Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Vitoria-Gasteiz
SANCHEZ OIHANE
Created on January 11, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Math Lesson Plan
View
Primary Unit Plan 2
View
Animated Chalkboard Learning Unit
View
Business Learning Unit
View
Corporate Signature Learning Unit
View
Code Training Unit
View
History Unit plan
Transcript
VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZ BIZI!
GIDA TURISTIKOA
Aurkibidea
GASTEIZKO PILULA HISTORIKOAK
HIRIAREN GARAPENA
GASTEIZ HISTORIKOAN ZEHAR
SANTA MARIA KATEDRALA
NOR GARA
GASTEIZKO PILULA HISTORIKOAK
Gaur egungo Gasteiz dagoen tokian karistiarrak bizi ziren. II.mendean zehar erromatarrak iritsi ziren Gasteizera eta denbora luzez bizi izan ziren bertan.
1181ean Nafarroako Antso VI.a Jakitunak Nova Vitoria hiria sortu zuen Gasteiz herrixka zaharraren gainean.
1200. urtean Gaztelako Alfontso VIII.ak hiria konkistatu zuen, Bizkaiako jaun Diego Lopez II.a Harokoaren laguntzarekin.
XII.mendetik XVII.mendera arte, hirian egitura feudal tipikoa eratu eta sendotu zen.
XVII.mendean, Andre Maria Zuriarena deitzen dugun plaza sortu zen, eta bertan harresiz kanpoko azokak egiten hasi ziren.
1980ko maiatzaren 23an Gasteiz Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburua bihurtu zen. 2010 urriaren 21an , Gasteizek Europako hiriburu Berde saria irabazi zuen.
HIRIAREN GARAPENA
Tradizionalki mantedu izan da Alfontso VIII.a bera izan zela herriari mendebaldeko lehen hedapena eman ziona 1181.urtean.
Harresi-sistema funtsezkoa izan zen zortzi hilabeteko setioan, eta ondoren Alfontso VIII.a erregearen tropek hiriaren kontrola hartu ahal izan zuten, behin 1200ko urtarrila inguruan kapitulatu zuenean. Une horretatik aurrera Gasteiz Gaztelaren menpe geratu zen.
1256. urtean Alfontso X.a ekialderantz hedatu zen herria 3 kalez sortuz; Hedegile kalea, Zapatagile kalea eta Errementari kalea.
GASTEIZ HISTORIKOAN ZEHAR
Gasteizen Erdi Aroko eraikin asko daude. Ondorengo ibilbidean 14 eraikin bisitatuko ditugu. Lehenik eta behin, Andre Maria Zuriaren plazara joango gara bertan ibilbidea hasiko dugulako. Behin, bertan gaudela, San Miguel kaletik abiatuko gara Goiuri jauregira iritsi arte. Jauregia, errenazentista estiloa erakutsiko digu. Bigarrenik, ezkerrera joanez, bi dorre dituen Alaba-Eskibel jauregia ikusiko dugu. Hirugarrenik, goruntz eta pixkat ezkerrerantz joaten bagara XIV. mendean eraikindako San Pedro eliza aurkituko dugu. Eliza ikusi ondoren, elizaren ondoan dagoen Fundadora de las Siervas de Jesus kalea hartu eta gora joaten, XV.mendean egindako Otxanda Andrearen dorrea ikusiko dugu. Laugarrenik, eskuinetara biratuz eta ondoren goruntz joaten, Hedegile kalean dagoen Maturana-Berastegi etxea aurkituko dugu. Bostgarrenik, ondoan dagoen el Portalon izeneko jatetxe bat ikusiko dugu, baina Erdi Aroan dorre gotiko eta garrantsitsu bat izan zen. Seigarrenik, 3 minututara dagoen Burulleria plazara joango gara eta ondoan dagoen Andatarren dorrea ezagutuko dugu. Gero, 2 minutura dagoen Santa Maria katedrala ikusiko dugu, 1200.urtean egin zen. Zazpigarrenik, Fray Zacarias Martinez kaletik abiatzen bagara, XI.mendearen bukaeran eraiki ziren Erdi Aroko harresiak topatuko ditugu. Ondoren, ondoan dagoen Eskoriatza-Eskibel izeneko jauregira joango gara. Jauregia, Pizkundetar arkitetura du eta elementu apaingarriez betea dago. Geroxeago, minutu batera dagoen Montehermoso jauregia aurkituko dugu. Gaur egun, kulturagune zentro bat da. Azkenik, Aiztogile kalean dagoen Kordoi etxea ikusiko dugu. Hauxe izan da Gasteizeko Alde Zaharreko, Erdi Arokoko hainbat eraikin ezagutzeko gida.
Info
GASTEIZ HISTORIKOAN ZEHAR
SANTA MARIA KATEDRALA
ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA
Info
Info
GOIURI JAUREGIA
ESKORIATZA-ESKIBEL JAUREGIA
Info
Info
MONTEHERMOSO JAUREGIA
KORDOI ETXEA
Info
Info
GASTEIZ HISTORIKOAN ZEHAR
ALABA-ESKIBEL JAUREGIA
ERDI AROKO HARRESIAK
Info
Info
SAN PEDRO ELIZA
BURULLERIA PLAZA
Info
Info
OTXANDA ANDREAREN DORREA
EL PORTALON
Info
Info
GASTEIZ HISTORIKOAN ZEHAR
MATURANA-VERASTEGUI DORREA
ANDATARREN DORREA
Info
Info
SANTA MARIA KATEDRALA
- 1500-1700: Kaperak irekitzen dira, arkupearen gangak eta sakristia primitiboa eraikitzen dira. Kanpandorrea eraikitzen hasten da. Garai honetan lehenengo egitura-arazoak sortzen hasten dira.
- 1700-1750: Kutxa berri bat eraikitzen da hildakoen hilobiekin. Dorrea eta sakristia amaitu dira, eta egitura arazoak gero eta nabariagoak dira.
- 1862: Kolegiata zaharrak katedral titulua jasotzen du.
- 1960-1967: Manuel Lorenteren lehen zaharberritze-plan integrala.
- 1994: Antzemandako arazoek publikoari ixtera behartzen dute.
- 1998: Katedralaren Plan Zuzentzailea Gasteizen egin den Katedral Gotikoen Zaharberrikuntzari buruzko Europako Lehen Kongresuan aurkezten da.
- 1999: Egungo egitura-erreforma eta Obretarako Ireki Bisitak programari hasiera eman zitzaion.
- 2014: Gurtzara irekitzea.
- 700-800: Gasteizko muinoaren goiko aldean finkamendu egonkor baten lehen froga dokumentatu zuten.
- 1000: Lehenengo kaleetako harzola jartzen da.
- 1100: Vilasusoko lehen harresi itxura eraikitzen da.
- 1150: Harresiari atxikita, estilo erromanikoko Santa Mariaren lehen tenplua eraikitzen da.
- 1200: Egungo tenpluaren oinarriak jartzen hasi ziren.
- 1200-1250: Tenplu berriko obrak oso aurreratuta daude. Fabrika erromaniko primitiboa bota eta eliza berria sagaratu daiteke.
- 1300-1400: Tenpluaren perimetroa itxita dago. Argia aurreratua dago eta ganga altuak zurezkoak dira. Santiago kapera eraikitzen da.
- 1498: Parrokia zaharrak kolegiata titulua eskuratzen du. Triforioa osatu eta egurrezko gangak harrizkoekin ordezkatzen dira.
Info
SANTA MARIA KATEDRALA
Historiako une urrunetan erabilera desberdinetarako egindako hainbat eraikinen multzoa da. XIII. mendeko tenpluaren oinplanoak gurutze latindar forma dauka. Hiru nabe ditu, eta erdikoa albokoak baino handiagoa da altueran. Estalkietan gurutze-gangak daude, transeptu eta burualde zabalekin. Barrualdean, girola bat eta lau kapera laukizuzen ditu, eta girolatik beste hiru kapera poligonal zabaltzen dira. Horrez gain, triforio zoragarri bat eta XIV. mendeko elizpe bat ditu. Elizpea polikromatuta egon da historian zehar eta hiru portada ditu. Dorreak oinplano oktogonala dauka eta horren kanpandorrea XVI-XVII. mendeen artean eraiki zuten. Hor goitik, hiriaren ikuspegi panoramiko paregabea goza daiteke.
N0R GARA
Gazteluzar Ibilbidea 1 · 20305 Irun
012966aa@hezkuntza.net
943 899 284
https://tokialai.eus/dbh/
SAN PEDRO ELIZA
XIV. mendeko tenplu gotikoa da, Gasteizeko alde zaharrean dagoena. Eliza honen erlijioa Katolizismoa da.
BURULLERIA PLAZA
Alde Zaharrean dago, Hedegile eta Txikita kaleek bat egiten duten tokian dago, Santa Maria katedralaren azpian.
ALABA-ESKIBEL JAUREGIA
Alde Zaharrean dago, Errementari kalearen 23. zenbakian, eta San Pedro elizatik hurbil.1782an atzemandako ingeles ontzi batetik erloju bat ekarri eta gaur egun eraikinaren aurrealdean ikusgai dago.
EL PORTALON
Burulleria plazaren ondoan dagoen jatetxe bat da. Lehen, sarrerako atetzarra da eraikinaren elementurik deigarriena. Sotora eta ukuilura joateko aldapa bat zuen. Merkatariek bertan gordetzen zituzten gurdiak eta merkantziak, eguraldi txarretik eta lapurretatik babesteko.
SANTA MARIA KATEDRALA
1200. urtean eraikindako eliza katolizismoa da. Eliza arte gotikoa erakusten digu.
KORDOI ETXEA
XV.mendean eraiki zen, etxe hau arte gotikoa erakusten digu. Aiztogile eta Pintore kaleen artean dago
ERDI AROKO HARRESIA
Gasteizko harresia Erdi Aroan Arabako Gasteiz hiribildua inguratzen zuen harresia da, XI. mendearen amaieraldean eraiki zen. Gasteizko Alde Zaharrean dago. Gaur egun bere bolumen osoaren erdia mantendu da, XXI. mendearen hasierako lanei esker berreskuratu zen
OTXANDA ANDREAREN DORREA
Gasteizko Alde Zaharrean dagoen dorretxe bat da. Arabako Natura Zientzien museoaren egoitza da. XV. mendean eraikia, dorrearen kanpoaldea hiriko harresiaren parte zen. Aldabeko ataria babestea zuen helburu.
GOIURI JAUREGIA
1539.urtean eraikindako jauregia da. Gasteizeko alde zaharrean dago. Jauregiaren estiloa errenazentista da.
ESKORIATZA-ESKIBEL JAUREGIA
Alde Zaharrean dago, Frai Zacarias Martinez kalearen 4. zenbakian. 1530.urtean eraiki zen. Pizkundetar arkitektura estiloa da.
ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA
Gasteiz-eko plaza nagusia da, XVII.mendean eraiki zen. Plazaren goialdeko muturrean San Migel eliza dago. 2012an eskultura berdea jarri zuten.
ANDATARREN DORREA
Gasteizko Alde Zaharran eta Gasteizko Santa Maria katedralaren alboan dago, XV. mendean eraiki zen eta hiri guztian mantendu izan den eraikin zaharrenetako bat da. Neurri handiak dituen gotiko estiloko eraikina da. Behealdeak itxura ertsia du eta harlanduz egina dago, goialdea aldiz, egur eta adreiluz.
MATURANA-VERASTEGUI DORREA
Jauretxea XVI. mendearen erdialdean eraiki zuen Antonio Saenz de Maturana Santa Maria katedraleko kalonjeak, 1546an Maturana maiorazkoa sortu zuenak. Hedegile kalearen eta Seminarioko kantoiaren izkinean dago, garai hartako jauretxeak bezala.
MONTEHERMOSO JAUREGIA
Arabako Gasteiz hiriko Alde Zaharrean dagoen jauregi bat da; zehatzago esanda, hiriko eremu garai eta antzinakoenean dago. Gaur egun kulturagune bat da. 1524. urtean eraiki zen eta bere estiloa pizkundetar arkitektura da.
JATORRIAREN HELBIDEA: Andre Maria Zuriaren plaza HELMUGAREN HELBIDEA: Kordoi etxea DISTANTZIA: 1,34km