Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

BABESGABETASUN PROTOKOLOA

Amaia Uskola

Created on December 19, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

HEZKUNTZA-ARLOKO PREBENTZIO- ETA JARDUN-PROTOKOLOA, GERTA DAITEZKEEN HAURREN ETA NERABEEN BABESGABETASUN, TRATU TXAR,SEXU-jAZARPEN ETA SEXU ABUSU EGOERETARAKO

06/10/18

PROTOKOLOA NON DAGO?

HEZKUNTZA WEB ORRIAN

Jarduteko printzipio orokorrak

Koordinazioa: parte hartzen duten erakundeen lan koordinatua

Haurraren edo nerabearen interesak lehenetsi

Bizkortasuna: abusu-egoera antzeman bezain laster esku hartzea

Prebentzioa

Ahalik eta gutxien esku hartzea: adingabea behin eta berriz errepikatzen diren jarduketen pean ez jartzea

Konfidentzialtasuna

2 ESZENATOKI

A: Haurren babesgabetasun-egoerak (familiak ez du babesten) Babesgabetasuna dago baldin eta gurasoek edo tutoretza edo zaintza duten pertsonek adingabea babesteko duten betebeharra ez betetzeagatik edo gaizki betetzeagatik sortu bazaio kaltea adingabeari. Gizarte zerbitzuek daukate eskumen oso-osoa

B:Hirugarrenek eragindako tratu txarrak, jazarpena eta/edo abusua Haur edo nerabe baten oinarrizko eskubideak adingabeen zaintza edo tutoretza duten pertsonak ez diren beste batzuek urratzen dituztenean (eraso fisikoak, sexu-erasoak, ahozkoak...) eta, gainera, zaintza edo tutoretza duten pertsona horiek kaltea izan duen adingabea behar bezala babesten badute. Ertzaintza, Fiskaltza, Epaitegia.

HEZKUNTZA EREMUAN JARDUTEKO PROZEDURA

ESKOLAK EGIN BEHAR DUENA

  • Susmoaren zantzuei adi egon.
  • Tratu txarrak, sexu-jazarpena edo sexu-abusuak jasan dituela kontatzen duen ikasleari begirunez entzun.
  • Haur edo nerabearen bat-bateko azalpena erregistratu: esaten duena hitzez hitz jasoeta kontaketa egiteko inguruabarrak zehaztu.
  • Adingabearen intimitatea errespetatu.
  • Hezkuntza-esparruko laguntza-talde eta talde teknikoei berehala jakinarazi.
  • Datuak eta informazioak erregistratu, ahalik eta modurik objektiboenean eta balio-judiziorik eman gabe.
  • Informazioa ahalik eta zuhurtasun eta konfidentzialtasun handienarekin tratatu.
  • Familiari jakinarazi:horrek adingabearen integritatea arriskuan jartzen duenean izan ezik (familia barruko sexu-abusua, tratu txar fisiko larriak...). Kasu horietan, gizarte zerbitzuei eman beharko zaio egoeraren berri.

HEZKUNTZA EREMUAN JARDUTEKO PROZEDURA

ESKOLAK EGIN BEHAR EZ DUENA

  • Ez du entzungor egin eta balio-judiziorik eman behar; ez dio haur edo nerabeari zalantzarik planteatu behar tratu txarren, sexu-jazarpenaren edo sexu-abusuen egiazkotasunari buruz
  • Ez du inola ere haurraren edo nerabearen gorputza arakatu behar.
  • Ez du galdeketarik egin behar, langile eskudunek egiten baitute hori
  • Eskolak ez du tratu txarren eta sexu-jazarpen eta/edo sexu-abusuaren diagnostikorik egiten, ezta baieztatu ere; aitzitik, eskolak susmoa jakinarazten du.

Kasu guztietan garrantzitsua da egoera mota bi bereiztea, horren arabera profesional-erakunde bati edo beste bati jakinaraziko baitzaio susmoa:

EGOERA EZ LARRIAK Ustez gertatu diren tratu txarrek ez badute haurraren edo nerabearen integritatea berehala arriskuan jartzen

EGOERA LARRIAK Egoera horietan haurraren edo nerabearen integritatea arrisku handian dagoela jotzen du ikastetxeak

  • Sexu-abusu larriak familia barruan gertatu direla adierazten duten adierazle fisikoak
  • Datuek pentsaraz dezakete tratu txar fisiko larriek edo adingabea zabarkeriaz elikatzeak, haurra hiltzeko arriskuan jar dezaketela, edo bestela, adingabearen garapenari kalte handia eragin diezaioketela.
  • Haur edo nerabearen abandonua, pertsona heldu arduratsu batekin ez egoteagatik (etxean, ikastetxean, kalean edo beste edozein lekutan), eta gurasoak (edo haurraren ardura dutenak) aurkitzeko modurik ez dagoelako

Babesgabetasun-egoerak antzematea

ESKERRIK ASKO