Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
HISTORIA 2 GAIA
RUBÉN COGOLLOS BEAMONTE
Created on December 9, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Practical Timeline
View
Timeline video mobile
View
Timeline Lines Mobile
View
Major Religions Timeline
View
Timeline Flipcard
View
Timeline video
View
History Timeline
Transcript
HISTORIA 2. GAIA KONTZEPTUAK
HAMARKADAMODERATUA
BATASUN LIBERALA
69KO KONSTITUZIOA
MARÍA KRISTINAREN ERREGEORDETZA
BIURTEKO PROGRESISTA
68KO IRAULTZA
ERREPUBLIKA
ESPARTEROREN ERREGEORDETZA
MARIA KRISTINAREN ERREGEORDETZA (1833-1840)
Fernando VII. hil aurretik, lege salikoa indargabetzen zuen Berrespen Pragmatikoa argitaratu zuen. Horrela, hil zenean 1833-an, 1830-an jaio zen bere Isabel II. tronura igo zen bi urte zituelarik, beraz haren adin txikitasunagatik bere ama Maria Kristina erregeorde bihurtu zen. Hala ere, absolutistek Fernando VII. hil zenean haren anaia Karlos erregea bihurtzea nahi zuten, beraz lehenengo gerra karlista hasi zen. Martinez de la Rosa liberalak, Mª Kristinak eskatutako Errege Estatutua egin zuen, hau da, gutun aitortu bat, konstituzio baten antza zuena. Autoritatearen eta askatasunaren tartekoa. Subiranotasuna gorteen eta erregearen esku, Gorteek soilik egin ahal zituzten legeak erregearen proposamenekin eta gorte horiek bi ganbera zituen: goi ganbera, (pertsona ospetsuen estamentua) eta behe ganbera, prokuradoreen estamentua. Sufragio zentsitarioa. Hala ere, progesistak ez zeuden ados Errege Estatutuarekin, aldaketa gehiago eskaten baitzituzten. Beraz, progresistek altxatu ziren eta la granjako sargentuen matxinada gertatu zen 1836-an, non gobernu moderatua progresista bihurtu zen. Gobernu berriak bi neurri garrantzitsu eman zituen: Alde batetik 1837-ko konstituzioa. Matxinadaren emaitza garrantzitsuena Gorteetarako deia izan zen, konstituzio berri bat egiteko. 1812 konstituzioarekiko aldaketa garrantzitsuak izan ziren koroaren boterea sendotu zela subiranotasun partekatuarekin eta gorteak bi kamera zituzten, kongresua eta senatua. Botere banaketa ez zen aldatu eta defendatzen zen sufragio zentsitarioa. Beste aldetik Mendizabalen desamortizazioa, non elizaren ondasun higiezinak desjabetu eta enkante publikoan saldu zituzten ogasunaren diru sarrerak handitu eta zorra gutxitu ahal izan zuen. Nobleziak eta burges aberatsak erosi zituzten lurrak, liberalismoaren alde jarri zirenak . Nekazariek liberalismoaren kontra jarri ziren, ezin izan zituztelako lurrak erosi 1837ko hauteskundeetan moderatuek irabazi eta beren agintean 1837ko konstituzioan bertan behera utzi zuten. Narvaez moderatua eta Espartero progesista generalak elkarren kontra ibili ziren erregealdi osoan. Matxinada progresista batzuk izan eta gero, Maria Kristinak presidente izendatu zuen Espartero, eta uko egin zion erregeordetzari. Maria Kristina Parisera erbesteratu zen eta hor Esparteroren gobernuaren kontra azpijokoan aritu zen moderatuekin batera.
HAMARKADA MODERATUA (1844-1854
*AURREKATIAK* Nahiz eta González Bravo izendatu gobernuko presidente Narváez general moderatua agintzen zuen politikan. Egunkari progresistak itxi zituzten eta gogor zapaldu zituen matxinada progresistak Polizia kopurua ugaritu eta Guardia Zibila sortu. Gainera, 1844an Maria Kristina itzuli zen eta Narváezek hartu zuen boterea Moderatuen helburu nagusia, Estatu zentralizatua eta uniformea lortzea. Hau lortu nahi zuten hauen bidez: 1845ko konstituzioa moderatua , batasun katolikoa eta sufragio zentsitarioa desamortizazioa gelditzen, Ikasketa plan berriekin, ogasun lege berriekin zerga sistema sinplifikatzeko eta Tokiko eta probintziako administrazioen legeek. Denboraldi horretan, Bravo Murillo ere aurkitzen dugu. 1851tik 1852ra gobernuko presidentea eta Ogasun-ministroa. Bere helburua zen zor publikoa murriztea Gainera Konkordatu bat sinatu zen Vatikanoarekin 1851an, desamortizazioak sortutako arazoa konpontzeko. Bravo Murillo 1852an konstituzioa aldatzen saiatu zen, baina ezin izan zuenez eta erregina fidagaitz zegoenez, dimititu zuen. Bere alderdia, moderatua, oso zatituta eta ahulduta zegoen eta alderdi progresista asko sendotu zen garai honetan, beraz 1854an O’Donnell generalak altxamendu militarra sortu zuten, Vicalvarada izenez ezagutzen dena
BATASUN LIBERALA (1854-1856)
*AURREKARIAK* pronuntziamendu militarra zibila bihurtzeko asmoarekin, Cánovas del Castillori Manzanaresko Adierazpena idazteko agindu zioten, berrikuntza liberala egitearen helburuarekin. Pronuntziamendua iraultza bihurtu zen eta lehenengo aldiz, ideia demokratiko eta errepublikanoak agertu ziren. Horren ondorioz, Erreginak Espartero (progre) gobernuburu izendatu zuen eta bi urteko progresista hasi zen. Honen gobernuaren erabaki garrantzitsuenak izan ziren: Gorte Konstituziogileak aukeratzeko hauteskundeetarako deia, Maria Kristina atzerrira zezatela, prentsa askatasuna eta erlijio tolerantzia. Gainera, 1855an Madonen Ogasun ministroak bigarren desamortizazio prozesu handia egin zuen, non Elizaren ondasunez gain, udalen ondasunak ere saldu zituzten, eta salmenta horien ondorioz, nekazari asko lurrik gabe geratu ziren. Industriaren garapena etaazpiegiturak sustatzeko trenbidearen legea ere eman zen (1855): trenbidearen eraikuntzari bultzakada handia eman ziona. Hala ere arazoak ere izan zituzten. Bigarren matxinada karlista agertu zen eta Vatikanoaren eta Espainiaren arteko harremanak eten ziren. Zor publikoa ere handitu egin zen, eta horrenbestez funtzionarioak eta militarrak ez zuten kobratzen. Beraz, erdi mailako klaseen ordezkariak ziren nagusi Gorteetan eta 1856ko konstituzioa egin zuten. Konstituzio honi Non-Nata deitzen zaio, ez zelako indarrean jarri, eta progresista zen. Herri subiranotasuna defendatzen zuen, milizia nazionalarekin eta inprenta eta erlijio askatasunarekin batera, baita bi ganberako parlamentua ere, kongresua eta senatua zirenak. O’Donnell, batasun liberalekoa, gero eta alderdi boteretsuagoa zen. Kontsumo-zergek eta kintek haserre handia sortu zuten herritarrengan eta ejerzitoan. O’Donnellek tropaz inguratu zuen kongresua eta parlamentua desegin zuen. Beste etapa bat hasiko da, moderatuen esku, hain zuzen ere, O’Donnellen Batasun Liberalaren esku
68KO IRAULTZA
*AURREKARIAK* 1866ko krisi ekonomikoak eta egoera politikoak Elisabet II.aren erregimena azkarrago desegin zuten eta sistema ez zen gai arazoei aurre egiteko. Erregina gero eta ospe txarragoa zuen (amodio-kontuengatik) eta gobernu gaietan eskua sartzen aritu zen etengabe. Gainera 1866an adibidez Prim (progre) generalak gobernuaren kontran matxinada bat egin zuen, huts egin zuena baina erreginaren kontra azpikoan jarraitu zuen atzerritik, progresisten eta demokraten laguntzaz eta beste pronuntziamendu bat egon zen 66 fusilatuekin. Progresistek eta demokratek Ostendeko ituna sinatu zuten, Elisabet II.a tronutik kentzeko Narváez boterean zegoela hil zen, O’Donnell hilabete gutxi batzuk geroago. Elisabet II.aren aurkako azken ekintza Cádizko pronuntziamendua izan zen 1868ko irailean (Topete almirantea) eta atzerrira alde egin behar izan zuen Horren ostean, Iraultza loriotsua hasi zen, Topete almirantearen altxamendu militarraren ostean sortu zena. erregina tronutik kentzeko helburuarekin eta benetako ideia iraultzaileak demokratenak izan ziren, hau da, sufragio unibertsala, kontsumo zergak eta kintoak bertan behera uztea eta erdiko klaseen eta langileen alde egiten zuten. Iraultza faltsutua ere esaten zaio. Momentu horretan botere hutsunea eta, Serrano generalak behi behineko gobernua zuzenduko du, iraultza kontrolatzea helburuarekin.Hori lortu eta gero, herritarren eskakizun batzuk onartu zituzten: Sufragio unibertsala Erlijio, irakaskuntza eta inprenta askatasuna Elkartzeko eta biltzeko askatasuna Pezeta sortu zuten Herritarren eta demokraten eskakizunak ez zituztenez kontuan hartu, alderdi demokratiko sektore errepublikanoaren jarrera erradikalizatu egin zen 1869ko urtarrilan Gorte Konstituziogileak hautatzeko hauteskundeak izan ziren (25 urtetik gorako sufragio unibertsalaren bidez) Gehiengoa progresistek eta unionistek lortu zuten, baina diputatu errepublikanoak ere asko ziren Prozesu politiko horretan zehar hirietako eta landa-eremuko herri xehearen klaseen eskakizunak alde batera utzi
ESPARTEROREN ERREGEORDETZA (1840-1843)
*AURREKARIAK* generalen erregimena deitzen zen etapa hasi zen, militarrek politikan nagusitasun handia izan zuelako. Librekanbismoaren alde jarri zen eta, nahiz eta 1840an Elizaren ondasunen salmenta eten, 1841eko irailean berriz bultzatu zuen eta erritmo bizian saldu ziren ondasun horiek. Horregatik gobernuak ez zuen inolako harremanik Erromarekin eta Vatikanoa karlisten alde jarri zen. Horrela, krisia hasi zen. Babes txikia zegoen parlamentuan, soilik milizia nazionalarena eta hirietako erdi eta behe klasekoa, eta lehen adierazi bezala, moderatuak eta Maria Kristina ibili ziren azpijokoan Esparteroren gobernuaren kontran. Eta 1842 aurrera jendearen babesa galtzen hasi zen Espartero, batez ere Bartzelonako gertaeren ondoren, non Kataluniako ehungintza fabrikak larrituta zeuden politika librekanbistaren ondorioz. Hori dela eta, manifestazioak egin ziren erregeordearen (Esparteroren) kontra (+15.000 miliza). Orduan, Esparterok Bartzelona bonbardatzeko agindu zuen (800 bonba baino gehiago): 400 eraikin suntsituta eta ehunka hildako. Esparteroren kontrako matxinadak Espainia osoan zehar hedatzen hasi ziren, beraz uko egin zion erregeordetzari eta erreginaren adin-nagusitasuna aurreratu egin behar izan zuten, 13 urte besterik ez zituela
BATASUN LIBERALA (1856-63)
Beste etapa bat hasiko da, moderatuen esku, hain zuzen ere, O’Donnellen Batasun Liberalaren esku. Hemen, Biurteko progresistaren politika eta ia lege guztiak deuseztatu zuten eta 1845eko konstituzio moderatua berrezarri zuten Inprenta legea eta desamortizazio legea ez zirenez bertan behera geratu, erreginak kargutik kendu zuen O’Donnell eta oso gobernu moderatu bat izendatu zuen, Narváezen menpe. Hauek egin zituzten aldaketak izan ziren: Desamortizazioa geldiarazi, 1851ko konkordatora itzuli, Hauteskundeetarako deia egin zuten, hautesle errolda txikiarekin eta manipulatzeko erraza Prentsa askatasuna murriztu zuten. Hala ere, Hornigaien krisi larri bat izan eta gero, Narváezek dimisioa aurkeztu zion erreginari, ageriko arrazoirik gabe. Elisabet II.ak O’Donnelli deitu zion berriro gobernua osatzeko. O’Donnell 4 urte luzez egon zen gobernuan, nahiko egonkortasuna zena Isabel.II erregealdian. Presidentea izateaz gain, gerra ministroa eta Itsasoz Haraindiko Gaietarako ministroa ere izan zen. Bere gobernaldian Biurteko progresistaren bidetik jo zuen, nahiz eta 1845eko konstituzioa ez ukitu, desamortizazio legeak berrezarrazi zituen. Baina 1863an Liberalismoaren krisia etorri zen. 1863ko krisia konpontzeko, erreginak gobernu moderatu bat izendatu zuen O’Donnellena ordezkatzeko Batasun Liberalak eta alderdi progresistak hurrengo hauteskundeetan parte hartzeari uko egin zioten eta moderatuak oso zatituta zeuden. Gobernu ezegonkor batzuk osatu eta gero, Elisabet II.ak berriro agindu zion Narváezi gobernua eratzea, seigarren aldiz.
69KO KONST.
1869ko urtarrilan Gorte Konstituziogileak hautatzeko hauteskundeak izan ziren (25 urtetik gorako sufragio unibertsalaren bidez)Gehiengoa progresistek eta unionistek lortu zuten, baina diputatu errepublikanoak ere asko ziren Prozesu politiko horretan zehar hirietako eta landa-eremuko herri xehearen klaseen eskakizunak alde batera utzi ziren. Beraz, Gorte konstituziogileek 1869ko konstituzioa onartu zuten. Bertan aldarrikatzen zen herriari dagokion subiranotasun nazionala, botere banaketarekin batera, eskubideen adierazpen zabala, kultu askatasuna, biltzeko eta elkartzeko askatasuna, irakaskuntza eta adierazpen askatasuna, eta sufragio unibertsala, gizonezkoa. Bi ganberako sistema zen: Senatua, (zerga handiak ordaintzen zutenak soilik izan zitezkeen senatari) eta Kongresua (mugarik gabe). Oso konstituzio aurrerakoia zen. Horren ostean, beharrezkoa zen errege berri bat bilatzea eta Serrano izendatu zuten erregeorde, eta Prim presidente. Hala ere zenbait arazo egin ziren: Errepublikanoen aurkaritza, ez zutelako nahi monarkia berrezartzea - kubako gerra - Karlisten eta alfontsinoen (borboitarrak itzultzearen eta Elisabet II.aren seme Alfontso errege izendatzearen aldekoak) aurkaritza - Herri xehearen klaseen ezinegona, haien gizarte eskakizunak ez baitziren kontuan hartzen Espaina errege baten bila zegoen momentu horretan, eta erregegaien artean Amadeo saboiakoa hautatu zuten, eta Prim-en proposamenaren ondorioz Amadeo.I bihurtu zen. Hala ere, berriro arazoak etorri ziren. Prim egin zuten 1870an. Bere babesle nagusia desagertuta, Amadeo bakartuta geratu zen. Armadako goi-agintarien eta aristokraziaren mespretxua zuen. Progresismoaren barnean bi joera sortu ziren –konstituzionalistak eta erradikalak- eta elkarren aurka egin zutenez, gobernatzea ezinezko bihurtu zen. Langileen mugimendua hedatzen hasi zen Espainian eta asaldura soziopolitiko handia sortu zen. Beraz, 1873an Amadeo Savoiakoak uko egin zion koroari. Berehala, Kongresuak eta Senatuak, elkarrekin egindako bilkuran, boterea beren gain hartu eta Errepublika aldarrikatu zuten
LEHEN ERREPUBLIKA
Beraz, 1873an Amadeo Savoiakoak uko egin zion koroari. Errepublika aldarrikatu zuten. Oso erregimen ahula zen eta arazo asko zituen. Bi gerra zeuden, karlista eta kubakoa4 presidente egon ziren 6 gobernu ezberdinekin. Lehenengo presidentea Figueras izan zen. 1869ko konstituzioa eutsi egin zuen baina monarkiari buruzko artikuluak kenduta. Erradikalek, hauteskundeak galduko zituztela pentsatuz, estatu kolpea prestatu zuten. Porrot egin zuten, baina haustura sortu zen erradikalen eta errepublikanoen artean, baina azkenean hauteskundeak egon ziren. Hauteskunde horietan errepublikano federalak gehiengoa izan ziren eta Gorte Konstituziogile berrietan errepublika demokratiko federala aldarrikatu zuten. Pi i Margall-ek gobernuko buruzagitza hartu zuen Figuerasen ordez. Errepublikanismoaren joeren arteko adostasuna bilatzen saiatu zen, baina arazo larriei egin behar zien aurre: Bi gerra (Karlista eta Kubakoa) Armadaren desegitea- Arazo larriena KANTONISMOA izan zen. Kantonismoa statu desentzarilzatua defendatzen zuen mugimendua, eskualde bakoitza ia autonomoa izatea. Altxamendu horiei aurre egiteari uko egin zionez, salmerón izendatu zuten presidente, baina azkenean Salmerónek boterea utzi zuen ez zituelako sinatu nahi armada karlistarekin bat egiten zuten bi militarren heriotza-zigorrak, horren kontra zegoelako. Haren lekuan Castelar bete zuen, errepublika zentralistaren aldekoa eta nahiko kontserbadorea Erreserbistak mobilizatu zituen, kantoietako arazoarekin bukatzeko eta bi gerretan, karlista eta Kubakoa, jarraitzeko. Pavía jenerala, Madrilgo kapitain jenerala, estatu-kolpea eman Urarrilaren 3an Pavíak, kongresua inguratu eta armada eta Guardia Zibilarekin errepublikarekin amaitu zuen Horren ostean Serranoren diktadura ezarri zen, errepublika itxuraz estalita