUNAK. HEZKUNTZA IKUSPEGI BAT PARTEKATZEN DUGU ETA HORI EGIKARITZEKO LANEAN DIHARDUGU
SAREA
ARDATZ METODOLOGIKOAK
GUZTION ESKOLA
ESKOLA TXIKIAK BIZIRIK, HERRI ETA AUZO TXIKIAK BIZIRIK
LANDA EREMUA
ESKOLA HERRITARRA
EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA
HERRIARI BEGIRATZEN DION ESKOLA
KOMUNITATEARI IREKIA ETA PARTE HARTZAILEA
TXIKITASUNA ETA BERE ABANTAILAK
TXIKITASUNA, ELKARLANA
IKAS PROZESUEN ETA CURRICULUMAREN IKUSPEGIA
TALDEKATZE ANITZAK ETA MALGUAK
ADIN ANIZTASUNA
INTERAKZIOA ETA KOOPERAZIOA
DENBORAREN IKUSPEGIA
INKLUSIOA
KONPENTSAZIOA
GUZTION ESKOLA
ANIZTASUNA ABERASTASUNA DA
IKUSPEGI KONSTRUKTIBISTAETA HAURRAREKIKO BEGIRADA
KOOPERAZIOA ETA INTERAKZIOA
ALFABETIZAZIOAK
ARDATZ METODOLOGIKOAK
IKASLE GUZTIAK IRAKASLE GUZTION ARDURA DIRA
MAISU MAISTRON ESKU HARTZEA
JOLASAREN KULTURA
EBALUAZIOAREN IKUSPEGIA
IKASLEA ERDIGUNEAN
KONSTRUKTIBISMOA
IKUSPEGI KONSTRUKTIBISTA, HAURRAREKIKO BEGIRADA
PARTEHARTZEAREN KULTURA
TALDEKIDEEKIKO INTERAKZIOA
MAISU-MAISTRAREKIKO INTERAKZIOA
IKASTE OBJETUAREKIKO INTERAKZIOA
INTERAKZIOA ETA KOOPERAZIOA
KOOPERAZIOA
HIZKUNTZETAN ALFABETIZATZEA
DEFINIZIOA
MATEMATIKETAN ALFABETIZATZEA
ONGIZATE FISIKO, EMOZIONAL ETA SOZIALERAKO ALFABETIZATZEA
ESKOLAREN EGITEKOA: ALFABETIZAZIOAK
DIGITALIZAZIOANALFABETIZATZEA
HEZIKETA FISIKOAN ALFABETIZATZEA
ARTEETAN ALFABETIZATZEA
ZIENTZIETAN ALFABETIZATZEA
IKUSPEGIA
EBALUAZIOARENHELBURUAK
EBALUAZIOAREN IKUSPEGIA
EBALUAZIO TRESNAK
EBALUAZIOAREN EZAUGARRIAK
GIPUZKOAKO GURASO KOORDINAKUNDEA
HELBURU NAGUSIAK
SARE IZAERA
BETEBEHAR ETA ONURAK
HELBURU NAGUSIAK
BETEBEHAR ETA EGINKIZUNAK
GIPUZKOAKO GURASO KOORDINAKUNDEA
ZUZENDARITZA ZERRENDA
ESKUALDE ANTOLAKETA
FUNTZIONAMENDU OROKORRA
-Umeen ezagutza on bat lortzea-Aurrera egiteko behar dituen laguntzak ezagutu eta horren araberako eskaintza egitea-Bakoitzaren garapen erritmoa errespetatzea
Ikaslea ikaste prozesuaren zein fasetan dagoen jakitea
-Zein laguntza behar duen jakitea.-Ikasteko erabiltzen dituen estrategiak aprobetxatzea-Irakasleon laguntza umearen beharretara egokitzea
Ikasleen ikaste prozesua erregulatzea
-Eskolan erabiltzen diren lan dinamikak ume guztien beharretara egokitzea.-Ikasleen aniztasuna garapen pertsonal zein kolektiborako aprobetxatzea.
Ikaste-irakaste prozesua hobetzea
Adin aniztasunaren ikuspegi hau hezkuntza inklusiboarekin lotzen da zuzenean. Hezkuntza inklusiboa jarrera bat da eta modu horretan bizi dugu. Ikasle anitz guztiei ahalik eta modu onenenan erantzutea, guztiengana iristea, bere eguneroko errealitatea zein den jakitea eta informazio horrekin bere ikaste prozesua ahalik eta onena izan dadin lortzea.Guztion eskola gure eskolaren printzipio nagusia da. Gure lan egiteko era gidatu behar du eta berau lortzea eskolaren helburu nagusia izango da.Beraz, gure eskolan ez da inolako bazterkeriarik onartuko eta ezberdintasunak ezberdintasun gizarte elkarguneak sortzeko helburuz arituko gara.Hori horrela, beharrezkoa izango da gure eskolara datozen ikasle guzti guztiek euren garapen afektibo, sozial, intelektual eta fisikoak ahalik eta gehien garatzeko moduko bideak aurkitzea. Gaitasun hauen garapena ikasleen zoriontasunerako bidetzat ikusten dugu. Garrantzitsua da norbanako bakoitzak arrakasta izatea, bizitzako alor guztietan dituen indarguneak areagotuz eta dituen ahulguneak gutxituz edo onartuz.Ikasle anitz guztiei ahalik eta modu onenenan erantzutea, guztiengana iristea, bere eguneroko errealitatea zein den jakitea eta informazio horrekin bere ikaste prozesua ahalik eta onena izan dadin lortzea dugu xede.Aniztasuna ulertzeko modu desberdinak egon daitezke. Gure kasuan, daukagun aniztasun guztia aberasgarria dela pentsatzen dugu. Hori dela eta, ikasleen aniztasunak indartzen saiatzen gara eskolan, norbanakoak izan dezakeen edozein gaitasun beste edozeinen parean jarriz.Hori horrela ulertzen dugularik, beharrezkoa da ume guztiak desberdinak direla kontuan hartzea, eta aldi berean, biziko dituzten ikaste prozesu guztiak ere desberdinak izango direla ulertzea. Horregatik, umeen aniztasun horri egoera anitzak eskaintzen dizkiogu, egoera didaktiko ugari eta desberdinak, gaitasun ezberdinak garatzeko modukoak, eta garrantzitsuena dena, ume guztiek ikasiko dutela eta garapenean aurrera egingo dutela bermatzeko modukoak.Horregatik, umeek adierazteko erabili ditzaketen lengoaia guztiak maila berean onartzen, baloratzen eta aprobetxatzen ditugu, ikasleen interesak asetzen laguntzen du, ikasleen izaera errespetatzen du, arrazoi anitzen ondorioz sortutako ezberdintasunak konpentsatzen ditu.Konpentsazioaren bide honetan garrantzitsua izango da ikasle guztiei gizartean parte hartze aktibo bat izateko beharrezkoak izango dituzten oinarri kulturalak ematea. Gure eskolan zuzenean arduratu nahi dugu gure gizartearen errealitatean bizitzeko eta parte hartzeko beharrezkoak diren oinarri kulturalekin. Alfabetizazio ezberdinen moduan definitu ditugu oinarri kultural sozialak, egungo gizartearen partaide kritiko eta aktibo izateko ezinbestekoak.
ESKOLA HERRITARRA
Eskola Txikion leloa izan da eta da “Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik”. Eskolaren helburu nagusienetako bat da herria bera bizirik mantentzea eta eskubide dugun eskola jasotzeko aukera norberak bere herrian eta auzoan izatea. Gure eskoletako ikasle eta irakasleek herri edo auzo horren pertenentzia, atxikimendu eta parte-hartze sentimendu indartsua lortzea dugu helburuetako bat. Umeengan herriarekiko erroak eta lotura estua sortzea beharrezkoa du herri batek bere oraingo eta etorkizuneko izana ziurtatzeko.Horretarako beharrezkoa da maisu-maistrok herriari begiratzea, non gabiltzan eta non gauden ulertzea, eta geure ikasleak non bizi diren, nongoak diren, bizi diren leku horrek eurengan duen eragina behatzea, aztertzea eta ulertzea. Hori eginez, haur bakoitzari ematen diogun hezkuntza eskaintza hobea izango da; hobeto iritsiko gara behar duen hori ematera, baldin eta, bere bizilekua, ingurua, inguru horretako pentsaerak, bizipenak eta sinismenak ulertzen baditugu. Ez dugu lo-leku idilikorik nahi, herri eta auzo txiki biziak nahi ditugu. Biziak eta bizitzeko modukoak. Sinesten dugu herri-bizitza duten herrietan; lanbidea, ogibidea izateko aukerak sortzen dituztenetan; naturarekin errespetuan bizi diren herrietan; eta hori guztia bultzatzen duten komunitate kohesionatuetan. Landa-eremuko herri eta auzoetan kokatzen gara. Landa ingurunean mendeetan zehar sortu eta garatutako jakintza, kultura, balio eta tradizioak etorkizunerako oinarri ditugu. Ezin dugu herri txikien etorkizunik eduki lehen sektorerik gabe, gure baserri, abeltzain, artzain, nekazari eta laboraririk gabe; eta beraz, guzti honek dagokion lekua izan behar du gure Eskola Txikietan.Landa eremuko herri eta auzo txikiak euskal kulturaren, nortasunaren, izaeraren eta hizkuntzaren iturburu eta zaintzaile izan dira. Euskararen arnasgune nagusiak herri eta auzo txikietan ditugu eta honek horrela jarrai dezan lan egin behar dugu Eskola Txikietan. Ukaezina da ordea, landa-eremuaren eta gure herri eta auzo txikien identitatea eta hizkuntza errealitatea asko eta azkar aldatzen ari direla, eta beraz, baita gure eskoletako errealitatea ere. Momentu honetan Landa Eremuak dituen erronketako ugari izaerari estuki loturiko gaiak dira. Eskola osatzen dugun kideok Landa Eremuaren parte eta partaide garela sentitu behar dugu eta identitate berri horren eraikuntzan aktore inportante izan behar dugu.
IKAS PROZESUEN ETA CURRICULUMAREN IKUSPEGIA
Adin aniztasuna ezaugarri duen eskolak, aniztasuna aberastasuna dela uste duenak, indibidualtasunak ulertu behar ditu, eta horrek, ikas prozesu eta curriculumarekiko ikuspegi propio bat izatera behartzen gaitu. Ikas prozesuak, curriculuma garatzeko egin behar ditugun ibilbideak pertsonalak dira, bakoitzarenak, intransferibleak. Horretarako, beraz, egoera anitzak eskaintzen ahalegindu behar dugu eskolan. Eta horretan ez dago denbora zehatzik. Eta denbora zehatzik ez dagoenez, ez dago ikas maila bati dagokion jakintzarik, abileziarik, ikasteko gairik… Beraz, adin aniztasunak, ikas prozesuen pertsonalizazioa ulertzeko, onartzeko eta aprobetxatzeko bideak ematen dizkigu, eta gure saiakera horiek ahalbidetzea da.
ESKOLA HERRITARRA
Eskola Txikion leloa izan da eta da “Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik”. Eskolaren helburu nagusienetako bat da herria bera bizirik mantentzea eta eskubide dugun eskola jasotzeko aukera norberak bere herrian eta auzoan izatea. Gure eskoletako ikasle eta irakasleek herri edo auzo horren pertenentzia, atxikimendu eta parte-hartze sentimendu indartsua lortzea dugu helburuetako bat. Umeengan herriarekiko erroak eta lotura estua sortzea beharrezkoa du herri batek bere oraingo eta etorkizuneko izana ziurtatzeko.Horretarako beharrezkoa da maisu-maistrok herriari begiratzea, non gabiltzan eta non gauden ulertzea, eta geure ikasleak non bizi diren, nongoak diren, bizi diren leku horrek eurengan duen eragina behatzea, aztertzea eta ulertzea. Hori eginez, haur bakoitzari ematen diogun hezkuntza eskaintza hobea izango da; hobeto iritsiko gara behar duen hori ematera, baldin eta, bere bizilekua, ingurua, inguru horretako pentsaerak, bizipenak eta sinismenak ulertzen baditugu. Ez dugu lo-leku idilikorik nahi, herri eta auzo txiki biziak nahi ditugu. Biziak eta bizitzeko modukoak. Sinesten dugu herri-bizitza duten herrietan; lanbidea, ogibidea izateko aukerak sortzen dituztenetan; naturarekin errespetuan bizi diren herrietan; eta hori guztia bultzatzen duten komunitate kohesionatuetan. Landa-eremuko herri eta auzoetan kokatzen gara. Landa ingurunean mendeetan zehar sortu eta garatutako jakintza, kultura, balio eta tradizioak etorkizunerako oinarri ditugu. Ezin dugu herri txikien etorkizunik eduki lehen sektorerik gabe, gure baserri, abeltzain, artzain, nekazari eta laboraririk gabe; eta beraz, guzti honek dagokion lekua izan behar du gure Eskola Txikietan.Landa eremuko herri eta auzo txikiak euskal kulturaren, nortasunaren, izaeraren eta hizkuntzaren iturburu eta zaintzaile izan dira. Euskararen arnasgune nagusiak herri eta auzo txikietan ditugu eta honek horrela jarrai dezan lan egin behar dugu Eskola Txikietan. Ukaezina da ordea, landa-eremuaren eta gure herri eta auzo txikien identitatea eta hizkuntza errealitatea asko eta azkar aldatzen ari direla, eta beraz, baita gure eskoletako errealitatea ere. Momentu honetan Landa Eremuak dituen erronketako ugari izaerari estuki loturiko gaiak dira. Eskola osatzen dugun kideok Landa Eremuaren parte eta partaide garela sentitu behar dugu eta identitate berri horren eraikuntzan aktore inportante izan behar dugu.
KOOPERAZIOA
Interakzioa eraginkorra izan dadin, lanaren planteamendu kooperatiboak egin behar ditugula pentsatzen dugu. Kooperazio hau ikasgelatik kanpora eraman nahi izaten dugu, hau da, herrira, auzora. Eta herritarrekin eta auzokideekin ere kooperatzeko eta interakzioa sortzeko moduko bideak bilatzen ditugu.
IKUSPEGI KONSTRUKTIBISTA
Konstruktibismoa ikaste prozesua azaltzen duen teoria filosofiko pedagogikoa da. Teoria honen arabera, ikaslea bera da bere ikaskuntza-prozesua eraikitzen duena, eta horretarako, aurreko jakintza eta trebezietatik abiatzen da jakintza berria ikastera. Beharrezkoa da, beraz, haurra ikaste prozesu hori ahalbidetuko duen egoera esanguratsuetan eta ezberdinetan kokatzea.
DENBORAREN IKUSPEGIA
Denbora ere pertsonalizaziotik ulertzen saiatu behar dugu. Bakoitzak bere denbora beharko du prozesu horretan, batzuk asko, beste batzuk gutxi, baina irakasle eta familiek hori ikusi eta onartu egin behar dugu, denborak azkartzearekin ez baitugu mesederik egiten.
IKASLEA ERDIGUNEAN
Horrela, haurra izango da bere ikasketa prozesuko protagonista eta irakaslearen eginkizun nagusia izango da ikaslea bera ezagutzea, eta horrekin batera, ikasle horrek garatzeko eta ikaskuntza prozesuan aurrera egiteko behar dituen egoera didaktikoak, espazioak, denborak eta baliabideak aukeratzea eta antolatzea. Eskaintzen edo proposatzen den horrek ikasleen interesekoa eta beraientzat esanguratsua behar luke izan, horri esker lortzen baita ikaslearen ikaste prozesua benetan esanguratsua izatea eta jakintza, abilezia edo gaitasun berria barneratzea. Ikasleari ardura, autonomia eta konfiantza aldi berean eskaini eta sentiarazi behar dizkiogu bere ikaste prozesuan: konfiantza, egingo duen hori baliagarria eta egokia izango dela sentiaraziz; autonomia, bere kabuz eta bere moduekin egiten onartuz eta utziz; eta ardura, eskatutako lanaren erantzukizuna ulertaraziz
Euskadiko Eskola Txikiok Sare bat osatzen dugu, koordinatuta gaude eta elkarrekin lanean dihardugu. Eskola txikien egoerari buruzko hausnarketa sakona bultzatzen dugu eta elkarlanerako eta elkarlaguntzarako bideak jorratzen ditugu. Orain arte egindako ibilbidea aintzat hartuz sarearen antolaketa sendotzen eta bide berriak jorratzen dihardugu.
ESKOLA HERRITARRA
Eskola Txikion leloa izan da eta da “Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik”. Eskolaren helburu nagusienetako bat da herria bera bizirik mantentzea eta eskubide dugun eskola jasotzeko aukera norberak bere herrian eta auzoan izatea. Gure eskoletako ikasle eta irakasleek herri edo auzo horren pertenentzia, atxikimendu eta parte-hartze sentimendu indartsua lortzea dugu helburuetako bat. Umeengan herriarekiko erroak eta lotura estua sortzea beharrezkoa du herri batek bere oraingo eta etorkizuneko izana ziurtatzeko.Horretarako beharrezkoa da maisu-maistrok herriari begiratzea, non gabiltzan eta non gauden ulertzea, eta geure ikasleak non bizi diren, nongoak diren, bizi diren leku horrek eurengan duen eragina behatzea, aztertzea eta ulertzea. Hori eginez, haur bakoitzari ematen diogun hezkuntza eskaintza hobea izango da; hobeto iritsiko gara behar duen hori ematera, baldin eta, bere bizilekua, ingurua, inguru horretako pentsaerak, bizipenak eta sinismenak ulertzen baditugu. Ez dugu lo-leku idilikorik nahi, herri eta auzo txiki biziak nahi ditugu. Biziak eta bizitzeko modukoak. Sinesten dugu herri-bizitza duten herrietan; lanbidea, ogibidea izateko aukerak sortzen dituztenetan; naturarekin errespetuan bizi diren herrietan; eta hori guztia bultzatzen duten komunitate kohesionatuetan. Landa-eremuko herri eta auzoetan kokatzen gara. Landa ingurunean mendeetan zehar sortu eta garatutako jakintza, kultura, balio eta tradizioak etorkizunerako oinarri ditugu. Ezin dugu herri txikien etorkizunik eduki lehen sektorerik gabe, gure baserri, abeltzain, artzain, nekazari eta laboraririk gabe; eta beraz, guzti honek dagokion lekua izan behar du gure Eskola Txikietan.Landa eremuko herri eta auzo txikiak euskal kulturaren, nortasunaren, izaeraren eta hizkuntzaren iturburu eta zaintzaile izan dira. Euskararen arnasgune nagusiak herri eta auzo txikietan ditugu eta honek horrela jarrai dezan lan egin behar dugu Eskola Txikietan. Ukaezina da ordea, landa-eremuaren eta gure herri eta auzo txikien identitatea eta hizkuntza errealitatea asko eta azkar aldatzen ari direla, eta beraz, baita gure eskoletako errealitatea ere. Momentu honetan Landa Eremuak dituen erronketako ugari izaerari estuki loturiko gaiak dira. Eskola osatzen dugun kideok Landa Eremuaren parte eta partaide garela sentitu behar dugu eta identitate berri horren eraikuntzan aktore inportante izan behar dugu.
Maisu-maistron jarduna, erabakiorra da ikasle guztien ikaste prozesu osasuntsu, aberats eta arrakastatsu bat izateko; gure jokabideek eta rolek zuzenean eragiten dute ikaslearen bizipenetan, emozioetan, eta ondorioz, ikas prozesuetan. Hona hemen Eskola Txikietako maisu-maistron rol garrantzitsuenak: - - Heldu alfabetatuaren rola
- Arreta pertsonalizatua eskaintzearen rola
- Behatzailearen rola
- Talde dinamizatzailearen rola
IRAKASLE ROLA PPT
ANIZTASUNA ABERASTASUNA DA
Aniztasuna ulertzeko modu desberdinak egon daitezke. Gure kasuan, daukagun aniztasun guztia aberasgarria dela pentsatzen dugu. Hori dela eta, ikasleen aniztasunak indartzen saiatzen gara eskolan, norbanakoak izan dezakeen edozein gaitasun beste edozeinen parean jarriz.Horregatik, umeek adierazteko erabili ditzaketen lengoaia guztiak maila berean onartzen, baloratzen eta aprobetxatzen ditugu, ikasleen interesak asetzen laguntzen dugu, ikasleen izaera errespetatzen dugu, arrazoi anitzen ondorioz sortutako ezberdintasunak konpentsatzen ahalegintzen gara.
Adin aniztasunaren ikuspegi hau hezkuntza inklusiboarekin lotzen da zuzenean. Hezkuntza inklusiboa jarrera bat da eta modu horretan bizi dugu. Ikasle anitz guztiei ahalik eta modu onenenan erantzutea, guztiengana iristea, bere eguneroko errealitatea zein den jakitea eta informazio horrekin bere ikaste prozesua ahalik eta onena izan dadin lortzea.Guztion eskola gure eskolaren printzipio nagusia da. Gure lan egiteko era gidatu behar du eta berau lortzea eskolaren helburu nagusia izango da.Beraz, gure eskolan ez da inolako bazterkeriarik onartuko eta ezberdintasunak ezberdintasun gizarte elkarguneak sortzeko helburuz arituko gara.Hori horrela, beharrezkoa izango da gure eskolara datozen ikasle guzti guztiek euren garapen afektibo, sozial, intelektual eta fisikoak ahalik eta gehien garatzeko moduko bideak aurkitzea. Gaitasun hauen garapena ikasleen zoriontasunerako bidetzat ikusten dugu. Garrantzitsua da norbanako bakoitzak arrakasta izatea, bizitzako alor guztietan dituen indarguneak areagotuz eta dituen ahulguneak gutxituz edo onartuz.Ikasle anitz guztiei ahalik eta modu onenenan erantzutea, guztiengana iristea, bere eguneroko errealitatea zein den jakitea eta informazio horrekin bere ikaste prozesua ahalik eta onena izan dadin lortzea dugu xede.Aniztasuna ulertzeko modu desberdinak egon daitezke. Gure kasuan, daukagun aniztasun guztia aberasgarria dela pentsatzen dugu. Hori dela eta, ikasleen aniztasunak indartzen saiatzen gara eskolan, norbanakoak izan dezakeen edozein gaitasun beste edozeinen parean jarriz.Hori horrela ulertzen dugularik, beharrezkoa da ume guztiak desberdinak direla kontuan hartzea, eta aldi berean, biziko dituzten ikaste prozesu guztiak ere desberdinak izango direla ulertzea. Horregatik, umeen aniztasun horri egoera anitzak eskaintzen dizkiogu, egoera didaktiko ugari eta desberdinak, gaitasun ezberdinak garatzeko modukoak, eta garrantzitsuena dena, ume guztiek ikasiko dutela eta garapenean aurrera egingo dutela bermatzeko modukoak.Horregatik, umeek adierazteko erabili ditzaketen lengoaia guztiak maila berean onartzen, baloratzen eta aprobetxatzen ditugu, ikasleen interesak asetzen laguntzen du, ikasleen izaera errespetatzen du, arrazoi anitzen ondorioz sortutako ezberdintasunak konpentsatzen ditu.Konpentsazioaren bide honetan garrantzitsua izango da ikasle guztiei gizartean parte hartze aktibo bat izateko beharrezkoak izango dituzten oinarri kulturalak ematea. Gure eskolan zuzenean arduratu nahi dugu gure gizartearen errealitatean bizitzeko eta parte hartzeko beharrezkoak diren oinarri kulturalekin. Alfabetizazio ezberdinen moduan definitu ditugu oinarri kultural sozialak, egungo gizartearen partaide kritiko eta aktibo izateko ezinbestekoak.
KOMUNITATEARI IREKIA ETA PARTE HARTZAILEA
Gure eskolek paretetatik kanpora leudeken beste sistemekin etengabeko kontaktuan egon eta elkarlanean aritu behar dute, familiekin, herri erakundeekin edota bestaelako elkarteekin.. Eskolan parte hartzen dugun guztion interakzioa aberasgarria dela pentsatuz, komunitate guztiaren elkarrekintza bideratuko duen antolaketa bat egitea hobetsi dugu, eskola ireki eta parte hartzailea eratuz. Herri eskola bat izanik, herriarekin eta herritarrekin batera jardun nahi dugu ikasleen garapen pertsonalean zein sozialean ahalik eta aurrerapen handienak egin asmoz..
JOLASAREN KULTURA
Francesco Tonucci pedagogo italiarrak esan ohi duenez, jolasak berebiziko garrantzia du. Munduaren konplexutasunaren aurrean jartzen da haurra, mugarik ez duen jakin-minarekin, dakienarekin eta ez dakienarekin. Eta baita jakin nahi duenarekin ere. Jolas espontaneoa eta bat-batekoa, haurraren iniziatibatik abiatzen dena, helduen ikerketa zientifikoaren, arte sorkuntzaren edo mistikaren parekoa da. Jolastea denboran galtzea da, eta munduarekin topatzea. Jolastea gozamena da eta gozatuz ikasten dugu, gozatuz garatzen gara.
BETEBEHAR ETA ONURAK
- Eskola Txikien Sarean antolatzen diren formazio eta koordinazio mintegietan parte hartze aktiboa izatea(sarearen motor nagusitzat hartzen ditugunez, zuzendari mintegietan parte hartzea derrigorrezkoa izango da, asistentzia gutxienez %80koa izango da).
- Eskola Txikiok partekatzen dugun hezkuntza ikuspegia egikaritzeko definitzen diren proposamenak eta proiektuak martxan jartzea norberarentzat egokia den erritmo batean eta horietatik sortzen diren materialak eta esperientziak partekatzea.
- Eskola Txikien Sarea sendotzeko diseinatzen diren gogoeta prozesuetan zein dinamiketan parte hartze aktibo bat izatea, eta horretarako propio antolatzen diren ekimen eta lan ildoetan parte hartzea.
- Ikastetxeko dokumentu ofizial guztietan zein eskolako sarreran Eskola Txikien logoa txertatzea.
- Gipuzkoako kasuan, eskolako guraso elkartea Gipuzkoako Eskola Txikien Koordinakundeko kide izatea, horrek berekin dakartzan konpromisoekin.
TALDEKATZE MALGUAK
Adin aniztasunak, aukera ematen digu, adina ahazturik, ikas prozesuaren momentu beretsuan egon daitekeen edonorekin elkartzeko. Honetarako, taldekatzeek malguak izan behar dute.
BETEBEHAR ETA EGINKIZUNAK
- Guraso elkarte bakoitzak Eskola Txikietako Koordinakundearekin harremantzeko eta lanerako pertsona arduradun bat izendatuko du eta ikasturte bakoitzaren hasieran bere datuak emango dizkio koordinakundeari berarekin harremanetan egon ahal izateko. - Guraso elkarteek konpromisoa hartzen dute, hala egokitzen zaienean Koordinakundeako zuzendaritza taldean parte hartzeko. - Eskola Txikien koordinakundeko zuzendaritzak Guraso elkarte guztiek, Eskola Txikien Festa bere herrian suertatzen denean antolaketaren dinamizatzaile eta motor izateko konpromisoa hartzen du. - Festa beste herri batean denean, bertako dinamiketan parte hartzera eta familien artean dagokion zabalkundea egiteko konpromisoa ere hartzen dute (kamiseten salmenta, autobusak antolatzea, ekimenetan parte hartzea…) - Guraso elkarteek konpromisoa hartzen dute zonaldeko bileretan eta urteko batzar orokorrean aktiboki parte hartzeko.
ESKOLA HERRITARRA
Eskola Txikion leloa izan da eta da “Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik”. Eskolaren helburu nagusienetako bat da herria bera bizirik mantentzea eta eskubide dugun eskola jasotzeko aukera norberak bere herrian eta auzoan izatea. Gure eskoletako ikasle eta irakasleek herri edo auzo horren pertenentzia, atxikimendu eta parte-hartze sentimendu indartsua lortzea dugu helburuetako bat. Umeengan herriarekiko erroak eta lotura estua sortzea beharrezkoa du herri batek bere oraingo eta etorkizuneko izana ziurtatzeko.Horretarako beharrezkoa da maisu-maistrok herriari begiratzea, non gabiltzan eta non gauden ulertzea, eta geure ikasleak non bizi diren, nongoak diren, bizi diren leku horrek eurengan duen eragina behatzea, aztertzea eta ulertzea. Hori eginez, haur bakoitzari ematen diogun hezkuntza eskaintza hobea izango da; hobeto iritsiko gara behar duen hori ematera, baldin eta, bere bizilekua, ingurua, inguru horretako pentsaerak, bizipenak eta sinismenak ulertzen baditugu. Ez dugu lo-leku idilikorik nahi, herri eta auzo txiki biziak nahi ditugu. Biziak eta bizitzeko modukoak. Sinesten dugu herri-bizitza duten herrietan; lanbidea, ogibidea izateko aukerak sortzen dituztenetan; naturarekin errespetuan bizi diren herrietan; eta hori guztia bultzatzen duten komunitate kohesionatuetan. Landa-eremuko herri eta auzoetan kokatzen gara. Landa ingurunean mendeetan zehar sortu eta garatutako jakintza, kultura, balio eta tradizioak etorkizunerako oinarri ditugu. Ezin dugu herri txikien etorkizunik eduki lehen sektorerik gabe, gure baserri, abeltzain, artzain, nekazari eta laboraririk gabe; eta beraz, guzti honek dagokion lekua izan behar du gure Eskola Txikietan.Landa eremuko herri eta auzo txikiak euskal kulturaren, nortasunaren, izaeraren eta hizkuntzaren iturburu eta zaintzaile izan dira. Euskararen arnasgune nagusiak herri eta auzo txikietan ditugu eta honek horrela jarrai dezan lan egin behar dugu Eskola Txikietan. Ukaezina da ordea, landa-eremuaren eta gure herri eta auzo txikien identitatea eta hizkuntza errealitatea asko eta azkar aldatzen ari direla, eta beraz, baita gure eskoletako errealitatea ere. Momentu honetan Landa Eremuak dituen erronketako ugari izaerari estuki loturiko gaiak dira. Eskola osatzen dugun kideok Landa Eremuaren parte eta partaide garela sentitu behar dugu eta identitate berri horren eraikuntzan aktore inportante izan behar dugu.
Euskadiko Eskola Txikiok Sare bat osatzen dugu, koordinatuta gaude eta elkarrekin lanean dihardugu. Eskola txikien egoerari buruzko hausnarketa sakona bultzatzen dugu eta elkarlanerako eta elkarlaguntzarako bideak jorratzen ditugu. Orain arte egindako ibilbidea aintzat hartuz sarearen antolaketa sendotzen eta bide berriak jorratzen dihardugu.
HELBURU NAGUSIAK
- Gipuzkoako Eskola Txikien koordinakundearen helburu eta lan ildo nagusiak zeintzuk diren adostu eta horiek egi bihurtzeko elkarlanean jardutea.-Eskola Txikion sarea osatzen dugun guraso elkarteen arteko harremana sendotzea eta elkarrekintzarako eta kooperaziorako bideak pentsatzea eta antolatzea.-Eskola Txikietako guraso elkarteek eta beraien hezkuntza komunitateak formaziorako ditugun beharrak diagnostikatzea eta horien araberako formazioak pentsatzea eta antolatzea.-Eskola Txikiok eta bertako guraso elkarteek amankomunean ditugun beharrak aztertzea eta horiek asetzeko bideak elkarrekin pentsatu eta proposamenak egitea. -Hezkuntza Saileko zein bestelako organo ezberdinekin harremanak diseinatzea eta sistematizatzea Eskola Txikien proiektuari eta ibilbideari jarraipena egiteko.-Herri eta auzo txikietan kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzen duten eskolak mantentzea.-Herrialdeko beste lurraldeetan guraso koordinakundeak sortuko balira, hauekin harreman eta elkarlanerako bideak irekitzea.
ESKOLA HERRITARRA
Eskola Txikion leloa izan da eta da “Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik”. Eskolaren helburu nagusienetako bat da herria bera bizirik mantentzea eta eskubide dugun eskola jasotzeko aukera norberak bere herrian eta auzoan izatea. Gure eskoletako ikasle eta irakasleek herri edo auzo horren pertenentzia, atxikimendu eta parte-hartze sentimendu indartsua lortzea dugu helburuetako bat. Umeengan herriarekiko erroak eta lotura estua sortzea beharrezkoa du herri batek bere oraingo eta etorkizuneko izana ziurtatzeko.Horretarako beharrezkoa da maisu-maistrok herriari begiratzea, non gabiltzan eta non gauden ulertzea, eta geure ikasleak non bizi diren, nongoak diren, bizi diren leku horrek eurengan duen eragina behatzea, aztertzea eta ulertzea. Hori eginez, haur bakoitzari ematen diogun hezkuntza eskaintza hobea izango da; hobeto iritsiko gara behar duen hori ematera, baldin eta, bere bizilekua, ingurua, inguru horretako pentsaerak, bizipenak eta sinismenak ulertzen baditugu. Ez dugu lo-leku idilikorik nahi, herri eta auzo txiki biziak nahi ditugu. Biziak eta bizitzeko modukoak. Sinesten dugu herri-bizitza duten herrietan; lanbidea, ogibidea izateko aukerak sortzen dituztenetan; naturarekin errespetuan bizi diren herrietan; eta hori guztia bultzatzen duten komunitate kohesionatuetan. Landa-eremuko herri eta auzoetan kokatzen gara. Landa ingurunean mendeetan zehar sortu eta garatutako jakintza, kultura, balio eta tradizioak etorkizunerako oinarri ditugu. Ezin dugu herri txikien etorkizunik eduki lehen sektorerik gabe, gure baserri, abeltzain, artzain, nekazari eta laboraririk gabe; eta beraz, guzti honek dagokion lekua izan behar du gure Eskola Txikietan.Landa eremuko herri eta auzo txikiak euskal kulturaren, nortasunaren, izaeraren eta hizkuntzaren iturburu eta zaintzaile izan dira. Euskararen arnasgune nagusiak herri eta auzo txikietan ditugu eta honek horrela jarrai dezan lan egin behar dugu Eskola Txikietan. Ukaezina da ordea, landa-eremuaren eta gure herri eta auzo txikien identitatea eta hizkuntza errealitatea asko eta azkar aldatzen ari direla, eta beraz, baita gure eskoletako errealitatea ere. Momentu honetan Landa Eremuak dituen erronketako ugari izaerari estuki loturiko gaiak dira. Eskola osatzen dugun kideok Landa Eremuaren parte eta partaide garela sentitu behar dugu eta identitate berri horren eraikuntzan aktore inportante izan behar dugu.
HERRIARI BEGIRATZEN DION ESKOLA
Beharrezkoa da maisu-maistrok herriari begiratzea, non gabiltzan eta non gauden ulertzea, eta geure ikasleak non bizi diren, nongoak diren, bizi diren leku horrek eurengan duen eragina behatzea, aztertzea eta ulertzea. Hori eginez, haur bakoitzari ematen diogun hezkuntza eskaintza hobea izango da; hobeto iritsiko gara behar duen hori ematera, baldin eta, bere bizilekua, ingurua, inguru horretako pentsaerak, bizipenak eta sinismenak ulertzen baditugu.
Gure eskolak benetan inklusiboak izateko eta guztiontzat onak diren eskolak izateko oinarrizko tresna da ebaluazioa.
TXIKITASUNA ETA BERE ABANTAILAK
Eskola Txikietan txikitasuna mantendu nahi dugun ezaugarri propioetako bat da. Argi daukagu txikitasun kualitatiboa soilik dagoela gure eskura. Izan ere, txikitasun kuantitatiboa, herrietako biztanleen hazkundearen eta galeraren baitan dago ia osoki. Gutxi izateak ematen dituen abantailak kontuan harturik, ezaugarri horiek mantendu egin nahi ditugu, babestu hazkundearen momentuetan ere, gure izaera propioa tamaina horrek sortzen dituen erlazio sozial zein naturalek ematen digutela uste baitugu. Talde txikia izateak ematen digu elkar ondo ezagutzeko aukera, elkarrekin begirunezko harreman bereziak sustatzeko aukera, batak bestearen berri xehetasunez, eta behar denerako, jakiteko aukera. Horri esker, gure eskola komunitateko kideak kolektibo baten partaide bezala zaindu ditzakegu, baina, zenbait momentutan behar indibidualak zainduz, hartzen ditugun erabakiek guztiengan izango dituzten ondorioak ahalik eta ondoen pentsatuz. Honi esker, errazagoa izango da guztiontzat ona den eskolak izatea, benetako inklusiorako estrategiak garatzea.
Gure printzipioak gauzatzeko eta epe luzera markatu ditugun helburuak lortzeko, estrategia nagusitzat ikusi dugu ikasle guztiak irakasle guztion ardura direla sentitzea eta hori gertatzeko eta moduko antolamendua bultzatzea. Ez baita berdina bi begik edo seik ikusten dutena, beraz, aniztasunari erantzuteko modurik eraginkorrena talde lan emankor eta koordinatu bat egitea izango dela pentsatzen dugu. Eskola Txikietan ikasle guztiak irakasle guztionak direla sentitzen dugu eta euren garapenarekin konprometituak sentitzen gara ikasleak eskolan sartzen direnetik amaitu artean.
KONPENTSAZIOA
Konpentsazioaren bide honetan garrantzitsua izango da ikasle guztiei gizartean parte hartze aktibo bat izateko beharrezkoak izango dituzten oinarri kulturalak ematea. Gure eskolan zuzenean arduratu nahi dugu gure gizartearen errealitatean bizitzeko eta parte hartzeko beharrezkoak diren alfabetizazioekin (ideia hau ardatz metodologikoetan garatzen da)
INTERAKZIO ETA KOOPERAZIOA
Edonorekin elkartzeko eta aritzeko aukerak interakzioa areagotu egiten du, ikas prozesuak sakontzen ditu, haurrek elkarrekin batera ikasteko bideak zabaltzen dizkigu eta hori ere adin aniztasunetik begiratutako eskola baten ezaugarri bat behar luke. Amaitzeko, kooperazioa sortzeko aukera ugaritzen da. Adin aniztasunak ikas prozesu anitzak egon daitezkeela, denbora ezberdinetan eginak eta interakzio ezberdinetatik sortuak ulertzen laguntzen digunez, ikasleen arteko konpetibitatea gutxitu eta kooperaziorako bideak irekitzen ditu.
LANDA EREMUA
Landa-eremuko herri eta auzoetan kokatzen gara. Landa ingurunean mendeetan zehar sortu eta garatutako jakintza, kultura, balio eta tradizioak etorkizunerako oinarri ditugu. Ezin dugu herri txikien etorkizunik eduki lehen sektorerik gabe, gure baserri, abeltzain, artzain, nekazari eta laboraririk gabe; eta beraz, guzti honek dagokion lekua izan behar du gure Eskola Txikietan. Ukaezina da ordea, landa-eremuaren eta gure herri eta auzo txikien identitatea eta hizkuntza errealitatea asko eta azkar aldatzen ari direla, eta beraz, baita gure eskoletako errealitatea ere. Momentu honetan Landa Eremuak dituen erronketako ugari izaerari estuki loturiko gaiak dira. Eskola osatzen dugun kideok Landa Eremuaren parte eta partaide garela sentitu behar dugu eta identitate berri horren eraikuntzan aktore inportante izan behar dugu.
INKLUSIOA
Adin aniztasunarekiko dugun ikuspegia hezkuntza inklusiboarekin lotzen da zuzenean. Hezkuntza inklusiboa jarrera bat da eta modu horretan bizi dugu. Ikasle guztiei ahalik eta modu onenenan erantzutea, guztiengana iristea, bere eguneroko errealitatea zein den jakitea eta informazio horrekin bere ikaste prozesua ahalik eta onena izan dadin lortzea bultzatzen ditugu horretarako. Gure eskola, guztion eskola da eta ez da inolako bazterkeriarik onartuko eta ezberdintasunak ezberdintasun gizarte elkarguneak sortzeko helburuz arituko gara.Hori horrela, beharrezkoa izango da gure eskolara datozen ikasle guztiek euren garapen afektibo, sozial, intelektual eta fisikoak ahalik eta gehien garatzeko moduko bideak aurkitzea. Garrantzitsua da norbanako bakoitzak arrakasta izatea, bizitzako alor guztietan dituen indarguneak areagotuz eta dituen ahulguneak gutxituz edo onartuz.
IRAKASLEAREKIKO INTERAKZIOA
Ikasleak irakasleekin izango duen interakzioa ere zaindua, prestatua eta aberasgarria izan behar dela pentsatzen dugu. Irakasleak izan beharko du haurrei erronkak planteatuko dizkien pertsonetako bat, euren garapenean aurrera egiteko biderik onenak deskubrituz.
Adin aniztasuna da Eskola Txikion hezkuntza ikuspegiaren oinarrizko elementuetako bat. Eskola Txikien ibilbide historikoan etengabe landu, aztertu eta eztabaidatu den gaietako bat da. Garrantzitsua da adin aniztasunaz dugun definizioa gaurko momentura ekartzea, izan ere, duela urte batzuetatik hona, gazteenek zaharrenengandik ikasten dute eta zaharrenek gazteei lagunduz sakondu eta errepasatu egiten dute esatea aski sinplea geratu dela esan genezake.
Gure eskoletako ebaluazio prozesuek ezaugarri hauek errespetatu beharko lituzkete:
- Ikaste prozesuaren osagai izateaPertsonalizatua izateaInklusiboa izateaIkaslearen gaitasunak (eta zailtasunak) azaleratzeko gai izateaAnitza izatea eta aniztasuna indartzeko bide izateaIkaslearen, familien eta irakaslearen arteko interakzioan egindakoa izatea
PARTE-HARTZEAREN KULTURA
Eskola Txikietan haurren parte hartzeari garrantzia berezia ematen diogu. Horren ondorioz, beharrezkoa izango da maisu-maistrok, hala dagokigunean entzule eta behatzaile rola hartzea. Haurrek egiten eta esaten duten horretara adi egon behar dugu eta aintzat hartu behar dugu. Oinherrik aldarrikatzen duen bezala, haurra bere bizitzari buruz erabakiak har ditzakeen eta bere ingurunean eragin dezakeen gaitasundun gizarte-aktore bat dela aitortzen dugu. Horregatik, gure eskoletako erabakiguneetan parte hartzeko aukerak bultzatu behar ditugu. .
Ikaste prozesua eraikitzen duena ikaslea bada ere, hori gertatzeko, interakzioa eta kooperazioa beharrezkoa izango da.
Ebaluatzeko honako estrategia edo tresna hauek erabiliko ditugu
-Ikaslearen eta proposamen didaktikoen etengabeko behaketa eta ikusitakoaren erregistroa. -Behaketarako ebaluazio irizpideak adostea. -Konpetentzia bakoitzari lotutako behaketarako ebaluazio irizpideak adostea. -Informazioaren erregistrorako tresnak pentsatzea, proposatzea eta adostea. -Irakasleon arteko koordinazioa bultzatuko duten estrategiak adostea. -Ikasle guztien ibilbidea jasoko duen dokumentua sortzea eta erabiltzea ikasturtez ikasturte modu sistematikoan. -Irakasleok geure jardunaren ebaluazioa egiteko estrategiak taldean erabakitzea eta erabiltzea. -Ikasleen autoerregulazioa: ebaluazioaren eta norberaren ikas-prozesuaren kontzientzia eta autoebaluazioa egiteko heztea.
HELBURU NAGUSIAK
- Eskola Txikion Sareran helburu eta lan ildo nagusiak zeintzuk diren adostu eta horiek egin bihurtzeko elkarlanean jardutea.
- Eskola Txikion sarea osatzen dugun eskolen arteko harremana sendotzea eta elkarrekintzarako eta kooperaziorako bideak pentsatzea eta antolatzea.
- Eskola Txikietan formaziorako ditugun beharrak diagnostikatzea eta horien araberako formazio planak pentsatzea eta antolatzea.
- Eskola Txikiok amankomunean ditugun beharrak aztertzea eta horiek asetzeko bideak elkarrekin pentsatu eta proposamenak egitea.
- Hezkuntza Saileko organo ezberdinekin harremanak diseinatzea eta sistematizatzea
- Eskola Txikien proiektuari eta ibilbideari jarraipena egiteko, etengabeko ebaluazioa egiteko eta beharrizanak asetzeko biderik egokienak elkarrekin erabakitzeko.
- Unibertsitateko iker taldeekin batera Eskola Txikien inguruko ikerketak pentsatzea, diseinatzea eta aurrera eramatea, eta horiek gure eskoletan izan beharreko eragina lantzea eta proposamenak pentsatzea.
- Beste lurraldeetako Eskola Txikiekin zein Eskola Txikien Sarea aberastu dezaketen bestelako sare eta eragileekin harremanak sendotzea, elkarrengandik ikasteko eta elkar aberasteko.
OBJETUAREKIKO INTERAKZIOA
Ikaste objektuarekiko interakzioa aipatu nahi genuke. Horretarako, ikaslea ikasten ari den jakintza, abilezia edo gaitasuna erabiltzeko moduko egoerak pentsatu eta antolatzen ditugu. Hori dela eta, interakzio hori benetan gertatu dadin, curriculumaren antolamendua gertukotik abiatuz prestatzen dugu, ikaslearen ingurunean edo hurbilean dagoenetik abiatuz.
ELKARREKIKO INTERAKZIOA
Ikasleen arteko interakzio sozialari ere garrantzi handia ematen diogu. Elkarrengandik eta elkarrekiko interakzioan ikasten dutenak eragin handia du euren garapen prozesuan. Horregatik, adin ezberdinetakoak diren ikasleen arteko taldeak ditugu eskolan, baina, aldi berean, ikastaldeen arteko interakzioa ere bilatzen dugu.
FUNTZIONAMENDU OROKORRA
Zuzendaritza: Koordinakundearen zuzendaritzak honako kide hauek izango ditu: Lehendakaria Lehendakariordea: festa arduraduna. Idazkaria: Baikararekin harremanak Diruzaina Zuzendaritza taldean eskualde bakoitzeko ordezkari bat egon beharko da. Eskola Txikien koordinakundeko zuzendaritzak Zuzendaritza taldea gutxienez urtean 5 aldiz elkartuko da: irailean, abenduan, martxoan, maiatzean eta ekainean Bertan eskualdetako bileren prestaketa eta deboluzioa, Eskola Txikien Festaren jarraipena, irakasleen koordinatzaileekin informazio elkartrukea… egingo dira.
ESKOLA HERRITARRA
Eskola Txikion leloa izan da eta da “Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik”. Eskolaren helburu nagusienetako bat da herria bera bizirik mantentzea eta eskubide dugun eskola jasotzeko aukera norberak bere herrian eta auzoan izatea. Gure eskoletako ikasle eta irakasleek herri edo auzo horren pertenentzia, atxikimendu eta parte-hartze sentimendu indartsua lortzea dugu helburuetako bat. Umeengan herriarekiko erroak eta lotura estua sortzea beharrezkoa du herri batek bere oraingo eta etorkizuneko izana ziurtatzeko.Horretarako beharrezkoa da maisu-maistrok herriari begiratzea, non gabiltzan eta non gauden ulertzea, eta geure ikasleak non bizi diren, nongoak diren, bizi diren leku horrek eurengan duen eragina behatzea, aztertzea eta ulertzea. Hori eginez, haur bakoitzari ematen diogun hezkuntza eskaintza hobea izango da; hobeto iritsiko gara behar duen hori ematera, baldin eta, bere bizilekua, ingurua, inguru horretako pentsaerak, bizipenak eta sinismenak ulertzen baditugu. Ez dugu lo-leku idilikorik nahi, herri eta auzo txiki biziak nahi ditugu. Biziak eta bizitzeko modukoak. Sinesten dugu herri-bizitza duten herrietan; lanbidea, ogibidea izateko aukerak sortzen dituztenetan; naturarekin errespetuan bizi diren herrietan; eta hori guztia bultzatzen duten komunitate kohesionatuetan. Landa-eremuko herri eta auzoetan kokatzen gara. Landa ingurunean mendeetan zehar sortu eta garatutako jakintza, kultura, balio eta tradizioak etorkizunerako oinarri ditugu. Ezin dugu herri txikien etorkizunik eduki lehen sektorerik gabe, gure baserri, abeltzain, artzain, nekazari eta laboraririk gabe; eta beraz, guzti honek dagokion lekua izan behar du gure Eskola Txikietan.Landa eremuko herri eta auzo txikiak euskal kulturaren, nortasunaren, izaeraren eta hizkuntzaren iturburu eta zaintzaile izan dira. Euskararen arnasgune nagusiak herri eta auzo txikietan ditugu eta honek horrela jarrai dezan lan egin behar dugu Eskola Txikietan. Ukaezina da ordea, landa-eremuaren eta gure herri eta auzo txikien identitatea eta hizkuntza errealitatea asko eta azkar aldatzen ari direla, eta beraz, baita gure eskoletako errealitatea ere. Momentu honetan Landa Eremuak dituen erronketako ugari izaerari estuki loturiko gaiak dira. Eskola osatzen dugun kideok Landa Eremuaren parte eta partaide garela sentitu behar dugu eta identitate berri horren eraikuntzan aktore inportante izan behar dugu.
LANDA EREMUA
Landa-eremuko herri eta auzoetan kokatzen gara. Landa ingurunean mendeetan zehar sortu eta garatutako jakintza, kultura, balio eta tradizioak etorkizunerako oinarri ditugu. Gure natur inguruneek eta lehen sektoreak dagokion lekua izan behar dute gure Eskola Txikietan. Ukaezina da ordea, landa-eremuaren eta gure herri eta auzo txikien identitatea eta hizkuntza errealitatea asko eta azkar aldatzen ari direla, eta beraz, baita gure eskoletako errealitatea ere. Momentu honetan Landa Eremuak dituen erronketako ugari izaerari estuki loturiko gaiak dira. Eskola osatzen dugun kideok Landa Eremuaren parte eta partaide garela sentitu behar dugu eta identitate berri horren eraikuntzan aktore inportante izan behar dugu.
Eskualdetako bilerak: Gipuzkoako Eskola Txikiak 5 eskualdetan daude banatuta baina koordinakundeak eskolak 3 zonalde edo eskualdeka banatzea erabaki du:
EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA
Landa eremuko herri eta auzo txikiak euskal kulturaren, nortasunaren, izaeraren eta hizkuntzaren iturburu eta zaintzaile izan dira. Euskararen arnasgune nagusiak herri eta auzo txikietan ditugu eta honek horrela jarrai dezan lan egin behar dugu Eskola Txikietan.
ALFABETIZAZIOAK
Konpetentziak, gaitasunak, helburuak, edukiak, oinarrizko jakintzak, irizpideak, adierazleak… hezkuntza lege eta dekretu dantzarekin batera gure ahotan aldatuz doazen kontzeptuak ditugu. Eskola Txikietan, indarrean dauden dekretuak albo batera utzi gabe, alfabetizazio kontzeptuari heldu nahi genieke. Wikipediaren arabera, alfabetatzea komunitate batean edo herrialde batean, giza-talde handiei idazten eta irakurtzen irakasteko ekintzari esaten zaio. Unescok Helduen Irakaskuntzaren inguruko Bosgarren Nazioarteko Batzarrean pertsonaren oinarrizko eskubide bezala definitu zituen trebezi horiek. Eskola Txikietan alfabetatzea irakurtzea eta idaztea baino trebezia eta jakintza gehiago garatzeko aukera bezala ulertzen dugu eta herriatar aske eta kritiko izateko tresnatzat ditugu. Eskolaren egiteko nagusia, haur guztien oinarrizko eskubide den alfabetatze prozesua horretan bidelagun eta laguntzaile izatea izango da.