BIOTEKNOLOGIA
BIOTEKNOLOGIAREN APLIKAZIOAK
Ehun eta organoen transplanteak
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTA
Medikuntza legala eta forentsea
Nekazaritza
MEDIKUNTZA
Abeltzaintza
Ikerketa medikoa
Terapia genikoa
Elikaigintza
Biorremediatzea
Farmazeutika
Hondakin-uren arazketa
INDUSTRIA
INGURUMENA
Kimika
Konposta
Meatzaritza
Bioplastikoak
Energetikoa
Arriskuan dauden espezieak
MEDIKUNTZA LEGALA ETA FORENTSEA
Bioteknologiak aztarna genetikoaren iraultza eragin du DNA manipulatzeko teknikekin.
- Adibidez, markatzaile genetikoen erabilera. Gizaki bakoitzari soil-soilik dagozkion DNA eremuak dira markatzaile genetikoak, edozein pertsona indibidualki identifikatzeko aukera ematen dutenak.
- PCRari esker, DNA-lagin txikiak anplifikatu egin daitezke, alderaketak egin ahal izateko behar besteko kantitateak lortzeko.
KIMIKOA
Industria kimikoan, bioteknologia era askotako substantziak ekoizteko aplikatzen da. Adibidez:
- Onddoek eta bakterioek sortutako entzimak, ehungintzarako edo detergenteen eraginkortasuna areagotzeko erabiltzen direnak.
- Izaki bizidunetatik edo haien jardunetik lortutako substantziak
MEATZARITZA
Meatzaritzan, bioprozesuak baliatzen dira mineral batzuk garbitzen eta berreskuratzen laguntzeko. Bakterioek eta onddoek egiten dute hori, metala inpregnatzen duten arroken substantzietan jardunez.
- Adibide bat kobrea lortzeko modua da; izan ere, bakterio kimiosintetiko batzuen jardunagatik erauz daiteke arroketatik.
ABELTZAINTZA
Abereetan, hazkuntza azkarragoa lortzeko txertatzen dira geneak; horrez gain: - Errendimendu handiagoa lortzeko - Kalitate hobeko okela, esnea eta intereseko beste produktu batzuk ekoizteko. - Zenbait animaliak intereseko substantziak dituen esnea ematea ere lortu nahi izaten da.
Espezie transgenikoak erabil daitezke gaixotasunekiko erresistentziarako, saiakuntza farmazeutikoetarako edo transplanteetarako organoak emateko ere.
BIORREMEDIATZEA
Biorremediatzea nolabaiteko kutsadura jasan duten inguruneak beren onera ekartzea da, genetikoki eraldatutako edo eraldatu gabeko izaki bizidunak erabiliz. Kutsatutako ingurune bat biorremediatzeko gehien erabiltzen diren izakiak bakterioak dira, ia edozein materia mota degradatzeko gai izaten baitira.
- Adibidez: petrolio-ontzien istripuetan itsasora isuritako hidrokarburoak degradatzeko, Pseudomonas generoko bakterioak erabil daitezke.
FARMAZEUTIKA
Bioteknologiak kimikoki sintetizatzeko zailak edo garestiak diren farmakoak lortzeko prozesuak merkatzen laguntzen du, edo prozesu horien eraginkortasuna handitzen. Gehienetan, farmako horiek ingeniaritza genetikoaren prozeduren bidez lortzen dira.
Horrela ekoizten dira:
- Bitaminak
- Entzimak: peptidasak, lipasak, hialuronidasak
- Hormonak: intsulina, hazkuntzaren hormona eta gatzapenaren faktoreak
- Gaixotasun infekziosoen aurkako antigorputzak dituzten serumak
- Txertoak: mikroorganismo baten edo batzuen genomaren sekuentzia birkonbinatuekin
HONDAKIN-UREN ARAZKETA
Hondakin-uren arazketaren asmoa izaten da kutsatzaile guztiak ur horietatik kentzea, ura ingurumenera berriro itzuli aurretik.
- Hondakin-uren araztegietan egiten da
- Ura materia organikoa oxidatzen eta deuseztatzen duten mikroorganismoen bidez tratatzen da
- Dekantatzioan lortutako lokatzak mikroorganismo deskonposatzaileekin tratatzen dira: biogasa eta ongarri organikoak lortzeko.
EHUN ETA ORGANOEN TRANSPLANTEAK
Bioteknologiak transplanteetako errefusa murriztera edo desagerraraztera bideratutako bi metodo nagusiren ekarpena egin du:
- Klonazio terapeutikoko teknikei esker, transplanteak behar dituzten genetikoki berdin-berdinak diren pertsonen zelulak bezalako zelula ama pluripotenteak lortu dira.
- Organismo transgenikoak sortzeko tekniken eta ugaltze-klonazioko tekniken bidez, gizakien ehunekin bateragarriak diren ehunak dituzten organismo genetikoki eraldatuak lortu dira.
ENERGETIKOA
Esparru honetan, bioteknologia bioerregaiak lortzeko aplikatzen da, batez ere. Esate baterako:
- Bioolioa ekilorearen, sojaren, palmaren edo koltzaren plantazioetatik lortzen da gehienbat.
- Bioetanola hiri-hondakinen eta nekazaritzako nahiz abeltzaintzako hondakinen hartzidura alkoholikoaren bidez lortzen da, edota birrindutako edo zukututako arto, azukre-kanabera edo erremolatxatik.
- Biogasa, metanoz + karbono dioxidoz osatutako bioerregai berriztagarria da, materia organikoa baldintza anaerobioetan hartzituta sortua- Biogas-instalazioetan produzitzen da, prozesu naturala azkartuz. Hondakin organikoak izaten dira abiapuntua, digestore batzuetara eramaten dienak eta han bakterioek oxigenorik gabe jarduten dutenak. Digestio anaerobioaren bidez, biogasa lortzen da, bai eta nekazaritzarako ongarri gisa erabiltzen den azpiproduktu bat ere.
NEKAZARITZA
Manipulazio genetikoak posible egin du izurrien aurka gogorragoak diren nekazaritzako landareak edo eremu hotz zein lehorretan haz daitezkeenak lortzea, edota fruitu handiagoa zein nutrizio-balio handiagoa dituztenak.
- Adibidez, BT motako arto transgenikoak BT genea txertatua duenez eta honek arto-zulatzailea akabatzen duenez, ez du intsektezidarik behar.
ELIKAGAIGINTZA
Bioteknologiarekin gizakien nahiz abereen elikadurarekin lotutako produktu asko lortu daitezke. Produktu horietako asko organismo batzuen prozesu biokimiko naturalak baliatzen dituzten metodo tradizionalen bidez lortzen dira. Hartzidurak dira garrantzitsuenak. Bi mota nabarmenduko ditugu:
Hartzidura laktikoarekin lotutako produktuak:
- Jogurta: esne hartzitua da. Azido laktikoak ematen dio zapore bereizgarria. Proteinak desnaturalizatzen, eta hauspeatu egiten dira.
- Gazta: gaztanberarekin egiten da. Gaztanbera proteinak erreninaren bidez hauspeatuta dituen esnea da; errenina, berriz, gatzagiaren entzima proteolitikoa
Hartzidura alkoholikoarekin lotutako produktuak:
- Ogia: Saccharomyces legamiak glukolisi bidez degradatzen du irinaren almidoia, azukreen hartzidura alkoholikoa egiten du, CO2 eta etanola sortuz.
- Ardoa eta garagardoa: Saccharomyces cerevisiae legamiaren aldaerek esku hartzen dute. Mahats-uraren azukreak hartzitzen dira; garagardoari dagokionez, maltaren azukreak.
IKERKETA MEDIKOA
Ikerketari ere oso tresna ahaltsuak eman dizkio bioteknologiak, gaixotasunak prebenitzeko eta tratatzeko.
- Animalien ugaltze-klonazioa baliatzen da ezaugarri jakin batzuk dituzten organismo genetikoki eraldatuak lortzeko.
- Farmakoen eraginkortasunari edo gaixotasunen garapenari buruzko ikerketak egin daitezke, gizakietan baino lehen.
- DNA akastunak eragiten dituen zahartze-prozesuen ikerketarako ere erabiltzen da bioteknologia
TERAPIA GENIKOA
Terapia genikoak zenbait gaixotasun genetiko tratatzea du xede, kaltetutako ehunen DNAren eraldaketa baliatuz horretarako. Hiru baldintza bete behar dira terapia genikoa aplikatzeko: kalte genetikoak ehun bati edo zelula mota jakin bati soil-soilik eragitea; eraldaketak gene jakin bati eragitea, eta gene horren adierazpena zelularen seinaleek modulatuta ez egotea. Baldintza horiek betetzen badira, hiru teknika aplika daitezke:
- Txertatze genikoa. Kalte genetikoak eragiten dien zeluletan funtzio espezifikoak dituzten DNA zatiak txertatzea
- Kirurgia genikoa. Gene akastuna erauztea, konpontzea edo ez-aktibo jartzea da.
- Geneak isilaraztea. Proteina kaltegarriak sintetizatzeko kodifikatzen duten geneen adierazpena eragoztea da.
Terapia laborategian egin daiteke, edo gaixorik dagoen pertsonan, eta egiteko modua aldatu egiten da batetik bestera: in situ / in vivo / ex vivo
KONPOSTA EGITEA
Konposta hiri-hondakinak baliatuz egiteko: hondakin horietan dauden mikroorganismo deskonposatzaileak erabiltzen dira; baina haien eraginkortasuna areagotu egiten da, hezetasun-, igre aedo- eta oxigenazio-baldintza egokietan jartzen baitira.
- Hondakin horietan dauden mikroorganismo deskonposatzaileak erabili.
- Mikroorganismo deskonposatzaile horien eraginkortasuna areagotu egiten da, hezetasun-, igre aedo- eta oxigenazio baldintza egokietan jartzen baitira.
DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAUDEN ESPEZIEAK
- Ugaltze-klonazioko tekniken bidez, bioaniztasunaren galera murrizten lagundu daiteke, desagertzeko arriskuan daduen espezieak berreskuratzeko
- Dagoeneko desagertuta dauden espezieak berreskuratzea ere izan daiteke
BIOPLASTIKOAK EGITEA
Zenbait bakterio-genero berez sortzen dituzte igre ae plastiko biodegradagarriak beren metabolismoaren produktu gisa, eta ez dute petroliotik ateratakoek adina kutsatzen. Horregatik manipulatu dira bakterio horiek propietate hori sustatzeko.
MAPA MENTAL EDUCACIÓN
Malen Bolinaga
Created on December 18, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Essential Map
View
Akihabara Map
View
Frayer Model
View
Create Your Story in Spanish
View
Microcourse: Key Skills for University
View
Microcourse: Learn Spanish
View
Resource Bank
Explore all templates
Transcript
BIOTEKNOLOGIA
BIOTEKNOLOGIAREN APLIKAZIOAK
Ehun eta organoen transplanteak
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTA
Medikuntza legala eta forentsea
Nekazaritza
MEDIKUNTZA
Abeltzaintza
Ikerketa medikoa
Terapia genikoa
Elikaigintza
Biorremediatzea
Farmazeutika
Hondakin-uren arazketa
INDUSTRIA
INGURUMENA
Kimika
Konposta
Meatzaritza
Bioplastikoak
Energetikoa
Arriskuan dauden espezieak
MEDIKUNTZA LEGALA ETA FORENTSEA
Bioteknologiak aztarna genetikoaren iraultza eragin du DNA manipulatzeko teknikekin.
KIMIKOA
Industria kimikoan, bioteknologia era askotako substantziak ekoizteko aplikatzen da. Adibidez:
MEATZARITZA
Meatzaritzan, bioprozesuak baliatzen dira mineral batzuk garbitzen eta berreskuratzen laguntzeko. Bakterioek eta onddoek egiten dute hori, metala inpregnatzen duten arroken substantzietan jardunez.
ABELTZAINTZA
Abereetan, hazkuntza azkarragoa lortzeko txertatzen dira geneak; horrez gain: - Errendimendu handiagoa lortzeko - Kalitate hobeko okela, esnea eta intereseko beste produktu batzuk ekoizteko. - Zenbait animaliak intereseko substantziak dituen esnea ematea ere lortu nahi izaten da. Espezie transgenikoak erabil daitezke gaixotasunekiko erresistentziarako, saiakuntza farmazeutikoetarako edo transplanteetarako organoak emateko ere.