Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

-B1 MAILA-IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA

Unai Torrescusa Márquez

IRAKASLEEN KONPETENTZIA DIGITALA GARATZEN

Porfolioaren aurkezpena

nire aurkezpena

2. modulua

1. modulua

3. modulua

amaierako modulua

AURKIBIDEA

Unai TorrescusaMárquez

Nireaurkezpena

  • Bilbo
  • 27 urte
  • 2020-tik Somorrostron

Unai Torrescusa Márquez naiz eta 2020 urtetik erlijio irakaslea naiz Somorrostro ikastxean DBH eta Batxilergoko kurtsoetan.Zuzenbidea ikasi nuen eta ondoren Berdintasunean eta Hezkidetzan hezteko masterra ikasu nuen. Gaur egun Humanitate gradua ikasten ari naiz OnLine formatuan.Somorrostroko pastroaltza zein hezkidetza taldeetan parte hartzen dut, eta batxilergoko Bidezko Merkataritza taldeko arduradunari laguntzen diot. Duela gutxi A2 mailaren ziurtagiria lortu nuen eta, uste dut orain, behin lan-dinamika hartuta, une aproposa dela nire gaitasun digitalaren mailan aurrera egiten jarraitzeko.

Nire aurkezpena

Zer aurkituko dugu hemen?

Porfolioarenaurkezpena

Porfolioaren helburu nagusiak eta edukiak

Honetarako Classroom plataforma birtuala erabiliko dut, plataforma hau delako nire eguneroko lanean erabiltzen duda plataforma ikasleekin zein lankideekin.

Ikas-plataforma birtualetan dauden foroak edo txatak nola erabiltzen diren irakastea.Plataforma birtualak erabiltzerakoan erabiltzaileek izan ditzaketen ohiko galderak identifikatzea erantzun argiak eta zehatzak emateko. Lankideek ikas plataforma birtuala ulertzeko eta modu eraginkorrean erabili dezaten plataformaren bideo-tour bat egin.

B1 maila lortzeko kurtsoaren helburu nagusiak eguneroko lanean erabilgarriak diren tresna egokienak erabiltzea, jarduera didaktiko berritzaileak diseinatzea eta ikasleen ikaskuntzan teknologiek duten eragina ebaluatzea dira.Zehazki, irakaskuntza-ikaskuntza ubidearen helburu nagusiak hurrengoak dira:

1.MODULUA

Classroom-eko txata erabiltzeko jarraibideak

Ingurune birtualetako foro eta txatak

Modulu honetan classroomean irekitako gela birtualeko txata modu egokian erabiltzeko jarraibideak dituen gida sortu dugu. 2020-2021 ikasturtean Somorrostron lanean hasi nintzenetik, Classroom erabili dut tresna gisa ikaskuntza birtualeko ingurune bat sortzeko. Tresna hau batez ere ikasgelan landutako materialak eta edukiak eskegitzeko eta ikasleak emandako zereginak jasotzeko erabili dut. Classroom-en txat espazioa ohol gisa bakarrik erabili dut azken orduko abisuren bat emateko, baina ez dut inoiz erabili benetako elkarrizketa eta eztabaida gune gisa. Nire ustez, hori da Classroomaren erabilerari dagokionez egin behar dudan zereginetako bat; izan ere, uste dut, erabilera egokia ematen bazaio, classroom-txata oso espazio erabilgarria eta aberasgarria izan daitekeela ikasleek ideiak eta iritziak trukatzeko, baina, batez ere, ikasleekin feedback-kanal zuzen bat sortzeko.

Nola erabili dezakegu Classroomeko txata?

Hemen dokumentu osoa

Aurreko guztia kontuan hartuta, txata erabiltzeko eta parte hartzeko jarraibideak biltzen dituen dokumentu erraz bat sortu dut, ikasgelaren beharretara eta interesetara egokitutako erabilera izan dezan.

Eman ahal dizkion erabilera berri horiek jakinda, zalantzak, iradokizunak, zailtasunak eta abar planteatzea, baldin eta erabilera horiek erabiltzean sor badaitezke.

Txatari zer erabilera eman diezaiokedan ikertzea, azken orduko abisuak emateaz gain.

Egiteke dudan zeregin bat classroomeko txata tresna erabilgarri gisa erabiltzen hastea denez, hiru urrats erraz eman ditut horretan hasi ahal izateko:

Classroom-en inguruan dauzkagun ohiko galderen erantzunak multzokatuta

2.MODULUA

Ohiko galderak

Dokumentu hau ikasleen esku ere egongo da, ez baitago irakasleentzat bakarrik zuzenduta, baizik eta Classroomeko gela birtual bat sortzeko asmoa duten guztientzat dago sortuta.

Classroom oso tresna erabilgarria da ikaskuntza-ingurune birtual bat sortu ahal izateko, ikasleekin harreman arina izateko eta, aldi berean, materialak zintzilikatu eta bildu ahal izateko euskarri gisa jarduteko. Oso aplikazio intuitiboa den arren, egia da irakasleoi zalantzak sor dakizkigukeela erabiltzen hasteko momentuan edo erabilera berriren bat eman nahi diogunean. Horregatik, sortzen diren zalantza ohikoenekin aurkezpen bat sortu dut, erantzun erabilgarriak eta errazak emateko asmoz. Gainera, erantzunen bilaketa errazteko asmoz, galderak gaika multzokatu ditut.

Bideodeiak egin daitezke Classroom bidez?

Erabiltzaile bereziren bat erabili behar dut Classroomean lan egiteko?

Classroom mugikorrean erabili ditzaket?

Ikasleei mezu pertsonalak bidali diezazkieket?

Ikasleek mezu orokorrak argitara ditzakete?

Nola sortu dezaket foro/eztabaida bat?

Nola eman ditzaket mezu orokorrak?

Nola sortu dezaket lan bat nik nahi dudan neurrira?

Zereginak eta lanak taldeka multzokatu ditzaket?

Nola igo dezaket lan berri bat?

Nola kanporatu dezaket ikasle bat klasetik?

Nola sartzen ditut ikasleak klasean?

Nola sortu dezaket klase berri bat?

Beste galdera batzuk...

Ikasleekin komunikazioa kudeatzeko...

Lanean hasteko...

Classroomean hasteko...

Klik egin zure zalantzan galdera jasotzeko

Classroomean hasteko...

NOLA SARTZEN DITUT IKASLEAK KLASEAN?

NOLA SORTU DEZAKET KLASE BERRI BAT?

NOLA KANPORATU DEZAKET IKASLE BAT KLASETIK?

NOLA SORTU DEZAKET LAN BAT NIK NAHI DUDAN NEURRIRA?

NOLA IGO DEZAKET LAN BERRI BAT?

ZEREGINAK ETA LANAK TALDEKA MULTZOKATU DITZAKET?

Lanean hasteko...

IKASLEEI MEZU PERSTONALAK BIDALI DIEZAZKIEKET?

IKASLEEK MEZU OROKORRAK ARGITARA DITZAKETE?

NOLA EMAN DITZAKET MEZU OROKORRAK?

NOLA SORTU DEZAKET FORO/EZTABAIDA BAT?

Ikasleekin komunikazioa kudeatzeko...

BIDEODEIAK EGIN DAITEZKE CLASSROOM BIDEZ?

CLASSROOM MUGIKORREAN ERABII DITZAKET?

ERABILTZAILE BEREZIREN BAT ERABILI BEHAR DUT CLASSROOMEAN LAN EGITEKO?

Beste galdera batzuk...

Classroomen erabilera errazteko bideo-tour gidatua

3.MODULUA

Bideotutoriala

Hirugarren modulu honetan bideotutorial bat egin dut. Bertan, modu erraz eta bisualean ikus daiteke nola erabiltzen den classroomeko gela birtuala, erabilera nagusiak eta dituen funtzionaltasun eta tresnak. Bideotutorial hau erabilgarria izan daiteke pertsona guztientzat (irakasleak, ikasleak, tutoreak...), baina bereziki pentsatuta dago irakasle rola hartuz classroomeko gela birtuala erabili nahi duten pertsonentzat.Oso erabilgarria izango litzateke ikasleekin bideotutorial hau partekatzea, irakasle-rolaren ikuspegitik eginda dagoen arren, bertan gure ikasleek classrooma erabiltzen hasten direnean izaten dituzten ohiko galdera askori ere erantzuten zaielako.

Zertarako bideo-tutorial hau?

Bideotutoriala osorik ikusi nahi baduzu, klik egin ikurrean

Bideoa egiteko FlexClip eta ClipChamp aplikazioak erabili ditut

Agurra eta ondorioak

Sarrera eta helburuak

  • Mezu pertsonalak
  • Bideodeiak
  • Mezu orokorrak
  • Foroak eta txatak
  • Lan motak
  • Lanak multzokatu
  • Nola argitaratu
  • Lanak pertsonalizatu
  • Klase sortu
  • Ikasleak gonbidatu

Komunikazioa sustatu

Hemen ondoan daude bideotutorialean landutako gaiak, bideoan agertzen den ordenean, gairen bat bereziki ikusi nahi badugu, bilaketa errazteko:

Lan berria argitaratu

Klase birtuala sortu

AMAIERAKOMODULUA

Hau guztia egin ondoren, B1 kurtsoko domina lortu egin dut!

B1 Kurtsoa amaitzeko, ebaluazio bat egin dut, eta horrekin batera, kurtsoa hasterakoan ezarritako helburuen inguruan hausnarketa pertsonala egin dut.

ESKERRIKASKO!

GARRANTZITSUA! Google Classroom ez da bateragarria Internet Explorer nabigatzailearekin.
Ez. Classroom bateragarria da Chrome, Firefoz eta Safariren oraingo zein aurreko bertsioekin.
  • Lan berri bat igo
  • Galdeketa formatua duen lana sortu
  • Galdera formatua duen lana igo
  • Material: bertan ez da zereginik igotzen, soilik ikasle moduan eman nahi dizkiegun materialak (aurkezpenak, teoria...)
  • Beste klase batean igotako lan bat berrerabili

Behin classroomean sartuta, goiko aldean agertzen den TRABAJO DE CLASE erlaitzean egin behar dugu. Bertan hainbat aukera ezberdin ematen dizkigu:

Leiho horretan, TABLON izeneko atazaren ondoan, mezuen konfigurazioa aldatu dezakegu, ikasleek ere mezu orokorrak argitaratu ahal izateko, edota soilik irakasleek mezuak zein erantzunak argitaratu ahal izateko (hau ez da gomendagarria, ikasleekiko komunikazioa asko oztopatzen delako)

Gela birtualeko eskuinaldean agertzen den AJUSTES DE LA CLASE ikurrean klik eginez, leiho berri bat irekiko zaigu

Zure esku dago irakasleek ez ezik, ikasleek ere mezu orokorrak argitaratzeko aukera izatea. Uste dut aberasgarria dela ikasleek horrelako mezuak argitartu ahal izatea, modu honetan beraiek ere eztabaidak hasi eta haien intereseko gaiak planteatzeko.

Noski! Play Store-n edo Apple Store-n sartu behar gara, eta bertan aurkitu dezakegu Google Classroomen aplikazioa mugikorrean deskargatu ahal izateko.

3. Hirugarren aukera (errazena) klaseko lehen pantailan agertzen den kodea ikasleekin partekatzea da, haien klasean sar daitezen.
  1. Klasearen esteka kopiatu dezakegu ikasleekin partekatzeko
  2. Ikasleen emailak banan-banan sartu ditzakegu
Classroom klasea sortutakoan, hiru modu desberdin ditugu ikasleak klasean sartzeko. Goiko aldean agertzen den PERSONAS erlaitza klikatuz, leiho berri bat irekiko zaigu eta bertan bi aukera desberdin izango ditugu:
  • Puntos: bertan, nahi izatekotan, lana izango duen puntuazioa ipini dezakegu 0tik 100era.
  • Fecha de entrega: lana entregatzeko epea eta ordua zehazteko aukera ematen digu. Data zehazterakoan, aukera emango digu epetik kanpo dauden lanen aurkezpena blokeatzeko.
  • Tema: bertan aukera daukagu lana aldez aurretik sortu dugun gai baten barruan sartzeko, modu honetan lan guztiak gaika multzokatuta izan ahal izateko.

Eskuineko zutabean, beste aukera gehigao dauzkagu:

  • Título: lanari izenburu bat ipini
  • Instrucciones: Bertan lanaren azalpena eman ahal izango dugu nahi izatekotan.
  • Adjuntar: aukera ematen digu material gehigarria igotzeko (Drive-ko dokumentuak, estekak, youtubeko bideoak, etab.)

Behin CREAR TAREA aukeran klik eginda behean ikusi dezkaegun pantaila irekiko zaigu. Bertan hainbat aukera ematen dizkigu:

Gure gelan birtualean sartzean, TABLON izeneko erlaitzean klik eginez, ANUNCIA ALGO A TU CLASE ipintzen duen laukia ikusik dugu. Bertan idatzitako guztiari, lanetan bezala, material gehigarria gehitu ahal zaio, eta idatzitako guztia gure klase birtualean agertuko da iragarki moduan.

TEMA klikatuz, leiho berri bat irekiko zaigu, gaiari izen bat ipintzeko. Hortik aurrera, gaia Classroomean ikusgai egongo da eta hor barruan nahi ditugun lanak eta zereginak sartuko ditugu.
Bai. Goian dagoen TRABAJO DE CLASE erlaitzean klikatzean agertzen de CREAR erlaitza klikatuz, aukera zerrenda luzea irekiko zaigu, eta azken aukera TEMA deitzen da.

Bertan klikatzean, beste leiho bat irekiko zaigu, sortuko dugun klaseari izena jartzeko

Behin classroomean sartuta, goiko eskuineko izkinan dagoen + sinboloan klik egin behar dugu. Bertan aukera ematen digu sortuta dagoen klase batekin bat egiteko edo klase berri bat sortzeko. Kasu honetan CREAR CLASE aukeran klikatuko dugu.

Bideodeia ikusgai ipintzerakoan, ikasleei haien gela birtualean honelako botoia agertuko zaie, eta UNIRME erlaitza klikatzerakoan zuzenean sartuko dira bideodeian

Leiho txiki bat irekiko zaigu eta erakabi behar dugu ea Meet bideodeiaren esteka ikusgai ipini nahi dugun edo ez (aurrerago ipiniko nahi dugulako ikusgai eta ez momentu horretan bertan), eta GUARDAR klikatu behar dugu bideodeia sortzeko.

Noski baietz. Gela birtualeko ezkerraldean agertzen den Meet ikurraren azpialdean agertzen den GENERAR ENLACE-n klik egin behar dugu.

Oso erraza da; lehenik eta behin mezu orokorra idatzi behar duzu, eta mezuaren azpiko aldean, ikasleek aukera izango dute haien erantzunak ikasteko.

QUITAR aukera klikatzerakoan aplikazioak galdetuko digu ziur ote gauden ikasle hori kanporatu nahi dugula, eta berriz QUITAR aukera klikatu beharko dugu.

Klasearen goiko partean dagoen PERSONAS erlaitzan klik eginez, klasean sartuta dauden ikasle guztien zerrenda agertuko zaigu.Bertan, ikasle bakoitzaren ondoan agertzen diren hiru puntuetan klik eginez, QUITAR aukera agertuko zaigu, eta horretan klikatu beharko dugu.

Ikasle bakoitzaren izenaren ondoan agertzen den laukin klik eginez mezua jasoko duten ikasleak aukeratuko ditugu.Amaitzeko, goian dagoen ACCIONES erlaitza klikatuko dugu eta ENVIAR CORREO ELECTRONICO esaldia klikatzerakoan, zuzenean Gmailera bideratuko gaitu aukeratutako ikasleei mezua bidali ahal izateko.

Bai; mezu orokorrez gain, mezu pertsonalak ere bidali ahal dizkiet ikasleei. Horretarako, gela birtualeko goiko aldean agertzen den PERSONAS erlaitzean klik egin behar dugu, eta zuzenean klasean parte hartzen duten ikasleen zerrenda agertuko zaigu.