Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

AZALPEN TESTUAK

Goizane Landeta

Created on January 11, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Psychedelic Presentation

Chalkboard Presentation

Witchcraft Presentation

Sketchbook Presentation

Genial Storytale Presentation

Vaporwave presentation

Animated Sketch Presentation

Transcript

AZALPEN TESTUAK

ZER EGINGO DUGU?

Taldeka azalpen testuak sortuko ditugu.

ZER EGITEN JAKIN BEHAR DUGU?

- Azalpen testuetako informazioa ulertzen jakin behar dugu. - Azalpen testuen ezaugarri eta egitura identifikatu eta erabiltzen jakin behar dugu. - Azalpen testua sortzeko informazioa bilatu eta sailkatzen jakin behar dugu. - Azalpen testu egoki eta zuzenak sortzen jakin behar dugu.

TALDE LANEAN ARITZEKO ARAUEN DEKALOGOA

1- Taldekide guztion artean ardurak banatu eta ardura horiek errespetuz beteko ditugu. 2- Taldekideen proposamen, ideia, iritzi eta ikuspuntuak entzungo ditugu ikaskidea moztu gabe. 3- Taldekideen ideiak, iritziak, ikuspuntuak eta lana errespetuz onartuko dugu. 4- Taldekideekin txanda eskatuz hitz egingo dugu guztiok entzuteko moduan. 5- Gure iritzi eta ideiak beldurrik gabe proposatu dizkiegu gure taldekideei. 6- Lanerako orduan, elkarrengan konfiantza izango dugu. 7- Materiala, akatsak eta arrakasta guztion artean partekatuko dugu. 8- Ikaskideren batek laguntza behar duenean, lagundu egingo diogu eta laguntza behar dugunean, beldurrik gabe eskatu diegu gure taldekideei. 9- Bakoitzari egokitzen zaizkizuen lanak garaiz eta egoki egiten saiatuko zarete. 10- Taldekideon artean elkarri errespetuz hitz egingo diogu, eskerrik asko eta mesedez bezalako hitzak erabiliz.

GOGORATU! Arauak errespetatu behar ditugula.

AZALPEN TESTUEN EGITURA

Sarrera: Gaiaren eta helburuaren aurkezpena eta planteamendua egiten da. Garapena: Testuaren informazioaren muina da. Gaiari edo arazoari buruzko informazioa eta arrazoiak ematen dira bertan. Ondorioa: Bete nahi zen helburuaren azalpena. Azalpenean emandakoetatik ateratzen diren ondorioen iruzkina, norberaren iritzia eman edo aipatutako puntu nagusien sintesia egin.

AZALPEN TESTUEN EZAUGARRIAK

EZAUGARRI MORFOSINTAKTIKOAK ETA TESTUALAK

⮚ Elementu tipografikoak: Izenburuak, azpitituluak, tipografia-aldaketak… Grafikoak, eskemak, argazkiak, kontzeptu-mapa, etab. ⮚ Morfologia: Aditz denborari dagokionez, batez ere indikatiboko orainaldia eta 3.pertsona erabiltzen da. ⮚ Sintaxia: Joskera argia eta zehatza da, esaldi bakunak edo koordinatuak, hau da, perpaus laburrak eta ulertzeko zailtasunik gabeak. ⮚ Hiztegia: Gaiaren araberako hiztegi espezifikoa. Ez iritzirik, ez subjektibotasunik.

Irakurri eta aztertu ondorengo testua

ADI! Arretaz aztertu testua, sortu beharreko idazalanaren eredu gisa erabil dezakezuae.

AZALPEN TESTUA IDAZTEKO GOMENDIOAK

IDATZI AURRETIK … - Hautatu eta zehaztu zein izango den gaia. - Testuaren helburua (informazioa ematea) eta hartzaileak (nori zuzenduta idatziko duzu) identifikatu. - Gaiari buruzko informazioa bilatu, horretarako iturri ezberdinak erabili (Internet, aldizkariak, egunkariak, testu liburuak… ) eta informaziorik esanguratsuena eta egokiena hautatu.

AZALPEN TESTUA IDAZTEKO GOMENDIOAK

IDAZTEAN… - Gogoratu: paragrafo bakoitzean (ahal bada) ideia nagusi bat garatu. - Gure lanari dagokionez, honako egitura hau jarraituko du: SARRERA, GARAPENA, ONDORIOA - Gehitu bertan garatuko duzun gaia hobeto azaltzeko beharrezkoak iruditzen zaizkizun elementu tipografikoak (titulu, azpititulu, grafiko, irudi, argazki…) - Beharrezkoa bada, hitz espezializatuak erabili. - Funtsezkoa ez dena, saihestu.

AZALPEN TESTUA IDAZTEKO GOMENDIOAK

IDATZI ONDOREN… Egiaztatu ondoko puntu hauek: - Betetzen du hasierako helburua (informazioa ematea)? - Hartzailea zein den kontuan hartu dut? - Erraz, zailtasunik gabe irakur daiteke? - Azalpen testuak egitura argia eta koherentea du (sarrera, garapena eta amaiera)? - Ortografia zaindu dut? Badu akatsik? - Konforme zaude idatzi duzunarekin?

Ez ahaztu! BIRPASATU IDATZITAKO TESTUA

¿Tienes una idea?

¡Que fluya la comunicación!

Con las plantillas de Genially podrás incluir recursos visuales para dejar a tu audiencia con la boca abierta. También destacar alguna frase o dato concreto que se quede grabado a fuego en la memoria de tu público e incluso embeber contenido externo que sorprenda: vídeos, fotos, audios... ¡Lo que tú quieras! ¿Necesitas más motivos para crear contenidos dinámicos? Bien: el 90% de la información que asimilamos nos llega a través de la vista y, además, retenemos un 42% más de información cuando el contenido se mueve.

  • Genera experiencias con tu contenido.
  • Tiene efecto WOW. Muy WOW.
  • Logra que tu público recuerde el mensaje.
  • Activa y sorprende a tu audiencia.