Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
ARGUDIO EDO IRITZI TESTUA
Juan Uribarren (DBH
Created on January 8, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Smart Presentation
View
Practical Presentation
View
Essential Presentation
View
Akihabara Presentation
View
Pastel Color Presentation
View
Visual Presentation
View
Relaxing Presentation
Transcript
ARGUDIO TESTUA EDO IRITZI TESTUA
zer da?
Gai bat dela eta, nork bere tesi edo iritzia defendatzeko helburuarekin idazten den testua da argudio testua. Testu mota honen ezaugarri nagusia subjektibotasuna da, eta tresnak, berriz, argudioak dira. Hiru atal nagusi ditu argudio testu batek:
1. SARRERA
Eztabaidaren aurkezpena egiten da bertan. Batzuetan defendatu nahi den tesiaren aipamena ere egiten da. Atal honek 1. paragrafoa hartzen du eta, Ondorioaren paragrafoarekin batera, testuko atalik laburrena da. Hona hemen gai bat hartuta eman daitezkeen zenbait sarrera. Gaia: Ahozko/idatzizko kulturatik telebistaren kulturara. .
GAIAREN SARRERAK
1.3. Galdera erretorikoen bidez irakurlea gaian sartu: Jakina denez, azken bolada honetan ahozko literaturak garrantzia galdu du. Jadanik ez da aitona-amonarik ipuinak kontatzen ikusten.Zergatik galdu da horren aberasgarria den ohitura hori?
1.1. Gaia testuinguru historiko batean koka daiteke: Duela zenbait urte, Caselli izeneko asmatzaile italiarrak, berak ezertxo ere jakin gabe, gaur egun gure bizitzaren muinera sartu den munstro ikaragarria sortu zuen. Guk tramankulu hau Telebista izenez ezagutzen dugu egun.
1.4. Egungo egoera azpimarratuz: Gaur egun telebista denborapasa garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Gero eta ume gutxiago oheratzen da aitak edo amak ipuin bat irakurri ondoren, edo liburu batekin minutu batzuk igaro ondoren. Orain, afalosteko filma ikusi eta gero oheratzen gara.
1.2. Gaira hurbiltzeko norberari gertatutakoa erabil daiteke: Nori ez zaio gertatu, noizbait, lagunari galdera bat egin eta erantzunik ez jasotzea? Niri, zoritxarrez, behin baino gehiagotan.
sarreratik garapenera salto egiteko lotura esaldiak
Gaia jorratzeko honako puntuak erabiliko ditugu: · Gai hau aztertzerakoan, honako puntuak hartuko ditugu kontuan: · Pasa gaitetzen, bada, gaia atalez atal garatzera. · Baina gatozen harira.
2. GARAPENA
Argudio testuaren muina da atal hau. Bertan biltzen dira gure ideiak defendatzeko erabiltzen ditugun arrazoi edo ideia guztiak. (ideia bat = paragrafo bat). .
2.1. Argudiaketa motak
2.1.3. Adibide bidezkoa: iritziak argiago, ulergarriago, eta, aldi berean, pisu handiagoko egiten dituen argudiaketa dugu hau. Adibidez: Esate baterako, zein gurasok mugatzen du telebista aurreko egonaldia?
2.1.1. Autoritate argudioa: pertsona, elkarte edota erakunde aditu baten iritzia erabiliz, artikuluko tesia sendotzeko erabili ohi dugu argudiaketa modu hau. Adibidez: Munduko zientzialari jakintsuenek diotenez,...
2.1.4.Tesien kontrajarpena: norbere eta besteen tesiak eztabaidatuz, arrazoizko tesi bat proposatu bukaeran. Adibidez: Telebista bidez ez omen da ezer ikasten, baina egia da dokumental ederrak ere ematen dituztela.
2.1.2. Irakurlea eta idazlea talde bereko: “GU” pertsona, azpimarratzen da argudiaketa mota honetan. Adibidez: Motorzaleok badakigu kaskoa beharrezkoa dugula.
2.2. Testuaren batasuna
Testuak barne lotura izateko, elementu hauek erabiliko ditugu: antolatzaileak (lokailu-juntagailuak) ANTOLATZAILEEN ZERRENDA
Arrazoitzeko: Horregatik, izan ere, hori dela eta, beraz, hortaz Kontrakotasuna: Baina, dena den, Hala (eta guztiz) ere, ..., ordea Indartzea: Aipatu dugunez, berriro esanda, Zehatzago esanda, (Gorago) esan bezala,... Ideia berriak txertatzeko Ez hori bakarrik, bestalde, izan ere, horretaz gain,... Adibideak jartzeko: Adibidez, esate baterako, hau da, kasu bat aipatzeko,... Onarpena : Ez dago dudarik, ziur aski, zer esanik ez,...
Hasierakoak: Hasteko, lehenengo eta behin, ezer baino lehen,.. Jarraipena: Ondorioz, horren haritik, hari beretik, era berean, bigarrenik, gero,... Bukaerakoak eta ondorioak: Amaitzeko, bukatzeko, amaiera bezala,.. aurreko guztia laburbilduz, laburbilduz,.. Ordena: Alde batetik, bestetik, ildo beretik, era berean,...
3. ONDORIOAK
Argudio testuaren azkeneko paragrafoa hartzen du. Atal honek bi helburu ditu funtsean: batetik, testuan zehar garatutako ideia nagusia(k) laburbildu, eta, bestetik, ondorio batzuk atera. .