Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Reuse this genially

ADITZA 1.DBH

Alaitz

Created on January 3, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Practical Presentation

Smart Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Modern Presentation

Relaxing Presentation

Transcript

2. ebaluazioa

Gramatika: aditza

  1. Zer da?

2. Adizki motak

2.1 Jokatuak vs. Jokatugabeak

Aurkibidea

2.2 Trinkoak vs. Perifrastikoak

3. Aditz-sistemak

3.1 DU edo DA sailekoak?

4. Praktikatzeko jarduerak

1. Zer da aditza?

2. Adizki motak

2.1 Jokatuak eta jokatugabeak

Ematen diguten informazioaren eta haien formaren arabera, bi adizki mota bereiztu ditzakegu:

Adizki JOKATUGABEAK

Adizki JOKATUAK

  • Osagai bat
  • Ez dute ematen pertsonari eta denborari buruzko informaziorik
  • Osagai bat edo bi izan ditzakete
  • Pertsonari eta denborari buruzko informazioa ematen dute

Adibideak

Non dago nire liburua? (Osagai bat/hura/orainaldia) Mikelek eta Leirek txokolatezko tarta ekarri zuten (Bi osagai/haiek/iragana)

Adizki JOKATUAK

Asko gustatzen zait herriko plazan jolastea (Osagai bat/nor?/noiz?) Telesaila ikusteko betaurrekoak jantzi behar ditut(Osagai bat/nor?noiz?)

Adizki JOKATUGABEAK

2. Adizki motak

2.2 Trinkoak eta perifrastikoak

Adizkien osagai kopuruaren arabera, bi adizki mota bereiztu ditzakegu:

Adizki TRINKOAK

Adizki PERIFRASTIKOAK

Bi osagaiez osatuta daude: aditz nagusia eta aditz laguntzailea.

Osagai bakar batez osatuta daude eta osgai hori aditz nagusia da.

Atzo Bilbora trenez etorri nintzen. Ainara bere etxean dago.

Adibideak:

3. Aditz-sistemak

Lau kasu gramatikalen arabera sailkatzen dira euskal aditzak:

NOR: Igor berandu heldu da / Zuek ere etor zaitezkete partidua ikustera NOR-NORI: filma gustatu zitzaien / Horrelako despistea guri ere gerta dakiguke NOR-NORK: gabonetan hiru liburu irakurri ditut / zure lagunek kaletik ikusi gintuzten NOR-NORI-NORK: programa horrek hainbat arazo ematen dizkit / nire lagunari laguntza eska diezaioket

3.1 DU ala DA motakoa?

  • DU motako adizkiek bi galderei erantzuten diete: NORK? (subjektua) eta NOR/ZER? (objektua).
Adib: amak sagar bat jan du (amak subjektua, sagar bat objektua).
  • DA motako adizkiek NOR? (subjektua) galderari erantzuten diote.
Adib: Julen Arrigorriagan bizi da (Julen subjektua)