Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

EBALUAZIOA_Ane Aierbe

ane aierbe mendiola

Created on January 8, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Animated Chalkboard Presentation

Genial Storytale Presentation

Blackboard Presentation

Psychedelic Presentation

Chalkboard Presentation

Witchcraft Presentation

Sketchbook Presentation

Transcript

EBALUAZIOA

B1 UBIDEA

HASI

EBALUAZIOA © 2024 por ANE AIERBE tiene licencia CC BY-NC-ND 4.0

AURKIBIDEA

EBALUAZIO IRIZPIDEA
EBALUAZIO TRESNAK
EBALUAZIO ADIERAZLEAK
EBALUAZIO FASEAK
EBALUAZIOAREN ATZERAELIKADURA
EBALUAZIOAREN IZAERA
EBALUAZIOA EGITEKO MODUA
Ebaluatuko den jarduera

EBALUAZIO IRIZPIDEA

STEM

2. mailako STEM konpetentziari lotutako honako ebaluazio irizpidea ebaluatuko da:

"Egoera problematizatuak ebaztea, hainbat teknika, estrategia eta arrazoitzeko modu aplikatuz, jarduteko zenbait modu aztertzeko, soluzioak lortzeko eta ikuspuntu formaletik eta planteatutako testuinguruari loturik baliozkoak direla ziurtatzeko".

EBALUAZIO ADIERAZLEAK

Honako hauek izango dira kontuan hartu beharreko ebaluazio aiderazleak:

  • Problema bat modu gidatuan ebazteko estrategiaren bat erabiltzea, eta gauzatutako prozesua azaltzea.
  • Problema bera ebazteko proposamenak aztertzea eta partekatzea, elkarrizketaren bidez eta errespetuz.
  • Ikaskuntza-egoera baten testuinguruan egoera problematizatu batetik lortutako soluzioak eta planteatutako galderekiko koherentzia egiaztatzea.

EBALUAZIOAREN IZAERA

Ebaluazioa, bai ikasleek eta bai irakasleek ikasteko ezinbestekoa duten tresna dela iruditzen zait. Beti ere, helburu arautzaile bat duela kontuan izan behar da, hau da, norberaren ikaskuntza prozesua arautzeko izan behar da. Honen helburua ez da ikasleen akatsak identifikatzea soilik. Ebaluazioaren izaerak, besteak beste, bere gain hartzen du ea ikaslea bera kontzeptu edo zeregin bat burutzeko gai den ala ez, eta honen zergaitia jakitea.

Hau dela eta, ondorengo ezaugarriak izango dituen ebaluazio bat burutuko da:

  • Konpetentziala izando da, ikaslearen prozesu osoa ebaluatuko baita.
  • Globala, hezigarria eta jarraitua izango da.
  • Inklusioa eta ekitatea bermatuko ditu.

EBALUAZIO TRESNAK

Honako hauek izango dira ebaluaziorako erabiliko diren tresnak:

  • Errubrikak
  • Eguneroko behaketa
  • Irakaslearen erregistro koadernoa

EBALUAZIOA EGITEKO MODUA

Ebaluazioa egiteko moduak:

Ko-ebaluazioa
Autoebaluazioa
Heteroebaluazioa

EBALUAZIOAREN ATZERAELIKADURA

Askotan, garrantzia gehiago hartzen du prezesuaren emaitzak prozesua berak baino eta honek ez luke honela izan behar. Hau dela eta, ezinbestekoa da irakasleak ikasleari prozesuan zehar burutzen ari den lanaren feedbak bat ematea. Honek, ikaslearen ikasketa prozesua aberastuko baitu eta lana hobetzen lagunduko baitio. Horretarako, ebidentziak jasoko dira eta ikasleari hauek adierazi ala ez erabaki beharko da.

EBALUAZIO FASEAK

FORMATIBOA: hezigarria izango da eta prozesua aztertuko du.

SUMATIBOA: egindakoa zertifikatuko du.

HASIERAKOA: diagnostikoa egiteko balioko du.

STEM

Matematikarako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia