Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

GIZARTE SEGURANTZA

Xare Esnal Martiaren

Created on November 29, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Smart Presentation

Practical Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Visual Presentation

Relaxing Presentation

Transcript

GIZARTE SEGURANTZA

Gai hau azaltzen hasi aurretik, binaka jarrita, saia zaitezte galdera hauei erantzuten:

1. Zer da Gizarte Segurantza? 2. Zer da Gizarte Segurantzari kotizatzea? 3. Zein dira Gizarte Segurantzaren prestazioak? 4. Langabezian dagoen langile orok dauka langabeziako prestazioa kobratzeko eskubidea? Zergatik? 5. Gure herrialdean, pertsona guztiok daukagu osasun-laguntza jasotzeko eskubidea? Zergatik?

HEZIRAUL BIDEOAK

1.- GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA

Pertsona batzuek, bere bizitzaren zehar, sor daitezken arrisku edo gertakari batzuei aurre egin behar diote (gaixotasuna, langabezia, alarguntasuna, karga familiarrak...), arrisku horien ondorioz behar batzuk dituztelarik. Pertsona hauek babesteko neurri batzuk finkatuko dituen erakunde bat sortzen da, erakunde horri Gizarte Segurantza deitzen zaio.

Gizarte Segurantzak prestazioak ematen ditu. Horiek gauzazkoak (osasuna adibidez) edo ekonomikoak izan daitezke. Bi prestazio mota daude:

- Prestazio kontributiboa:

- Prestazio ez kontributiboa:

Espainian bizi diren edo legez Espainian dauden espainiar eta atzerritar guztiei ematen zaie, baldin eta beren jarduera herrialdearen barnean egin badute eta ezarritako gutxieneko aldia kotizatu badute. Prestazioak langileen eta enpresaburuen kotizazioekin finantzatzen dira.

Inoiz koitzatu ez duten edo prestazio kontributiboa izateko adina kotizatu ez duten eta Espainian bizi diren espainiar guztiei ematen zaie. Barne hartzen ditu osasun-laguntzararko prestatzioak, ezintasunagatikoak eta erretiroagatikoak. Zergen bidez finantziatzen dira.

Gizarte Segurantza Sistema bakarra da baina hainbat erregimenetan banatzen da:

* Erregimen bereziak: aktibitatearen ezaugarri bereziengatik finkatzen dira. Ondorengoak dira: - Langile autonomoak - Etxeko enplegatuak - Itsasoko langileak - Funtzionario publikoak, justizia langileak, zibilak eta militarrak. 2011tik erregimen orokorrera. - Ikasleak - Nekazaritza, abeltzaintza eta baso-aktibitateetan jarduten diren langileak

* Erregimen orokorra: besteren kontura lan egiten duten langileei aplikatzen zaie. Baita ere ondorengo kolektiboei: merkataritza bitartekariak, artistak, toreatzaileak, futbol eta saskibaloiko jokalari profesionalak eta txirrindulari profesionalak.

Gizarte Segurantzak ezaugarri hauek ditu:

Derrigorrezko sistema da: izan ere, haren aplikazio esparruari dagokion lan-jarduera bat egiten duten pertsona guztiek betebeharra dute sistema horretan afiliatzeko edo/eta alta emateko, eta kotizatzeko.

Sistema publikoa da, administrazioak kudeatzen baitu.

2.- LANGILEEK ETA ENPRESARIEN BETEBEHARRAK

2.1 Erregimen orokorrean daudenen betebeharrak

Gizarte Segurantzaren sistema enpresarien eta langileen kotizazioei esker mantentzen da.

Lan kontratua irauten duen bitartean, enpresariak eta langileak Gizarte Segurantzari kotizatu beharko diote. Enpresariak egingo du bien ordainketa, berea eta langilearena, honi bere nominatik deskontatuko diolarik.

Gainera, langileak lan berri bat hasten duen bakoitzean, enpresariak alta eman behar dio Gizarte Segurantzan.

Langile batek lehenengo aldiz lan egiten duenean, enpresariak Gizarte Segurantzan afiliatu behar du.

Aldi berean, lan kontratua amaitzen denean baja eman beharko dio.

2.2. Erregimen berezian daudenen betebeharrak (AUTONOMOAK)

a) Autonomoak langileren bat kontratatu nahi badu, enpresa Gizarte Segurantzan afiliatu behar du.

Autonomoei buruz hitz egiten badugu, esan dezakegu kasu honetan langilea eta enpresaria pertsona bera direla. Autonomoaren obligazioak hauek dira:

b) Autonomoak, lehenagotik afiliaturik ez badago, afiliatu egin behar du Gizarte Segurantzan.

c) Autonomoak Gizarte Segurantzan alta hartu behar du.

d) Autonomoak kotizatu egin behar dio Gizarte Segurantzari.

Bere soldata zein den jakitea zaila denez, autonomoak berak erabakitzen du kotizazio-oinarria, kotizazio-oinarri minimoaren eta maximoaren artean. Adibidez, 2022. urteko oinarri minimoa 960,60 eurokoa zen, eta oinarri maximoa 4139,40 eurokoa. Oinarri horietan, bi portzentaje aplika daitezke: % 26´50 edo % 29´90. Autonomoak lehenengo portzentajea aukeratzen badu, ez du izango aldi baterako ezintasunari dagokion prestazioa; bigarren portzentajea erabakitzen badu, ordea, izango du aldi baterako ezintasunari dagokion diru-laguntza. Autonomo bat Gizarte Segurantzaren erregimen berezian egon arren, erregimen orokorrean ere egon daitekeela aldi berean

3 PRESTAZIO GARRANTZITSUENAK

1- GAIXOTASUN ARRUNTAGATIK ALDI BATERAKO EZINTASUNA: -ZERGATIA: Gaixotasun arrunta. BALDINTZAK: Baja aurreko bost urteetan 180 egun kotizatu izana. -IRAUPENA: 365 egun. 180 egun luzatu ahal da epe horretan sendatzea aurre ikusten bada. -EGUNEKO OINARRI ARAUTZAILEA: OA= Baja hartu aurreko KAKO/30 (hileko soldata, (1-7 kotizazio taldea) EDO OA= Baja hartu aurreko KAKO/28, 29, 30, 31 (eguneko soldata, 8-11 kotizazio taldea) Egunka kalkulatu behar badugu aurreko hileko egun kopurua. -ZENBATEKOA: Lehen hiru egunetan ez da kobratzen. Laugarren egunetik 20. egunera (HURRENGO 17 EGUNETAN): Oinarri arautzailearen %60. 21. egunetik aurrera: Oinarri arautzailearen %75. Laugarren egunetik 15. egunera enpresak ordaintzen du. 16. egunetik aurrera: Gizarte segurantzak edo mutuak ordaintzen du.

2- LANETIK KANPOKO ISTRIPUAGATIK ALDI BATERAKO EZINTASUNA:

Aurreko baldintza berdinak salbuespen batekin: Ez da kotizazio aldirik eskatzen.

3- ALDI BATERAKO EZINTASUNA LANEKO ISTRIPU EDO GAIXOTASUNAGATIK:

ZERGATIA: Laneko istripua edo lanak sorturiko gaixotasuna. BALDINTZAK: Ez da kotizazio aldirik eskatzen. IRAUPENA: 365 egun. 180 egun luzatu ahal da epe horretan sendatzea aurreikusten bada. EGUNEKO OINARRI ARAUTZAILEA: OA= A + B

ZENBATEKOA: Oinarri arautzailearen %75 istripuaren aurreneko egunetik, Gizarte Segurantzak ordainduta.

4 eta 5- AMATASUN ETA AITATASUN PRESTAZIOA:

4- AMATASUN PRESTAZIOA:

ZERGATIA: Amatasuna, adopzioa, harrera familia. BALDINTZAK: 21 urtetik behera ez da kotizazio aldirik eskatzen . 21 eta 26 urte artean baja hartu aurreko zazpi urteetan 90 egun kotizatu izana, edo 180 egun lan bizitza osoan. 26 urtetik gora baja hartu aurreko zazpi urteetan 180 egun kotizatu izana, edo 360 egun bizitza osoan. IRAUPENA: 16 aste 2 aste gehiago haur bakoitzeko. EGUNEKO OINARRI ARAUTZAILEA: Baja hartu aurreko hilabeteko KAKO OA= ---------------------------------------------------- 30 (1-7) 28, 29, 30, 31 (8-11) ZENBATEKOA: Lehen egunetik OA-ren %100, gizarte segurantzak. Haur bat baino gehiago erditu bada, 2 aste haur bakoitzeko.

6- LANGABEZIA PRESTAZIOA:

IRAUPENA:

BALDINTZAK:

ZENBATEKOA:

  • Lehenengo sei hilabetean OAren %70
  • Ondoren OAren %60.
  • Afiliatua eta altan egotea.
  • Erretiratzeko adina ez izatea.
  • Enplegu zerbitzu publikoari izena emanda egotea eta jarduera konpromisoa sinatu izana.
  • Legezko langabezia egoeran
  • Lana nork bere borondatez utzi ez izana.
  • Legezko langabezia egoeran egon aurreko sei urteetan gutxienez 360 egun kotizatu izana.

12 hilabete lan eginez gero - 4 hilabeteko prestazioa18 hilabete - 6 hilabete 24 hilabete - 8 hilabete 30 hilabete - 10 hilabete 36 hilabete - 12 hilabete 42 hilabete - 14 hilabete 48 hilabete - 16 hilabete 54 hilabete - 18 hilabete 60 hilabete - 20 hilabete 66 hilabete - 22 hilabete 72 hilabete - 24 hilabete > 72 hilabete - 24 hilabete

  • Gutxienekoak:
  • 0 alaba eta seme: (IPREM + ⅙) %80
  • Seme edo alaba bat edo gehiago: (IPREM + ⅙) %80
  • Gehiengoak:
  • 0 seme edo alaba: (IPREM + ⅙) %175
  • Seme alaba bat: (IPREM +⅙) %200
  • Seme alaba bat baino gehiago: (IPREM + ⅙) %225

OINARRI ARAUTZAILEA

7- ERRETIRO PENTSIOA:

ZERGATIA: Erretiroa hartzea.BALDINTZAK: Gizarte segurantzan afiliatua egotea. Lan jarduera uztea, osoa edo zati bat. Erretiroa hartzeko gutxieneko adina beteta izatea (65-67 artean, batzuetan lehenago). 15 urte kotizaturik izatea, horietatik gutxienez bi eskubidea sortzen den unearen aurreko 15 urteen barruan. IRAUPENA: Hil artekoa. OINARRI ARAUTZAILEA: Azken 25 urteetako KAKO

ZENBATEKOA:15 urte kotizatuz gero- %50 16- %53 17- %56 18 %59 9- %62 20- %65 21- %68 22- %71 23- %742

24- %7725- %80 26- %82 27- %84 28- %86 29- %88 30- %90 31- %92 32- %94

33- %9634- %98 35- %100 Gizarte segurantzak ordainduko du. Kotizazio urte kopuruaren arabera

8- EZINTASUN IRAUNKORRAGATIK PRESTAZIOA

Langileak mediku-tratamendu bat egin ostean behin betikotzat jo daitezkeen urritasun anatomikoak edo funtzionalak dituenean eta horrek lan egiteko gaitasuna murrizten edo lan egitea erabat eragozten dionean sortzen den gabezia egoerari erantzuten dio ezintasun iraunkorragatik (EI) prestazioak.

Ezintasun iraunkorraren mailak eta bakoitzari dagokion prestazioaren zenbatekoa:

Baliaezintasun handia: Langileak ezin ditu bere kabuz egin bizitzako ezinbesteko ekintzak; adibidez, jatea. Prestazioa oinarri arautzailearen %100da, gehi bi osagarri hauek: indarreko kotizazio-oinarri minimoaren %45 eta langilearen azken kotizazio-oinarriaren %30. Bizitza osorako pentsioa da. %50 handituko da pentsioa baldin eta pertsona bera laguntzeko lanean ari bada.

Ezintasun iraunkor absolutua: Langileak ezintasuna du lanbide orotako zereginak egiteko. Prestazioa oinarri arautzailearen %100 da. Bizitza osorako pentsioa da.

Ezintasun iraunkor partziala: Langileak bere lanbideko lana egiteko gaitasuna murriztuta du (%33 edo hortik gora), baina horrek ez dio eragozten funtsezko zereginak egitea. Kalte-ordaina jasotzen du, behin (ABEagatik prestazioa zehazteko baliatu den oinarri arautzailearen 24 hilabeteri dagokion zenbatekoa. Dena batera edo zatika kobratuko du).

Ezintasun iraunkor osoa: Langileak ezintasuna du bere lanbideko lana egiteko, baina ez beste lanbide batzuetako lanak egiteko. Oinarri arautzailearen %55 jasotzen du (%75 arte handitzen da langileak 55 urte baino gehiago baditu eta langabezian badago).

Ezintasun iraunkorragatik (EI) prestazioa jasotzeko baldintzak

Afiliatuta eta altan edo altaren pareko egoeran egotea. Lanbide-gaixotasun, laneko istripu edo lanez kanpoko istripuaren ondorioz bada: ez da kotizazio-aldirik eskatzen.. Gaixotasun arruntaren ondorioz bada: azken hamar urteetan 1.800 egun kotizatuta izatea eskatzen da.

Partziala

Afiliatuta eta altan edo altaren pareko egoeran egotea Erretiroa hartzeko legezko adina ez izatea. Lanbide-gaixotasun, laneko istripu edo lanez kanpoko istripuaren ondorioz bada: ez da kotizazio-aldirik eskatzen. Gaixotasun arruntaren ondorioz bada: gutxieneko kotizazio-aldia edukitzea(adinaren araberakoa da).

Osoa

Absolutua eta baliaezintasun handia

Afiliatuta eta altan edo altaren pareko egoeran egotea, edo altan egon gabe.Altan edo altaren pareko egoeran: ezintasun iraunkor osoaren baldintza berdinak bete behar dira. Altan egon gabe, gaixotasun arruntagatik edo lanez kanpoko gaixotasunagatik: 15 urte kotizatuta izatea, gutxienez, eta horien 1/5 gutxienez, ezintasuna eragin duen kasua gertatu aurreko 10 urteen barruan egotea..

9- ZURZTASUN PENTSIOA:

Hildako langilearen 21 urtetik beherako seme-alabentzat (edo adin horretatik gorakoentzat, minusbaliotasunik izanez gero). Zurtzak ez badu lanik egiten, edo lana eginda LGStik beherako errenta jasotzen badu, pentsioa 25 urtera arte luzatuko da. Pentsioaren zenbatekoa OA %20 izango da. Erabateko zurztasuna bada, OAren %52 gehituko da. Alarguntasun eta zurztasun-pentsioen zenbatekoek ezin dute gainditu oinarri arautzailearen %100.

Senideen aldeko prestazioa:

Hildako langilearen 2.gradura arteko odol bidezko ahaideak (seme-alabak, bilobak, anai-arrebak, gurasoak edo aitona-amonak) izango dira onuradunak, baldintza hauek betetzen badituzte:

Hildako langilearekin bizi izana.

Pentsio publikoa jasotzeko eskubiderik ez izatea, eta LGStik gorako baliabiderik ez izatea.

Haren ardurapean egon izana, gutxienez hil aurreko bi urteko aldian.

Prestazioaren zenbatekoa OAren %20 da. Heriotzagatiko eta bizi-iraupenerako prestazioan oinarri arautzailea aldatu egiten da, heriotza-kausaren arabera, edo langilea jada pentsioduna bazen.

10- LANGABEZIA SOROSPENA:

Lan-eskatzaile gisa inskribatuta gutxienez hilabete bat daramaten, enplegu-eskaintza egokirik baztertu ez duten eta hilean aparteko ordainsarien zati proportzionala aintzat hartu gabe LGSaren %75 baino errenta handiagoa jasotzen ez duten langabeei ematen zaien diru-kopuru bat da langabezia sorospena. Edozein kasutan, onuradunaren diru sarrerak ezin izango dira izan Lanbidearteko Gutxiengo Soldataren (LGS) %75a baino handiagoak.

BUKATZEKO....

ARIKETAK

DOKUMENTALA

GIZARTE SEGURANTZAKO ORRIAN SAR ZAITEZ, JUBILAZIORAKO ZENBAT FALTA ZAIZUN EDO ZENBAT KOTIZATU DUZUN ORAIN ARTE IKUSTEKO