Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

bitartekotza

Amaia Ugarteburu

Created on December 19, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Randomizer

Timer

Find the pair

Hangman Game

Dice

Scratch and Win Game

Create a Word Search

Transcript

Egun on, Sara: Neu ere buru-belarri nabil ostiral honetarako giza baliabideen arloko txostena osatua izateko. Ea guztion artean jasotakoak gure erakundearen norabidea zuzentzeko baliagarriak zaizkigun. Zure galderari erantzunez, ikastaroan ikusitakoak azalduko dizkizut. CC hizkiek erabilera-lizentziaren bat duela adierazten du. Lizentzien artean honako hauek izan daitezke: BY hizkiek esan nahi dute egilea aitortu egin behar duzula, hau da, lizentziaren esteka eman behar duzula eta aldaketarik egin duzun adierazi. ND hizkien esanahia da edukiak elkarbanatu, kopiatu eta erakutsi ditzakezula, baina inongo aldaketarik egin gabe. NC hizkien adiera merkataritza helbururik ez duzula da, azken finean, diru-irabaziak lortzeko asmorik ez duzula. SA hizkiek adierazten dute materiala erabiltzen baduzu, jatorrizkoaren lizentzia erabiliz partekatu behar duzula zeuk sortutako hori. Lau mota horien konbinaziotik sortzen dira guztiak. Egindako laburpena argigarria izatea espero dut. Horrela izan ezean, jar zaitez nirekin harremanetan (luzapena: 666). Ane
Egun on, Ane: Zer moduz ari zara giza baliabideen urteko datu-bilketan. Nik ekonomia arloko gehientsuenak jasoak ditut; orain informazio guztia antolatzea dagokit. Bestelakorik ezean, ostiralerako prest izan beharko nuke guztia Zerbitzu Orokorretako buruari bidaltzeko. Mezu hau idazten dizut zalantza bat argitze aldera. Aldizkari espezializatu bateko datuak erabili nahiko nituzke, oso adierazgarriak iruditzen baitzaizkit erakundearen egungo egoera irudikatzeko; ez dakit, ordea, hori egiterik dudan, izan ere, zera ageri da artikuluaren oinean: artikulu honek CC BY-SA lizentzia du. Zer esan nahi du horrek? Datuak moldatzeko aukerarik izango nuke? Badakit aurreko trebakuntza-planean lizentzien erabilerari buruzko ikastaro batean hartu zenuela parte; horregatik, hain zuzen ere, jotzen dut zuregana. Aldez aurretik, mila esker zure laguntzagatik. Sara
Bitartekotza-lana ebaluatzeko egiaztatze-zerrenda:
  • a) informazio garrantzitsua identifikatu dut, hartzailearen beharren arabera.
  • b) azalpenak argiak dira eta osatzeko adibideak eta osagarriak gehitu ditut.
  • c) mezua ez dut hitzez hitz kopiatu: nire hitzetara ekarri dut.
  • d) testu berria sortzeko testuinguruari erreparatu diot.
  • e) hartzailearen ezaugarriak kontuan hartu ditut diskurtsoa egokitzeko.
  • f) erregistro egokia aukeratu dut (lagunartekoa, formala...).
  • g) hizkuntza baliabideak eta hiztegia zuzen erabili ditut.
  • h) ideiak lotzeko estrategiak egoki erabili ditut (testu kohesionatua sortu dut)